Antropologiari buruzko bideoak lantzeko galderak

Antropologiari buruzko bideoak lantzeko galderak

Eukeni Acebal | Filosofia | Lekeitio BHI | Idazketa praktika | 2018-10-21/24

What Separates Us From Chimpanzees?, Jane Goodall-en hitzaldia

  1. Egin ezazu txinpanzeek egin dezaketen hiru gauza zoragarrien zerrenda, orain arte gizakiok bakarrik egiten genituela uste genuenak.
  2. Zergatik da Ai txinpanzea horren berezia?
  3. Zerk bereizten gaitu txinpanzeengandik?

Zeresenay Alemseged-en The Search for Humanity's Roots hitzaldiaren inguruan

  1. Zeintzuk dira paleoantropologoek zelai-lana egiterakoan topatzen dituzten arazo nagusiak?
  2. Zerk egiten du Selam horren berezi?
  3. Zein espezietakoa da Selam-en fosila?
  4. Nola jakin dezakete zein sexutakoa izan zen?
  5. Zeintzuk dira gizakume eta txinpanze-kumeen arteko ezberdintasunak, garuinari eta jokaerari dagokionez?

Spencer Wells-en A Family Tree for Humanity hitzaldiaren inguruan

  1. Zertan ari da Wells lanean? Deskriba ezazu bere proiektua.
  2. Zerrenda itzazu Homo sapiens-ak munduan zehar egin duen txangoaren unerik garrantzitsuenak.
  3. Zeintzuk dira bideoan topatu dituzun hiru ideia deigarrienak?
Testu iruzkina. Shylock-en diskurtsoa

Testu iruzkina. Shylock-en diskurtsoa

Saio-praktika: geneak edo hezkuntzak itxuratzen al gaitu?

Saio-praktika: geneak edo hezkuntzak itxuratzen al gaitu?