Aristoteles (2/2): Teoria politikoa: gizatartasuna eta errejimen politikoak

Animalia politikoa. Gizakia animalia politikoa da bere-berez: elkar-bizitza ezinbesteko zaion izaki mota, funtsean. Beraz, ahalik eta bizitzarik onena erdietsiko badu, behar-beharrezko zaio politika gizakiari; eta, jakina, gizakien arteko bizikidetza hori sortu bazen, haren bakardadeari konponbidea emateko izan zen: haren ahulezia eta babeik eza konpontzeko, hain zuzen. Estatu modernoarekin alderatzen hastia, bestalde, egia da Greziako polisa txikia zela oso; baina, egia da, halaber, bien ala bien oinarrizko egiturei dagokienez, antzeko ezaugarriak ere badituztela. K.a. 400. urte inguruan, 300.000 biztanle zituen Atenasek, eta haietatik 100.000 esklaboak ziren. Haurrak eta emakumeak kanpoan utzita, beraz, herritar aske eta atenastarrak 40.000 biztanle baino ez ziren orduko hartan[1].

Horrenbestez, hiria –polisa– toki ezin egokiagoa da, hantxe egiten baitu gogoeta gizakiak, eta hantxe, orobat, hautatzen. Izan ere, horixe baino ez du esan nahi gizakien muduan egoteak: zirikatzen gaituzten bulkadak “libreak” izatea, alegia. Ongia hautatzera eta haren aurrean makurtzera bultzatzen gaituen aukera horren ondorioz, pentsa liteke, agian, ez ote duen nork bere alde egiten. Izan ere, itxurazko ondasunek zehazten dute hanimena; beraz, haiei buruzko teoriak ere agerian uzten du gizabanakoearen ikuskerek nabarmen eragiten dietela haren gogoetei eta erabakiei. Hargatik, hain zuzen, itxura huts hori gaindituko badugu, ezinbesteko zaigu hainbat bertute eta bikaintasun lantzea, haietxek lotzen baikaituzte, estu-estu, gizarteari.

Dagoeneko oso ezagun bihurtu den gizakiari buruzko definizioa eman zigun Aristotelesek Politika lanean; haren esanetan, gizakia “logosa duen animalia” da: “hitz egiten duen animalia” bat, alegia. Gizakiaren berezko gizartekoitasuna azaltzen den liburu horretako orrietan dago definizio ezagun hori. Beraz, gizakia ezinbestean eta ezin bestela bizi da hirian, han mintzatzen baita; gizakiaren esentzia hirian datza, hortaz konunikazio-gune horretan. Izan ere, gizakien arteko bizikidetza ez da gertatzen lurralde fisiko soil batean, lurralde ideal batean baizik.

Platonek bezala, Aristotelesek ere hainbat erregimen politiko aztertu zituen. Aristokrazia, oligarkia, demokrazia eta tirania, besteak beste.
Izan litezkeen erregimen politiko guztietan onena haietako bakoitzetik bikainena nahasten asmatzen duena izango da. Demokraziak askatasuna du onena; oligarkiak, berriz, aberastasuna sotzeko gaitasuna; eta aristokraziak, azkenik, adimenaren bikaintasun, gaitasun eta nolakotasunak –horixe baino ez baitu esan nahi ariztokrazia hitzak: “onenen boterea eta indarra”–.

Hiru ideia nagusi daude estatuaren antolamendu aristotelikoan:

  1. Herritarren arteko harmonia, haren bidez baino ez baitateke lor denei komeni zaiena; estatuan, beraz, egoismoak ez dauka ezeren iturburu izaterik.
  2. Autarkia. Termino aristoteliko hori polisaren independentziari nahiz buruaskitasunari dagokie. Hiriak eta herritarrek aske bizi eta pentsatzeko abagunea ematen dien independentzia hori galduko balute, hondamendia litzateke haientzat, ziur. “Hausnarketetan parte hartzeko aukera duenari esaten diogu herritar: nork bere iritzia emateko gaitasuna duenari, alegia; hortaz autarkiaz bizitzeko gauza diren herritarren batasunari deritzogu hiri”.
  3. Heziketaren xede nagusia ahalik eta herritar onenak sortzea da, eta estatuari dagokio zeregin hori. Kultura moralak izan behar du gizarte ororen funtsa, eta ideia horrek gailen izan behar du heziketan. Heziketa horrek, gainera, nork bere izaera (physis) gara dezan erraztu eta gazteen egitura morala nahiz egiazko balioak zaindu behar ditu –elkartasuna, eskuzabaltasuna, sormena–, haien adimena eta pentsamena sustatzearekin bat. Horregatik dio Aristotelesek estaturi berari dagokiola heziketaren antolakuntza.

Hiriak helburu bakarru duenez, argi dago heziketak ere bat eta berdina izan behar duela herritar guztientzat, eta haren gaineko ardura komunitate osoari dagoliola, eta ez, aitzitik, herritar bakoitzari, baur egun horrela izan arren; gure garaiotan, izan ere, nok bere apetako heziketa ematen die seme-alabei. (Politika, III, 1278b 6–10).

Aristotelesen araberako konstituzio edo gobernu-forma ezberdinak.

Aristotelesen araberako konstituzio edo gobernu-forma ezberdinak.

Gobernu formak. Sei gobernu forma ezberdin daude zenbat gobernari daukaten eta hauek politika zuzena edo okerra egiten dutenaren arabera. Hona hemen gobernu forma guztien taula:


  1. Epigrafe hau honako testua jarraitzen du, bukaerako eskemak salbu, eta moldaketa txiki batzuk ezik: Ledó, E. et al. 2009. Filosofiaren Historia 2 batxilergoa. Zubia Santillana.  ↩