All tagged XX. mendea

Gure gogoaren edukiak edo ideiak bi modutakoak dira:

  1. Ideia-sinesteak gure ideien edukitzaileak dira, ez edukiak. Sinesteak gara; ideietan egon egiten da. Horregatik errealitatearekin nahasten ditugu eta ez ditugu zalantzan jartzen. Zerbaitetan pentsatzen jartzen garenean sinesteak dagoeneko jardunean daude. Baina sinesteak garenez, ez ditugu pentsatzen. Aipatzen ditugu, ez formulatu.
  2. Ideia-burutapenak ideiak dira zentzu hertsian. Neureak edo jasotakoakizan daitezke. Sortzen ditugu, defendatzen ditugu, eztabaidatzen ditugu, zabaltzen ditugu, bere alde borrokatzen dugu eta beraiengatik hil gaitezke. Baina ezin dugu beraiei ezker bizi, gure lanaren ondorio dira eta horrek gure bizitza suposatzen duelako. Zerbaitetan pentsatzen jarri ezkero arazo bihurtzen dugu pentsamenduaren objektua eta bigarren mailakoa suertatzen da horregatik sinesteekin alderatuta. Izan ere, benetako sinesteak aintzakotzat hartzen ditugu. “…la verdad o falsedad de una idea es una cuestión de ‘política interior’ dentro del mundo imaginario de nuestras ideas. Una idea es verdadera cuando corresponde a la idea que tenemos de la realidad. Pero nuestra idea de la realidad no es la realidad.”

Ortegak El tema de nuestro tiempo 1923an argitaratu zuen. Bertan bizitza/kultura binomioa eta egiaren auziak planteatzen ditu, arrazoiaren balioarekin batera kultura ororen izateko arrazoia direnak. Kultura bizitzaren funtzio da, eta horregatik bere azpian jarri behar da eta egiak bi elementu hauek neurri egokian kontutan hartu behar ditu. Hori da gure garaiko dilema. Berarena, gutxienez.

1902–1914 Ortegaren prestakuntza urteak izan ziren. Filosofia alemaniarrak sekulako eragina izan zuen beragan; bereziki neokantismoa, Nietzsche, Husserl, Dilthey eta Scheler. Krausismoak ere gure filosofoaren ideiak itxuratzen lagundu zuen, zuzenki izan ez bazen ere, Giner de los Ríos-en bertsio espainiarrean baizik. Krausismo honek Espainiaren zaharberritzea zuen helburu. Ortegak krausismo orokorrarekin batera aritu zen baina bere zaharberritze proposamena intelektual eta aristokratikoa zen.

XX. mendearen lehen zatian gaur egun indarrean dauden korronte filosofiko batzuk sortzen dira: marxismoa, existentzialismoa, bitalismoa eta mugimendu analitikoa.

XIX. medearen bigarren zatiko hegelianismoaren aurkako jarrerak honako hau aldarrikatzen du: bizirik iraun nahi izanez gero filosofia ezin daiteke Hegelen erara aritu, eta pentsatzeko modu berriak aurkitu behar ditu. Garai guztietan, ohikoa izan da filosofoek filosofia bera ezbaian jartzea; dena dela, esan daiteke joera hori muturreraino iritsi dela XX. medean, etengabe galdezka aritu direlako posible den filosfia, edo baduen edo ez zentzurik.