Entzefaloari buruzko hiru ikerketa interesgarri

Dok. #009 | 2012–10–15

Allan Jones-en proiektua

Allan Jones Entzefaloaren Zientziarako Allen Institutuan egiten du lan. Bertan emaileen entzefaloak aztertu eta Interneten, dohan eta modu irekian, zientzilari guztien eskutan jartzen dute lortutako informazioa. Hitzaldi honen hasiera ikusiko dugu entzefaloa nolakoa den eta nola ikertzen den ikusteko, oso irudi esanguratsuak baititu.

Hitzaldia berriro hemen ikus dezakezu. Bertan gaztelaniazko azpitituluak, hitzaldi osoaren transkripzioa eta hainbat link interesgarri aurkituko dituzu. Hitzaldia jaitsi dezakezu gaztelaniako azpitituluekin batera.

Vilayanur Ramachadran entzefaloren zauriei buruz

Ramachandran Kaliforniako Unibertsitateko Entzefaloaren eta Kognizioaren Zentroa-ren zuzendaria da. Hitzaldi honetan hiru delirio ezberdinetatik abiatuta entzefaloaren funtzionamenduari buruzko aztarnak ematen dizkigu.

Hemen daukagu kilo eta erdiko gelatina-masa, eskutartean eduki dezakezuna eta ezpazioaren zabalera kontenplatu dezakeena. Infinituaren esanahia kontenpla dezake ta berau infinituaren esanahia hausnartzen kontenplatu. —Vilayanur Ramachadran

Hitzaldiari buruzko galderak:

  1. Capgras-en gaitzari buruz. Zertan datza Capgras-en gaitzak sortutako delirioa?
  2. Zergatik gertatzen da, benetan Ramachandra-ren ustez?
  3. Zertarako balio digu sistema linbikoak?
  4. Zer gertatzen da Capgras-en gaitza duen pertsona ikusmenarekin ama bezela identifikatzen ez duen pertsonak telefonoz deitzen badio? Nola erreakzionatuko du? Zergatik?
  5. Gorputz-atal fantasmari buruz. Zergatik besoa moztu zaien gaixoen erdiak galdutako besoa mugitzeko gai dela dio eta beste erdiak besoa mugiezinik dabilela eta horregatik mina sentitzen duela?
  6. Nola senda daiteke mugitu ezin dezakegun gorputz-atal fantasmaren mina?
  7. Sinestesia-ri buruz. Zer da sinestesia?
  8. Zein da bere kausa?
  9. Zergatik da zortzi aldiz sarriagoa sinestesia artisten artean?

Hitzaldia berriro hemen ikus dezakezu. Bertan gaztelaniazko azpitituluak, hitzaldi osoaren transkripzioa eta hainbat link interesgarri aurkituko dituzu. Tamalez gaztelaniako azpitituluak ez daude oraindik jeisteko eskuragarri.

Christopher deCharms entzefaloaren iharduera eskaneatzeari buruz

Hitzaldia berriro hemen ikus dezakezu. Bertan gaztelaniazko azpitituluak, hitzaldi osoaren transkripzioa eta hainbat link interesgarri aurkituko dituzu. Hitzaldia jaitsi dezakezu gaztelaniako azpitituluekin batera.

Hitzaldiari buruzko galdera

  1. Zein da deCharms-en arabera etorkizunean arazo neurologikoak konpontzeko erabiliko dugun modua?

Erantzun itzazu azken bi hitzaldi hauei buruzko galderak eta jar itzazu blogean.