Ikastea (1): baldintzapen klasikoa



Zer da ikastea?

Ikasteak sekulako garrantzia dauka gizakion bitzitzetan. Jakin badakigu sinesten, pentzatzen eta egiten dugunaren gehiengoa ez dela guk sortutakoa, besteengandik hartutakoa baizik. Gogoratu ezazu filosofian ikasitako sozializazio kontzeptua! Ikasi aurretik ez genekien edo egiten ez genuen zerbait gureganatu egiten dugu ikasketa prozesuaren bidez.

Are gehiago: zuen adineko nerabeen identitatearen parte handi bat ikasle izaten datza. Eta egia da eskolan (erabilgarriak) diren gauza asko ikasten dituzuela. Baina hasiera-hasieratik planteatu nahi dizuet eskolan jasotako eduki eta jarreretaz aparte beste gauza askotaz arituko garela. Argi dago ikaste prozesua ulertu ondoren zure eskola-ikasketak hobetzeko estrategiak erabiltzeko gai zango zarela. Baina ikastea askoz ere prozesu sakonagoa da.

Ikus dezagun adibideren bat. Euskadiko gailurrik altuenen izenak edo Espainiako probintzien hiriburuak zeintzuk diren ikas dezakegu. Baina planteatu al diozue zuen buruei inoiz…

  • Maitatzen ikasi dugula? (Edo maiteminduta gaudela ustea ere ikasitakoa dela).
  • Pentsatzeko ezinbestekoa den hizkuntza ikasitakoa dela?
  • Oinetakoen lokarriak lotzen ikasi duzula edo goilara erabiltzen?
  • Sugeei beldur izaten ikasi duzula?
  • Gezurrak esaten ikasi, ikasten dugula?

Ikasgai honetan eta hurrengoan datuak baino ikasitako jokabideen inguruan arituko gara, eta ez eskolako ikasketetaz.

Ikastearen definizioa

Ikastea esperientziak portaeran ekarritako aldaketa behin-betikoa da. Hau da, zerbait ikasi aurretik modu jakin batean jokatzen genuen, eta ikasi ondoren, beste modu batean jokatzen dugu.

Nola dakigu, bada, jokabide jakin bat ikasitakoa den edo, behintzat, ikasteak moldatu duela? Beste modu batean esanda: jokabidea ikasitakoa da edo berezkoa dugu?

Habituazioa

Ikasteko modurik sinpleena habituazioa da. Habituazioa estimulu jakin bat errepikatzearen ondorioz gertatzen den erantzunaren murrizketa da. Honi ezker ezaguna zaigun informazioari jaramonik ez egitea eta informazio berriari arreta ematea da posible.

Ume txikiek panpin koloretsu berri baten aurrean interes itzela adieraz dezake. Baina laster galduko dute interes hori panpina behin eta berriro ikusi ezkero.

Helduek ere habituazioaren menpe gaude. Ezkonberriek, kasu, laister ahaztuko dute ezkon-eraztuna daramatela.

Ikasterik gehiena, bestalde, habituazioa baino askoz ere konpleuxuagoa izan ohi da. Ikaste-prozesuen estreineko ikerketak Aristotelesen garaikoak badira ere psikologiaren guneetariko bat izan dira hogeigarren mendearen hasieratik Iván Pávlov-i ezker. Pávlov-ek sortu zuen baldintzapen klasikoa izeneko ikastearen azalpena.

Baldintzapen klasikoa

Iván Pávlov (1849–1936) Nobel saridun psikologo errusiar bat izan zen. Pávlov txakurren sabelen azidoen eta listuaren jariaketa janari mota eta kantitate ezberdinen ahorakinarekin daukan harremana ikertzen zebilela fenomeno bitxi batetaz jabetu zen: batzutan jariaketa hoiek txakurrek inolako janarik jan baino lehen gertatzen ziren. Janaria ekarri ohi zuen zintzilaria bera ikusteak edo honek egiten zituen oin hotsak entzuteak abiarazten zuen erantzuna.

