Marx (2/8): Erlijio-alienazioa

Feuerbach-i egindako kritika. Marx Feuerbach-ekin bat zetorren batik-bat, baina erlijiorekiko arazo nagusia konpondu ez izana leporatzen dio. Arazo hori gizakiak erlijioa zergatik sortzen duen azaltzean datza[1]. Klasedun gizartean duten existentzia garapen propioa eta gizatasunaren errealizazioa ezintzen dutenean gizakiak bere izatea alienatzen dute alegiazko Jainko batean proiektatzen. Horregatik fenomeno hau salatzea ez da nahikoa alienazio erlijiosoa gainditzeko. “Zeruetako kimera” gainditzeko berau sortzen duten bizitza baldintzak aldatu beharra dago. Feuerbach ez zen konturatu sentimendu erlijiosoa bera gizartearen produktu bat zela eta aztertu zuen gizaki abstraktua gizarte forma jakin bati dagokiola.

Gizakia da, bai, erlijioa sortzen duena. Baina gizakia gizakiaren mundua da. Estatua eta gizarteak sortzen dute erlijioa baina hoiek munduaren kontzientzia alderantzikatua dira. Erlijioa munduaren teoria alderantzikatua da. Jainkoen mundu fantastikoa dago gizakion mundu irrazional eta bidegabeakoa existitzen delako.

La miseria religiosa, en cierto sentido, es expresión de la miseria real, y en otro sentido es una protesta contra la miseria real. La religion es el anhelo de la criatura oprimida, el sentimiento de un mundo sin corazón, el espíritu de situaciones en las que está ausente el espiritu. Es el opio del pueblo.

Marxek ez dio erlijioari iseka egiten erlijioa ez delako apaiz gezurtien asmakizuna, gizateria zapaldu eta sufritzailearena baizik. Egoera horrexegatik gizakiak kontsolamendua bilatzen du imajinatutako fedearen esparruan. Ilusio hauek sortzen dituzten kausak aldatzen ez baditugu ez ditugu aldenduko. “Los filósofos se limitaron a interpretar el mundo de diversas maneras; ahora, se trata de transformarlo.” Historiaren zerbitzuan jarritako edozein lanaren abiapuntua autoalienazio erlijiosoa aztertzea da, sakratuak ez diren formak argitan utzita. “La crítica del cielo se transforma […] en critica de la tierra, la critica de la religión en crítica del derecho, la crítica de la teologia en crítica de la política.”

Erlijioaren oinarri materiala. Gizakiak komunitatean existitzen dira, ez dira banako isolatuak. Gizakion bizitza posiblea da elkarrekiko daukagun mendekotasunaren arabera. Gure instituzioak hori adierazi eta sendotu behar dute.

Hasierako momentuan erlijioak betetzen du paper hau. Nola, baina? Jainkoaren aurrean guztiak berdinak garelaren ideia faltsua sortzen. Ilusio hori Erreformarekin bukatu egin zen. Bigarrenik estatuek legearen aurrean berdinak diren herritarren komunitatearen ilusioa sortzen dute. Bi komunitatearen adierazpen faltsu hauek gaindituak izango dira benetazko ekonomikoki eta sozialki berdinak direnen komunitatea sortzen dugunean. Hau lortzeko proletargoak bere burua askatu beharko du bere iharduera transformatzailearen bitartez. Langileek ez badute iraultza egiten ez dira beste baten eskuetatik jasotzeko prest egongo ere.

Gizakiak eta gizarteak, beraz, beraien komunitate-esentzia indartu eta adierazi behar dute, eta horregatik sortu dute erlijioa. Bizitza material alienatuari emanda erantzuna da erlijioa gizakia bere benetako botere gizatiarretaz gozatzea ekiditen duena. Bizitza material alienatuaren baldintzak alienazio ekonomikoaren bitartez aztertuko ditugu.


  1. “El hecho de que la base profana se separa e sí misma y se asigne a sí misma un reino independiente en las nuebes, es un hecho que sólo puede explicarse mediante el íntimo desgarramiento y la contradicción interna de esta base profana.”  ↩