Marx (4/8): Materialismo historikoa: egitura ekonomikoa eta superegitura

Materialismo historiakoaren tesi nagusiak honakoa diozku: “Gizakion kontzientziak ez du gizakion izatea determinatzen. Gizakion izate soziala da bere kontzientzia determinatzen duena.”[1]

A lo largo de a produccion social de su existencia, los hombres entran en relaciones determinadas, necesarias, independientes de su propia voluntad, mantienen relaciones de producción que se corresponden con determinado grado de desarrollo de sus fuerzas productivas materiales. El conjunto de estas relaciones constituye la estructura económica de la sociedad, la base real sobre la que se eleva una superestructura jurídica y política, y a la que corresponden determinadas formas de la conciencia social. El modo de produción de la vida material condiciona, en general, el proceso social, político y espiritual de la vida.

Gizakiak animaliengandik erlijioarengatik, kontzientziarengatik edo bestelako edozein gauzagatik ezberdintzen dira. Baina ezberdintzearen hasiera beraien bizirauteko bitartekoak ekoizten hasi zirenean gertatu zen. Horregatik esan dezakegu gizakiaren esentzia ekoizte-ihardueran datzala. Gizabanakoak produkzioaren baldintza materialen araberakoak dira.

Materialismo historikoaren premisak hauek dira:

  1. Gizakiak esentzialki ekoizleak dira beraien behar materialak asetzeko bizirauteko bideak sortu behar dituztelako.
  2. Beharren asetzeak behar material eta sozial berriak dakartza. Hauekin batera produkzio-indarren araberako gizarte-forma berriak sortuko dira.
  3. Hortaz bizitza materialak gizarte-bizitza baldintzatzen (edo determinatzen) du. Gizarte-fenomenoen azalpenak produkzio materialetik gizarte-formetarantzkoa da. Kontzientzia-formetarakoa, alegia.

Produkzio-bideak garatzen doazen neurrian estruktura ekonomiko ezberdinak sortu eta bukatuko dira. Azkenean komunismoa etorriko da langileak beraien egoera eta honen alternatibak nahikoa motibatzen dituenean iraultzaile izateko.

Beharrak hasten direnean familia ez da nahikoa eta beste gizarte-harreman batzuk sortzen dira. Horren ondorioz produktibitatea hasten da. Populazioaren zein produktibitatearen hazkundeak lan-banaketa dakar. Hasieran lanaren banaketa era naturalean egin zen, bakoitzaren ahalmen fisikoak kontuan harturik. Baina lan-banaketa zatiketa bihurtu zen lan fisikoa eta lan intelektuala bereiziz. Une horretatik kontzientziak honako ilusioa argudiatu zuen: existentzia banandua duela eta mundu praktikotik bereizi egiten dela. Bestalde besteen lanetik bizi den klasea sortzen du lanaren bereizketak.

Kontzientzia eta ideiak ez daukate historia autonomo edo propiorik oinarri ekonomikoaren aldaketekin batera aldatzen baitira. “Garai jakin bateko ideia nagusiak klase menderatzailearen ideiak izan dira.” Eta ideia hauek ideologia dira, hain zuzen: errealitate historikoaren alderantzizko ikuspegia eta gizartea ordenaren justifikazioa legeen, moralaren, filosofiaren eta abarren bitartez.

Momentu historiko bakoitzak kontraesanak sortzenditu bere baitan. Kontraesan hauek dira historiaren aurrerapena dakartenak.

Orain arteko gizartearen historia klase-borroken historia da. Askeak eta esklaboak, patrizioak eta plebeiuak, eta glebako jopuak, gremio-maisuak eta ofizialak; hitz batean, zapalduak eta zapaltzaileak, elkarren aurrez-aurre beti, etengabeko borroka bat egin dute, ezkutukoa batzuetan, agerikoa beste batzuetan, borroka bat, zeinak etapa bakoitzean gidatzen baitu eraentza sozial osoaren eraldakuntza iraultzailera edo bi klase borrokatzaileen baterako hondamendira.[2]

Giza-Historiaren funtsa menderatzaleen eta menderatutakoen harteko harremana da. XIX. mendeak ez zuen klaseen arteko ezberdintasunekin bukatu. Burgesia modernoaren eta proletalgoaren arteko aldea gero eta handiagoa da: bi klase etsai dira. Burgesak ekoizpen-bideen jabeak dira, soldatapeko langileen ugazaba kapitalistak. Proletarioek ez daukate ekoizpen-bideen jabegorik eta bere lan-indarra alokatzerik baino ez daukate, soldata baten trukean. Klase burgesa gizarte feudalaren barnean sortzen da eta honen ukapena da. Azkenean klase burgesak gizarte feudala gaindituko du.

Burgesiaren hastapenak Erdi Aroko glebako jopuen artean daude. Amerikaren aurkikuntza, Afrikaren zirkumnabigazioa, eta koloniekin egindako salerosketek burgesiari eta industriari sekulako bultzada eman zioten. Horrela areagotu egin zen deskonposatzen ari zen Erdi Aroko gizartearen elementu iraultzailearen garapena. Artisautza feudala ez zen nahikoa beharrezkoa zen guztia ekoizteko eta manufaktura-lantegiak sortu ziren. Artisauen ekoizpen-ereduan lanaren banaketa gremio ezberdinen araberakoa zen. Lantegi berrietan lanaren banaketa lantegiaren baitan zegoen. Baina azkenean manufaktura-lantegiak ez ziren nahikoak izan. Lurrun-makinak ekoizpen industriala areagotu zuen sekulako aldaketa bultzatuz. Erdi-klase industrialaren ordez industria-gizon millioidunak agertu ziren langile-armaden ugazabak zirenak.