Fenomeno honek dituen inplikazioetaz jabetu zelako pasatu da Pávlov psikologiaren historiara. Txakurren erantzuna ez zela bakarrik behar biologiko batean bakarrik oinarritzen ezarri zuen. Hau da, listua jariotzea ez zela bakarrik gose kontua. Ikasitako jokabidea zela zioen Pávlov-ek. Hau azaltzeko teoria bat sortu zuen, baldintzapen klasiko izena hartuko zuena.

1. irudia. Iván Pávlov psikologo errusiarra, baldintzapen klasikoa formulatu zuena.

1. irudia. Iván Pávlov psikologo errusiarra, baldintzapen klasikoa formulatu zuena.

Fenomenoaz ohartuta Pávlov-ek honen ikerketa sistematikoari ekin zion eta txakurrekin esperimentatzen jarraitu zuen. Oraingo honetan listuaren jarioa jasotzen zuen hodia jarri zuen txakurraren ahoan.

2. irudia. Pávlov-en txakurretariko bat psikologoaren jaioterria den Errusiako Ryazan herrian dagoen Pávlov Museoan. Hodia kirurgikoki ezarri zioten txakurrari.

2. irudia. Pávlov-en txakurretariko bat psikologoaren jaioterria den Errusiako Ryazan herrian dagoen Pávlov Museoan. Hodia kirurgikoki ezarri zioten txakurrari.

Ondoren, txirrina jo eta segundu batzuk igaro eta gero, haragia ematen zion txakurrari. Behin eta berriro errepikatu zuen hau, beti ere denbora berbera pasatzen zelarik txirrina jo eta haragia ematearen artean. Azkenean txakurrak txirrina entzuten zuenean listua jariotzen zuen haragirik ageri ez bazen ere. Argi dago azkeneko hau ez dela txakurrarentzat berezko erantzuna edo erantzun naturala. Zergatik jario beharko luke listurik txirrina entzuterakoan? Horrela irakatsi diotelako! Bestela esanda, baldintzatua izan delako.

Baldintzapenaren aurreko egoera

Hona hemen baldintzapenaren funtzioanamendua. Gogora ezazu esperimentuaren helburua txakurrari txirrinaren aurrean listua jario dezan irakastea dela.

Baldintzapena gertatu aurretik txirrinaren soinua estimulu neutroa (EN) da, hau da, bilatzen ari garen erantzuna ekartzen ez duena. Txirrina entzuten duen txakurrak berez belarriak tente jartzen ditu eta adi jartzen da. Erantzun horrek ez dauka listuaren jarioketarekin inongo harremanik eta horregatik harremanik gabeko erantzuna dela esango dugu.

Haragia, bestalde, baldintzatugabeko estimulua (BGEs) da, ez baitiogu txakurrari haragiaren aurrean listua jariatu behar duela irakatsi beharrik: berez edo naturalki ematen duen erantzuna da. BGEs honen ondorioz txakurrak salibatu egingo du baldintzatugabeko erantzuna (BGEr) emanda.

Baldintzapen prozesua

Txakurrari nahi dugun jokabidea irakasteko txirrina (EsN) eta haragia (BGEs) bata bestearen atzetik aurkeztuko dizkiogu. Ondorioz txakurrak BGEr emango du hasiera batean. Baina behin eta berririo errepikatzen badugu estimulu hauek elkarrekin ematea, azkenean txakurraren erantzuna baldintzatuko dugu. Beste modu batean esanda, txakurrak txirrina entzun ondoren janaria datorrela dakienez listua jariotzen hasiko da… txirrina entzute hutsarekin. Txakurra entenatu dugu.

