Agustin (5/7): Askatasuna eta gaitzaren arazoa


Zer ikasiko duzu atal honetan

  1. Agustinen arazo nagusia gaitzaren jatorriari buruzkoa da.
  2. Agustin manikeoen dotrinaren aurka dago erabat, ez baitago gaitza sortzen duen Jainkorik, ez bi jainkorentzako tokirik.
  3. Plotino eta fedeak erantzuna emango diote gaitzaren arazoari.
  4. Hiru gaitz maila daude: metafisikoa, morala eta fisikoa.

Nahimena, askatasuna, grazia eta predestinazioa

Intelektualismo grekoa. Greziar pentsakera intelektualista zen neurri haundi batean. Naturak gizakion gogoak hauteman ditzakeen ereduen bitartez funtzionatzen du. Baina giza-ekintzak berak arrazoiaren eragin nabarmena dauka bizitza kosmosaren ordenarekin bat egin behar duen neurrian. Arrazoia errepresentazio abstraktuak egiteko gai den tresna bat da, baina sekulako eragina dauka praktikotasunean eta ekintzan. Irrazionalak diren nahia eta desioak ere badute gizakion ekintzetan paper nabarmena, baina bizitza ordenatu eta zuzenean arrazoiaren esanen menpe daude.

Agustinen filosofia —kristautasun neoplatonikoa— intelektualismo moraletik oso hurbil aurkitzen da. Baina Agustinen pentsamenduaren ezaugarri propioak garatzen diren neurrian gizakion jokabidean eragina duten faktore irrazionalak gero eta garrantzi handiagoa dute. Intelektualismoa ez da nahikoa izango gizakion jokabidearen dinamika azaltzeko: nahimenak gero eta pisu handigoa izango du Agustinen pentsamenduan. Hala ere nahimen hutsak oso eraginkortasun mugatua du (Jainkoaren) laguntzarik gabe, gizakiak zailtasun eta ezjakintasunez beteta baikaude.

Jainkoaren aurretikako ezagutza eta gizakion nahimen askea. Jainkoa ahalguztiduna da eta aldez aurretik dauka gertatu behar den guztiaren berri. Gauzak horrela, ezinezkoa dirudi gizakiok beste modu batean jokatzeko aukera bera ere izatea. Agustinek manikeoen eta Zizeroren aurka defendatu nahi zuen bi gauza hauen konpatibilitatea esanez Jainkoak aldez aurretik ezagutzen zuela gure nahimenak askatasunez hartutako erabakiak. Jainkoaren erabateko ezagutza defendatzen du Agustinek eta, aldi berean, gizakiok gure ekintzen ardura morala dugula.

Askatasuna. Askatasuna nahimenari dagokio, ez arrazoiari. Horrela konpontzen du Agustin Sokratesen paradoxa intelektualista. Gogora dezagun Sokratesen arabera ezinezkoa zela ongia ezagutu eta gaizki jokatzea. Hortaz, gaizki jokatzen duena ongiaren ezjakintasunagatik jokatzen du horrela. Agustinen filosofian, aldiz, posible da arrazoiak ongia ezagutzea eta nahimenak ongia ukatzea. Nahimenak irrazionala dena hautatzera hel daiteke (adversio a Deo eta conversio a creaturam). Nahimena erabat aske bihurtzen da ez duenean gaitzik egiten.

Hasierako liburuetan Agustinek nahimena honako bi gauza ezberdinen atzetik artean aukeratzeko egoeran dagoela defendatzen du: denborazkoak, aldagarriak eta bukatuko diren gauzen atzetik emandako bizitza; edo betierekoa, aldagaitza eta galduezina denaren atzetik emandako bitiza. Hasierko optimismoa galduko du Agustin. Pelagiano eta Akademikoen aurkako borroken ondorioz eta filosofia grekotik gero eta urrunago egonda Bibliaren hurbilketa dela eta, Agustinek ukatu egingo digu gizakioi bizimodua aukeratzeko bidea ere. Aukera izate bera merezimendurik gabeko graziaren baldintzapean dago. Grazia aldez-aurretik hautatutakoei emango die Jainkoak, gahiengoa betirako galduta geratuko direlarik.

Cuando el hombre intenta vivir rectamente apelando exclusivamente a sus propias fuerzas, sin la ayuda de la gracia divina liberadora, resulta vencido por el pecado; el hombre, sin embargo, en su libre voluntad, tiene el poder de creer en su liberador y de acoger la gracia.