Erdi Aroko jabetza-harremanak produkzio-indarrekin talka egin zuten desegokiak zirelako. Erdi Aroko estruktura feudalak gainditzen izan zuen paperarengatik burgesia iraultzailea dela defendatzen du Marx-ek. Baina burgesiaren izatea bera proletalgoaren beharra dauka. Eta burgesia feudalismoaren barne-kontraesana den moduan proletalgoa kapitalismoaren kontraesana da kapitalismoak berak sortutakoa. Industria handia hasten den neurrian langileria antolatu egiten da eta bere helburu eta indarrez konzienteago bilakatzen dira. Horregatik da nahitaezkoa iraultza eta burgesiaren amaiera.

Azpiegitura ekonomikoa

Marx-en ikuskera materialistaren arabera egitura ekonomikoa produkzio-moduen oinarria da. Azpiegitura ekonomikoa produkzio-indarrak eta produkzio-harremanek osotzen dute.

Produkzio-indarrak. Produkzio-indarrak lan-indarrak eta lanerako baliabideak osotzen dute. Lan-indarra laneskua da. Sistema ekonomikoan lan egiten duten pertsonak eta beraien prestakuntza teknikoa dira. Ekoizpen prozesuaren osagai gizatiarra, hain zuzen. Lanerako baliabideak, bestalde osagarri materiala dira: tresnak, lurrak, lantegiak etabar.

Produkzio-harremanak. Produkzio-harremanak gizarte historiko konkretu bateko partaide guztien artean, gizarte-bizibidea ziurtatzen dien eginkizunean sortzen diren harremanak dira. Beste modu batean esanda lanaren banaketan oinarritzen diren jabetza harreman juridikoak dira. Jabetza pribatua dagoen gizarteetan lanaren eta irabazien banaketa ezberdina da eta horrek gizarte-laseak sortzen ditu. Historian zehar esklabismoa, feudalismoa eta kapitalismoaren produkzio-moduen itxura hartu izan dituzte produkzio-harremanek. Momenturen batean forma hoiek egokiak izan ziren baina indar produktiboak garapenerako joera daukate eta produkzio-harreman jakinek traba bihurtu ziren sustapen-faktore baino. Momentu horretan iraultza edo suntzipena etorri izan dira.

Gainegitura ideologikoa

Azpiegitura ekonomikoak gainegitura ideologikoa baldintzatu edota determinatu egiten du: bizi-baldintza materialak eta ekoizpen-bideak dira bere arabera boterearen estruktura eta honen justifikazio-diskurtsoa sortzen dutenak.

Egitura juridiko-politikoa. Gizarte kapitalista klasedun gizartea da. Badakigu burgesia klase menderatzailea dela eta proletalgoa klase menperatua dena. Egoera hau mantentzeko beharrezkoa da Estatua eta Estatua osatzen duten instituzioak eta legeak. Hortaz Estatua klase menperatzailearen tresna bat da klase menperatuaren aurkakotasuna neutralizatzeko. Klaserik aberats eta boteretsuena errepresio eta esplotaziorako bitartekoak ezarri ditu Estatuaren bitartez.

Egitura ideologikoa. Zergatik onartu beharko luke langileriak horren argia den bidegabeko egoera? Gizartean klase menperatzaileak egoera edo statu quo-a justifikatzen eta legitimatzen duen diskurtsoa daukalako. Eta diskurtso hori ideologikoa da. Hau da, ez dator errealitatearekin bat. Klase menperatzaileren interesen araberako munduaren interpretazio alboratua[3] da. Diskurtso horren adierazpenak erlijioa, artea, filosofia, morala eta abarretako kontzientzia-erak dira. Kontua zera da: gizartean nagusi den klase menperatzailearen ideologiaz ez direla menperatautako klasearen partaideak jabetzen eta ideologia nagusi hori barneratu egiten dute. Nola da posible barnerapen hori, baina? Ideologiaren izakeragatik. Ideologia mundua ikusteko modua izanda gauzak ikusteko dugun modua da eta horregatik ezin dezakegu argi ikusi. Betaurrekoak ikustea bezalakoa izango litzateke hori. Ideologia funtzionatu behar badu ikustezina behar du izan. Azken finean zitalkeriaren azken pausua hori da: menperatuak itxututa daude ideologiaren funtzionamenduaren aurrean eta klase menperatzaileren ideologia bereganatzen dute.


  1. “no es la conciencia de los hombres la que determina su ser, sino que al contrario es su ser social el que determina su conciencia”  ↩

  2. “La historia de todas las sociedades que han existido hasta ahora no es más que la historia de la lucha de clases. Libres y esclavos, patricios y plabeyos, barones y siervos de la gleba, miembros de las corporaciones y aprendices, en resumen, opresores y oprimidos, han estado de manera continua en una recíproca oposición y han llevado a cabo una lucha ininterrumpida, a veces latente y a veces pública. Esta lucha ha acabado, en todos los casos, como una transformación revolucionaria de toda la sociedad o con la ruina común de las clases en lucha.” Manifiesto del Partido Comunista. Marx y Engels.  ↩

  3. Sesgada.  ↩