Pertsonalitatea (1): Sigmund Freud-en teoria psikoanalitikoa



Inkonzientea

Sigmund Freud (1856–1939) neurologo eta psikologo austriarrak teoria psikoanalitikoa garatu zuen XX. mendearen hasieran. Honen arabera konzientea gure esperientzia psikologikoen eta konfigurazioaren parte txiki bat baino ez da. Gure jokabidearen parte handi bat, aldiz, inkontzienteak bultzatzen du. Inkontzientea jabetzen ez garen oroimenek, ezagutzak, usteak, sentimenduak, bulkada, instintuak eta abarretakoak dira, gure pertsonalitatearen parte direnak. Hauek inkontzientean izkutatu egiten ditugu, hainbatetan kaltegarriak zaizkigulako. Horrela izango ez balitz pairamena eta gatazkak sortuko lituzkete. Imagina ezazu zer nolako sufrimendua ekar lezake bizi izan digun esperientzia txarretaz kontziente izatea denbora guztian. Inkontzientea segurtasun lekua da mehatxugarriak diren memorientzat.

Egoera berezi batzuetan inkontzientearen disdirak ditugu, hala nola ametsetan, fantasietan eta lapsusetan. Baina kasu berezi hauetan inkontziente ez da azaleratzen den moduan, baizik eta interpretatu beharreko sinboloen bitartez.

Kontzientearen eta inkontzientearen artean prekonzientea dago. Izan, prekonzientea inkonzientearen parte bat da, baina mehatxugarria edo kaltegarria ez den informazioz osotuta. Horregatik erraz bihurtu dezakegu konziente. Adibidez: 2 + 2 = 4; gaur goizean kafesnea gosaldu duzula.

Nortasunaren estruktura

Gure nortasuna hiru osagarrik eratzen dute id, ego eta superego. Hiru osagarri hauek elkarren arteko harremanak dituzte, baina ez dira entzefaloaren hiru parte ezberdinetan kokatzen: entzefalo osoaren funtzionamendua azaltzeko erabiltzen dugun eredu abstraktu bat dira.

1. irudia. Icebergaren analogiaren bitartez kontziente, prekontziente eta inkontzientea eta id, ego eta superego-aren arteko harremana irudika dezakegu.

1. irudia. Icebergaren analogiaren bitartez kontziente, prekontziente eta inkontzientea eta id, ego eta superego-aren arteko harremana irudika dezakegu.

Id

Gure pertsonalitatearen barrenean berarengan presioa ezartzen duen energia psikiko amaigabea daukagu[1]. Id-a jaiotzetik daukagun pertsonalitatearen alde gordin eta basatia da, antolaketa eta estruktura logikorik gabekoa, instintu primitiboen bulkadak sortutako tentsioak murriztearen funtzioa duena. Instintu hauek gosea, sexua, agresioa eta bihotzkada irrazionalak dira.

Id-a plazerraren printzipioaren arabera funtzionatzen du, tentsioaren bapateko murrizketa eta betetasunaren maximizazioa bilatzen dituena. Baina errealitateak plazerra lortzea ukatzen digu gehienetan: ezin dugu gose garen bakoitzean jan edo tentsio sexuala noiznahi askatu. Horregatik Freud-ek pertsonalitatearen beste parte bat dagoela proposatzen du: ego-a

Ego

Ego-a jaio eta gutxira hasten da eratzen. Id-aren desioak eta kanpoko mundu objektiboko errealitatea orekatzen saiatzen da. Errealitate- printzipioaren arabera funtzionatzen du: instintuen energia mugatu eta kontolatu egiten du gizabanakoa seguru mantentzeko eta gizartean integratua egon dadin. Gure pertsonalitatearen alde exekutiboa edo eginkorra da: erabakiak hartzen ditu, ekintzak kontrolatzen ditu eta id-ak baino arazo konplexuagoak ebazteko erabiltzen dugu.

Superego

Haurtzaroaren bukaera aldera sortzen da pertsonalitatearen azken estruktura hau. Gizartearen balioen barneratzean datza: zer den zuzena eta zer okerra. Beste pertsona batzuren eraginak sortzen du, hala nola gurasoak, irakasleak eta garrantsizko beste pertsona batzuk. Superni-a kontzientzia (morala) du barne. Kontzientzia moralak gizarteak desegokitzat dituen jokaerak egin ez ditzagun bermatzen du errua sentitzearen bitartez. Supernia-k id-etik datorren jokabidea kontrolatzen laguntzen digu gure jokaera bertutetsuago eginda gizartearen begitan, ez hain gurekoia.

