Hipnosia

Hipnosiaren gora-beherak

Hipnosia trantzean beste baten eraginaren menpe gauden egoera da. Trantze hori da hipnosia kontzientzia egoera aldatu bihurtzen duena. Hipnotizatzailearen aginduetara harkor badaude ere, hipnotizatuek edozein gauza egin dezaten lortzea ezinezkoa da. Salbuespen eta berezitasun hauek daude:

  • Ez dute portaera antizozialik adieraziko
  • Ez dute beraien buruaren kaltetan ezer egingo
  • Ez dute beraiei buruzko sekreturik esango
  • Gezurrak ezateko gai dira
  • Ezin da inor bere borondatearen aurka hipnotizatu

Esan bezala hipnotizatuak izateko “baimena” eman behar diogu hipnotizatzailari. Hala ere populazioaren %5-%20ak errestasun handiz sartuko dira hipnosian. Bestalde %15arentza zaila izango da hipnosian sartzea, nahi badute ere. Gainerontzekoak bitartean daude.

Erraz hipnotizatuak izateko gai direnak sarritan egunez ere amesten dute denbora oso luzean eta irakurtzerakoan edo musika entzuterakoan kanpo errealitatearekin kontaktua galdu egiten dute. Kontzentrazio sakonera erraz heltzen diren pertsonak dira.

Hipnosia benetan kontzientzieren egoera berezi bat den edo ez ez dago erabat argi: portaera aldatu egiten da (irudiak eta egoerak bizitzeko errestasuna, besteek esandakoari errezago men egitea, etab.) eta burmuinaren patroi elektrikoa ere aldatu egiten da: BAINA ez dago bestelako aldaketarik. Nahikoak al dira aipatutakoak? Denbora pasa ahala aldeko eta kontrako posizioak muturrera jo dute.

Hipnosiaren erabilerak

Argi dagoena, bestalde, honakoa da: hipnosiak arrakasta izan duela hainbat efektu lortzeko.

  1. Minaren kudeaketa: bereziki sufrimendu kronikoak hobetzeko, gaixoak mina gutxitu edo desagertu denaz konbentzitu daitezke. Gaixoak beraien buruak hipnotizatzen ikas dezakete. Bereziki egokia da, gainera, erditzerakoan eta umeekin.
  2. Erretzeari uztea: alkohola eta drogen erabilerarekin bukatzeko ez du orain arte arrakastarik lortu, baina tabakoaren kasuan posible da uzten laguntzea tabakoak usain eta gustu txarra daukala erretzailea konbentzituta.
  3. Gogoaren eritasunak tratatu: ansietatea, norberaren irudi makala edota pentsamendu negatiboak uxatzeko.
  4. Polizi-ikerketetan laguntzea: matrikula batetaz oroitu zen tipo bat Kaliforniako bahiketa kasu batean. Baina oroimena era bat fidagarria ez den modu berberean, hipnosia bera ere ez da erabat fidagarria.
  5. Atleten errendimenduaren hobekuntza. Hobeto bateatzea lortu dute hainbat jokalarik kontzentrazioa hobetuta hipnosiaren bidez.