Baldintzapenaren ondoren

Txakurra entrenatuta dagoenean txirrinaren hotsa ez da estimulu neutroa (EN), baldintzatutako estimulua baizik. Nahi genuen jokabidea abiarazteko ikasitako estimulu, hain zuzen. Eta lortu nahi genuen erantzun hori, jakina, oraindik ere baldintzatugabeko estimuluaren (BGEs) aurrean gertatzen da. Baina lortu duguna txakurrak txirrin-soinuaren entzute hutsarekin baldintzatutako erantzuna (BEr) ematea da. Txirrina entzutean txakurrak listua jariotzen du, ondoren haragirik ez badator ere.

Hiztegi teknikoaren laburpena

Honako puntu hauek orain arte erabilitako hiztegi teknikoa hobeto ulertzen eta ikasten lagundu beharko zintuzke.

  • Baldintzatua = ikasitakoa; baldintzatugabea = ez ikasitakoa edo berezkoa.
  • Baldintzatugabeko estimuluek baldintzatugabeko erantzunak ekartzen dituzte.
  • Baldintzatugabeko estimuluak eta baldintzatugabeko erantzun pareak ikasigabekoak eta entrenamendurik gabekoak dira.
  • Baldintzapenaren bitartez neutroa zen estimulua baldintzatutako estimulu bihurtzen da.
  • Baldintzatutako estimuluak baldintzatutako erantzunak ekartzen dituzte, eta baldintzatutako estimulu eta baldintzatutako erantzun pareak ikastearen eta entrenamenduaren ondorio dira.
  • Baldintzatugabeko erantzunak eta balnditzatutako erantzunak antzekoak dira (salibazioaren kasuan bezela), baina baldintzatugabeko erantzuna berez edo naturalki gertatzen da, eta baldintzatutakoa ikasitakoa da.

Baldintzatutako erantzunaren desagertzea

Baldintzatutako estimulua (BEs) baldintzatugabeko estimuluarekin (BGEs) batera agertzeari uzten dionean, hau da, ikaste prozesua edo entrenamendua bukatzen denean, baldintzatutako edo ikasitako erantzuna desagertzeko joera dauka. Batzutan erabat desagertzera heltzen da. Izan ere BEs-aren eta BGEs-aren arteko harremana erabat artifiziala da. Edo Pávlov-en txakurrak txirrina entzundakoan inoiz berriro ere haragirik jasotzen ez badu betiko listua jarioko zuela uste al zenuten?

Ikasitako portaera erabilgarria edo onuragarria denean baldintzatutako erantzunaren desagertzea negatibotzat har dezakegu. Baina desagertzeak badu bere alde positiboa ere, bere funtzioa, hala esatearren, baldintzatutako erantzuna trauma edo fobia bat denean.

Desagertze hori, hala ere, ez du zertan betirako izan beharrik. Berreskuratze espontaneoa izeneko fenomeno bat gerta daiteke. Hau da, bestelako entrenamendu berririk gabe baldintzatutako erantzuna gertatzea. Hori da drogen menpekotasunaren desagertzearen zailtasunaren arrazio nagusietariko bat.

Orokortzea eta bereiztea

Pávlov beste fenomeno bitxi batetaz jabetu zen txakurrekin esperimentuak egiterakoan: txirrinaren soinuarekin batera listua jariotzen ikasi zuten txakurrek txirrinaren antzeko beste soinu batzuekin ere salibatu egiten zuten, hala nola kanpai baten soinuarekin.

Portaera hori estimuluen orokortzeari esker gertatzen da. Estimuluen orokortzea baldintzatutako erantzuna jatorrizko baldintzatutako estimuluaren antzeko beste estimulu baten atzetik datorrenean gertatzen da. Zenbat eta antzeragoak izan bi estimulu hauek, gero eta estimuluen orokortzea gertatzeko aukera handiagoak.

Ondoren ikusiko dugu Albert txikiaren kasuan, arratoiei beldurra izateko baldintzatua izan bazen ere beste edozein gauza txuri eta iletsuen aurrean beldurra sentitzen zuen. Untxien aurrean, kasu. Estimuluen orokortzearen printzipioaren arabera, ordea, bildur hori ez litzaioke txakur beltzei aplikatuko, txakur beltzak arratoi txuriekin alderatuta oso ezberdinak direlako. Ezberdinegiak.

