Agustin (2/7): Fedea eta arrazoimena: ezagutzeko sinetsi


Zer ikasiko duzu atal honetan?

  1. Arrazoia ezin da fedetik bereizi, osagarriak dira Agustinen pentsamolde kristauean.
  2. Eszeptikoen aurka, posiblea da ezagutza ziurra.
  3. Egia norberaren barrukaldean bilatu beharra dago, baina ez da gure osagai bat, gugandik at dagoen errealitate bat baino: bilatzen dugun subjektuak gara.
  4. Ezagutzan maila ezberdinak bereiz ditzakegu, bata mundu sortuari dagokiona eta bestea betiereko ideiei eta Jainko-Egiari dagokiona. Ezagutzaren prozesuaren bukaera logikoan argitzapena dago.
  5. Egia-ereduak Jainkoak berak ezarri ditu gugan. Honi argitzapena deitzen diogu. Argitzapenik gabe ezinezkoa da ezagutzea.

Fedea eta arrazoia: fedean filosofatu

Kristautasuna pentsamoldearen aldatzaile. Plotino Agustinen pentsakera aldatu zuen manikeismoaren materialismoa eta gaitzaren izate substantziala alde batera utziaraziz. Baina Agustinen kristau konbertsioa ezin dezakegu ahaztu. Horrek bere bizimodua eta bere pentsakera aldatu zituen.

Osagarriak dira fedea eta arrazoia. Fedeak ez du arrazoia ordezkatzen ezta ezabatzen, adimena sustatu baizik. Fedea baiezkoa ematearen bitartez pentsatzea den neurrian (cogitare cum assesione), pentsamendu barik ez legoke federik. Bestalde adimenak berak ez du fedea ezerezten, sendotzen du. Fedea eta arrazoia osagarriak dira.

Ezagutzaren abiapuntua

“No busques fuera de ti…; entra en ti mismo; la verdad se encuentra en el interior del alma humana; y si hallas que tu naturaleza es mudable, trasciéndete también a ti mismo. Ten en cuenta, empero, que al trascenderte tú mismo, trasciendes el alma que razona, de modo que el término de la trascendencia debe ser el principio donde se enciende la luz misma del raciocinio. En efecto, ¿a dónde llega un buen razonador, si no es a la verdad? La verdad no es algo que se construya poco a poco, a medida que avanza el razonamineto; constituye, en cambio, un término prefijado, una meta en la que uno se detiene después de haber razonado. En ese punto, un perfecto acuerdo final sirve de conclusión a todo; converge con él. Persuádete de que tú no eres la verdad; ésta no se busca a sí misma; eres tú, algo distinto de ella, el que la busca –con el afecto del alma, por supuesto, y no en el espacio sensible–: cuando ha llegado a ella, el hombre interior se une con su propio huésped interno en un transporte de felicidad suprema y espiritual…

Eszeptikoen aurka. Eszeptikoek ezagutza ziurraren ezintasuna eusten zuten. Badakigu Agustin eszeptikoen (Akademia Berriaren) jarraitzailea izan zela garai baten, eta badakigu ezagutza ziurraren atzetik zebilela gure filosofoa. Eszeptikoen baieztapenen aurkako argumentuaren bila Agustinek si fallor, sum formulara helduko da.

Si fallor, sum. Eszeptikoen zalantzak beraren aurka jokatzen du egia ukatzen duenean baieztatzen du eta. Zalantzan nagoenean, eta zalantza bera ahalbidetzeko, ni naiz eta pentsatzen ari naizenaz ziur nago.

