XX. mendeko pentsamoldearen oinarriak: Darwin eta Freud

Oharra: epigrafe honetan agertu beharko lirateken pentsalariak Darwin, Marx, Nietzsche eta Freud dira. Halere, Marx-ek eta Nietzsche-k aurrerago landuko ditugunez ez ditut hemen aipatu.

Charles Darwin: hautespen naturalaren bidezko bilakaera biologikoa

Bigira ezazu zure inguruan. Mundua bizitzaz blai dago. Senti al dezakezu horrelakorik? Zoragarria da mendira igotzea edo basoan zehar ibiltzea. Airean, lurrean eta lurrazpean hamaika izaki bizidun topatuko dituzu.

Begiak izan beharrean mikroskopio bat edukiko bazenu bestelako mundu bat somatuko zenuke, bista hutsez ikusten duzunarekin zerikusik ez daukana. Bakterioak ikusiko zenituzke. Milloika, lur zatirik txikienean ere. Bizitza nonahi dago, kaleko espaloia edo errepidea barne. Bertan ere bizia dago, barra-barra.

Zure gorputzaren barnean ikusteko aukera izango bazenu, gizaki soil bat baino gehiago dagoela topatuko zenuke. Hau da: zu gizaki bat zara, esan dezakedan heinean, baina zure gorputzean gizatiarrak ez diren zelulak baino gizatiarrak diren zelula gehiago dago. Harrigarria, ez da? Badaiteke zure burua hemendik aurrera ezberdin ikustea.

Egun, Lurrean 8.700.000 espezie dago, 1.300.000 espezie gora-behera. Aniztasun hau normaltza hartzen dugu. Ziurrenik, egia esan, ez gara zenbaki haundi honetaz kontziente. Baia adi egon zaitez zure ingurura eta ezingo duzu ukatu.

Carles Darwin fenomeno honek liluratua zebilen, bere gogo zientifikoak honako galderak egiten zituelarik: Nola da posible horrenbeste espezie ezberdin egotea? Zergatik dago horrenbesteko espezie aniztasuna? Galderon erantzunaren gakoa bariazioa ezpezieen arteko kontua baino, espezieen barnean* ere gertazen zen gauza zela jabetu zenean topatu zuen.

Jakina Chales Darwin eta Alfred R. Wallace[1] ez zirela bizitzaren aniztasunaz jabetu ziren lehendabiziko pertsonak, baina fenomeno honen bere garaiko azalpenak erantzun kristauaren hildotik zihozen. Hau da, Jainkoak guztia ex nihilo sortu zuen milaka urte batzuk aurrerago eta bizitza espezie aldaezinetan antolatu zuen, gaur egun ikusten ditugun berberak. Aldaketak ez zeukan erantzun honetan lekurik. Are gutxiago gizakiaren animalia-jatorriaren proposamena.

Bestalde, Darwin espezie berbereko banakoen artean dauden ezberdintasunen garratzia ikusi zuen. Zergatik gertatzen ziren ezberdintasun ttiki hauek? Azalpenik zentzuzkoenak gurasoen herentzia eta inguruneko eraginak ematen zituen kausatzat. Nola, baina? Ondoren ikusiko dugu, zehatz.

Hutespen naturalaren printzipioak
  1. Espezieak beraien artean ezberdintasun txikiak dituzten banakoez osatuta daude.
  2. Espezieak esponetzialki hasteko joera daukate belaunaldietan zehar.
  3. Hasteko joera hori baliabideak mugatuak direlako, gaixotasunengatik eta preadazioagatik espezie berbereko kideen arteko bizirauteko borroka etengabea sortzen du.
  4. Banako batzuk besteekiko abantaila izango dute borroka horretan bariazio txikiak dituztelako. Bariazio horiek baliabideak hobeto ustiatzeko, gaixotasunari aurre egiteko edo predazioa sahiesteko modu hobeaz hornituko dituzte banako horiek.
  5. Banako horiek hobeto bizirauteko joera dute, eta ondorengotza aberatsagoa utziko dute.
  6. Ondorengoak gurasoen bariazioak heredatzeko joera dute.
  7. Lagungarriak diren bariazioak besteak baino sarriago trasmitituko dira. Honi Darwinek hautespen naturala deitu zion. Kontuan hartu joeretaz ari garela, probabilitateaz, eta ez kausa-efektu zuzenaz. Alfred Russel Wallace-k “survival of the fittest” deitu zion, hautespen kontzeptua antropomorfikoa zelakoan.
  8. Denbora pasa ahala, aldaketa gutxiko ingurunetan bereziki, espeziaren aldaketa ekarriko du.
  9. Nahikoa denbora utzita ondorengoak arbasoetatik espezie ezberdin bat osatzeko haina aldatuko dira. Hau etengabe errepikatu daiteke. Dibergentzia sustatzen duten indarrak daude ondorengoen artean. Eta bitarteko barianteen desagerpena.
Darwinen pentsamenduaren ondorioak eta eragina

