Agustin (3/7): Zoriontasuna eta Jainkoa edukitzea

Oharra: Hau behin-behineko testua da. Aurrerago eguneratua izango da.

Eudaimonismoa. San Agustinen kezka nagusia ez zen egi bat topatzearena bihotza aseko duen egia aurkitzearena baizik. Horrela lortzen da zoriontasuna: Agustin eudemonista da. Baina eudemonismo hau ez da galdu edo suntsitu daitezkeen ondasunen edukitzeak ematen duena edota epikureisten neurrizko plazerraren ondorio. Zoriontasun mota horiek galkorrak direnez ez dira benetako zoriontasun.

Benetako zoriontasuna. Egia osoaz jabetzean datza. Benetako egiak egi partikular guztiak traszenditzen dituen egia da. Bila dabilen egia egia posbile guztien neurria da. Absulutua, beraz. Goi Neurri hori Jaikoa bino ezin daiteke izan. Jainko hori ezagutzeak eta edukitzeak zoriontasuna eskaitzen dio gizakiari. Jakintsuaz gainera, inor ez da zoriontsua.