Estimuluen orokortzeari esker argi gorrien aurrean gelditu behar dugula ikasten dugu, kolore gorriaren tonua edo argiaren irudia jatorrizko semaforoaren ezberdinak badira ere.

Bestalde estimuluen bereizketa ere gertatzen da. Pávlov-en txakurrek ez zuten edozein soinu edo zarataren aurrean baldintzatutako erantzuna adierazten. Bereizketa horri ezker nahigabeko erantzunak edota erantzun arriskutzuak ekidi ditzakegu. Izan ere buztana mugitzen duen eta soinu mehatsugarriak egiten dituzten txakurraren artean bereiztea garrantzitsua da, ezta?

Baldintzapenaren printzipioak giza portaerari aplikatuta

Gizakiok hainbat gauza baldintzapenaren bitartez ikasten ditugu. Izan ere txakurrek listua jario dezaten ez dauka inolako aplikazio praktikorik, baina demostratu demostratu da gizakiongan ere funtzionatzen duela.

Albert txikiarekin egindako saiakera

1920an John B. Watson psikologo konduktistak eta Rosalie Reyner bere laguntzaileak Albert ume txikiarekin esperimentu bat egin zuten baldintzapenak gizakiongan efekturik ba al zuen aztertzeko.

Albert txikiak urte batera heldu baino lehen baldintzapen esperimentu baten subjektu izan zen. Watsonen helburua umea baldintzatzea zen: arratoiei bildurra izatea sustatu nahi zuten. Beste modu batean esanda, arratoiei beldurra izaten irakastea. Esperimentuari hasiera eman baino lehen umeak untxi eta arratoiekiko inolako beldurrik ez zuela bermatu zuen eta ondoren berriz arratoi txuri bat erakutsi ahala zarata desatsegina (BGEs) egiten zuen Watsonek metalezko barra batekin. Metalezko barraren zarata desatseginak eta arratoi txuriak asoziatu zituenean arratoi txuriak baldintzatutako estimulu (BEs) bihurtu zen. Horregatik baldintzapena gertatu ondoren Albert txikia, gixajoa, lehen inolako erantzun negatiborik sortarazten zion arratoiaren aurrean (EsN) negarrez hasten da arratoiei (ikasitako) bildurra dielako (BEr). Are gehiago, orokortzearen printzipioaren arabera Albert-ek bildurra garatu zuen iletsuak diren beste animaliei, hala nola untxiei. Eta baita txuriak diren beste objektu batzuei.

3. irudia. Albert txikiaren esperimentuaren inguruan Watsonek grabatutako filmeetan oinarritutako irudia.

3. irudia. Albert txikiaren esperimentuaren inguruan Watsonek grabatutako filmeetan oinarritutako irudia.

Gaur egin horrelako esperimentuak inmoraltzat hartzen dira eta ezingo lirateke errepikatu. Hala ere baldintzapen klasikoa gizakiongan funtzionatzen duela ezarri zuen psikologo estatubatuarrak. Watsonek ondoren beldurra kentzeko bestelako entrenamendua frogatu nahi zuen baina Albert txikiaren amak hori lortu baino lehen bere semea esperimientuetatik atera zuen.

Beste adibide eta aplikazio batzuk

Jokaera-terapiak.

Ekiditu nahi ditugun jokabide batzurekin bukatzeko baldintzapen klasikoaren printzipioak aplikatu daitezke. Funtsean BEr nazkagarri bat, hala nola goragaleak, ekiditu nahi dugun jokabidearekin, alkohola edatea, kasu, lotzean datza. Beraz alkoholaren usaina eta usain nazkagarri bat batera ematen dira pertsonak alkoholaren aurrean nazka sentitu arte. Orokorrean droga-menpekotasuna sendatzeko edo erabiltzen da nazka-terapia hau.

