Marx (6/8): Gizarte komunista

Komunismoaren hastapena. Feudalismoak burgesia sortu zuen bezala burgesiak berau suntzituko duen proletalgoa sortu beharra dauka. Proletalgoa da burgesiaren antitesia. Dialektikaren dinamikaren arabera iraultza nahi ta nahi ez helduko da. Egun horretan proletalgoari ezker gizateriaren berpizkundea etorriko da.

Burges eta proletarioen arteko borroka Historiako azkeneko klase-borroka da. Gizarte burgesaren baitan garatzen diren produkzio-indarrak ekoizte-prozesuaren baitan sortzen diren arazoak konponduko dituzten baldintza materialak ezartzen dituzte. Horrekin itxi egingo da gizateriaren Historiaurrea.

Gizarte komunista helduko da fenomeno naturalak gertatzen diren ziurtasun-maila berberarekin. Ez da konbentzimendu moralarengatik etorriko sozialista utopikoek uste zuten bezala. Ez gara gizarte bidezkoagoa eraikitzen saiatu behar. Giza-emantzipazioa indar sozial eta historiekoen analisian oinarritzen da. “Klase langileak ez du idealik gauzatu behar.” Ez da gizarte kapitalista suntzitzearen kontua, traszenditzearena baino.

Komunismoa. Beharrezkoa da jabetza pribatu, klase, lanaren banaketa eta Estaturik gabeko gizarte batera pasatzea. Komunismoa gizakiaren bere baitara gizaki gizatiar moduan egingo duen itzulera konzientea da. Horrelako gizartea ez da bidezkoagoa. Justiziatik haraindi dago liskarrik ez dagoenez ez duelako liskarrik konpondu behar. Jabetza pribatua ezabatutakoan botere politikoa atzeraka egingo du pixkanaka-pixkanaka desagertu arte, estatua burgesek beraien interesak babesteko beharrez erabiltzen duten instituzioa baita. Jabetza pribaturik gabeko gizartean ez dago botere politikorik zentzu hertsian. Estatua gizarte-klase batek beste gizarte-klase bat menperatzeko erabiltzen duen bitartekoa baino ez da.

Marx-ek ez zuen komunismoari buruzko detaile gehiegirik eman. Baina argi utzi zuen gradualki ezarriko zela. Hasieran pertsonen arteko ezberdintasunak egoten jarraituko zen baina eskulana eta lan intelektualaren arteko banaketa ezabatzen denean eta lana bizitzeko modu bat izan beharrean behar bat bilakatzen denean gauzatuko da.

Gizarte komunista bakoitza bere gaitasunaren arabera eta bakoitzari bere beharren arabera leloaren arabera funtzionatuko da.

Komunismo gordina. Azaldu berri dugun komunismoa benetako komunismoa da. Marx-ek beste komunismo mota batetik bereizten du: komunismo gordina. Honen arabera jabetza pribatua deuseztu beharrean jabetza pribatua guztia Estatuaren eskuetan jartzen da. Marx-en arabera horrekin gizateria osoa proletario birhurtzea baino ez da lortzen. Komunismo mota horrek ez luke gizkiaren izakera errespetzatzen.

Proletalgoaren diktadura. Komunismoa ez da bapatean ezarriko. Aurretik proletalgoaren diktadura gertatuko da lanerako baliabide guztiak langileriaren eskuetan jarriko dituena. Argi dagoenez esku-hartze autoritarioen bitartez butuko da hau. Hartu beharko diren neurriak honakoen antzekoak izan daitezke:

(1) Higiezinen jabetzaren desjabetzapena eta horren errenta Estatuaren gastuak ordaintzeko erabili; (2) zergapetze progresiboa; (3) jabegaitasunaren abolizioa; (4) matxino eta erbesteratuen jabetza konfiskatu; (5) kredituaren zentralizazioa Estatuaren boterepean Estatuaren banka ofizialaren monopolioarekin eta honen kapitalarekin; (6) garraiobide guztien zentralizazioa Estatuaren boterepean; (7) estatu-lantegi, lanerako bide, eta lur-goldatzearen areagotzea eta lurren hobekuntza talde-plangintzaren bitartez; (8) berdintasunezko lan egiteko beharra guztiontzat, armada industrialen erakuntza, bereziki nekazal lanetarako; (9) nekazaritza eta industrigintzaren baterakuntza eta hiri eta herrien arteko aurkakotasuna murrizteko bideak ezartzea; (10) ume guztien heziketa publiko eta dohakoa, lantegietan umeak lan egiteko debekua ezarri, eta instrukzioa eta ekoizpen materialaren konbinaketa hezkuntzan.

Neurri hauek gizarte burgesa eta komunistaren arteko pausua izango litzateke. Beranduago askatasunerantz jauzia egingo da eta orduan “kasedun eta klaseen arteko aurkakotasuna duen gizarte burges zaharraren ordez elkarte bat ezarriko da. Elkarte horretan norbanakoaren garapen askea guztien garapen askerako baldintza da.”