Ebaluazio-sistema

Notarako ariketak

Ebaluazio bakoitzeko nota lortzeko, bi ariketa egingo dituzu:

  1. Ariketa praktiko bat, hala nola taldelana, debatea, disertazioa edo dilema moral baten ebazketa. Eskola-ordu bateko iraupena izango du eta ebaluazioko emaitzaren %20aren balio izango du. Errubrika egokiaren arabera puntuatuko dizut ariketa.
  2. Ebaluazio-azterketa bat. Ebaluazioaren emaitzaren %80a izango da. Bi ariketaz osatua egongo da:
    1. Ariketa teorikoa, non gaitegiko edukiei buruz galdetuko dizuedan. Gai orokorretaz galdetuko dizuet eta dagokion errubrikaren arabera ebaluatuko dizuet. Azterketaren balioaren %50 izango da.
    2. Ariketa praktikoa: disertazioa. Klasean landutako prozedura jarraituta, tesi edo baieztapen baten alde eta aurka argudiatu beharko duzu. Ebaluazioko gaitegiarekin lotuta egongo da baieztapen hau. Azterketaren balioaren %50 izango da.

Beraz, ebaluazioaren emaitza horrela kalkula dezakezu: (ariketa praktikoa 0,20 + ebaluazio-azterketa 0,8)

Lehenengo edo bigarren ebaluazioak gainditu ezean, errekuperazio azterketa bat egin beharko duzu, ebaluazio-azterketaren eredua jarraituz. Errekuperazio-azterketa suspenditzen baduzu ohiko deialdira joango zara kurtsoko materia osoa aztertzeko.

Hirugarren ebaluazioa suspenditu ezkero, ebaluazio horretako gaitegiari buruz egingo duzu ohiko azterketa.

Kopiatzen harrapatzen bazaitut, ebaluazioa suspendituko duzu.

Ebaluazio-azterketaren errubrikak

Galdera teorikoaren errubrika

Erizpidea Balioa 90-bikain 75-oso ondo 50-nahiko 25-hobetu beharra 0-oso gutxi
Gaiaren eta galderaren ulermena %30 Gaia bikain ulertu duzu. Galderak zuzenean planteatzen duenaz haratago joan zara, baina gaiaren esparruan mantenduta. Ikuspuntu extrak eta zure esperientzia gehitu dituzu eta informazio guztia nabarmena eta egokia da. Gaia ondo ulertu duzu. Galderaren planteamendua agortu duzu baina ez zara haratago joan. Ez duzu ikuspuntu extrarik satu eta zure esperientzia ere gutxi agertzen da. Informazioa beti da egokia, bina gehienetan da nabarmena, soilik. Gaia ez duzu erabat ulertu. Planteamendua ez duzu agortu eta ez zara haratago joan. Zure eskarmentua eta bestelako ikuspunturik ez dago. Informazio gehienetan da egokia, eta ez beti nabarmena. Akats teorikoren bat dago, baina ez duzu gaiaren esposaketa osoa zapuzten. Landu beharreko gaiari partzialki heldu diozu, sakonki aritu gabe edo bestelako argumentuak erabiliz, gaiarekiko nabermenak ez direnak. Akats teoriko larriren bat dago. Ez duzu eskatutako gaia jorratu edo ez duzu ariketarik egin.
Aberaztasuna, aniztasuna, originaltasuna %30 Gaia sakontasunez landu duzu ikuspuntu ezberdinak aditzera emanez, hildo ezberdinak jarraituta. Iturri anitzak erabili dituzu, testuliburuaz gain. Zureak diren plantemenduak sartu dituzu. Gaiari ondo heldu diozu, ikuspuntu ezberdinak aditzera emanez. Iturri anitzak erabili dituzu baieztapenen batean, baina gehienetan, bakarra. Ez duzu zure planteamendu propiorik sartu. Gaian zentratu zara, baina testuliburuko ikuspuntua baino ez duzu adierazi, iturri bakarra erabiliz. Ez duzu planteamendu propiorik gehitu. Erabili dituzun iturriak gaizki islatu dituzu, baina badago baieztapen egokiren bat. Ez duzu planteamendu propiorik gehitu. Azaldutakoa gaizki azaldu duzu. Ez dago iturri-aniztasunik eza originaltasunik.
Estruktura, argitasuna, zehaztasuna %30 Esposaketa batasun tematikoa daukaten parrafotan antolatu duzu. Baieztapenak, argumentuak eta adibideak argi adierazi dituzu eta guztiak dira galderarekiko nabarmenak. Hiztegi teknikoa zehaztasunez erabili duzu. Esposaketa batasun tematiko daukaten parrafotan antolatu duzu. Baieztapen, argumentu eta adibide gehienak argi adierazi dituzu. Hiztegi teknikoa erabiltzerakoan akatsen bat egin duzu. Esposaketaren ez dago estruktura argi batetan antolatua. Baieztapenak, argumentuak edota adibideak ez dira argiak. Ez duzu hiztegi teknikoa beti erabili edo behin baino gehiagotan gaizki erabili duzu. Esposaketaren estruktura desegokia da gaia jorratzeko, baina gaiarekin lotutako argumentu eta daturen bat eman duzu. Eman dituzun argumentu eta adibideak ez dira argiak edo ez datoz bat jorratu behar zenuen gaiarekin. Kaleko hizkuntza erabili duzu hiztegi tekniko egokiaren ordez. Zure esposaketak ez dauka estrukturarik. Idatzitakoa ulergaitza da. Hiztegia zehaztasunik gabe erabili duzu. Ez diozu gaiari heldu. Testua ulergaitza da.
Hizkuntza eta idazkera %10 Euskera batua erabili duzu. Hiztegi aberatsa egokiro erabili duzu. Euskal gramatika errespetatu duzu. Ez dago akats ortografikorik. Euskera batua erabili duzu. Hiztegia aberatsa da baina akatsen bat dago. Euskal gramatika errespetatu duzu. 1-4 akats ortografiko egin dituzu. Euskera batua erabili duzu. Euskalkiko hiztegia erabili duzu. Akatz semantiko edo gramatikazkoren bat dago. 4+ akats ortografiko egin dituzu. Ez duzu euskera batua erabili. Akats gramatikalak egin dituzu. 8+ akats ortografiko daude. Gaztelania erabili duzu. 12+ akats ortografiko egin dituzu. Testua ulergaitza da.