Badago beste jokaera-terapia mota bat, zeinaren arabera BEs saturatu egiten den pertsona. Inoiz gertatu al zaizu gominola gehiegi jateagatik tripako mina izatea eta hortik aurrera gominolarik jan nahi ez izatea? Horretan oinarritzen dira holako terapiak: estimulua gehiegi aurkeztu ondoren hasierako estimuluaren erakargarritasunarekin bukatzea da helburua. Zer gertatuko litzateke erretzeari uzteko egun batean hamar zigarro-pakete erretzera behartuko bazintuzte? Eskerrak ez daukagulako horrelako prozeduraren erabileraren berri. Baina ulertuko zenuten zer esan nahi dudan. Terapia hauek beste batzuk baino efektu azkarragoa dute, baina aipatutakoak bezalako jokabide konkretuetarako balio dute, batik-bat. Menpekotasunak tratatzeko 1932etik aurrera erabiliak izan dira.

Zoritxarrez psikologiak ere terapia hauek kasu desegokietan aplikatzen saiatu da. Garai batean, bereziki 1970. urtearen hamarkadaren inguruan, homosexualitatea sendatzeko saiakeretan erabiltzen zuten. Gaur egun, zorionez, ez da horrelakorik egiten. Are gehiago, gaur eguneko psikologoek homosexualitatearen afirmazio-terapia erabiltzen dute. Honen helburua ez da homosexualak beraien jokabidea alda dezatela, onartu dezatela baizik. Izan ere homosexualitatea ez da gaixotasun mental bat. Are gehiago, norberaren homosexualitatea ez-onartzeak edo ukatzeak berak ekar ditzake bestelako arazo edo menpekotasunak, testuinguru homofobo batean bagaude, bereziki.

Hala ere badaude kasu konkretu batzuk terapia mota berri hau erabiltzea komenigarri ez izatea ekartzen dutenak, hala nola homosexualitatearen aurkako sineste erlijioso sakonak dituzten homosexualen kasuetan.

Gero eta gutxiago erabiltzen badira ere, badago desentsibilizazio sistematikoa izeneko terapia mota bat ere. Fobien kasuan aplikatzen da batez ere. Demagun altuerei beldura, bertigoa, diegula. Gure jokabide normala altuerak ekiditzea da, ezta? Bildurra sortarazten digun estimulurik bizi ezean, ez dugu bildurrik sentituko. Kontua da honekin ez dugula altuerei diegun beldurra sendatzen. Eta badaiteke noizbait nahi ta nahi ez halako egoera baten aurrean egon behar izatean. Horregatik terapeuta batzuk bildurgarria edo fobikoa den estimulu hori modu kontrolatu eta gradualean erabiltzen dute gaixoak pixkanaka-pixkanaka bildur hori gaindi dezan.

Esan bezala beste terapia batzuek ordezkatzen dute gaur egun desentsibilizazio sistematikoa. Horien artean floodinga dago. Floodin-a terapia bortitzagoa eta azkarragoa da, baina ez desentsibilizazio sistematikoa bezain eraginkorra. Gaixoa zuzenean fobiaren objektuaren aurrean jartzen datza, egoerarik txarrenean. Eta erlajazio tekniken bitartez bildur-momentu hori lasaitasunarekin lotzen saiatzen dira. Teknika honen biolentzia dela eta aldez aurretik adostu beharra dago terapeutaren eta gaixoaren artean.

Joseph Wolpe psikologoak kotxeei bildurra zien neska bat kotxean sartu eta ordutan gidatzen ibili zen. Hasieran neska histeriko zegoen, baina azkenerako lasaitu egin zen eta kotxean seguru zegoelaz jabetu. Hortik aurrera kotxeak lasaitasunarekin lotzen zituen.

Kontutan izan ezazue fobiak irrazionalak direla, eta horregatik zaila izaten dela hitzaren bitartez fobiak sendatzea. Nola konbentzitu gaixoa, bada? Horregatik erabiltzen dira baldintzapen klasikoan oinarritutako prozedurak.

