Ortega (6/6): Ideiak eta sinesteak

Gure gogoaren edukiak edo ideiak bi modutakoak dira:

  1. Ideia-sinesteak gure ideien edukitzaileak dira, ez edukiak. Sinesteak gara; ideietan egon egiten da. Horregatik errealitatearekin nahasten ditugu eta ez ditugu zalantzan jartzen. Zerbaitetan pentsatzen jartzen garenean sinesteak dagoeneko jardunean daude. Baina sinesteak garenez, ez ditugu pentsatzen. Aipatzen ditugu, ez formulatu.
  2. Ideia-burutapenak ideiak dira zentzu hertsian. Neureak edo jasotakoakizan daitezke. Sortzen ditugu, defendatzen ditugu, eztabaidatzen ditugu, zabaltzen ditugu, bere alde borrokatzen dugu eta beraiengatik hil gaitezke. Baina ezin dugu beraiei ezker bizi, gure lanaren ondorio dira eta horrek gure bizitza suposatzen duelako. Zerbaitetan pentsatzen jarri ezkero arazo bihurtzen dugu pentsamenduaren objektua eta bigarren mailakoa suertatzen da horregatik sinesteekin alderatuta. Izan ere, benetako sinesteak aintzakotzat hartzen ditugu. “…la verdad o falsedad de una idea es una cuestión de ‘política interior’ dentro del mundo imaginario de nuestras ideas. Una idea es verdadera cuando corresponde a la idea que tenemos de la realidad. Pero nuestra idea de la realidad no es la realidad.”
Read More

Ortega (5/6): Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena. Bizitza eta historia

Ez daukagu alde batetik arrazoi historikoa eta bestetik arrazoi bitala: arrazoi bitala izatez da arrazoi historiko, batera arrazoi narratiboa dena. Beraz, bizitza ez datza izatean, gertatzean (acontecer) baino. Hitz egitea kontatzea da eta kontatzea izkutuan dagoena agerian jarri. Horregatik pasatu behar dugu Kant-en arrazoi huts-matematikotik arrazoi historikora.

Read More

Ortega (4/6): Gure garaiko gaia: arrazionalismoa gainditzea

Ortegak El tema de nuestro tiempo 1923an argitaratu zuen. Bertan bizitza/kultura binomioa eta egiaren auziak planteatzen ditu, arrazoiaren balioarekin batera kultura ororen izateko arrazoia direnak. Kultura bizitzaren funtzio da, eta horregatik bere azpian jarri behar da eta egiak bi elementu hauek neurri egokian kontutan hartu behar ditu. Hori da gure garaiko dilema. Berarena, gutxienez.

Read More

Ortega (3/6): Perspektibismoa eta arraziobitalismoa

1924ko Meditaciones del Quijote-rekin Ortegak subjektibotasuna akatsa dela eta anti-subjektibotasunaren inplikazioak utzi zituen, guztia zirkunstantzialismoaren aurkikuntzari ezker. Hala ere kosismoa eta subjektibismoa errefusatu egin zituen nia eta bere ingurua banan-banan hartzea ukatu zuen.

Read More

Ortega (2/6): Objetibismoa eta gizarte-ardura. Masak eta elitea

1902–1914 Ortegaren prestakuntza urteak izan ziren. Filosofia alemaniarrak sekulako eragina izan zuen beragan; bereziki neokantismoa, Nietzsche, Husserl, Dilthey eta Scheler. Krausismoak ere gure filosofoaren ideiak itxuratzen lagundu zuen, zuzenki izan ez bazen ere, Giner de los Ríos-en bertsio espainiarrean baizik. Krausismo honek Espainiaren zaharberritzea zuen helburu. Ortegak krausismo orokorrarekin batera aritu zen baina bere zaharberritze proposamena intelektual eta aristokratikoa zen.

Read More

Marx (5/7): Materialismo historikoa: iraultza

Langileen egoera larria beraientzat agerian geratuko den momentua helduko da. Sistema ekonomikoa langileen aurka jokatzen duela jabetuko dira. Gizarte oparoan bizi direnen gehiengoa miseria gorrian bizi direnean kontzientzia faltsua bukatuko da eta ideologia hori desakralizatuko da. Proletarioak eguna eta gaua bereizten duten bezain argi ikusiko dute sistema kapitalista ustela, faltsua eta gezurrezkoa dela. Orduan ondoreko bi aukeren artean bat gertatuko da:

  1. Iraultza. Langileak irauli egingo dira eta ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua bortizki hartuko dute.
Read More

Marx eta Engels, 1848: Alderdi komunistaren manifestuaren "Burgesak eta proletarioak" atala

Orain arteko gizartearen historia klase-borroken historia da.

Askeak eta esklaboak, patrizioak eta plebeiuak, baroiak eta glebako jopuak, gremio-maisuak eta ofizialak; hitz batean, zapalduak eta zapaltzaileak, elkarren aurrez aurre beti, etengabeko borroka bat egin dute, ezkutukoa batzuetan, agerikoa beste batzuetan, borroka bat, zeinak etapa bakoitzean gidatzen baitu eraentza sozial osoaren eraldakuntza iraultzailera edo bi klase borrokatzaileen baterako hondamendira.

