Efesoko Heraklito

Heraklito K.a. VI. eta V. mendeen artean bizi zen Efeson (ca. K.a. 535- ca. K.a. 475). Izakera zaputza eta mukerra[1] zuen eta ez zuen bizitza publikoan parterik hartu izan nahi. Naturaz izeneko liburua idatzi zuen. Liburu honen parteak heldu zaizkigu, aforismoz osatua. Aforismo hauek modu ilun eta zailean idatzi zituen Heraklitok ahal zutenek baino uler ez zezaten. Honekin itxuraz errezak diren gauzak irakurtzerakoan gauzok ulertu ez dutenen txantxak ekiditzea zuen helburu. Horregatik deitu zuten “Heraklito Iluna”.

Panta rhei. Filosofo milesioek –Tales, Anaximandro eta Anaximenes– gauzen aldaketaz jabetu ziren. Gauzak sortu, eraldatu eta bukatzen dira. Heraklitok fenomeno hau bere filosofiaren muin bihurtzen du. “Dena mugitzen da”, “dena jario”. Ezer ez dago finkaturik eta ezerk ez du bere horretan aldatu gabe irauten: dena aldatu egiten da.

Etengabeko dinamismoaren adierazle honako aforismoak dira: “Ezin gara birritan erreka berberean busti”; “Jeisten gara eta ez gara jeisten erreka berberera, guk geuk gara eta ez gara.” Aipu hauen zentzua argia da. Erreka beti berbera dirudien arren bere urak beti berriak eta ezberdinak dira: badatoz eta badoaz. Bigarrenik jeisten garenean errekara urak aldatu dira, baina gu ere aldatu gara: errakan satu ginenean eta ateratzen garenean ez gara pertsona bera. Heraklitok garela eta ez garela esan dezake momentu honetan garena izateko aurreko momentuan ginena izateari utzi behar baidiogu. Izaten jarraitzeko ginea izateari utzi behar diogu momentu orotan. Printzipio edo funtzionamendu hau guztiari egokitzen zaio, salbuespenik gabe.[2]

Aurkakoen arteko guda betierekoa. Gauza guztiak bilakatu egiten dira. Eta bilakaera horretan aukako batetik pasatzen dira: gauza hotzak berotu egiten dira, gauza hezeak lehortu, gazteak zahartu, bizi dena hil egiten da, eta hiladakoa berriro bizitza gazte batean bihurtu. Aldizkatu egiten diren aurkakoen guda betierekoa dago. Gauzek benetako izatea bilakaeran baino ez dutenez lortzen guda ezinbestekoa da: “guda gauza guztien ama da”.

Baina Heraklitok proposatutako guda bakea ere bada. Kontrastea, berriz, harmonia. Gauzen jario etengabea kontrakoen arteko armonia bezela gauzatu egiten da: gerra-egileen arteko baketzea. “Oposaketa den hori adiskidetu egiten da eta gauza ezberdinetatik harmonirik ederrena sortzen da, eta dena kontrasteen bitartez sortzen da.
Aurkariek txandaka aurka egiten dutenean bakarrik ematen diote bata besteari zentzua: “Gaixotasunak bihurtzen du osasuna gozo, goseak asetasuna eta nekeak atsedena.” “Justiziaren izena ere ez genuke ezagutuko iraina existituko ez balitz.”

Harmonian topatzen dira aurkariak. “Gora doan eta behera doan bidea bide bakarra eta berbera dira”; “Zirkuluan hasiera eta bukaera gauza bera dira” Armonia eta aurkakoen batasuna da printzipioa: jainkoa eta jainkozkoa: “Jaikoa egun-gaua da, negu-uda, gerra eta bakea, asetzea eta gosea.”

Arkhé-a: Sua. Sua da Heraklitoren ustez printzipio fisiko edo arkhé-a. Sua etengabe aldatzen da, konstraste jarraian eta harmonian. Sua bizirik dago baina sugarri edo erregaiaren heriotzari ezker bizi da. Erregaia etengabe errauts, ke eta lurrun bihurtzen da suaren bitartez.  Heraklitok Sua arrazoiarekin identifikatzen du.

Ezagutzaren inguruko pentsaera. Zentzumenek gauzen itxuraren edo irudiaz baino ez digute berri ematen. Gizakion aburuak itxurotan oinarritzen direnez beharrezkoa da aburu horietatik babestea. Egia zentzumenetatik harantz dagoen adimena ulertzean datza, dena gobernatzen duen adimena, hain zuzen: logos-a.


  1. Huraño y esquivo.  ↩

  2. Heraklitoren jarraitzailea izan zen Kratilo are urrunago eraman zuen gauza guztien aldakeren ideia. Bere ustez ezin gara behin ere erreka berberean bainatu, sartzen garenean ura etengabe aldatzen delako.  ↩