Oreka

Zera eta supernia ez-realistak dira, gizarteak inposatutako muga praktikoa ez bait dituzte kontutan hartzen. Superego-a bakarrik funtzionatuko balu perfekzionistak izango ginateke, egunerko bizitzan egin behar diren erabakiak hartzen utziko ez gintuzkeena. Mugarik gabeko id-ak, ostera, gizabanako primitiboak sortuko lituzke, plazerra baino ez dutenak bilatzen eta momentu orotan plazerra lortu nahiko luketenak. Nia, beraz, id-a eta superego-aren arteko biartekari orekatzailea da.

Pertsonalitatearen garapena: fase psikosexualak

Orain arte aztertu dugun nortasunaren estruktura haurtzaroan zehar garatzen da bost etapa psikosexualen bitartez. Etapa bakoitzean indibiduoak gizartearen eskaeren eta beraren bulkada sexualen arteko gatazka bizi du. Behar sexual hauek plazerra sentitzean datzate, ez lizunkeria hutsean.

Freuden arabera etapa jakin bateko gatazka konpondu ezean finkapena gerta daiteke. Hau da, behar den etapan gainditu edo konpondu gabeko gatazka ondorengo etapetan irautea. Finkapena beharrak nahiko ase ez ditugulako edo gehiegi ase ditugulako sor daitezke. Freud-en teoriak haurtzaroko esperientziak eta zailtasunak helduen pertsonalitatean izan ditzaketen eragina azaltzen du, gertzatzen diren garapen etaparen arabera.

Teoria honen arabera etapa bakoitza funtzio biologiko jakin batekin eta plazer iturri jakin batekin daude lotuta. Hona hemen etapen sekuentzia.

1. fasea: fase orala

Ume jaiotzen denetik 12–18 hilabete dituen arte doan etapa da. Ahoa da umearen plazerraren gunea: umeak harrapa dezakeen edozer mihazkatu, haginka egin eta xurgatu egingo du. Hau horrela izanda ulergarria da etapa honetako konfliktu nagusia biberoia edo titia kentzea izatea.

Negar egiten duen bakoitzean elikatua izateak edota nahikoa elikatu ez izatek ekar dezake finkapena. Umeak ikasi eta onartu beharko du ez dela errealista nahi duen guztietan elikatua izatea.

Finkapena aho-jardueratan interesatutako heldua eman dezake: jan, hitz egin, erre, txiklea jan, boligrafoen tapoia xurgatu… edo modu sinboliko batean sarkastikoa (hozka egin) edo edozein gauza jasateko gai izatea (edozer irentsi), manipulatzailea izatea…

2. fasea: uzkiaroa

12–18 hilabetetik 3 urterarte joan ohi da. Plazerraren gunea ahotik uzkira pasatzen da. Umeak zekulako plazerra lortzen du gorozkiak atxiki eta kanporatzearekin.

Mendebaldean garai honetan garbitasun-entrenamendua jasotzen dute umeek. Entrenamendu hau zorrotzegia bada, finkapena sortarazi dezake eta heldu oso puntualak, ordenatuak edo zurrunak diren helduak sortu. Edo kontrakoa: arduragabeak, axolagabeak edo ordenik gabekoak.

3. fasea: zakilaroa

Zakilaroa 3 urtetatik 5–6 urterarte doan fasea da, zeinetan plazerraren guneasexu-organoetan datza. Hain zuzen organu hauek laztantzean.

Edipo konplexua

Garai honetan umeak edipo konplexua deituriko konfliktu garrantzitsu bat konpondu behar dauka. Arreta genitaletan zentratuta duenez nesken eta mutilen arteko ezberdintasun fisikoetaz ohartzen hasten da. Mutilak amak erakarrita sentitzen dira eta horren ondorioz aita lehiakide moduan ikusten dute. Baina aita arerio botoretsuegia izanik mutilak aitak mendekua hartu behar duela eta mehatsuaren iturria moztu behar duela uste du. Hau da, bere zakila. Zakila galtzearen bildurrak irentze- edo kastrazio-konplexua sortzen dio mutilari.[2]

Horren handia da antsietatea azkenean umeak bere amarekiko nahiak erreprimitu eta aitarekin identifikatzen dela. Identifikazioa beste pertsona baten antzarik handiena izatearen prozesua da. Horretarako pertsona horren jokaera, usteak eta balioak imitatzen dira. Aitarekin identifikatzean umeak lortu ezin dezakeen amaren antzeko emakume bat aurkitzea espero du.

