Eleako Parmenides

K.a. VI. medearen bigarren erdian jaio zen Elean (gaur Velia, italiar penintsulan) eta K.a. V. mendearen erdialdera hil zen. Bertan eskola eleatikoa sortu zuen. Naturaren inguruan liburua idatzi zuen, olerki luze batek osatua.

Izatearen ezaugarriak. Honako hauek dira Parmenidesen ustetan izatearen ezaugarriak:

  1. Ustelezina eta sortugabea da. Sortua izango balitz ez-izatetik letorke. Eta ez dago ez-izaterik Parmenidesen arabera. Edo izatetik letorke, zentzugabekeria hutsa, dagoeneko izango zelako.
  2. Ez dauka iraganik. Izatea ezin denez inoiz ez-izatea izan, ez baitago ez-izaterik, orainaldi betierekoa da, iraganik eta etorkizunik gabekoa.
  3. Aldaezina eta mugiezina da. Izatea guztiz bedina da.
  4. Mugatua eta finitua da izatea. Esfera. Bukatua eta perfektua da.
  5. Bakarra da, ez anitza.

Parmenidesen intuizio nagusia errealitatearen aldagaiztasuna da: aldaketak (mugimendua) eta aniztasuna ezinezkoak dira. Honen atzean dagoen arrazoitze prozesua honako hau da:

  1. Ezer ez daiteke ez den zerbait bihurtu;
  2. Izatea bada. Ez-izatea ez da.
  3. Ez-izatetik ezin da izataea sortu.
  4. Izatea ezin da desagertu, ez-izatea ez bailitzake.
  5. Izatea betiereko esfera perfektu eta aldaezin moduan ulertuko da.

Ezagutzaren papera. Errealitatea bakarra eta iraunkorra da. Denboraren bilakaera edo aldaketak eta izakien aniztasuna ilusioak baino ez dira. Hori esaten dio adimenak (nous), ez zentzumenek jasotako informazioa. Pentsatzea eta izatea egokitu egiten dira.

Egia. Adimenak adierazten duena da: iraunkortasuna, batasuna, etab.

Itxura eta errakuntza. Zentzumenek ematen digutena da: aldakortasuna, aniztasuna, etab. Ez-izatea dagoela akatsa da.

Parmenidesen arazoak. Nola azaldu, bada, mundua aldaketarik eta ez-izaterik ez badago? Ez dakigu zein izan zen Parmenidesen erantzuna bere liburuaren azkeneko partea ez zaigulako heldu. Baina filósofo fisikoen aurkakoen parek ez ziren izatea eta ez-izatean oinarritzen: bikotearen bi osagaiak izan badira: iluntasuna ez da argi falta, baizi eta iluntasuna (da). Izatea salbatu egiten du Parmenidesek baina fenomenoak ez, ordea.