Botikei eta drogei baldintzatutako erantzuna

Droga bat hartzerakoan dagoen beste estimulu batek droga horren efektua antzeratzen duen baldintzatutako erantzun fisiologiko bat ekar dezake. Kafeinarekin berarekin gerta daiteke. Batzutan kafea usaintze hutsak adiago jartzen gaitu.

Beste batzutan, ordea, baldintzatutako erantzunaren bitartez drogaren edo medikamentuaren efektua murrizten dugu. Botika jakin bat gorputzaren minarekiko sentikortasuna murrizten badu, gorputzaren sentikortasunaren areagotzea izan daiteke baldintzatutako erreakzio konpentsatzailea. Honen ondorioz minaren kontrako botika honek hasieran egiten zuen efektu (kopuru) berbera errepikatzeko droga kantitate gehiago hartu beharko dugu eta gure burua gaindosia hartzearen arriskuan ikustera hel gaitezke baldintzatutako estimulua faltazen bazaigu. Demagun botika bat beti gela berberean eman digutela. Hospitalean, adibidez. Hospitalean hartzen jarraitzen badugu horrek bakarrik baldintzatutako erreakzio konpentsatzailea abiaraziko du botikaren eraginkortasuna gutxituz. Baina ondoren medikamentua etxean hartu ezkero erreakzio konpentsatzaile hori desagertuko da eta bapatean dosi altuagoak sekulako efektua izan dezake.

Baldintzapen klasikoaren mugak eta kritikak

Pávlov-ek giza-ikasketa guztia baldintzapen klasiko jarraituen ondorio baino ez zela uste zuen. Baina ezin izan da horrelakorik frogatu, eta bere teorian dauden akats batzuk identifikatu dira.

Pávlov-ek estimulu eta erantzunen lotura modu mekaniko batean gertatzen zela uste zuen. Hau da, ez genuela pentsatu behar asoziazio hori ezartzeko. Gaur egun ikastearen teorialariak badakite ikasleak modu aktibo batean baldintzatugabeko estimuluen artean aukeratzen dutela baldintzatutako estimulu jakin batekin.

Demagun txakurra trebatzen ari garenean gela berde batean sartzen dugula txirrina jotzerako orduan eta haragia eman aurretik. Zein bihurtuko da baldintzatutako estimulua, txirrina edo gela berdea?

John García (bai, John García) psikoloaren ikerketek Pávlov-en baldintzapen klasikoaren printzipioetariko bat kolokan jarri dute. Hain zuzen baldintzatugabeko estimulua baldintzatutako estimuluaren aurretik, oso jarraian, gertatu behar dela. Hala izango balitz ondoren azaldutako kasua ez litzateke gertatuko: kakahueteak jan eta ordu batzuetara sabeleko mina izan ondoren kakahueteei iguina hartzea, eta, hortaz, kakahuetei alergia diegulaz jabetzea. John García-ren ikerketek bi estimuluen artean zortzi orduko tartea izatera hel daitekela ezarri dute.

Bestalde baldintzapen klasikoaren arabera estimuluen arteko asoziazioa gerta dadin bata eta bestearen agerpena behin eta berriro errepiaktu behar dela dio. Baina errealitatean, batzutan, esperientzia bakar batek gure jokabidea alda dezake. Hau da, behin estimulua jaso ondoren ikastea.

Koioteak artaldeak lasai utzi dezaten artzaiak ardi-gorpu bat pozoitzen dute. Koioteak ardia jango dute eta pozoiak koioteak tarte baterako gaixotuko ditu, hil gabe. Hau behin gertatzearekin nahikoa da. Hortik aurrera ardi pozoindua daztatu duten koieteek ardiak lasai utziko dituzte. Gu berdin egiten dugu janariak sapore txarra duenean edo gaixotzen gaituenean, eta horrela bizirauteko aukerak areagotzen zaizkigu.

4. irudia. Koiote bat.

4. irudia. Koiote bat.

Argazkien lizentziak