Darwinek Historia zientzian sartu zuen. Dagoeneko gertatu diren gauzak azaltzen saiatzen da, fisika edo kimika ez bezala. Legeak ez dira horrelako azalpenak emateko oso egokiak.

Hautespen naturalaren nozioa azken kausak baztertzen ditu. Horiekin batera indar teleologikoak ere ezeztatzen ditu. Ezer ez dago aldez aurretik ezarria. Belaunaldi bakoitzaren hautespen erizpidea ingurunean geratatuko aldaketen arabera aldatuko da.

Milurtekotan argitugabeko auzia finkatu zuen Darwinek: munduan gertatzen diren aldaketak beharrezkoak ala zorizkoak dira? Hasiera batean zoriz espezie-barneko aniztasuna gertatzen da. Gero, ordea, kaskarrenak beharrez ezabatzen dira.

Darwinen azalpena naturaz gaindiko fenomenoak ukatzen ditu. Erabat materialista da. 1850. urtean zientzilari garrantzitsuenak kristauak ziren. Beraien mundua Jainkoak sortu zuen eta Jainkoak berak organismoak beraien artean eta ingurunekiko adaptazio bikaina ekarriko zuten lege naturalak ezarri zituen. Zientzia-Iraultzaren egile nagusiek fisikalismoa, teleologia eta determinismoa zuten mundua ikusteko modua. Espezieen jatorria (1859) printzipio guzti hauen aurka zegoen. Jainkoan sinestea ez da beharrezkoa. Darwinen esanetan Biblian agertzen den jatorriaren kondaira mundu naturalaren funtzionamenduaren aurka doa puntuz puntu. Teologo naturalek miresten zuten diseinu zoragarria hautezpen naturalaren bitartez azaldu daiteke. Behin Jainkoa azalpenen muinetik baztertuta posible zen positibismoa, gaur egun indarrean dagoen ikuspegia.

Tipologiaren ukamena. Pitagoras eta Platonen garaitik munduaren aniztasuna egonkortasun moduan ulertzen zen. Ikuspuntu esentzialista zela esan genezake. Ustezko bariazio anitzaren atzean mugatutako mota ezberdin batzuk daude, klaseak eratzen dituztenak. Klase bakoitzeko banakoak identikoak ziren, konstanteak eta beste esentzietako edo klaseetako banakoetaz era bat ezberdinak. Bariazioa, ordea, ez-esentziala eta akzidentala da. Hiruki bat esentzialismoa irudikatzen du: hiruki guztiak dituzte oinarrizko ezaugarri berdinak eta laukiekiko ageriko ezberdintasuna daukate. Ezin dugu hiruki eta lauki baten erdiko zerbait imaginatu. Horregatik pentsakera tipologikoak ez du bariazioa ulertzen. Gizakiaren ikerketara aplikatuta arrazkeria ekar dezake.

Populazio-pentsamendua. Izaki bizidunen talde guztiak, gizateria barne, bakarrak diren banakoetaz osatuta daude. 7 billioi gizakien artean ez daude bi gizaki berdin. Populazioen ezberdintasunak esentzialak eta estatistikoak ere badira.

Darwinek determinismoarekin bukatzen du. Laplacek munduaren ezagutza osoa izango balu etorkizuna infinituraino aurreikusteko modua izango zuela uste zuen. Darwinek zorizko prozesuak nonahi onartzeko prest zegoen. Beranduago posizio hau hedatu egin da, baina hasieran nekez onartu behar zuten. Egun, lege biologiko (ia)guztiak salbuespenak dituzten eskeroztik, badago lege biologikoak ukatzen duenik ere. Izan ere, ezin dira kasu hauek faltsotu (a la Popper).