Emakumezkoen Edipo konplexua

Neskek prozesu ezberdin bat jarraitzen dute, emakumezkoen Edipo konplexua bezala ezagutzen dena. Aitarekiko sexu-erakarpena sentitzen hasten dira eta honekin batera penis-inbidia. Neskek falta zaien atal anatomikoa izatearen irrika garatuko lukete Freud-en ustetan, eta falta hori amari leporatuko liokete. Nola edo hala ama beraien kastrazioaren erantzuleak izango lirateke. Freud-en kritikoek emakumezkoen gutxiagotasuna proposatzea leporatu zioten honegatik. Edozein kasutan neskek ere sexu bereko gurasoarenganako sentimendu onartezinak ebatzi beharko dituzte. Horretarako ama bezelako jokabide, jarrera eta balioak praktikatuko dituzte.

Etapa honetan Edipo konplexua ebazten ez bada sexu-jokabide desegokia eta kontzientzia ez garatzea gerta daiteke.

4. fasea: latentziaroa

5–6 urtetatik pubertarorarte irrika sexual kontziente zein inkontzientea desagertu egiten da. Lokartuta geratzen da, horrela esatearren. Fase honetako finkapenak betegabeko sexualitatea ekar dezake.

5. fasea: ernalkinaroa

Nerabezaroarekin batera sexualitatea berpiztu egiten da hil arteko azken fase honetan. Sexualitate berri hau helduen sexualitatea da, sexu-harremanena, hain zuzen. Fase honetako finkapenak frigidotasuna, inpotentzia eta betegabeko harremanak ekar ditzake.

Defentsa-mekanismoak

Freud-en pertsonalitatearen dinamikari buruzko teoriak bere pazienteen arazoak konpontzeko saiakeretan oinarritzen dira, bereziki antsietateari dagozkionak. Antsietatea esperientzia emozional negatibo bizia da, ego-aren arrisku-seinalea.

Antsietateak jatorri errealista izan dezakeen arren, erasorako prest dagoen suge batek sortuko ligukena, kasu, antsietate neurotikoa ere izan daiteke. Antsietate neurotikoa id-etik abiarazten diren bulkada irrazionalak kontrolagaitz bihurtzen direnean sortzen da. Antsietatea deserosoa eta desatzegina denez bere aurkako defentsa mekanismo batzuk garatu ditugu. Horien arten errepresioa da nagusi. Errepresioa nahikoa ez denean beste defentsa-mekanismo batzuk erabiliko ditugu.

  1. Errepresioa. Onartezinak edo deserosoak zaizkigun id-aren bulkadak inkontzientean izkutatzen ditugu. Kontzienteki jorratu beharrean ez-ikusiarena egiten dugu. Honen adibide haurtzaroan izandako sexu-abusuak izan daitezke. Kontzientziak ez daki pertsonentzat horren mingarriak izan daitezkeen esperientziak nola integratu eta nola zentzua eman. Hortaz gertatu izan ez balitz bezala egingo dugu eta nolabait kontzientetik kanporatuko dugu. Bizipen hori ahaztu izan bagenu bezala jokatuko dugu, baina egitan esperientzia hori gure inkontzientean iraungo du eta gure pertsonalitatean eta egunerokotasunean izan dezake eragin. Lapsusen bitartez, ametsetan, fantasietan edo beste forma sinbolikoren baten bidez azaleratuko dira, kontzienteki gogoratu ezin badezakegu ere.
  2. Erregresioa. Aldi baterako ego-aren aurreko faseren batera itzultzea modu heldu batean erreakzionatu beharrean. Adibidez hanka zartzerakoan ume baten pataleta hartzea.
  3. Lekualdatzea. Nahi ez dugun sentzazio edo pentsamendua mehatxuagarria den pertsonatik ahulago batera berbideratzen dugu. Demagun norbaitek haserrea sortarazten digula. Zuzenean borrakatu baino pertsona horrekin lehia gaitezke kirolaren edo negozioen bitartez. Edo sarkasmoaren bitartez. Batzutan agresioa gure haserrearen jotorriarekin zerikusik ez duen norbaitekin pagatzen dugu. Nebak arrebari errieta egin eta ohikatu eskolan irakasleak nota txarra eman diolako eskolan. Edo beste objekturen baten aurka jo dezakegu. Haserre dagoena kuxin bat jipoitu dezake. Lekualdatzeak kate bat sor dezake. Ugazabarekin haserre dagoen langilea emazteari ohiu egin diezaioke eta emazteak, ondoren, umea zigortu.
  4. Arrazionalizazioa edo aitzakiak ematea. Gure burua jutifikatzen dugu eztabaidagarriak diren jokabideen ondoren. Batzutan gure burua benetan ezagutzen dugun baino hobeto ezagutzen dugula uste dugunean gertatzen da. John Banja-ren arabera medikuek ugari erabiltzen dute arrazionalizazioa beraien hutsegiteak eztaltzeko. Gaizki egiteagatik gaixoren bat hil ezkero halakoak erabiliko dituzte arrazionalizatzeko eta egindakoa onargarria izateko: “Zergatik esango dugu gaizki egin genuela? Gaixoa berdin-berdin hil zorian zegoen eta!”; “Hobe familiari errakuntzaren berri ez ematea, horrekin ez dugu txarrago sentitzea baino lortuko”; “Hobekien egin genuen. Horrelakoak gertatzen dira.”; “Ez bagaude erabat ziur gure hutsegiteak sortu zuela gaitza, hobe ezer ez esatea”.
  5. Ukatzea. Antsietatea sotzen duen zergatia ukatzen dugu. Adibidez kurtsoa gainditzen ez duen ikasle batek ez onartzea. Aitzakiak erabili baino, “sinistu ez” edo ez onartzean datza. Hainbat prozesu psikologikoren parte izan daiteke. Askotan ukatzearen ukatzea ere gertatzen da.
  6. Proiekzioa. Nahi ez ditugun bulkadak, jokabideak edo pentsamenduak beste bati leporatzean datza. Horrela sentimenduok beste batenak direnaren fikzioa egiten da eta norberak ez die aurre egin behar. Honen adibide izan daitek “adarrak jartzen” dituen pertsona batek bere bikoteak ere adarrak jartzen ari dizkiola pentsatzea.
  7. Erreakziozko eraketa. Bulkada inkonzienteak alderantziz azaltzen dira konzientean. Adibidez umea nahi ez duen amak oso modu maitagarrian umea tratatzea. Edota bere homosexualitatea onartzen ez duen pertsona bat jokabide heterosexualak exageratzea.
  8. Sublimazioa. Nahi ez ditugun sexu-bulkadak gizartearentzat baliogarriak izan daitezken pentsamendu, sentimendu edo jakabide bihurtzea da. Iharduera artistiko, intelektual eta kulturalak izaten dira batik-bat sublimazioaren objektuak. Aurrekoak ez bezala defentsa-mekanismo heldua da sublimazioa.

