Tomas Akinokoa (1/2): Fedea eta arrazoimena

Tomasen kezka nagusia Jainkoa da, ez mundua ezta gizakia ere. “Sé que debo a Dios, como principal deber de mi vida, que todas mis palabras y mis sentidos hablen de Él.” Errebelazioa kontutan hartuta baino ezin da mundua eta gizakiari buruzko arrazonamendu zuzena egin.

Arrazoia eta filosofia preambula fidei edo fedearen atarikoa da. Filosofiak autonomia eta berezko izakera dauka, teologiak ez dituenak, baina ez du ezagutu daitekeen guztia agortzen. Beharrezkoa da dotrina sakratuak edo erlijio kristauak Jainkoari, gizakiari eta munduari buruz esaten duenarekin bateratzea.

Non dago ezberdintasuna, bada? Filosofiak teologiak osotu dezakeen ezagutza inperfektua ematen digu , bereziki salbazioari buruzkoa. Fedeak, beraz, hobetu egiten du arrazoia teologiak filosofia hobetzen duen modu berberean.

Hortaz teologiak filosofia zuzentzen du baino ez du filosofia ordezkatzen edo baztertzen. Eta fedeak arrazoia bideratzen du, baino ez du arrazoia baztertzen. Arrazoi hutsez ezagutu eta frogatu dezakegu Jainkoaren existentzia, baina beharrezkoa da fedearen ezagutza Jainkoa bat eta hirukoitza del defendatzeko. Biak, azken finean, zentzuzkoak eta arrazionalak izan behar direnez ados daude azaldutakoaren funtsezko izaeran: egiaren iturria bakarra da.

Azkenik argumentu praktiko eta apologetiko bat ere erabili dezakegu arrazoiaren alde. Juduekin eztabaidatzeko Itun Zaharra erabili dezakegu. Herese kristauekin aritzeko, aldiz, Biblia osoa erabiliko dugu. Baina paganoekin eztabaidatzeko, hala nola filosofo grekoekin, komuna dugun alorra baino ezin erabili: arrazoia.