Marx (7/7): Marxismoaren eragina ondorengo munduan

Oharra: epigrafe honek aldaketak izan ditu azken urteotan eta badaiteke berridaztea. Honako informazioa zuzena da baina ez zaio erabat egokitzen epigrafearen planteamenduari.

Frankfurteko Eskolaren kritika. Frankfurteko Eskolako filosofoek honako kritika egin zioten Marx-en filosofiari:

  1. Antropologiaren arloan, gizakia ez da homo faber hutsa eta mundua ere ez da solik lantegi bat.
  2. Produkzio-indarrak urte hauetan gainegitura izatera iritsi dira, hau da, ideologia izateraino heldu dira.
  3. Gizakien arteko elkarreragina ez da ondorioztatzekoa eta iurzkintzekoa soil-soilik gizakiak naturarekin dituen ekoizpen-harremanetatik.
  4. Klaseen arteko borrokaren teoria, giza historioaren ibilbidearen interpretazio-eskema erara hartuta, gaurko zirkunstantzia sozio-ekonomikoen barnean, sinpleegia da.
  5. Estratifikazio erabat konplexu gisa agertzen den gure gizarte honetan klase sozial berriak agertu dira.
  6. Erlijioari dagokionez, Marx-ek ez ditu planteatu ere egiten funtzioanltasun plurala eta tradizui erlijiosoen heterogeneotasuna, hau da, idealogia menderatzailearen aurka diharduen askapen-tellogia ahalgarri egiten duten plateamendu erlijiosoak. Ondorioz, pentsalari batek baino gehiagok dioenez, Marxen ateismoa “oinarri gabekoa” da. Estatu batzuetako ateismoa borrokalaria gertatu den arren, inon ere ez da erlijioaren galera nabaritu.

Kritika ekonomikoa. Marx-en pentsamenduak soziologian eta gizarte zientzietan eragin handia izan badu ere egungo ekonomilariek haren pentsamendu ekonomikoa baztertu dute pentsamendu metafisikoa dela salatuta. Azken finean Marx-ek ezin du prezioen finkapena nola gertatzen den azaldu.

Badakigu Marx-en arabera langileen lanak baino ez duela baliorik sortzen eta horren arabera ezartzen da merkantzien truke-balioa. Ekoizkinen balioa lantegiaren barruan sortzen da. Baina kapitalismoaren baitan prezioa ez da ekoizkina egiteko erabili behar izan den lan kopuruaren araberakoa, eskaintza globalarekiko daukan eskasiaren araberakoa baizik. Merkantziak jatorrizko-kostu bat dauka eta azkeneko balioa edo balio-prezio bat. Azken hau merkatuak ezartzen du kulturalki adierazitako behar, gustu, nahi eta erabaki indibidualetatik abiatuta. Azken finean lana izango balitz guztiaren balioa ezartzeko modua, zergatik izango luke balioa lurrak edo urreak? Eta ez al daukate baliorik merkantziak asmatu dituztenak eta ekoizpena eta distribuzioa antolatu eta zuzendu dutenak?

Gaur egun ekonomilari marxistek ere onartzen dute prezioaren inguruko kritikak. Izan ere Marx-en prezioari buruzko dotrina Estatuak zorrotzki antolatutako ekonomia batean baino ez dauka zentzurik. Bertan kontsumitzaileen eskaintzak ez luke indarrik izango eta burokraziak prezioak aldez aurretik ezarriko lituzke produkzio-kostuaren arabera. “Beharren inguruko diktadura” izango litzateke.

Marx-en ekarpenak. Marx-en filosofiak badauka interesik eta baliorik gaur egun. Lehenik eta behin teoria praxian gauzatu eta egiaztatu behar dela ezarri zuen aurreko espekulatzaile hutsen aurrean. Bestalde Marx-ek balioetsi zituen gizakion duintasuna eta hau zapaltzen duten gizarte-mekanismoak adierazi eta salatzen ditu: ekonomikoak, erlijiosoak, moralak, politikoak, eta ideologikoak orohar. Salatzeaz gain arazo hauek konpondu behar direla argi uzten du eta hori nola egin ere azaldu egiten du.

Balorazio orokorra. Marx-ek Kapitala liburuan idatzi zuen: “kritika zientifiko diren juizio guztiei ongietorria emango diet.” Horregatik Marx-en arerio eta jarraitzaile sutsuek akritikoki burututako eraso eta babesak Marx-ek sustatzen duen bere lanaren zientziatasuna ahazten dute. Marx-i egin diezaiokegun kritikak kritika beraren ondoren egindako gizarte zientziak bere horretan irautea ezinezkoa da: Marx-ek betirako aldatu zuen munduarekiko ikuspegia eta gizakion ekintzetan ekonomiak duen eragina ukaezina da. Baina Marx-en teoria eta ikuspuntuek gabeziak eta arazoak ere badituzte.

Marx-en garaitik filosofia marxista osoa eztabaidatua izan da. XIX. mendeko amaieran Marx-en jarraitzaileak bi taldetan banatzen ziren. Alde batetik kapitalismoaren aurkako erabateko borroka egin behar zela uste zutenak zuden. Bestalde borroka politikoa parlamentuen bitatez egin behar zela defendatzen zutenak zeuden. Gauzak horrela Marx-en filosofiaren interpretazio ezberdin eta kontraesakorrak egin izan dira.

Marx-en kritikoek bi alor ezberberdin hartu dituzte kontuan. Alde batetik Marx-ek egindako kapitalismoaren kritika eta analisia daude. Argi dago Marx-ek aurreikusitako etorkizuna ez dela heldu berak itxuratu egin zuen moduan eta bere kapitalismoaren analisiak hutsuneak eta akatsak dituela. Baina Marx-en pentsamenduak sekulako eragina izan du XIX. eta XX. mendeko langileen protestetan eta lan baldintzen hobekuntzan. Eta lanaren hobekuntza hauek dira, neurri batean, proletalgoaren eta burgesiaren arteko tentsioa murriztu duena.

Badago Berlingo harresia jaustearekin batera marxismoa bukatu zela uste duenik. Bestalde badago klase-kontzientzia bizi mantendu behar de la uste duenik egungo mendebaldeko gizarteetan dagoen langabezia eta pobrezia tasari aurre egin behar badiogu.

Bestetik Marx-en proposamen alternatiboaren arazoak adierazten dutenak daude. Marx-en arabera Iraultza gizarte industrializatuetan gertatuko zen baina 1917ko Errusiako Iraultza nekazal herrialde baten gertatu zen eta ez zuen berdintasunezko gizarte bat ekarri diktadura gogor bat baizik.

Marx-ek bere filosofia zientzia izatearen asmoa XX. mendeko filosofo askok ukatu dute.

Hala ere Marx-en filosofia hain konplexua izanda eta horrenbeste gai lantzen dituela ez da erreza ezta komenigarria dena batera onartu edo baztertzea. Gaur egun kapitalismoak sekulako ezberdintasunak sortzen jarraitzen du, hala nola globalizioa, kanpo-zorra, pobrezia, gosea, epidemiak, etab. eta gizarte oparoak. Hortaz zentzuzkoa da Marx-en analisi eta ondorioak kasu bakoitzean erabilgarriak diren aztertzea eta, erabilgarriak diren neurrian, aztertzea.