Agustin (4/7): Jainkoaren existentzia eta ideia eredugarriak


Zer ikasiko duzu atal honetan?

  1. Jainkoak nahi izan zuelako sortu zuen mundua bapatean.
  2. Jainkoak materia ezezik denbora ere sortu zuen.
  3. Begi aurrean dugun mundua hazi-arrazoien denboran zeharreko bilakaera baino ez da.
  4. Arima hilezina da baina sortua: ez da betierekoa.
  5. Denbora ariman dago.

Jainkoaren existentziaren frogak

  1. Munduaren perfekziozko ezaugarrien froga. Munduan dagoen aldagarritasun eta aniztasuna ordenatuta agertzen zaigu. Eta mun duan edertasuna aurkitzen dugu. Honek egile bat eskatzen du, egile handi eta ederra, hain zuzen. Argumentu hau ezaguna zen grekoentzat.
  2. Consensus gentium. “Jainkoaren boterea ezin da izaki arrazionalarengandik erabat izkutatu behin arrazoia erabiltzen hasita. Giza-espezie osoak aldarrikatzen du Jainkoa dela munduaren sortzaile, izakera erabat ustelduta duten gizaki batzuk kenduta.”
  3. Ongiaren mailaren froga. Ongiaren maila ezberdinetan gora lehen ongira den Jainkora heltzen gara. Hona hemen hau adierazten duen testu bat:

Sin duda alguna, tu sólo amas el bien, porque es buena la tierra con sus altas montañas, sus onduladas colinas, sus campos llanos; bueno es el terreno veriado y fértil, buena la casa amplia y luminosa, con sus habitaciones dispuestas con armoniosas proporciones; buenos los cuerpos animales dotados de vida; bueno es el aire templado y saludable; buena la comida sabrosa y sana; buena la salud sin padecimientos ni fatigas; bueno es el rostro del hombre, armonioso, ulminado por una suave sonrisa y por vívidos colores; buena el alma del amigo por la dulcura de compartir los mismos sentimientos y la fidelidad de la amistad; bueno es el hombre justo y buenas son las riquezas que nos ayudan a quitarnos problemas de encima; bueno el cielo con el Sol, la Luna y las estrellas; buenos los ángeles por su santa obediencia; buena la palabra que instruye de modo agradable e impresiona de manera conveniente al que la escuha; bueno es el poema armonioso por su ritmo y majestuoso por sus sentencias. ¿Qué más podemos agregar? ¿Para qué seguir con esta enumeración? Esto es bueno, aquello es bueno. Suprime el esto y el aquello, y contempla el bien mismo, si puedes; verás entonces a Dios, que no recibe su bondad de otro bien, sino que es el Bien de todo bien. En efecto, entre todos estos bienes –los que he recordado u otros que se ven o se imaginan– no podemos decir que uno es mejor que el otro, cuando juzgamos de acuerdo con la verdad, si en nosotros no estuviese impresa la noción del bien mismo, rela según la cual declaramos buena una cosa buena, prefiriendo una cosa a otroa. Así es como debemos amar a Dios; no como a este o quel bien, sino como al Bien mismo.

Agustin, De trinitate

Jainkoa maitatu. Ongiaren froga Jainkoaren maitasunera heltzen da. Izan ere Agustin ez du Jainkoaren existentzia demostratzen interes intelektual hutsagatik eta Kosmosa azaltzearren. Agustin Jainkoaz gozatu nahi du –frui Deo– bere arimaren hutsunea betetzeko, bere bihotzaren ezinegona lasaitzeko eta, azken finean, zoriotsua izateko. Ez da posible bizitza honetan zoriontsu izatea baina horren izpiren bat hauteman dezakegu.

Kreazioa

Jainkoa eta Kreazioa. Agustienen arabera bi eratako izakiak daude: Jainkoa, sortzailea; eta sortutako izaki kontingenteak, bestetik. Jainkoaren ezaugarriak dira Izatea, Egia, Ongia eta Maitasuna. Baina hauek ez dira Jainkoaren atributoak, bakoitza bere esentziarekin identifikatzen da eta. Ongia eta Izatea, Izatea eta Egia edota Egia eta Ongia gauza bat eta bera dira Jainkoarengan. Bestela ere Jainkoa Absolutua, Aldagaitza, Betierekoa, Perfektua, guztiz Ona eta guztiz Justua da. Jainkoa munduan aurkitzen ditugun gauza positiboak da, baina modu absolutuan, eta ez relatiboan.

