Charles Darwin-en hautespen naturalen bidezko bilakaeraren teoriaren printzipioak

Charles Darwin-en hautespen naturalen bidezko bilakaeraren teoriaren printzipioak

Eukeni Acebal | Filosofia | 1. Batx. | Lekeitio BHI | 2018-10-13

  1. Espezieak beraien artean ezberdintasun txikiak dituzten banakoetaz osotuta daude. Adz.: Galapago uharteetan Darwinek topatu zituen txorien moko ezberdinak.
  2. Espezieak, banakoen kantitatean, belaunaldiz belaunaldi esponentzialki hasteko joera daukate. Adz.: untxiak, arratoiak edo bakteriak.
  3. Hasiera honek, bizirauteko edo existitzeko borroka suspertu egiten du, hiru faktore hauengatik: (1) baliabideak mugatuta daude edo, gutxienez, eskasak dira; (2) gaixotasuna; (3) harrapatzaileak.
  4. Banakoen arteko ezberdintasun txikiak bizirauteko borrokan ezberditasunen bat ekarriko dute batzuentzat. Ezberdintasun horiek besteak baino baliabideak hobetu ustiatu, gaixotasuna ekiditu edo harrapatzaileak hobeto sahiesteko balioko diete.
  5. Bakanako horiek bizirauteko joera handiagoa dute eta seme-alaba gehiago izatekoa.
  6. Ondorengoak, gurasoen bariazioak jasotzeko joera daukate.
  7. Erabilgarriak diren bariazioak, erabilgarriak ez direnak baino sarriago heredatzeko joera dago. Hau da hautespen naturala.
  8. Denbora pasa ahala, espeziak aldatuz doaz, aldaketa gutxiko inguruetan, bereziki.
  9. Nahikoa denbora pasa ostean, arbasoak oso ondorengo ezberdinak emango dituzte; horren ezberdinak, espezie ezberdinekoak izango direla. Prozesu hau etengabean ari da gertatzen, eta honek egiten du espezieak banandu eta bitarteko faseak desagertzea.
Saio-praktika: geneak edo hezkuntzak itxuratzen al gaitu?

Saio-praktika: geneak edo hezkuntzak itxuratzen al gaitu?

Filosofiako eskolen kronograma

Filosofiako eskolen kronograma