Gizakiari buruzko irudi berria. Aristoteles, Descartes, Kant eta bestelako filosofo guztiek gizakia bestelako izaki bizidunen gainetik zegoen izaki berezi bat zela uste zuten. Teologoek ere berdin pentsatzen zuten. Baina Thomas Huxley eta Ernst Haeckel tximino eta gizakien anatomiaren ikerketa konparatiboa egin ondoren inork ez du gizakion eta tximinoen arbasoak amankomunak direla ukatu. Beraz gizakiak bere posizio berezia galdu zuen.

Antropozentrismo berria. Hala ere gizakion ikerketak argi uzten duenez, gizakiak bakarrak gara bestelako bizidunen artean. Gizakiok baino ez daukagu lengoaia, gramatika eta sintaxiduna. Darwinek berak esaten zuen sistema etikoak gizakiok bakarrik sortu ditugula. Adimena, hizkuntza eta gurasoen zaintza luzearen ondorioz kultura sotru dugu gizakiok. Eta horren bitartez, onerako eta txarrerako, mundua dominatzea lortu dugu.

Etikaren ikuspegi berria. Darwinen teoriek gurekoitasuna sustatu dute, antza zenez gizabanakoaren bizirautea zelako jokabide naturala. Hau, ordea, animalien ezagutza ez osoan oinarritutako ideia da. Baina Darwinek berak 1871. urtean idatzitako The Descent of Man lanean argi uzten zuen espezie sozialen kasuan bizirauteko banakoen arteko elkarlana beharrezkoa dela. Jokabidearen oinarrian altruismoa egon behar du. Altruismoaren bitartez taldearen bizirauteko aukerak areagotzen dira, eta horrekin batera, zeharka baino ez bada ere, banakoarenak. Hautespen naturalak altruismoa eta elkarlan armoniotsua onesten ditu.

Freud: pertsonalitatearen teoria psikoanalitikoa

Sigmund Freud.

Inkontzientea

Sigmund Freud (1856–1939) neurologo eta psikologo austriarrak teoria psikoanalitikoa garatu zuen XX. mendearen hasieran. Honen arabera kontzientea gure esperientzia psikologikoen eta konfigurazioaren parte txiki bat baino ez da. Gure jokabidearen parte handi bat, aldiz, inkontzienteak bultzatzen du. Inkontzientea jabetzen ez garen oroimenek, ezagutzak, usteak, sentimenduak, bulkada, instintuak eta abarretakoak dira, gure pertsonalitatearen parte direnak. Hauek inkontzientean ezkutatu egiten ditugu, hainbatetan kaltegarriak zaizkigulako. Horrela izango ez balitz pairamena eta gatazkak sortuko lituzkete. Imagina ezazu zer nolako sufrimendua ekar lezake bizi izan digun esperientzia txarretaz kontziente izatea denbora guztian. Inkontzientea segurtasun lekua da mehatxagarriak diren memorientzat.

Egoera berezi batzuetan inkontzientearen disdirak ditugu, hala nola ametsetan, fantasietan eta lapsusetan. Baina kasu berezi hauetan inkontziente ez da azaleratzen den moduan, baizik eta interpretatu beharreko sinboloen bitartez.

Kontzientearen eta inkontzientearen artean prekontzientea dago. Izan, prekontzientea inkontzientearen parte bat da, baina mehatxagarria edo kaltegarria ez den informazioz osotuta. Horregatik erraz bihurtu dezakegu kontziente. Adibidez: 2 + 2 = 4; gaur goizean kafesnea gosaldu duzula.

Nortasunaren estruktura

Gure nortasuna hiru osagarrik eratzen dute id, ego eta superego. Hiru osagarri hauek elkarren arteko harremanak dituzte, baina ez dira entzefaloaren hiru parte ezberdinetan kokatzen: entzefalo osoaren funtzionamendua azaltzeko erabiltzen dugun eredu abstraktu bat dira.

1. irudia. Icebergaren analogiaren bitartez kontziente, prekontziente eta inkontzientea eta id, ego eta superego-aren arteko harremana irudika dezakegu.

