Ortega (5/6): Bizi-arrazoimena eta historia-arrazoimena. Bizitza eta historia

Giza-bizitza historikoa da, historiaren bilakaeraren eta aurreko garaien aurkikuntzen metatzearen ondorioa. Itxurazko kontraesanean jarraitzen eta aldatzen duen tradizio baten oinordeko animaliak gara.

XVIII. mendean tradiziorik gabeko Robinson Crusoe bezala bizi gintezkeela uste zuten, baina XIX. mendeko erromantikoek Historia berreskuratu zuten. Akats historikoetatik ikasi behar dugu.

Ortegaren aburuz historiaren subjektuak belaunaldiak dira: urte jakin baten inguruan zazpi urte aurreragotik zazpi urte beranduagorarte jaio direnen taldea. Hau da, hamabost urtetako tartean. Belaunaldiak historiaren engranajearen gurpilaren hortzak dira. Historiak aurrera egitea bultzatzen duenak ondorengo belaunaldia sineste ezberdinekin abiarazten dela da. Belaunaldien arteko harreman oro gatazkatsua da mozketa bat ekartzen duelako.

Belaunaldiei dagokionez bi pertsona mota dago:

  1. Garaikideak (contemporáneos) garai berberean bizi direnak dira, eta
  2. adinkideak (coetáneos) belaunaldi berdinekoak direnak dira.

Belaunaldi gobernaria (generación regente) 30–45 urte dituena da. Zaharrak (generación decrépita), ordea, 45–60 urtetakoa da.

Arrazoi bitalaren eta arrazoi historikoaren arteko harremanari dagokionez hiru interpretazio ditugu:

  1. J. Gaos ek Dilthey-ren pentsamendua ezagutu ondoren Ortega arraziobitalismotik arrazoi historikora pasatzen dela dio, indibiduala dena orokortzearen bitartez
  2. J. Ferraterren arabera, Ortega, etapas de una filosofía liburuan, Ortegaren testuekin bi arrazoi moten lehentasuna defenda daiteke. Egoera, hortaz, berdinketan geratzen da.
  3. M. Garridok Gaos-en kontrako aburua dauka. Arrazoi bitala historikoa baino zabalagoa eta gorenekoagoa dela. Garridok Ortegaren gutun batzuk aztertu zituen, zeinetan guztion bizitzak norberarena badira ere formula komun batean kointziditezen dutela esaten duen. Honek justifikatzen du “arrazoi”-aren partea “arraziobitalismo” esamoldean. Komuneko ezaugarririk gabe zientzia ez da posible, ez dago antropologiarik. Arrazoi historikoa eta arrazoi bitalaren arteko harremana formula matematiko bat eta bere aplikazio konkretuen artekoa bezalakoa da. Formula arrazoi bitala izango litzateke giza-bizitzaren generalizazioa baita.

J. Lasagaren aburuz 20. urtearen hamarkadan Ortegaren arrazoi historikoaren ikuspegiak arrazoi bitalaren euskarri metodikoa bihurtzen zuen hura. Baina 1929tiko —edo I Mundu Gerratik, agian— Espainiako eta Europako egoerak Ortega pesimista antropologiko bihurtu zuen: gizakia akatsa da; bizitza drama eta urperaketa; giza-bizitza, azken finean, txiroa da. Arrazoi historikoa hondamendia konpontzeko beharrezkoa da zibilizazioaren krisialdia uler dezakeen arrazionaltasun-modua da.

Bere aurkari den arrazoi utopikoa, idealismoa, auzi gizatiarrak denboraz-kanpo pentsatzen ditu; ahistorikoa, hortaz. Garai bakoitzerako aproposak eta egokiak diren forma politiko eta gizartezkoak daude. Ortegaren arabera iraganeko akatsak ekiditu behar ditugu arrazoi historikoaren bitartez lor ditzakegun teknika moral batzuen bitartez. Ortegak Europako eta Espainiako XIX. mendeko historia irakurtzea gomendatzen du XX. mendeko 30. urteko hamarkada ulertzeko.

Une honetan arrazoi historiko eta arrazoi bitalaren arteko harremana honakoa litzateke: gizakion bizitzaren iragankortasunak arrazoiaren historikotasuna sortzen du. Giza-bizitza ez da garai guztietan berdina, bakarra. Ez dago gertakari historikoen aurrean aldagaitza den esentzia edo fundamenturik; denbora konkretua gure (giza-)izaeraren parte da. Denbora ez da bizitzaren akzidente bat. Gure bizitza denborazkoa bada gure bizitzaren edukiak eta gure ekintzak ulertzen lagunduko digun arrazoia ere denborazkoa behar du izan; historikoa.