Ezagutza prozesua: ezagutzaren mailak

  1. Ezagutza sentikorra. Plotinoren dotrina jarraituta Agustinen arabera arimak ez ditu sentsazioak hautematen. Sentzazioak gorputzaren aldaketak dira eta arima aldaketa hauetaz jabetzen da era aktibo baten. Arimaren erreakzioa bere barnetik objetuaren errepresentazioa ateratzean datza.
  2. Arrazoizko ezagutza. Arimak objektu fisikoei (aldagarriak eta ez-perfektuak) “plus” bat gehitzen die, arrazoiaren bidez epaitzen ditu eta. Arimak epaiketa horretarako erabiltzen dituen erizpideak aldagaitzak, betierekoak eta perfektuak dira, batez ere etika, estetika eta geometriari dagokionean.
    • Arrazoizko ezagutza beheko ihardueran (Zientzia). Bere objektua errealitate mundutarrean (denborazkoan) dagoen unibertsaltasuna da. Matematikak dira ezagutza mota honen adibide. Arimaren ezagutza da baina zentzumenen errealitatearekiko kontaktuaz sortu edo pizten da.
    • Arrazoizko ezagutza iharduera gorenean (Jakituria). Hau da benetako ezagutza filosofikoa eta ideien ezagutzan datza: beharrezkoak eta unibertsalak.
  3. Kontenplazioa. Gauzak horrela arazo argi bati eman behar diogu irteera: Nondik hartzen ditu arimak gauzei buruzko epaiak emateko erizpideak, gauzakien gainetik daudenak? Berak sortzen ditu? Ez, arima bera, gauzakien gainetik badago, aldakorra baita, eta erizpideok aldaezinak eta beharrezkoak. Gure arimaren gainetik Egia izeneko Lege bat egon beharko du. Arimak erizpide aldagarri horiek erabiltzeko gai bada ere okertzeko aukera dauka. Are gehiago, erizpide hoiek ezin ditu epaitu. Egia da gauza guztien neurria eta egiak adimena bera neurtzen du.

Argitzapena

Ideiak. Adimen hutsez hautematen dugun egia ideiak osotzen dute: adigarriak eta gorpugabeko ideiak. Argi dago Platonen kutsua: Ideiak gauzen oinarrizko zergatiak dira. Baina Platoni bi “zuzenketa” egiten dizkio:

  1. **Lehengo zuzenketa. ** Filon eta Plotino egin zuten bezala Ideiak Jainkoaren pentsamendu bihurtzen ditu.
  2. **Bigarren zuzenketa. ** Anamnesiaren dotrina ezinezkotzat agertzen zaio, arima ez baita betidanikoa, sortua baizik. Hortaz Argitzapenaren dotrina bihurtzen du.

Argitzapenaren dotrina. Platonen ustez mundu sentigarrian eguzkiak objektuak ikusgai bihurtzen dituen modu berean, egia aldagaitzak ezagut daitezke Ongiak argiztatzen dituelako, Ongia ikusgarritasun printzipioa baita.

Agustinen filosofian, aldiz, jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak –ideiak– adimenari. Giza adimena aldakorra da eta gure adimena baino kategoria handiagoa duten egia aldagaitzak ezin ditu ezagumen hutsez atzeman. Jainkozko argitzapena behar dugu.

Betiereko egia aldagaitzak eta beharrezkoak ezin ditugu aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den esperientziaren bitartez ezagutu; eta aldi berean, aldakorra, denborazkoa eta kontingentea den gure adimenak ezin ditu atzeman. Beraz, jainkozko argitzapenari esker soilik ezagut ditzake gizakiak betiereko egiak.

Orduan, Jainkoak gizakia argitzen du egia aldagaitzak, egia eredugarriak, absolutua ezagutzeko. Egia horiek gizakiak bere barnean, bere kontzientizan, aurkitzen ditu, Jainkoak berak jarri dituelako gizakiaren barnean.

Esan beharra dago arimaren parte gorenak –mens– baino ez dela ideiak ezagutzera heltzen. Eta arima guztiak eta bakoitzak ez dira egokiak. Santua eta garbia behar du arima izan ikuspen hori izateko, ideien antzekoa. Platonengan eta neoplatoniarrengan agertzen ziren jada purifikazioaren eta jainkozkoaren antzaren beharraren gaiak.