Ikastea (3): baldintzapen klasikoa eta eragilearen arteko konparazioa

Baldintzapen klasikoa

  • Oinarrizko printzipioa: baldintzatutako estimuluaren eta baldintzatutako erantzunaren arteko asoziazioa eraikitzean datza.
  • Jokabidearen oinarria: Nahigabeko, sortzetiko eta berezko jokabidean oinarrituta. Jokabidea baldintzatugabeko zein baldintzatutako estimuluek abiarazten dute.
  • Gertakizunen ordena: Baldintzapenaren aurretik baldintzatugabeko estimulua baldintzatugabeko erantzuna dakar. Baldintzapenaren ondoren baldintzatutako estimuluak baldintzatutako erantzuna dakar.
  • Adibidea: Medikuak ume bati txerto mingarri batzuk jarri ondoren (baldintzatugabeko estimulua) honek umearengan erreakzio emozionala eragiten du (negar egin eta bildurra izan, baldintzatugabeko erantzuna), eta umeak erreakzio emozionala (negar egin eta bildurra izan, baldintzatutako erantzuna) adieraziko du mediku bat ikusten duen bakoitzean (baldintzatutako estimulua).

Baldintzapen eragilea

  • Oinarrizko printzipioa: Indartzea aurretik doan jokabidearenkfrekuentzia areagotuko du; zigorra aurretik doan jokabidea murriztu egingo du.
  • Jokabidearen oinarria: Organismoak (subjektuak) nahita iharduten du bere ingunean nahitazko emaitza lortzeko. Jokabidearen edo erantzunaren ondoren jokabide bera berriro gertatzearen probabilitatearen areagotze edo murriztea jokabidearen beraren ondorioen araberakoa da.
  • Gertakizunen ordena: Indartzaileak jokabidearen gehietzea dakar; zigorra, aldiz, murrizketa.
  • Adibidea: Asko ikasi ondoren 10 ateratzen duen ikasea (indargarri positiboa) hurrengoan gogor ikasteko joera izango du. Azterketa egunaren aurretik parrandan joan eta azterketa suspenditzen badu (zigorra) hurrengo azterketaren aurretik parrandan joateko joera gutxiago izango du.