Giza-bizitzaren eta denboraren arteko harremana. Gure/nire bizitzaren eta denboraren artean dagoen harremana ulertzea garrantzitsua da. Lasagak honela interpretatzen du Ortegaren dotrina:

La vida es actualidad o presencia inmediata de ella a sí misma: mi vida consiste en este instante en leer un papel en que se habla de “mi vida”; pero este instante o actualidad no se da aislado. El instante con su quehacer llegó después de otros instantes ya idos pero que quedan en mí en forma de recuerdo. Son el pasado de mi vida. Pero resulta que el “pasado es presente, somos resumen… nuestro presente está hecho con la materia de ese pasado, el cual pasado, por tanto, es actual —es la entraña, el entresijo de lo actual”. Yo ahora leo o escribo y es por algo y para algo. Alguien lee en este instante un libro sobre la filosofía de Ortega porque tiene que superar una prueba en una facultad de letras, por ejemplo, antes de que pase cierto tiempo. Lo que hace ahora, puede realizarlo porque antes hizo ciertas cosas (aprender a leer, estudiar, etc.) y porque después tiene el proyecto de hacer otras, por ejemplo, investigar o dar clases.

Todo quehacer lo es desde un suelo (el pasado) y en vista de un proyecto (lo que aún no es mi vida, pero quiero que llegue a ser en el futuro). Esto hace, lógicamente, que la vida humana sea en su raíz misma histórica.1

1935ko Historia como sistema liburuan honako baieztapena egiten du Ortegak: el hombre no tiene naturaleza, sino historia. Garen guztia momenturen batean agertu da; historikoa da, beraz. Etorkizunari dagokionean (ia) mugagabeak gara, baina iragana mugaduna eta mugatzailea zaigu; orientatzailea ere, bide batez. Honek ez du etorkizunean edozein gauza izateko gaitasuna daukagunik. Ortega ez da utopista moderno bat. Izan, iragana etorkizunean izan gaitezkeenaren erreferentzia da. Atzeraezinak gara, gure iraganaren gainean aurrera egitera behartuak.

Bizi-eskarmentua. Gauzek ez daukate historiarik. Gu gure historia gara. Nire gorputzeko ur-molekulak bi hidrogeno atomo eta oxigeno atomo bat daukate, ezinbestean. Baina nire eskarmentua eta bizipenek nire bizitzaren edukiek zentzu ezberdinak izatea ekartzen dute.

“Amodio” hitzak esanahi zeharo ezberdina dauka norberaren bizi-esperientzien arabera. Esperientziok bizi dugun une historikoak baldintzatzen ditu2. Amodioa zer den ezagutzeko ez dugu bere esentzia bilatu behar, bere historia kontatu behar dugu, pertsonek sentimendu hori nola bizi dutenaren historia.

Frente a la razón pura físico-matemática hay, pues, una razón narrativa. Para comprender algo humano, personal o colectivo, es preciso contar una historia. Este hombre, esta nación hace tal cosa y es así porque antes hizo tal otra y fue de tal otro modo. La vida sólo se vuelve un poco transparente ante la razón histórica.

Ez daukagu alde batetik arrazoi historikoa eta bestetik arrazoi bitala: arrazoi bitala izatez da arrazoi historiko, batera arrazoi narratiboa dena. Beraz, bizitza ez datza izatean, gertatzean (acontecer) baino. Hitz egitea kontatzea da eta kontatzea izkutuan dagoena agerian jarri. Horregatik pasatu behar dugu Kant-en arrazoi huts-matematikotik arrazoi historikora.

Ahora Ortega parte de la evidencia de que la vida humana es quehacer abierto hacia el futuro, impulsado por un yo que hace proyectos, basándose en la experiencia de vida, el pasado conservado. El hombre hace su vida como el novelista hace novelas. […] El modelo que se ha de seguir es el de una razón esencialmente narrativa: narratividad de la vida personal: novela, biografía, en suma, razón narrativo-histórica.3


  1. Lasaga, José. 2003. José Ortega y Gasset (1883–1955): vida y filosofía. Madrid: Biblioteca nueva. p. 115.

  2. Gogoan eduki ezazu zirkunstantziak pertsonala eta historikoak daudela.

  3. Lasaga, José. 2003. José Ortega y Gasset (1883–1955): vida y filosofía. Madrid: Biblioteca nueva. p. 115.