Ortega (2/6): Objetibismoa eta gizarte-ardura. Masak eta elitea

Objetibismoa (1902–1914)

1902–1914 Ortegaren prestakuntza urteak izan ziren. Filosofia alemaniarrak sekulako eragina izan zuen beragan; bereziki neokantismoa, Nietzsche, Husserl, Dilthey eta Scheler. Krausismoak ere gure filosofoaren ideiak itxuratzen lagundu zuen, zuzenki izan ez bazen ere, Giner de los Ríos-en bertsio espainiarrean baizik. Krausismo honek Espainiaren zaharberritzea zuen helburu. Ortegak krausismo orokorrarekin batera aritu zen baina bere zaharberritze proposamena intelektual eta aristokratikoa zen.

Espainiaren atzerapen intelektualaren diagnostikoa. Dagoeneko XIX. mendeko Espainiaren Historia ezaguna duzu: behin eta berriro gertatzen ziren jazarraldi militarrak eta gizartea oso ezegonkorra zen. Aurreko mendeen itxikeriak eta zoritxarreko XIX. mendeak Espainiaren bizitza intelektual eta zientifikoa europarrarekiko erabat zaharkituta zegoen. Egoera horren aurrean espainiar intelektualak honako bi bideetako bat hartu ohi zuten:

  1. Europaren arbuioa. Miguel de Unamuno izan zen jarrera honen adierazle argiena. Unamunok Europako teknika kopiatzea proposatzen zuen Espainiaren eguneratzea lortzeko, baina bestelako testuingururik hartu gabe. Famatua da Unamunoren “Que inventen ellos” esaldia. Posible da Unamunok berak Espainia horren zaharkituta ez ikustea ere. Edozein kasutan hainbat autorek Espainiak bere erroetara bueltatu behar zela uste zuten.
  2. Miresmena. Ortega eta beste pentsalari batzuk Europan ikusten zuten Espainiaren salbaziorako aukera eta Europan bilatzen zuten berritze-eredua. Ortegak Espainiak Europako ezagutzak erro zitezen lagundu zuen.

Ortegaren ustez Espainiaren atzerapena bere pentsamenduaren metodo, sistema eta hertsitasun zientifiko gabeziari zor zitzaion. Espainiarra indibidualismo eta subjektibitatean murgilduta dago. Honek munduaren eta errealitatearen ikuspegi zuzenetik aldendu egiten du eta amets literario eta alegiazkoetan babestera eraman.

Irtenbidea: objektibismoa. Momentu honetan Ortegak objetibotasunaren aldeko aldarrikapen argia egin zuen. Ondoren zeharo aldatuko zuen ikuspegi hau. Zertan datza objektibotasun hau, baina? Alde batetik zientziaren sekulako balorazioa, Espainian gertatzen den ez bezala Europaren bereizgarritasuna baita zientzia. Bestetik subjektibotasun oro arbuiatzen du.

Horren muturrekoa zen bere ikuspuntua garai honetan, zein antihumanismoan erortzen denik argudiatu daiteke. Horren adibide honako hau esan zuenean topa dezakegu: teorema matematiko batek Ministerio baten langile guztiak baino balio gehiago du.

Hauek dira objektibismoaren ezaugarriak:

  1. Zehaztasuna eta metodoa.
  2. Aztura kritikoa. Dotrinak egia eta arrazoiaren bitzartez egiaztatu behar dira.
  3. Arrazionaltasuna, guztiontzat komuna dena.

Gauzetara itzuli. Ortegaren arabera intelektualak gauzetaz interesatu beharra dauka, ez norbanakoaren auziotaz. Gauzak ezagutzeko ezinbestekoa da haiekiko distantzia hartzea, beraiekin ez nahastea. Guzekiko hurbilketa zorroztasunez egin beharra dago, ez sentimenduz beterik. Gauzetan salbatu beharko ginateke (“salvémonos en las cosas”). Subjektibotasuna akatsa da. Metodoa, ordea, ezinbestekoa.

Distantzia hori teoriak eta pentsamendu abstraktuak ematen dizkigu. Teoria sistematikoa behar du izan bere elementuak esangura izan behar badute. Teoria filosofikoa eta sistema filosofikoa gauza bera izan beharko lirateke.

Masak eta elitea (1930?)

[1]1930ko La rebelión de las masas liburuan Ortegak horrela definitzen du masa:

La masa es el conjunto de personas no especialmente cualificadas. No se entienda, pues, por masas sólo ni principalmente “masas obreras”. Masa es el “hombre medio”.

