Hurbilketa orokorra XX. mendeko filosofiei

[1] XX. mendearen lehen zatian gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.

XIX. medearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak honako hau aldarrikatzen du: bizirik iraun nahi izanez gero filosofia ezin daiteke Hegelen erara aritu, eta pentsatzeko modu berriak aurkitu behar ditu. Garai guztietan, ohikoa izan da filosofoek filosofia bera ezbaian jartzea; dena dela, esan daiteke joera hori muturreraino iritsi dela XX. medean, etengabe galdezka aritu direlako posible den filosfia, edo baduen edo ez zentzurik.

XIX. mendean abiatzen den zientzia partikularren emantzipazio-prozesuak krisia eragiten du filosofian. Filosofia eremuak galduz doa pixkanaka, eta kezka handiz hartzen du hori. Gainera, emantzipazioa ez dator natura-zientzietatik bakarrik, baita giza zientzietatik ere; hau da, soziologia, psikologia, hizkuntzalaritza edo antropologiatik. Garai batean pentsaezina zirudiena, zientzia horiek filosofiaren enborretik bereiztea, errealitate bihurtzen da.

XX. mendeko lehen urteetan, fisikak eta matematikak garrantzi handia hartzen dute, eta ezbaian jartzen dituzte fisika newtoniarra eta geometria euklidestarra. Gainera, Fisikaren garapenak hainbat eskola neopositibista sotzen ditu, eta Vienako Zirkulua da horien artean garrantzitsuenetakoa. Azken eskola horretako pentsalarien ustez, gerra-izugarrikeriak idealismoaren arrazionaltasun faltsuan oinarritutako ideologien ondorio izan dira. Idealismoak gehiegikerien alde egiten du, eta arrazioanltasun berriak, aldiz, hizkuntzaren analisiaren esku uzten du ezagutzari buruzko kritika.

Beraz, filosofo batzuk metodo zientifikoak analisi filosofikoan aplikatzen ahalegintzen dira, horrenbestekoa da zientziari dioten mirespena, eta filosofia analitikoa sortzen da (filosofia kontinentala deritzonari aurre egingo diona). Azken horrek ez du onartzen metodo zientifikoak arazo filosofikoak ebazteko duen nagusitasuna, hizkuntza-bilaketa onartu behar badu ere, eta filosofiak hizkuntzaren arazoari eskainitako arreta berezia nagusitzen da.

Filosofia analitikoa hizkuntza idealaren bilaketaz arduratzen da; filosofia kontinetalak, aldiz, Nietzschek irekitako zaurian sakontzen jarraitzen du. Lehenik Heideggerrengan nabari den eta, geroago, diferentziaren filosofoengan eta postmodernitatearen defendatzaileengan nabari den joera antihumanistak subjektuaren erorialdia azkartzen du.
Filosofia positiboak ezagutza egintzen esparrura mugatzen du. Zientzia, alde horretatik, fenomenoen sailkapen bat da, eta ezin daiteke azalpen zientifikorik eman geratera naturaletatik at dagoenaz; hots, ez da filosofiaren objektua edo azteragaia.

Dena dela, joera positibistaren garapenak agerian uzten du subjektuaren parte-hartze aktiboa esperientziak ematen dituen datuen sistematizazio eta burutzapenean. Jarrera antipositibista zientziaren eta filosofiaren bestelako oinarria jartzen ahalegintzen a, eta uko egiten dio lehengo intelektualismoari. Joera hori hru ataletan dago egituratua: neokantismoan, bitalismoan eta historizismoan.

Filosofia ez dago XX. mendeko gertakari historiko handietatik kanpo, eta horietako baten funtzio sinbolikoak krisi berezia eragiten du: Auschwitz. Izugarrikeria horrek erantzun zaila duten galderak sortzen ditu: Konfiantza izan dezakegu oraindik XX. mendeko ezbeharrik larriena sortu duen arrazionalismo tekniko-zientifikoarengan? Sinets dezkegu aurrerapenean? Galdera horiek teoria kritikoak eragiten ditu, eta holokaustoaren ondoren, nahai gainean jartzen da filosofia egiteko saialdiaren eta proiektu ilustratuaren berriztapenaren ahalbidea.


  1. “Hurbilketa orokorra XX. Mendeko filosofoei.” In Aurrekoetxea, M., Villar, M. L. Eta Olarra, A. (2010). XIX. Mendeko filosofia: Marx. Ibaizabal. Letra lodia nik kenduta.  ↩