Agustin (1/7): Datu biografikoak eta testuinguru historikoa


Zer ikasiko duzu atal honetan?

  1. Agustin filosofo latinoa bizitza nahasiko pertsona izan zen. Beti egia eta ongiaren atzetik ibili zen Agustin, baina kristau bihurtu zen arte hainbat eskola filosofiko-erlijiosotan sartuta egon zen.
  2. Agustin aintzinaroko platonismoaren eta kristautasunaren arteko sintesia egin zuen. Nolabait kristautasuna konfiguratzeko behar zuen jainzkera intelektual eta arrazionala aurkitu zuen Agustin neoplatonikoetan. Fedea eta arrazoiaren arteko elkarrizketa oso garrantzitsua da.
  3. Agustinen idazkien parte nabarmen bat heresiatzat zituen dotrinen aurka sortu zituen. Beste hainbat kristautasuna goraipatzeko.

Amaren eragina. Agustin Numidiako probintzia erromatarrean zegoen Tagasten jaio zen 354. urtean (gaurko Souk Ahras, Algeria). Gurasoak Patricio, lurjabe txikia eta Monika, kristau sutsu eta xumea, izan ziren. Egoera ekonomiko onekoa baina noizbeinka justu-justu ibilitako familiari esker, Agustin heziketa ona izan zuen. Lehengo ikasketak Tagaste eta Madauran egin zituen. Haurtzarotik amarengandik jaso zuen kristautasunaren eragina, bai amak zuen fedearengatik eta bai amaren jokabidetik. Hala ere, hainbat urtetan zehar Agustin gazteak ez zuen kristautasuna onartu eta bere nortasunaren atzetik ibili izan zen hainbat filosofi eta sinesteren atzetik.

Kartagoko bizitza. 370. urtean Kartagora joan zen ikasketak jarraitzera, eta benetan erretorika eta filosofian gailendu zen. Hizkuntza grekoa, ordea, inoiz ez zuen behar den moduan ikasi. Kartagon Agustin gorputzeko plazerretara emaniko bizitza izan zuen, amaren ahaleginen aurka. Emakume batekin bizi izan zen 13 urtetan eta semea ere izan zuten, Adeodato, 372.ean jaioa.

Manikeismoa. Filosofiarako itzulia eragin zion Zizero-ren Hortentsio liburua irakurtzeak, jakituria hilezkorraren atzetik jarri baitzuen, eta Manikeismoaren jarraitzaile bihurtu zen 373. urte-ingurura. Baina Fausto Milevo apezpiku manikeoak doktrinari buruzko Agustinek zituen zalantzak argitu ez zizkiola manikeismoa alde batera utzi zuen (383.ean hasita).

Ongia eta gaitzaren printzipioak. – materialismo eta arrazionalismo sakonak – aukeratuen klase salbatzaile pribilejioduna – Kristo ez zen haragiztatu, gorpu baten antza soikil hartu baitzuen – Itun zaharra gaitzaren printzipioaren jainkoak idatzitakoa da – gaitza gaizkiaren printzipioak eragiten du, eta ez giza askatasunak: fedea kanpoan geratzen da. Agustinek manikeismotik gordeko ditu materialismoa eta dualismoa.

Milan. Erroman eta Milanen erretorika irakaslea izango dugu Agustin. Zizeroren irakurketak oraingoan Akademia berriaren eszeptizismora atzekitzera eramango du Hiponako filosofoa. Eszeptismoaren ekarpen nagusia gizkiaren zalantza erabatekoa dela esatea da. Bertan hiru eragin nagusi izan zituen:

  1. Anbrosio Milaneko apezpikua. Anbrosioren sermoiak erabat hunkitu zuten Agustin, eta kristautasunera hurbildu. Ambrosiorengandik Bibliara nola hurreratu ikasi zuen, Biblia ulergarria egin zitzaiola. Manikeismoak Itun Zaharra ukatzeak ez zuen ulertzen, Anbrosioren interpretazioa ezagututa.
  2. Plotino eta Porfirio: neoplatonismoa. Garai hartan ere ezagutu zuen filosofia neoplatonikoa Mario Victorinoren Plotinoren latinezko itzulpenen bitartez. Neoplatonismotik bi ekimen atera zituen. Alde batetik materiagabekotasunaren kontzeptua ikasi zuen, eta bestetik gaitza ez dela substantzia bat, gabezi bat baino.
  3. San Pablo. Kristo bekatuen barkamenerako gurutziltzatua izan zela ezin zuen pentsalari klasikoetan aurkitu. Kristau irakatsien arabera honako egia xumeei bakarrik errebelatu behar zien Jainkoak. Fedearen itzulia eskatzen du egi hori, ez bait dago arrazoiaren esku.

Konbertsioa. 386. urtean Agustin kristau bihurtu zen. Milan inguruko Casiciaco-n ezarri zen Monika, Adeodato eta lagun batzuekin eta bere gutunak idazten hasten da. 387. urtean Milanen bataitu zuten, eta hurrengo urtean, ama hildakoan, Tagastera itzuli zen, monastegi bat sortuz.

Azkeneko urteak. 391. urtean Hiponara joan zen. Han apaiz egingo dute eta bost urte beranduago apezpiku-ordea. 418 eta 422. urteen artean Kartagoko Kontzilioan parte hartu zuen. Alarikok Erroma erasotzen du. 100 ale baino gehiagoko idazki filosofiko eta erligioso idatziko ditu Agustinek, gutunak eta sermoiak kontutan hartu gabe. 430. urtean hil zen Genseriko bandaloak Hipona inguratuta zuela. Bera hil ondoren hiria guztiz suntsitu zuten.

Urte hauetan hereseen kontra sutsu dabil Agustin.

  1. Manikeoen aurka 404. urterarte egon zen.
  2. Donatistak. Donatisten aurka jazarriak izateagatik erlijio kristauari uko egin ziotenak elizan berriz ere onartzearen alde zegoen Agustin. Gauzak horrela, apostata eta idolatrak izandako apaizen sakramentuak baliogabekoak zirela defendatzen zuten donatistek. Agustinen arabera Donato-ren jarraitzaileak sakramentua egokia izatea ez zuten Jainkoaren graziaren pean jartzen, apaizaren izakera moralaren pean baino.
  3. Pelagianoak. Pelagianoek grazia alde batera utzita borondate zuzenarekin eta ekintzekin soilik salba gaitezkela esaten zuen. Pelagioren tesiek aitzinaroko filosofo grekoen autarkia moralarekin bat zetozen. Agustinekin hau bukatu egin zen eta Jainkoaren menpe geratu zen salbazioa. Erdi Aroaren hasiera da hau, paganismoaren azkeneko aztarnak ezabatzen dituelarik.