All tagged Marx

Langileen egoera larria beraientzat agerian geratuko den momentua helduko da. Sistema ekonomikoa langileen aurka jokatzen duela jabetuko dira. Gizarte oparoan bizi direnen gehiengoa miseria gorrian bizi direnean kontzientzia faltsua bukatuko da eta ideologia hori desakralizatuko da. Proletarioak eguna eta gaua bereizten duten bezain argi ikusiko dute sistema kapitalista ustela, faltsua eta gezurrezkoa dela. Orduan ondoreko bi aukeren artean bat gertatuko da:

  1. Iraultza. Langileak irauli egingo dira eta ekoizpen-baliabideen jabetza pribatua bortizki hartuko dute.

Orain arteko gizartearen historia klase-borroken historia da.

Askeak eta esklaboak, patrizioak eta plebeiuak, baroiak eta glebako jopuak, gremio-maisuak eta ofizialak; hitz batean, zapalduak eta zapaltzaileak, elkarren aurrez aurre beti, etengabeko borroka bat egin dute, ezkutukoa batzuetan, agerikoa beste batzuetan, borroka bat, zeinak etapa bakoitzean gidatzen baitu eraentza sozial osoaren eraldakuntza iraultzailera edo bi klase borrokatzaileen baterako hondamendira.

Burges eta proletarioen arteko borroka Historiako azkeneko klase-borroka da. Gizarte burgesaren baitan garatzen diren produkzio-indarrak ekoizte-prozesuaren baitan sortzen diren arazoak konponduko dituzten baldintza materialak ezartzen dituzte. Horrekin itxi egingo da gizateriaren Historiaurrea.

Gizarte komunista helduko da fenomeno naturalak gertatzen diren ziurtasun-maila berberarekin. Ez da konbentzimendu moralarengatik etorriko sozialista utopikoek uste zuten bezala. Ez gara gizarte bidezkoagoa eraikitzen saiatu behar. Giza-emantzipazioa indar sozial eta historiekoen analisian oinarritzen da. “Klase langileak ez du idealik gauzatu behar.” Ez da gizarte kapitalista suntzitzearen kontua, traszenditzearena baino.

Gizakiak ekoizleak gara, izatez. Lana ez da zigorra, autoerrealizaziorako bitartekoa baizik. Gizakiak errealizazioa lortzen du besteekin elkarlanean bere beharrak asetzeko natura bereganatzen eta gizatiartzen duenean bere kontzeptu, proiektu edo planen arabera. Baina Marx-ek ez du modu honetan errealizatutakoko gizonik aurkitzen bere lana alienatua duten gizakiak baino.