Freud-en arabera gu guztiok erabiltzen ditugu defentsa-mekanismoak neurri batean edo bestean, eta erabilgarriak izan daitezke. Baina energia edo denbora gehiegi xurgatzen digutenean patalogiko bihurtzen dira eta neurosi izeneko nahasmendua sortuko dute.

Freud-en ondarea ebaluatzen

Freud-en lana sekulako garrantzia izan du psikologian, filosofian eta arteetan, bereziki literaturan. Inkontzientea, defentsa-mekanismoak eta helduen arazo psikologikoen haurtzaroko jatorria kultura orokorrak onartu egin ditu.

Halere badago Freud-en ondarea zuzentzerik edo zalantzan jartzerik.

Freud-en teoriaren kontrako argumentuak

  • Ez dago Freud-en teoria eutsiko duen ebidentzia zientifikorik: badirudi pertsonalitatea Freud-ek azaldutakoaren arabera funtzionatzen duela, baina bere teoria ikustezinak diren prosezu eta kontzeptu abstraktoetan oinarritzen da. Hortaz, ezin dira zientifikoki egiaztatu.
  • Freudek ez zuen uste pertsonalitatea heldutasuenean alda zitekeenik, gertatzen den moduan.
  • Freuden teoriaren zehaztasun ezak ez du argi uzten nola garatuko den esperientzia jakin batzuk bizi izan dituen pertsona. Finkapen anala duen pertsona bat oso ordenatua edo oso desordenatua izan daiteke… baina bietako zein?
  • Emakumeak nolabait gizonak baino gutxiago dira: superego ahulagoak dituzte eta penis-inbidia.
  • Freudek ikertutako populazioa Austriako XX. mendeko hasierako emakume dirudun eta aristokratiko gaixoak ziren. Posible al da kasu berezi hauetatik orokortzea? Zer gertatzen da bestelako kulturatan?

Freud-en planteamenduen aldeko argumentuak

  • Freud-ek sortu zuen terapia psikologikoa, psikoanalisia, gaur egun ere erabiltzen den terapia modua da.
  • Inkonzientearen existentzia beraren aldeko ondorioak ateratzen ari dira ametsen inguruko ikerketak. Gero eta argiago dago jokabide batzuk ahaztutako gertakizunak abiarazitakoak direla.

  1. Klasean icebergaren analogiaz aparte lapikoarena erabili dugu. Gure inkontzientea lapiko bat izango balitz energia psikikoa lapikoaren azpiko sua izango litzateke, etengabean lapikoa berotzen duena eta lapikoaren barneko ura irakiten jatzen duena.  ↩

  2. Complejo de castración edo castration anxiety.  ↩