Aniztasuna, arazo metafisiko. Aintzinaroko arazo metafisiko nagusia izatetik ez-izatera edota batetik izaki anitzetara nola pasatu zen. Irtenbideak ez ziren inoiz kreazionistak izatera heldu, Platon hurbildu bazen ere. Demiurgoa ezarri zuen egile moduan. Hala ere Demiurgoak berak bi muga zituen: gainetikoa edo ideia-ereduak eta azpikoa edo chora betiereko materia. Formak, Demiurgoa eta Chora betierekoak dira. Hortaz Demiurgoak eraiki edo sortu ditzake mundu ikusgarriko objektuak, baina inoiz ere ez sortu.

Izatera heltzearen hiru moduak. Hiru modutan etorri daiteke errealitate bat best batetik.

  1. Generazioz: sortzailearen substantziatik sortzen da sortutakoa biek substantzia berekoak direlarik. Honen adibide aita eta seme-alaba dugu.
  2. Fabrikazioz: sotzailearengandik kanpo dagoen zerbaitetik (materiala) dator sortutakoa. Adibidez gizakiek fabrikatutako gauzaki oro.
  3. Ex nihilo edo ezerezetik. Hau da, noski, Agustinek munduaren izatea azaltzeko erabiltzen duen modua. Jainko aldagaitz eta betierekoak sortu ex nihilo sortu du mundua. Doktrina honetan zeharo urruntzen da platonismotik eta Biblia jarraitzen du estu-estu.

Borondatezko sorkuntza. Ex nihilo sorkuntza sortzaileak emaniko izatean datza. Hau ez da beharrezkoa, ordea, borondatezkoa baizik, eta kontingentea. Are gehiago: Jainkoak bere bertute sortzailea “kenduko” balu, gauzak izateari utziko liekete.

Denbora ere sortua da. Mundua sortzean jainkoak denbora ere sortu zuen. Mundua sortu baino lehen ez zegoen denborarik, ez dago aurretik esaterik, beraz. Denboraz kanpoko orain infinitua baino ez dago (zegoen baino egokiagoa da dago esatea). Jainkoak mundua bapatean sortu zuen. Sei egunetan sortu zuela alegoria bat da. Hala ere kreazioa denboran zehar hedatzen da eta banakako izakiak elkarren segidan sortzen dira Jainkoak kosmosean ezarritako ordenaren arabera.

Ideiak, Jainkoaren pentsamendu eta hazi-arrazoiak

Ideiak Jainkoaren pentsamendu. Platonen filosofian Demiurgoaren gogamenaren gainetiko eredu absolutuak dira ideiak. Filon eta neoplatonikoen dotrina jarraituta Agustinentzat ideiak jainkoaren pentsamenduak dira. Jainkoaren gogamen edo adimenean ezin da betierekoa ez den ezer egon, sorkuntza baino lehen ez baitzegoen berataz kanpo ezer (eredurik).

Hazi-arrazoiak. Jaikoak diren gauza guztiak bat-baten sortu zituen, baina ez modu aktualizatu batean, potentzian baizik. Jainkoak materiarekin batera honen aktualizazio posible guztiak sortu zituen. Munduaren bilakarea arrazoi-hazi hauen gauzatzea baino ez da.

Arima hilezin baina sortua. Jainkoak gizakia animalia arrazional sortu zuen, izadiaren gailur. Arimak ere jainkoak sortuak dira, baina Agustin ez du argi uzten jainkoak guztiak Adanengan batera sortu zituen –traduzianismoa– eta oinordekotzan bilakatzen diren, edota banan-banan sortu bazituen.

Ideiak Jainkoaren pentsamendu eta hazi-arrazoiak

Denbora eta betierekotasuna elkartezinak dira.

Oraina. Denborari dagokionez iragana dagoeneko ez da, pasatu baita, eta etorkizuna ere ez da, oraindik jaso ez delako. Orainik baino ez dago, eta oraina puntutxo bat baino ez da.

Arima denboraren egonleku. Denbora gizakion izpirituan dirau bakarrik (eta ez, zentzu klasikoan, mugimenduan). Iragana (iraganaren orainaldia) oraimena da; orainaldia, berriz, intuizio edo arreta (orainaldiaren orainaldia); eta etorkizuna (etorkizunaren orainaldia), azkenik, itxarotea.

Etorkizun luzea etorkizunaren itxarote luzea baino ez da, iragana bezela, dimentsiogabea.