Id

Gure pertsonalitatearen barrenean berarengan presioa ezartzen duen energia psikiko amaigabea daukagu[2]. Id-a jaiotzetik daukagun pertsonalitatearen alde gordin eta basatia da, antolaketa eta estruktura logikorik gabekoa, instintu primitiboen bulkadak sortutako tentsioak murriztearen funtzioa duena. Instintu hauek gosea, sexua, agresioa eta bihozkada irrazionalak dira.

Id-a plazeraren printzipioaren arabera funtzionatzen du, tentsioaren bat-bateko murrizketa eta betetasunaren maximizazioa bilatzen dituena. Baina errealitateak plazera lortzea ukatzen digu gehienetan: ezin dugu gose garen bakoitzean jan edo tentsio sexuala noiznahi askatu. Horregatik Freud-ek pertsonalitatearen beste parte bat dagoela proposatzen du: ego-a

Ego

Ego-a jaio eta gutxira hasten da eratzen. Id-aren desioak eta kanpoko mundu objektiboko errealitatea orekatzen saiatzen da. Errealitate- printzipioaren arabera funtzionatzen du: instintuen energia mugatu eta kontrolatu egiten du gizabanakoa seguru mantentzeko eta gizartean integratua egon dadin. Gure pertsonalitatearen alde exekutiboa edo eginkorra da: erabakiak hartzen ditu, ekintzak kontrolatzen ditu eta id-ak baino arazo konplexuagoak ebazteko erabiltzen dugu.

Superego

Haurtzaroaren bukaera aldera sortzen da pertsonalitatearen azken estruktura hau. Gizartearen balioen barneratzean datza: zer den zuzena eta zer okerra. Beste pertsona batzuen eraginak sortzen du, hala nola gurasoak, irakasleak eta garrantzizko beste pertsona batzuk. Superni-a kontzientzia (morala) du barne. Kontzientzia moralak gizarteak desegokitzat dituen jokaerak egin ez ditzagun bermatzen du errua sentitzearen bitartez. Supernia-k id-etik datorren jokabidea kontrolatzen laguntzen digu gure jokaera bertutetsuago eginda gizartearen begitan, ez hain gurekoia.

Oreka

Zera eta supernia ez-errealistak dira, gizarteak inposatutako muga praktikoa ez bait dituzte kontutan hartzen. Superego-a bakarrik funtzionatuko balu perfekzionistak izango ginateke, egunero bizitzan egin behar diren erabakiak hartzen utziko ez gintuzkeena. Mugarik gabeko id-ak, ostera, gizabanako primitiboak sortuko lituzke, plazera baino ez dutenak bilatzen eta momentu orotan plazera lortu nahiko luketenak. Nia, beraz, id-a eta superego-aren arteko bitartekari orekatzailea da.

Pertsonalitatearen garapena: fase psikosexualak

Orain arte aztertu dugun nortasunaren estruktura haurtzaroan zehar garatzen da bost etapa psikosexualen bitartez. Etapa bakoitzean indibiduoak gizartearen eskaeren eta beraren bulkada sexualen arteko gatazka bizi du. Behar sexual hauek plazera sentitzean datza, ez lizunkeria hutsean.

Freud-en arabera etapa jakin bateko gatazka konpondu ezean finkapena gerta daiteke. Hau da, behar den etapan gainditu edo konpondu gabeko gatazka ondorengo etapetan irautea. Finkapena beharrak nahiko ase ez ditugulako edo gehiegi ase ditugulako sor daitezke. Freud-en teoriak haurtzaroko esperientziak eta zailtasunak helduen pertsonalitatean izan ditzaketen eragina azaltzen du, gertatzen diren garapen etaparen arabera.

Teoria honen arabera etapa bakoitza funtzio biologiko jakin batekin eta plazer iturri jakin batekin daude lotuta. Hona hemen etapen sekuentzia.

1. fasea: fase orala

Ume jaiotzen denetik 12–18 hilabete dituen arte doan etapa da. Ahoa da umearen plazeraren gunea: umeak harrapa dezakeen edozer miazkatu, haginka egin eta xurgatu egingo du. Hau horrela izanda ulergarria da etapa honetako konflikto nagusia biberoia edo titia kentzea izatea.

Negar egiten duen bakoitzean elikatua izateak edota nahikoa elikatu ez izatek ekar dezake finkapena. Umeak ikasi eta onartu beharko du ez dela errealista nahi duen guztietan elikatua izatea.