Read More

Nietzsche: Kritika kristautasunari

Nietzscheren aburuz erlijioa beldurretik sortzen da, gizakiak bizitzan dituen larrimin- eta ezintasun-sentimenduetatik. Erlijioak ez du inoiz egia esan eta naturaz gaindiko izaki transzendenteak aldarrikatzean –Jainkoa, haraindikoa…– metafisikak egiten duen hutsegite berbera egiten du. Ondorioz, Nietzschek tradizio judu-kristauaren aurka jotzen du, budismoaren aurka, eta, oro har, erlijio-arau ororen aurka. Mendebaldearen historian kristautasunak antzinatasun klasikoaren balio dionisiakoak baztertzen ditu mundu ideal baten asmakizunaren bidez eta mundu erreal bakarra arbuiatzen du. Hilezkortasuna onartuz gero bizialdi hau igarobide iragankor bihurtzen da. Nietzscherentzat kristautasuna platonismo herrikoia da, filosofia eta moral arrunta, ahul eta esklaboentzat. Bestetik erlijioak balio dekadenteak soilik proposatzen ditu, artaldearen balioak, esklaboenak: umiltasuna, mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa…, den-denak bizi-irriken aurkakoak. Besteak beste bekatuaren, erruaren, damuaren eta penitentziaren kontzeptuekin egiten ditu erlijioak bizitzaren aurako eraso larrienak.

Read More

Marx (6/8): Gizarte komunista

Burges eta proletarioen arteko borroka Historiako azkeneko klase-borroka da. Gizarte burgesaren baitan garatzen diren produkzio-indarrak ekoizte-prozesuaren baitan sortzen diren arazoak konponduko dituzten baldintza materialak ezartzen dituzte. Horrekin itxi egingo da gizateriaren Historiaurrea.

Gizarte komunista helduko da fenomeno naturalak gertatzen diren ziurtasun-maila berberarekin. Ez da konbentzimendu moralarengatik etorriko sozialista utopikoek uste zuten bezala. Ez gara gizarte bidezkoagoa eraikitzen saiatu behar. Giza-emantzipazioa indar sozial eta historiekoen analisian oinarritzen da. “Klase langileak ez du idealik gauzatu behar.” Ez da gizarte kapitalista suntzitzearen kontua, traszenditzearena baino.

Read More

Marx (3/8): Ekonomia-alienazioa

Gizakiak ekoizleak gara, izatez. Lana ez da zigorra, autoerrealizaziorako bitartekoa baizik. Gizakiak errealizazioa lortzen du besteekin elkarlanean bere beharrak asetzeko natura bereganatzen eta gizatiartzen duenean bere kontzeptu, proiektu edo planen arabera. Baina Marx-ek ez du modu honetan errealizatutakoko gizonik aurkitzen bere lana alienatua duten gizakiak baino.

Read More

Hurbilketa orokorra XX. mendeko filosofiei

XX. mendearen lehen zatian gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.

XIX. medearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak honako hau aldarrikatzen du: bizirik iraun nahi izanez gero filosofia ezin daiteke Hegelen erara aritu, eta pentsatzeko modu berriak aurkitu behar ditu. Garai guztietan, ohikoa izan da filosofoek filosofia bera ezbaian jartzea; dena dela, esan daiteke joera hori muturreraino iritsi dela XX. medean, etengabe galdezka aritu direlako posible den filosfia, edo baduen edo ez zentzurik.

Read More

XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Darwin eta Freud

Darwinek inguratzen eta osatzen gaituen bizitzaren aniztasun itzelaren kausa topatu zuen hautespen naturalaren bitartez.

Freud-ek, bestalde, gure gogoaren muinean dauden indar motibatzaileak guretzat ezezagunak, kontrolagaitzak eta irrazionalak zirela proposatu zuen. Hitz batean: inkontzienteak.

Read More

Tomas Akinokoa (2/2): Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak

Jainkoa gauza guztien kausa eta fundamentua da. Hortaz ordena ontologikoan lehendabizikoa da. Baina ordena psikologikoaren arabera munduan dituen efektuengan meditatzearen bitartez heltzen da Tomas Jainkoarengana eta azkena da. Jainkoaren existentzia frogatzeko Tomasek azaltzen dituen bost bideak bere garaian nagusi zen kosmologia aristotelikoan oinarritzen dira eta guztiak metafisikoak dira, izatez

Read More

Agustin Hiponakoa: De Beata Vita, II

Lehen eguneko eztabaida. –Gorputz eta arima gara. – –Gorputzaren ezinbesteko elikagaia. –Arimaren elikagaia. –Nahia betetzen ez duena ez da zoriontsu. –Nahi adina daukana ere ez da zoriontsu. –Nork dauka Jaungoikoa?. –Akademikoa ezin da zoriontsu izan, beraz, jakintsu ere ez.

Read More