Egunero lo eta amets egiten dugu guztiok. Jakin badakigu lo egitea ezinbesteko dugula. Izan ere lo gabeziak modu askotako disfuntzioak eta aluzinazioak dakartza. Gorputzaren hainbat funtziok loa behar dute behar bezela funtzionatzeko. Lo-gabezia hori nahikoa luzatu ezkero hil egingo ginateke

Psikologia hitzak etimologia grekoa dauka. Bi hitzen batueraz sortu da. Alde batetik psyché edo arima. Bestetik logos, arrazoia edo ezagutza. Psikologia, beraz, arimaren ezagutzaren zientzia izango litzateke.

Hona hemen eskolan erabiliko dugun definizioa:

Jokabideak eta jokabideok baldintzatzen dituzten gogamen-prozesuak aztertzen dituen zientzia da psikologia.