Masen berritasuna ez da, hain zuzen, berriak direla, XX. mendearen hasieratik eduki zuten botere-nahia, baizik. Liburu honetan Ortegak honako kezka adierazten du: zer nolako ondorioak izango lituzke Europako eta Munduko Historian masa-gizona gailenduko balitz?

Masa-gizona gizaki mota bat da, gizaki izateko modu bat, norberaren bizitza ulertzeko eta gauzatzeko bide bat. Honen aurrean (aurka) bizitza nobleko gizona daukagu. Beraien arteko ezberdintasuna ez da kualitatiboa, kuantitatiboa baizik: ez datza masa-gizon gehiago egoteko beharrean, bizitza nobleko gizonak —gutxiengo edo elitea— ahalegintzen diren pertsonak direla, baizik; saiatuak eta norberaren buruari asko eskatzen diotenak. Masak edo bizitza arrunteko gizonek besteei eskatzen diete bere arazoak kanpotikoko zerbaitek konponduko dituenaren itxaropenean daudelarik. Masa-gizona eskubideen subjektu ikusten du bere burua, baina ez betebeharrena. “Está satisfecho tal y como es. Ingenuamente (…), como lo más natural del mundo tendería a afirmar y dar por bueno cuanto en sí halla: opiniones, apetitos, preferencias o gustos…”

Masaren parte izateak ez digu jaiotzak, botere ekonomikoa edo prestakuntza-mailak ematen. Azter itzazu ondorengo masa-gizon ereduak:

  1. Jaunxkila asebeteak dena bere abizenetik edo graziagatik datorkiola uste du eta horregatik betebeharrik ez duela uste du, dena eskuragarri zaionez erreztasunez lortzen ditu gauzak. “Una impresión nativa y radical de que la vida es fácil, sobrada, sin limitaciones trágicas; por tanto cada individuo medio encuentra en sí una sensación de dominio que le invita a afirmarse a sí mismo tal cual es, a dar por bueno y completo su haber moral e intelectual.”
  2. Barbaro espezialistak bere arloan duen trebezia profesionalak edozein gaitaz aburua emateko gaitasuna ematen diola uste du, hala nola gizarte-bizitza, morala, erlijioa edo politika. “Es un hombre que, de todo lo que hay que saber para ser un personaje discreto, conoce sólo una ciencia determinada y aun de esa ciencia sólo conoce bien la pequeña porción en que él es activo investigador. Llega a proclamar como una virtud el no enterarse de cuanto quede fuera del angosto paisaje que especialmente cultiva y llama dilettantismo a la curiosidad por el conjunto del saber.”
  3. Ume apetatsuaren kutsua era badu masa-gizonak bere nahiak guratsuak direlako eta bere hezibide txarra neurrigabekoa delako.

Marias-en arabera gutariko edonor masa-gizona bezala joka dezake, apetak bultzatuta jokatzen badu, sakonki pentsatu gabe, ahalegin nahikorik egin gabe edo ezagutza eskasarekin.[2]

Historiaren subjektua —bere protagonista— ez da masaren norabidea bera bakarrik aldatzen duen heroia, masa eta elitea beharrezko osagarri dituen dinamika zehatz bat baizik, bakoitza bere papera betetzen duelarik. Dinamika hauek belaunaldi baten baitan gertatzen dira. Aurrerago ikusiko dugu zer den belaunaldi bat Ortegaren filosofian.

Espainiaren arazoa, edo arazoetariko bat, behintzat, gutxiengoak desertatu egin duela da. Hau da: ez dago gutxiengorik, eliterik. Ez dago gizabanako apartekorik, nabarmenik, masa baizik. Eta masa hau izan da Espainiako Historia aurrera bultzatu duena, bere papera ez bazen ere.

Marx-ek ez bezala Ortegak XX. mendeko 20 urtearen hamarkadan Historia aldez aurretik zehaztuta ez dagoela ikusi zuen. Hau da, ez gaudela nahi eta nahiez Historiaren norabide aldaezinak salbatuta, kulturaren ideiak, arauak eta balioak gure basatasuna ukitu gabe estaltzen duen azaleko geruza bat baino ez dela, baizik.


  1. Bizitza nobleko gizna eta masa-gizona kontzeptuak 1921ko La España invertebrada eta 1930ko La rebelión de las masas liburuetan azaldu zituen Ortegak, batik bat, biak filosofo madrildarraren garai objetibistaren (1902–1914) ondoren idatziak. Horregatik eman diot epigrafe honen barruan titulu bereizi argi bat. Selektibitate azterketan lehengo zatia, bigarrena edo biak erabiliz erantzun dezakezue, beharraren arabera.  ↩

  2. Disertaziorako gai aproposak ni-ni belaunaldia eta nerabeen hezkuntza izango lirateke.  ↩