Finkapena aho-jardueratan interesatutako heldua eman dezake: jan, hitz egin, erre, txiklea jan, boligrafoen tapoia xurgatu… edo modu sinboliko batean sarkastikoa (hozka egin) edo edozein gauza jasateko gai izatea (edozer irentsi), manipulatzailea izatea…

2. fasea: uzkiaroa

12–18 hilabetetik 3 urterarte joan ohi da. Plazeraren gunea ahotik uzkira pasatzen da. Umeak sekulako plazera lortzen du gorozkiak atxiki eta kanporatzearekin.

Mendebaldean garai honetan garbitasun-entrenamendua jasotzen dute umeek. Entrenamendu hau zorrotzegia bada, finkapena sortarazi dezake eta heldu oso puntualak, ordenatuak edo zurrunak diren helduak sortu. Edo kontrakoa: arduragabeak, axolagabeak edo ordenik gabekoak.

3. fasea: zakilaroa

Zakilaroa 3 urtetatik 5–6 urterarte doan fasea da, zeinetan plazeraren guneasexu-organoetan datza. Hain zuzen organo hauek laztantzean.

Edipo konplexua. Garai honetan umeak Edipo konplexua deituriko konflikto garrantzitsu bat konpondu behar dauka. Arreta genitaletan zentratuta duenez nesken eta mutilen arteko ezberdintasun fisikotaz ohartzen hasten da. Mutilak amak erakarrita sentitzen dira eta horren ondorioz aita lehiakide moduan ikusten dute. Baina aita arerio boteretsuegia izanik mutilak aitak mendekua hartu behar duela eta mehatxuaren iturria moztu behar duela uste du. Hau da, bere zakila. Zakila galtzearen beldurrak irentze- edo kastrazio-konplexua sortzen dio mutilari.[3]

Horren handia da antsietatea azkenean umeak bere amarekiko nahiak erreprimitu eta aitarekin identifikatzen dela. Identifikazioa beste pertsona baten antzarik handiena izatearen prozesua da. Horretarako pertsona horren jokaera, usteak eta balioak imitatzen dira. Aitarekin identifikatzean umeak lortu ezin dezakeen amaren antzeko emakume bat aurkitzea espero du.

Emakumezkoen Edipo konplexua. Neskek prozesu ezberdin bat jarraitzen dute, emakumezkoen Edipo konplexua bezala ezagutzen dena. Aitarekiko sexu-erakarpena sentitzen hasten dira eta honekin batera penis-inbidia. Neskek falta zaien atal anatomikoa izatearen irrika garatuko lukete Freud-en ustetan, eta falta hori amari leporatuko liokete. Nola edo hala ama beraien kastrazioaren erantzuleak izango lirateke. Freud-en kritikoek emakumezkoen gutxiagotasuna proposatzea leporatu zioten honegatik. Edozein kasutan neskek ere sexu bereko gurasoarenganako sentimendu onartezinak ebatzi beharko dituzte. Horretarako ama bezalako jokabide, jarrera eta balioak praktikatuko dituzte.

Etapa honetan Edipo konplexua ebazten ez bada sexu-jokabide desegokia eta kontzientzia ez garatzea gerta daiteke.

4. fasea: latentziaroa

5–6 urtetatik pubertarorarte irrika sexual kontziente zein inkontzientea desagertu egiten da. Lokartuta geratzen da, horrela esatearren. Fase honetako finkapenak betegabeko sexualitatea ekar dezake.

5. fasea: ernalkinaroa

Nerabezaroarekin batera sexualitatea berpiztu egiten da hil arteko azken fase honetan. Sexualitate berri hau helduen sexualitatea da, sexu-harremanena, hain zuzen. Fase honetako finkapenak frigidotasuna, inpotentzia eta betegabeko harremanak ekar ditzake.

Defentsa-mekanismoak

Freud-en pertsonalitatearen dinamikari buruzko teoriak bere pazienteen arazoak konpontzeko saiakeretan oinarritzen dira, bereziki antsietateari dagozkionak. Antsietatea esperientzia emozional negatibo bizia da, ego-aren arrisku-seinalea.

