Ortega (4/6): Gure garaiko gaia: arrazionalismoa gainditzea

Ortegak El tema de nuestro tiempo 1923an argitaratu zuen. Bertan bizitza/kultura binomioa eta egiaren auziak planteatzen ditu, arrazoiaren balioarekin batera kultura ororen izateko arrazoia direnak. Kultura bizitzaren funtzio da, eta horregatik bere azpian jarri behar da eta egiak bi elementu hauek neurri egokian kontutan hartu behar ditu. Hori da gure garaiko dilema. Berarena, gutxienez.

Arrazionalismoak egi unibertsal eta betierekoa aldarrikatzen du. Ez du bizitza aldakorra baloratzen. Honek subjektua banatu egiten du:

Nótese bien la escisión ejecutada en nuestra persona. De un lado queda todo lo que vital y concretamente somos, nuestra realidad palpitante e histórica. De otro, ese núcleo racional que nos capacita para alcanza la verdad, pero que, en cambio, no vive, espectro irreal que se desliza inmutable a través del tiempo, ajeno a las vicisitudes que son síntoma de la vitalidad.

Erlatibismoak bizitzaren aniztasuna salbatzen du baina egia sakrifikatzearen bitartez egiten du, kulturari ezegonkortasuna ematen diolarik.

Ortega arazo hau konpontzen saiatzen da aurretik erabili dituen argumentuak hobetuz ikuspuntuaren dotrinaren bitartez. Honen arabera idealismoaren akatsa ezagutza subjektuaren araberakoa baino ez dela esatean datza. Horren ordez subjektuaren eta objektuaren arteko banaketa orekatua aurkitu behar dugu.

Descartes zuzen zegoen arrazoiaren ezagutzarik edo parte-hartzerik gabe gauzarik ez dagoela esaterakoan. Ni ezagule baten aurrean ez bada, zeren/noren aurrean agertuko litzateke gauza/objektua? Horrela gainditu zuen Descartesek Antzinaroko Filosofiaren errealismo tolesgabea eta idealismoaren bidea zabaldu. Halere, idealismoaren ondorengo garapenak —Fichte-rena bereziki— ni idealistaren aurrean errealitatea subjektibotasunaren adierazgarri baino ez dela.

Ortegak subjektuak ezagutzaren eraketa-prozesuan parte hartzen duela esaten du, baina ez duela objektuaren errepresentazioa hautematen, objektuak dituen errealitate-ezaugarriak baizik.

Erreala dena ez du objektuak ez subjektuak osotzen, bien batasun bateragaitza baizik, perspektiba bat sortzen dutenak.

Ni bakoitza Unibertsoaren ikuspuntu bat da; bakoitzak ikusi, pentsatu, desiratu eta sentitzen duena ez du beste inork ikusten. Benetan da perspektiba bat. Honek ez du esan nahi perspektiba hori, egiazkoa bada ere, nahikoa edo absolutua denik. Hau da, egiazko norbanakoaren perspektiba ez da egia. Horrela balitz norberak bere egia duenaren erlatibismoan murgilduko ginateke.

Ikuspuntuaren dotrinaren arabera egia perspektiba-bateratze prozesu bihurtzen da. Guztiak errealak badira ere batzuk besteak baino errealitate gehiago daukate, “egiazkoagoak” izango direlarik. Leku eta momentu konkretu batzuetan bizi garelako gizakiok perspektiba mugatua dugu, nahi ta nahi ez. Jainkoak bakarrik edukiko luke erabat egiazkoa den perspektiba bat, leku eta garai guztietan egoteko ahalmena izango balu.

La realidad, como un paisaje, tiene infinitas perspectivas, todas ellas igualmente verídicas y auténticas. La sola perspectiva falsa es esa que pretende ser la única. Dicho de otra manera: lo falso es la utopía, la verdad no localizada, vista desde “lugar ninguno”. El utopista —y eso ha sido en esencia el racionalismo— es el que más yerra, porque es el hombre que no se conserva fiel a su punto de vista, que deserta de su puesto.

Gure filosofoak ezagutzari buruzko ikuspegi egokia ezarri nahi du ezinbestekoa baita gizarte-hobekuntzarako eta berriztapen kulturalerako.

Ortega ez dago arrazoiaren aurka irrazionalista edo anti-arrazionalista izateagatik. Arbuiatu egiten duena XIX mendeko arrazoiaren eredu arrazionalista, utopista eta utilitarista da. El tema de nuestro tiempo argitaratu eta hurrengo urtean “Ni vitalismo ni racionalismo” artikulua idatzi zuen azken puntu hau argitzeko. Arrazoi hutsa kritikatzeren helburua arrazoi bitalaren ereduagatik ordezkatzea zen. Eredu hau aurreko epigrafean azaldu dugu eta berriro agertuko da hurrengo epigrafean.