All tagged Aintzinaroko filosofia

–Ondoren —esan nuen— irudika ezazu gure giza izaera, heziera eta hezierarik ezaren arabera. Kontu egizu, bada, sarrera luzea duen lurpeko bizileku bat, argitara zabalik dagoena. Bertan gizakiak umetatik bizi dira, zangoetatik eta lepotik lotuta. Halatan, geldirik daude, aurrerantz besterik begiratu ezin dutelarik, lokarriek ez baitiote burua jiratzen uzten. Haien atzealdean, urrutitik sute baten argitasuna atzematen da, eta gorago, sutearen eta atxilotuen artean, bide gora bat. Bidean barrena, ohartu beharko duzu hesia eraiki dala, titiriteroak ikusleengandik bereizteko jarri ohi denaren antzekoa, zeinen gainetik txotxongiloak agertzen baitituzte.

Zer ikasiko duzu atal honetan?

1. Gizakia ez da bere kasa moldatzeko gai. Horregatik du Estatuaren beharra.
2. Gizarte perfektua hiru estamendutan dago banatua, eta estamentuok arimaren zati eta bertuteekin estuki daude lotuta.
3. Bakoitzak bete behar duen papera bete ezkero justizia lortuko dugu.
4. Gizarte maila bakoitzak heziketa berezi baten beharrean dago bere zereginetarako prestatuko dituena eta bere bertute bereizgarriak sustatzeko balio duena.
5. Gobernu mota zuzen eta ustelak daudela. Gobernu forma gorena filosofo-errege-aren agintean datza.

Sokrates Atenasen jaio zen K.a. 470 edo 469. urtean. Atenasen bertan hil zen K.a. 399.ean hiltzera kondenatuta polisaaren jainkoengan ez sinesteagatik eta gazteria okerbideratzeagatik. Sokratesek ez zuen eskolarik sortu, baina Atenaseko leku publikoetan zabaldu zuen bere filosofia. Garaian sekulako arrakasta izan zuen gazteriaren zein nagusien artean.

Ez zuen libururik idatzi, bere mezua hitzez zabaldu nahi zuen, elkarrizketa eta dialektikaren bitartez. Bere jarraitzaileek idatzi zituzten Sokratesen doktrina, baina kontraesan asko dago horien artean. Sokratesi buruz gehien idatzi zuena Platón izan zen, Sokratesen ikaslea. Baina Platonek bere elkarrizketen pertsonai bezala sartzen duenez Sokrates zaila da Sokratesen eta Platonen pentsamendua bereiztea

Hitzaren garrantzia. K.a. V. mendean Atenasen demokrazia zen ezarritako sistema politikoa. Hiritarrek batzar politikoetan hitz egiteko eskubidea zuten. Honek nobleak zirenak eta ez zirenak berdindu egiten zituen, kargu publikoak edozein hiritarren eskutan egon zitekeen eta. Hiritarrek, beraz, erabakiak hartzeko asanbladetan parte hartu behar zuten entzuten, hitz-egiten eta bozkatzen.

Nortzuk ziren sofistak? Garai hartan elkartu ziren pentsalari mota bat izan ziren. Ez zuten inolako eskolarik eratu, ez filosofia edo doktrina bateraturik mantendu, asotan aurkako iritziak ere izaten baitzituzten. Hala ere garaiko oso fenomeno sozial garrantzitusa izan zen.

Heraklito K.a. VI. eta V. mendeen artean bizi zen Efeson (ca. K.a. 535- ca. K.a. 475). Izakera zaputza eta mukerra[1] zuen eta ez zuen bizitza publikoan parterik hartu izan nahi. Naturaz izeneko liburua idatzi zuen. Liburu honen parteak heldu zaizkigu, aforismoz osatua. Aforismo hauek modu ilun eta zailean idatzi zituen Heraklitok ahal zutenek baino uler ez zezaten. Honekin itxuraz errezak diren gauzak irakurtzerakoan gauzok ulertu ez dutenen txantxak ekiditzea zuen helburu. Horregatik deitu zuten “Heraklito Iluna”.

Filosofia Ka VI. mendean sortu zen kolonia grekoetan. Zergatik Ka VI. mendean eta ez lehenago edo beranduago? Zergatik kolonia grekoetan eta ez Egipton, Babilonian edo Txinan?

Hori azaltzeko filosofia posible egin zuten faktoreak aztertuko ditugu. Beste modu batean esanda: ondoren aztertuko ditugun faktoreak gertatu izan ez balira filosofia nekez lor zezakeen sortzeko behar zuen testuingurua.

Kaleko hizkuntzan mito hitzak badauka erabilerarik. Bitxia badirudi ere kontrako bi zentzu ditu. Alde batetik oso ona iruditzen zaigun zerbait deskribatzeko erabiltzen dugu. “Maradona futbol jokalari mitikoa da! Nola da posible zuk ez ezagutzea?” Bestaldegezurraren esanahia ematen diogu. “Yetiaren existentzia mito bat da.”

Baina filosofiako eskolan mito hitzak beste esanahi sakonagoa dauka. Esanahi hori argitzen saiatuko naiz ondoren antropologiaren ekarpenetik abiatuta.