Antsietateak jatorri errealista izan dezakeen arren, erasorako prest dagoen suge batek sortuko ligukeena, kasu, antsietate neurotikoa ere izan daiteke. Antsietate neurotikoa id-etik abiarazten diren bulkada irrazionalak kontrolagaitz bihurtzen direnean sortzen da. Antsietatea deserosoa eta desatsegina denez bere aurkako defentsa mekanismo batzuk garatu ditugu. Horien arten errepresioa da nagusi. Errepresioa nahikoa ez denean beste defentsa-mekanismo batzuk erabiliko ditugu.

  1. Errepresioa. Onartezinak edo deserosoak zaizkigun id-aren bulkadak inkontzientean ezkutatzen ditugu. Kontzienteki jorratu beharrean ez-ikusiarena egiten dugu. Honen adibide haurtzaroan izandako sexu-abusuak izan daitezke. Kontzientziak ez daki pertsonentzat horren mingarriak izan daitezkeen esperientziak nola integratu eta nola zentzua eman. Hortaz gertatu izan ez balitz bezala egingo dugu eta nolabait kontzientetik kanporatuko dugu. Bizipen hori ahaztu izan bagenu bezala jokatuko dugu, baina egian esperientzia hori gure inkontzientean iraungo du eta gure pertsonalitatean eta egunerokotasunean izan dezake eragin. Lapsusen bitartez, ametsetan, fantasietan edo beste forma sinbolikoren baten bidez azaleratuko dira, kontzienteki gogoratu ezin badezakegu ere.
  2. Erregresioa. Aldi baterako ego-aren aurreko faseren batera itzultzea modu heldu batean erreakzionatu beharrean. Adibidez hanka sartzerakoan ume baten kasketa hartzea.
  3. Lekualdatzea. Nahi ez dugun sentsazio edo pentsamendua mehatxagarria den pertsonatik ahulago batera birbideratzen dugu. Demagun norbaitek haserrea sortarazten digula. Zuzenean borrokatu baino pertsona horrekin lehia gaitezke kirolaren edo negozioen bitartez. Edo sarkasmoaren bitartez. Batutan agresioa gure haserrearen jatorriarekin zerikusik ez duen norbaitekin pagatzen dugu. Nebak arrebari errieta egin eta ohiukatu eskolan irakasleak nota txarra eman diolako eskolan. Edo beste objekturen baten aurka jo dezakegu. Haserre dagoena kuxin bat jipoitu dezake. Lekualdatzeak kate bat sor dezake. Ugazabarekin haserre dagoen langilea emazteari ohiu egin diezaioke eta emazteak, ondoren, umea zigortu.
  4. Arrazionalizazioa edo aitzakiak ematea. Gure burua justifikatzen dugu eztabaidagarriak diren jokabideen ondoren. Batzuetan gure burua benetan ezagutzen dugun baino hobeto ezagutzen dugula uste dugunean gertatzen da. John Banja-ren arabera medikuek ugari erabiltzen dute arrazionalizazioa beraien hutsegiteak estaltzeko. Gaizki egiteagatik gaixoren bat hil ezkero halakoak erabiliko dituzte arrazionalizatzeko eta egindakoa onargarria izateko: “Zergatik esango dugu gaizki egin genuela? Gaixoa berdin-berdin hil zorian zegoen eta!”; “Hobe familiari errakuntzaren berri ez ematea, horrekin ez dugu txarrago sentitzea baino lortuko”; “Hobekien egin genuen. Horrelakoak gertatzen dira.”; “Ez bagaude erabat ziur gure hutsegiteak sortu zuela gaitza, hobe ezer ez esatea”.
  5. Ukatzea. Antsietatea sortzen duen zergatia ukatzen dugu. Adibidez kurtsoa gainditzen ez duen ikasle batek ez onartzea. Aitzakiak erabili baino, “sinistu ez” edo ez onartzean datza. Hainbat prozesu psikologikoren parte izan daiteke. Askotan ukatzearen ukatzea ere gertatzen da.
  6. Proiekzioa. Nahi ez ditugun bulkadak, jokabideak edo pentsamenduak beste bati leporatzean datza. Horrela sentimenduok beste batenak direnaren fikzioa egiten da eta norberak ez die aurre egin behar. Honen adibide izan daiteke “adarrak jartzen” dituen pertsona batek bere bikoteak ere adarrak jartzen ari dizkiola pentsatzea.
  7. Erreakziozko eraketa. Bulkada inkontzienteak alderantziz azaltzen dira kontzientean. Adibidez umea nahi ez duen amak oso modu maitagarrian umea tratatzea. Edota bere homosexualitatea onartzen ez duen pertsona bat jokabide heterosexualak exageratzea.
  8. Sublimazioa. Nahi ez ditugun sexu-bulkadak gizartearentzat baliagarriak izan daitezken pentsamendu, sentimendu edo jokabide bihurtzea da. Jarduera artistiko, intelektual eta kulturalak izaten dira batik-bat sublimazioaren objektuak. Aurrekoak ez bezala defentsa-mekanismo heldua da sublimazioa.

