All tagged Erdi Aroko Filosofia

Jainkoa gauza guztien kausa eta fundamentua da. Hortaz ordena ontologikoan lehendabizikoa da. Baina ordena psikologikoaren arabera munduan dituen efektuengan meditatzearen bitartez heltzen da Tomas Jainkoarengana eta azkena da. Jainkoaren existentzia frogatzeko Tomasek azaltzen dituen bost bideak bere garaian nagusi zen kosmologia aristotelikoan oinarritzen dira eta guztiak metafisikoak dira, izatez

Lurreko eta Jainkoaren Hiriak ez dira leku fisikoak, kontzeptuak baizik. Agustinen arabera gizateria bitan banatuta legoke. Alde batetik hanpuskeriaz jokatzen diren gizakien gehiengoa dago. Horiek beraien onurarako jokatzen dute, Jainkoari uko egin diotelarik. Jainkoa mespretxatuz beren burua Jainkoa baino maiteago dute. Hauek osatzen dute Lurreko Hiria. Jainkoaren Hiria, bestalde, graziaren bitartez beraien buruei uko egin eta Jainkoari hurbildu direnak osatzen dute. Jainkoa maite dute gauza guztien gainetik.

Zer ikasiko duzu atal honetan?

  1. Arrazoia ezin da fedetik bereizi, osagarriak dira Agustinen pentsamolde kristauean.
  2. Eszeptikoen aurka, posiblea da ezagutza ziurra.
  3. Egia norberaren barrukaldean bilatu beharra dago, baina ez da gure osagai bat, gugandik at dagoen errealitate bat baino: bilatzen dugun subjektuak gara.
  4. Ezagutzan maila ezberdinak bereiz ditzakegu, bata mundu sortuari dagokiona eta bestea betiereko ideiei eta Jainko-Egiari dagokiona. Ezagutzaren prozesuaren bukaera logikoan argitzapena dago.
  5. Egia-ereduak Jainkoak berak ezarri ditu gugan. Honi argitzapena deitzen diogu. Argitzapenik gabe ezinezkoa da ezagutzea.

Zer ikasiko duzu atal honetan?

  1. Agustin filosofo latinoa bizitza nahasiko pertsona izan zen. Beti egia eta ongiaren atzetik ibili zen Agustin, baina kristau bihurtu zen arte hainbat eskola filosofiko-erlijiosotan sartuta egon zen.
  2. Agustin aintzinaroko platonismoaren eta kristautasunaren arteko sintesia egin zuen. Nolabait kristautasuna konfiguratzeko behar zuen jainzkera intelektual eta arrazionala aurkitu zuen Agustin neoplatonikoetan. Fedea eta arrazoiaren arteko elkarrizketa oso garrantzitsua da.
  3. Agustinen idazkien parte nabarmen bat heresiatzat zituen dotrinen aurka sortu zituen. Beste hainbat kristautasuna goraipatzeko.