Galdera praktikoaren errubrika

Erizpidea Balioa 90-bikain 75-oso ondo 50-nahiko 25-hobetu beharra 0-oso gutxi
Estruktura eta forma %30 Disertazioaren estruktura egokia egin duzu. Tesiaren formulazioa, aldeko bi argumentu, kontrako beste bi argumentu, hauen kontrako argumentuak eta ondorioa. Esposaketak berau ulertzea errezten duen ordena logikoa darraio; erreza da zure pentsamendua jarraitzea. Zure disertazioak forma egokia dauka baina elementuren bat falta zaio, hala nola argumenturen bat. Edo tesiaren formulazioa edota ondorioa eza daude erabat argi adierazita. Esposaketa argia da, baina garapen logikoa ez da bikaina. Aldeko eta kontrako argumenhtu bana eman dituzu. Adibide egokiren bat dago. Tesia edo ondorioak ez daude ondo adierazita. Irakurleak lan egin behar du argumentuen segida jarraitzeko. Estruktura ez da egokia. Ez dago argi zure posizioaren alde edo kontrako argumentuak diren. Ez dago ondorio argirik. Ezinezkoa da modu errezean esposaketa jarraitzea. Zure disertazioak ez dauka beharreko estruktura. Idazketa ez da osoa. Ulergaitza da.
Argumentuak %40 Argumentu guztiak argiak, nabarmenak eta egokiak dira. Zure posizioaren aldeko argumentuak ez dira tipikoenak eta ondo eusten diote posizioari. Kontrako argumentuak zintzoak dira eta benetako erronka dira zure posizioarentzat. Kontra argumentuak zorrotzak dira eta benetan bere funtzioa betetzen dute, zure posizioa indartuz.. Argumentu gehienak dira argiak, nabarmenak eta egokiak. Zure posizioaren aldeko argumentuak pozizioa eusten dute, baina tipikoak dira. Kontrako argumentuak nabarmenak dira, baina baten bat ez da zintzoa. Argumentu gehienak nabarmenak eta egokiak diraz da erabat egokia. Orokorrean, ozta-ozta eusten diote zure posizioari. Egokiak direnak, tipikoak dira eta kasuren batean, topikoak. Kontrako argumentuak ez dira zintzoak eta topikoak dira. Argumentuak ez dute estruktura egokirik, eta ez dira nabarmenak ezta egokiak. Ez diote zure posizioari eusten. Ez dago zure posizioaren kontrako argumentuen kontra argumenturik. Argumentuak ez dira argumentuak, fundamenturik gabeko baieztapenak, baizik. Ez dira zintzoak. Tipikoak eta topikoak dira. Ulergaitzak dira eta ez dute zure posizioa eusten.
Frogak: adibideak, gertakariak, datuak eta bizipen propioak %20 Frogak nabarmenak, egokiak, argigarriak eta orijinalak dira; argumentuak indartzen dituzte eta errazago ulertarazten. Osagarri pertsonala indartsu agertzen da, baina ergumentu abstraktuaren zerbitzuan. Froga gehienak nabarmenak dira. Argumentua laguntzen dute, baina ez dira beti egokienak edo ez daude beti argumentuarekin estuki lotuta. Froga gehienak nabarmenak dira, baina beharrezkoak direnen bat edo bi ez dira ageri edo ez dira egokiak. Ez daude beti argumentuarekin ondo lotuta. Ez dago frogarik edo daudenak ez dira nabarmenak, egokiak, argiak edo argigarriak. Ez dago inolako grogarik.
Hizkuntza eta idazkera %10 Euskera batua erabili duzu. Hiztegi aberatsa egokiro erabili duzu. Euskal gramatika errespetatu duzu. Ez dago akats ortografikorik. Euskera batua erabili duzu. Hiztegia aberatsa da baina akatsen bat dago. Euskal gramatika errespetatu duzu. 1-4 akats ortografiko egin dituzu. Euskera batua erabili duzu. Euskalkiko hiztegia erabili duzu. Akatz semantiko edo gramatikazkoren bat dago. 4+ akats ortografiko egin dituzu. Ez duzu euskera batua erabili. Akats gramatikalak egin dituzu. 8+ akats ortografiko daude. Gaztelania erabili duzu. 12+ akats ortografiko egin dituzu. Testua ulergaitza da.

Ebaluazio-azterketaren eredua

  • Galdera teorikoa: azal ezazu nola heldu garen gizakiak garen moduan izatera, espezie moduan.
  • Ariketa praktikoa. Eztabaida ezazu ondorengo baieztapena: etorkinak gure kulturara moldatu behar dira.

Filosofiako gaitegia. Edukiak eta material gehigarria

Testu iruzkina. Shylock-en diskurtsoa

Testu iruzkina. Shylock-en diskurtsoa