Ortega (6/6): Ideiak eta sinesteak

Gure gogoaren edukiak edo ideiak bi modutakoak dira:

  1. Ideia-sinesteak gure ideien edukitzaileak dira, ez edukiak. Sinesteak gara; ideietan egon egiten da. Horregatik errealitatearekin nahasten ditugu eta ez ditugu zalantzan jartzen. Zerbaitetan pentsatzen jartzen garenean sinesteak dagoeneko jardunean daude. Baina sinesteak garenez, ez ditugu pentsatzen. Aipatzen ditugu, ez formulatu.
  2. Ideia-burutapenak ideiak dira zentzu hertsian. Neureak edo jasotakoak izan daitezke. Sortzen ditugu, defendatzen ditugu, eztabaidatzen ditugu, zabaltzen ditugu, bere alde borrokatzen dugu eta beraiengatik hil gaitezke. Baina ezin dugu beraiei ezker bizi, gure lanaren ondorio dira eta horrek gure bizitza suposatzen duelako. Zerbaitetan pentsatzen jarri ezkero arazo bihurtzen dugu pentsamenduaren objektua eta bigarren mailakoa suertatzen da horregatik sinesteekin alderatuta. Izan ere, benetako sinesteak aintzakotzat hartzen ditugu. “…la verdad o falsedad de una idea es una cuestión de ‘política interior’ dentro del mundo imaginario de nuestras ideas. Una idea es verdadera cuando corresponde a la idea que tenemos de la realidad. Pero nuestra idea de la realidad no es la realidad.”

Ideiak eta sinesteak lanean Ortegak honakoa adierazten du:

[la] realidad es precisamente aquello con que contamos, queramos o no. realidad es la contravoluntad, lo que nosotros no ponemos, antes bien, aquello con que topamos.

eta

la firmeza de la idea mas firme se reduce a a la solidez con que aguanta ser referida a todas las demás ideas.

Honakoa ondorioztatzeko

Entre nosotros y nuestras ideas hay, pues, siempre una distancia infranquable: la que va de lo real a lo imaginario. En cambio, con nuestras creencias estamos inseparablemente unidos.

Horrela Ortegak intelektualismoa kritikatzen du, gure bizitzan dagoen eraginkorrena kontzienteki dakiguna dela pentsatzen duena. Benetan kontrakoa gertatzen da.[1]

Sineste eta ideien arteko ezaugarri aurkarien taula konparatiboa.
Sinesteak Ideiak
“Contar con” “Reparar en”
Errealitate izakera Izakera ezeztaezina: fantasiak
Giza-bizitzaren edukitzaileak Ni-kontzientziaren edukiak
Latenteak (edo inkontzienteak) Kontzientziarentzat agerikoak
Gizarte-jadanekotasuna dute Ez daukate jadanekotasunik
Kolektiboak dira Indibidualak dira
Jarauntsitakoak dira Sortutakoak dira

Barne-munduak eta kultura

Sinesteak segurtzat hartzen baditugu ere eta guretzat ikusezinak badira ere, izaera historiko eta denborazkoa daukate; hortaz gizatiarra den guztia bezala bilakatu egiten dira. Denbora pasa ahal zahartu eta ahuldu egiten dira. Ideiek sinesteen irmotasuna disolbatzera hel daitezke. Orduan, sinesteok bere bizitzaren sostengu izatearen funtzioa betetzeari usten diote eta eztabaidagai bihurtzen dira. Zalantza sortzen da, berau sineste bat dena, sinesteen artean zirrikitu bat, eta krisialdian sartzen gara. Sinesteren bat zalantzan jartzen dugunean gogoeta kontzientearen objektu bihurtzen dira; hau da, ideia. Zalantza sinesteetan fedea galtzen dugunean sortzen da.

Sinesteak indibidualki kale egiten digutenean harrituta (perplejo) geratuko gara, zer egin jakin gabe (sin “saber a qué atenerse”). Zalantzak utzitako zuloa ideien bitartez betetzeko pentsatu beharko du.

los huecos de nuestras creencias son pues el lugar vital en donde insertan su intervención nuestras ideas.

Zalantzak sineste kolektiboak jartzen dituenean kolokan krisialdi historiko eta kultural baten aurrean gaude. Kultura sinesteren batek kale egin digun munduan norabidea topatzeko egiten dugun saiakera da.

Y puesto que en la duda no se puede permanecer mucho tiempo, como ya observó el primer maestro moderno de la sospecha, Descartes, el hombre elabora “ideas”: “Todo lo que en este mundo encontramos de dudoso o insuficiente nos obliga a hacernos idea sobre ello. Esas ideas forman los ”mundos interiores“ en los cuales vivimos a sabiendas de que son invención”. La Venus del espejo que pintó Velázquez es una invención, como don Quijote, el imperativo categórico kantiano, los electrones, los genes, o la idea de nación. Se trata de hipótesis de la realidad, construcciones artificiales de ideas que inventamos para orientarnos en medio de “lo que hacemos y nos pasa”. Esto, ni más ni menos, es la cultura humana como repertorio de soluciones. […] La cultura no es más que un sistema de interpretaciones variables, circunstanciales, narraciones fruto de la fantasía humana que tienen en ocasiones la gracia de funcionar. La poesía y la física son mundos interiores, como la religión y la ética y todos ellos “obra de nuestra fantasía”. El gran error de la filosofía moderna, especialmente desde el Romanticismo, consistió en confundir las ideas con la realidad misma, en suplantar lo real con lo ideal.[2]

Filosofoak zalantza sustatu behar du, gizakiari bere sinesteak min egin diezaiotela eragin. Sineste izatetik ideiara pasatu den sineste berri bat ez da hasieran zen bezain sendoa izango. Eszeptikoak dira zalantza gehien sortzen dituena. Zalantzak ez dute eszeptikoa bizitzen usten.


  1. Ez dakit zer nolako eragina izan zuen Freud-ek Ortegaren pentsamenduan baina badaukate zer edozer amankomunean. Ez dakit Ortega Freud ezagutzen zuen edo biak ondorio berdinetara heldu ziren edo.  ↩

  2. Lasaga, José. 2003. José Ortega y Gasset (1883–1955): vida y filosofía. Madrid: Biblioteca nueva. p. 148–149.  ↩