Antes y después de conocer el cerebro-ri buruzko galdera-sorta

Antes y después de conocer el cerebro Eduard Punset zientzia-dibulgatzaileak zuzenduriko Redes telebista saioaren 85. atala da. Punsetek Carlos Belmonte neurofisiologoa elkarrizketatzen du oraingo honetan burmuinari buruz ikasteko.

Burmuinaren ikerketak nolakoak garen ulertzen eta gure gizarte-jokabidea hobetzen lagunduko digu.
—Carlos Belmonte

Antes y después de conocer el cerebro-ren arabera, erantzun honako galderei

  1. Memoriaren fidagarritasunaren inguruan. Zergatik ez dira fidagarriak batzutan epaietan lekukoek egindako deklarazioak? Zeintzu gabezi ditu gure burmuinak? Zein da fidagarritasun gabezia horren ondorio larria? Zein izan beharko litzateke etorkizuneko justiziaren funtsa? Zer eta nola egin beharko luke?
  2. Burmuinaren inguruan. Zertaz arduratzen da lobulo frontala? Zer gertatzen da gaizki funtzionatzen duenean? Aldagarria edota plastikoa al da gure burmuina? Zer gertatzen da 23 urte dugunean? Zein garrantzi dauka nerabezaroak burmuinaren taxueran?
  3. Psikopatiaren inguruan. Zeintzu dira psikopaten ezaugarri nagusiak? Zergatik jokatzen dute egiten duten moduan? Nola ekidi daiteke norbait psikopata bihurtzea?
  4. Minaren inguruan. Zein da minaren funtzioa? Nola konpontzen zuten lehen minaren arazoa? Populazioaren zein proportziok erabiltzen ditu analgesikoak? [1] Populazioaren zein proportziok dauka mina jarraian? Zein da min kronikoaren arazoa? Zer da min neuropatikoa?
  5. Zergatik jokatzen dugu besteen antzera?
  6. Beldurraren inguruan. Non sortzen da bildurraren emozioa? Zein irtenbide hartzen dugu bildurraren aurrean? Zer da tunel efektua David Berengeras-en arabera, eta zein ondorio dauka gure portaeran?
  7. Ikerketa. Zein da burmuinaren konplexutasuna aztertzeko bidea? Zer lortu dute ikerlariek alor horretan?
  8. Gogoeta egin ezazu ikusitakoaz eta idatz ezazu zer ikasi duzun.

Erreza da burmuina txartzea eta zailena hobetzea. —Carlos Belmonte

Klasean eztabaidatu ondoren pasatu ezazu garbira ordenagailuz eta posteatu itzazu zure erantzunak komentario bezela horri honen bukaeran.


  1. Wikipediaren arabera analgesikoak

    mina kentzeko edo gutxitzeko erabiltzen den farmakoen multzoa da, potentziaren arabera mailatan sailkatzen direnak. Izan ere, hasierako mailakoak “aspirina” eta parazetamol ezagunak daude, azken mailakoen artean morfina dugun bitartean.  ↩