Tomas Akinokoa (2/2): Jainkoaren existentzia: bost ibilbideak

Jainkoa gauza guztien kausa eta fundamentua da. Hortaz ordena ontologikoan lehendabizikoa da. Baina ordena psikologikoaren arabera munduan dituen efektuengan meditatzearen bitartez heltzen da Tomas Jainkoarengana eta azkena da. Jainkoaren existentzia frogatzeko Tomasek azaltzen dituen bost bideak bere garaian nagusi zen kosmologia aristotelikoan oinarritzen dira eta guztiak metafisikoak dira, izatez.

(1) Aldaketaren bidea. Potentziatik egintzara pasatzea da Tomasentzat mugimendua. Mugitzen den guztia, bestalde, beste gauza batek mugitua izan da. Mugumendua bultzatzen duen beste horrek egintzan egon beharra dauka.

Egurra adibide moduan hartuko dugu. Hotza dagoen egurra potentzian egur beroa izan daiteke. Hotzetik berora igarotzeak suposatzen duen mugimendua egintzan bero dagoen mugiarazle baten laguntza behar du: sua. Sua egintzan da beroa, eta potentzian beroa den egurra egintzan egur beroa izateko bultzada ematen dio.

Gauzak horrela mugimendu edo aldaketa guztien kausa bilatuko dugu. Eta jabetuko gara bukaezineko kate bat dagoela, efektuetatik beraien kausetan gora egiten duena. Infinitura joan gintezke, baina honek ez du arazoa azaltzen edo konpontzen. Atzeratu egiten du. Beharrezkoa da, hortaz, mugigaitza den printzipioa ezarri edo onartzea. Motore mugiezin hori Jainkoa da.

(2) Kausa eraginkorraren bidea. Kausa eraginkor guztiak beste kausa eraginkor baten efektu dira mundu sentikorrean. Ez dago ezer beraren kausa eraginkorra denik, bere antezedentea izango baitzen. Eta hori ezinezkoa da. Ordena horretan lehenengo kausa bitartekoen kausa da, eta bitartekoa(k) azkenekoarenak. Lehenengo kausarik ez balego, ez lirateke bitarteko eta azkeneko kausarik ere egongo. Berriz ere ezin gara infinitura joan kauza eraginkorren segidan. Beharrezkoa da Jainko deituko dugun Lehen Kausa egotea.

(3) Kontingentziaren bidea. Sortutako izakiak jaio, hasi eta hil egiten dira. Kontingenteak dira. Beraz, posibleak dira. Baina ez dira beharrez. Azken finean momenturen batean ez dira izan. Dena posible soilik izango balitz, momenturen batean ez legoke ezer. Eta orain ere ez litzateke ezer egongo. Potentzia hutsetik egintzara eman beharreko hasierako pausua azaltzeko kausatu gabeko kausa bat onartu beharra dago, beharrezkoa dena eta beti egintza hutsa dena. Eta, berriz ere, horri Jainkoa deitzen diogu.

(4) Perfekzio mailen bidea. Enteen artean onak eta ez hain onak daude, egiazkoagoak eta ez hain egiazkoagoak, etab. Ezaugarri jakin baten araberako perkzio mailak daude. Gehiago eta gutxiago erreferentzia batekin alderatuta baino ezin dira esan. Bero dagoena beroago dago gauza beroenarekin konparatuta. Eta genero bakoitzean modu gorenean dena da genero horretako gauza guztien kausa.

Sua izanik gauzarik beroena bestelako beroak diren gauzak suaren beroarekiko konparazioan esango dugu beroagoak edo ez hain beroak direla.

Izate gehiago edo gutxiago duten izakiak daude. Zenbat eta izate gehiago, gero eta egiazkoa, ona eta bakarra izango da gauza. Baina ezaugarri horiek benetako Egia, Ongia eta Bat(asuna)-ren arabera dira. Izakiak izate maila ez-erabatekoa badute izatea beraiengandik eskuratu ez dutelako da. Beste batengandik lortu dute, jaso gabe ematen duena, den guztiaren iturri: Jainkoa.

(5) Xedearen bidea. “La quinta via está tomada del gobierno del mundo. Vemos que las cosas que carecen de conciencia, como los cuerpos naturales, actúan según una finalidad, y esto se hace patente por el hecho de que actúan siempre, o casi siempre, del mismo modo, para obtener mejores resultados. Por tanto, se aprecia con claridad que alcanzan su proposito no por azar, sino de manera intencionada. Ahora bien, todo lo que no tiene conocimiento no puede moverse hacia un fin, a menos que esté dirigido por algún entre dotado de conocimiento e inteligencia, como la flecha está dirigida por el arquero. Por eso, existe un ser inteligente que dirige todas las cosas naturales hasta su propio fin: a este ser no sotros lo llamamos Dios.”