Grazia. Azkenean badirudi Agustinentzat jatorrizko bekatua eta gizakion bekatuarekiko joerak ezindu egiten gaituela ongia egiteko. Hain handiak dira gure ezjakintasun eta zailtasunak. Pelagianoek uste zuten ez zela zentzuzkoa gizakioi bete ezin ditugun agindu edo arauak ezartzea. Beraientzat grazia bizitza kristauaren bidea hartzen duenarentzat laguntza bat da. Agustinentzat jatorrizko bekatua unibertsalki ahultzen gaitu eta ezin dugu gainditu merituen bitartez lortu ezin dugun graziarik gabe. Hala ere gure nahimenak harturiko erabakien erantzule gara. Hain larria da jatorrizko bekatua gure nahimena bekatu egiteko baino ez dela askea, Agustinen arabera.

Predestinazioa. Azkeneko idatzietan oso ikuspegi iluna irudikatzen du Agustin. Gizateria kondenatuta dagoen masa bat da. Masa horretatik Jainkoak aldez-aurretik salbatuko diren gizaki gutxi batzuk aukeratu ditu guretzat ezagutezina den modu batean. Predestinatutako hauei grazia eman die. Grazi hori gabe ezin dira bekatutik aldendu.

Gaitzaren arazoa

Sorkuntzaren arazoa. Gaitzaren arazoa harreman estua dauka sorkuntzaren arazoarekin. Sortutako guztia Jainkoarengandik badator eta Jainkoa ontasuna bera bada, nondik dator gaitza?

Manikeoen gaitza-substantziaren dotrina. Gogora dezagun manikeoen arabera gaitza gaitzaren jainkoak sortua zela, eta ongia, berriz, ongiaren jainkoak sortua. Agustinen sistema filosofikoan ezinezkoa da bigarren Jainko bat sartzea eta are gutxiago jainkoak gaitza egin edo sortzea: Jainko bakarra dago eta honek ongia baino ez du egiten, edo beste modura esanda Jainkoak egiten duena berak egiten duelako ongia/ona da.

Plotinoren irtenbide ez-substantziala. Manikeoen aurkako dotrina baten atzetik, Agustinek Plotinorengan aurkitu zuen erantzuna. Plotinoren arabera gaitza ez da substantziala, ez dauka izaterik, izate-gabezia baino. “Y el mal, cuyo origen buscaba, no es una substancia, porque si lo fuese, seria un bien. Y seria una substancia incorruptibe, y por tanto sin ninguna duda un gran bien, o sería una substancia corruptible, y por tanto un bien que no podría estar sujeto a la corrupción. Por esto, vi con claridad que Tú habias hecho buenas todas las cosas.”

Gaitzaren maila metafisiko-ontologikoa. Kosmosean ez dago gaitzik, izate maila ezberdinak baizik. Jainkoarekiko azpiko izate-mailak baino ez daude. Gauza sortuak mugatuak dira: batzuk gehiago eta beste batzuk gutxiago. Badago zerbait akats edo gaitz bat dela ustea. Hori gure erabilgarritasun edo probetxua erizpide hartu dugulako da. Izan ere unibertsoa osotasunean ikusi ezkero dagoeneko ez dira akats edo gaitzak. Behe-mailako izakiak eta gauza mugatu orok osotasun harmoniko baten parte artikulatuak dira: dena dauka zentzua eta izateren arrazoia, positiboa izanik.

Gaitzaren maila morala: bekatua. Gaitz morala bekatua da, eta bekatua borondate gaiztoaren araberakoa da. Baina zeren araberakoa da nahimena? Nahimen okertuak ez dauka kausa erazlerik (causa eficiente), kausa eskasia/eza (causa deficiente) baino. Bera natura jarraituta borondateak ongi gorenera jo beharko luke, baina kontaezinezko ongi sortu eta mugatuak egonda nahimenak hauetarantz bideratu dezakegu, naturaren ordena jerarkikoari buelta emanda (aversio a Deo eta conversio a creaturam). “Nadie… busque la causa eficiente de la mala voluntad; esta causa no es eficiente, sino deficiente, no es una fuerza productiva, sino su ausencia.”

Gaitzaren maila fisikoa. Honen adibide dira gaixotasunak, pairamenak, arimaren minak eta heriotza. Fedean filosofatzen duenarentzat esanahi oso zehatza daukate: jatorrizko bekatuaren ondorio dira. Beste modu batera: gaitz moralaren ondorio dira. “La corrupción del cuerpo que pesa sobre el alma no es la causa, sino el castigo del primer pecado: la carne corruptible no es la que ha vuelto pecador al alma, sino el alma padora la que ha hecho corruptible al cuerpo.” Hala ere salbazioaren historian esanahi positiboa dauka.