Freud-en arabera gu guztiok erabiltzen ditugu defentsa-mekanismoak neurri batean edo bestean, eta erabilgarriak izan daitezke. Baina energia edo denbora gehiegi xurgatzen digutenean patologiko bihurtzen dira eta neurosi izeneko nahasmendua sortuko dute.

Freud-en ondarea ebaluatzen

Freud-en lana sekulako garrantzia izan du psikologian, filosofian eta arteetan, bereziki literaturan. Inkontzientea, defentsa-mekanismoak eta helduen arazo psikologikoen haurtzaroko jatorria kultura orokorrak onartu egin ditu.

Halere badago Freud-en ondarea zuzentzerik edo zalantzan jartzerik.

Freud-en teoriaren kontrako argumentuak
  • Ez dago Freud-en teoria eutsiko duen ebidentzia zientifikorik: badirudi pertsonalitatea Freud-ek azaldutakoaren arabera funtzionatzen duela, baina bere teoria ikusezinak diren prozesu eta kontzeptu abstraktuetan oinarritzen da. Hortaz, ezin dira zientifikoki egiaztatu.
  • Freud-ek ez zuen uste pertsonalitatea heldutasunean alda zitekeenik, gertatzen den moduan.
  • Freuden teoriaren zehaztasun ezak ez du argi uzten nola garatuko den esperientzia jakin batzuk bizi izan dituen pertsona. Finkapen anala duen pertsona bat oso ordenatua edo oso desordenatua izan daiteke… baina bietako zein?
  • Emakumeak nolabait gizonak baino gutxiago dira: superego ahulagoak dituzte eta penis-inbidia.
  • Freud-ek ikertutako populazioa Austriako XX. mendeko hasierako emakume dirudun eta aristokratiko gaixoak ziren. Posible al da kasu berezi hauetatik orokortzea? Zer gertatzen da bestelako kulturatan?
Freud-en planteamenduen aldeko argumentuak
  • Freud-ek sortu zuen terapia psikologikoa, psikoanalisia, gaur egun ere erabiltzen den terapia modua da.
  • Inkontzientearen existentzia beraren aldeko ondorioak ateratzen ari dira ametsen inguruko ikerketak. Gero eta argiago dago jokabide batzuk ahaztutako gertakizunak abiarazitakoak direla.

  1. Darwin Espezieen jatorriaz (1859) lan erraldoiaren argitarapena atzeratzen ari zen bere gizartean izan zezakeen kontrako erreakzioaren beldur. Izan ere, Darwinen proposamean zuzenean kristautasunaren aurkako erasoa zen, bereziki gizakion jatorriari buzuko ondorioak zirela eta. Orduan Alfred Russel Wallace biologo gaztea(goa)k ondorio berdineko teoria bat argitaratu beharrean zegoela ezagutu zuen Darwinek. Erreakzionatu eta Espezieen jatorriaz argitaratu zuen, aurkikuntza batera aldarrikatu bazuten ere. Ona da Wallace-k biologian eta pentsamenduan daukan papera baloratzea, Darwinen itzalean geratu baita merituz izan beharko lukeen lekutik urrun. Alfred Russel Wallace-ek hautespen naturalaren kontzeptuaren ordez survival of the fittest espresioa erabili zuen, lehenengoa antropozentrikotzat hatu zuelarik.  ↩

  2. Klasean icebergaren analogiaz aparte lapikoarena erabili dugu. Gure inkontzientea lapiko bat izango balitz energia psikikoa lapikoaren azpiko sua izango litzateke, etengabean lapikoa berotzen duena eta lapikoaren barneko ura irakiten jartzen duena.  ↩

  3. Complejo de castración edo castration anxiety.  ↩