Pertsonalitatea (2): Jung, Horney eta Adler-en psikoanalisi neofreudianoa

Freud-en teoria psikoanalitikoak sekulako eragina izan du XX. mendeko psikologian. Teoria freudianoetan heziak izan diren psikologo asko egon da baina hauetariko guztiak ez dira Freud-ekin erabat ados egon. Kritiko horietako batzuk oso ekarpen garrantzitsuak egin dizkiote psikologiari eta Freud-en ideiak erabilgarriago bihurtu. Carl Gustav Jung, Karen Horney eta Alfred Adler beraien psikologiaren inguruko gogoetak Freud-enak modu kritikoan aztertuta hasi ziren eta sistema propioa eta nabarmenak garatu.

Carl Gustav Jung eta inkontziente kolektiboa

Jung-en ustez pertsonen bulkada nagusiak positiboak dira. Jaiotzetiko sormenerako eta konfliktuen ebazpen positiboa lortzeko joera nagusi dira gugan eta ez behar sexual inkontzienteak.

Inkontziente kolektibo unibertsal bat daukagula proposatzen du Jung-ek. Hau da, gure senideengandik, gizateriarengandik eta iragan urruneko beste arbaso animaliengandik jaso ditugun ideia, sentimendu, irudi eta sinbolo sorta partekatua daukagu. Inkontziente kolektibo hau guztiok daukagu eta kultura ezberdinetan zehar antzekoa den portaeretan adierazten da, hala nola amarekiko maitasunean, izaki gorenaren existentzian edo sugeenganako beldurrean.

Arketipoak inkonziente kolektiboaren parte dira. Arketipoak pertsona, objektu edo esperientzia jakin batzuen irudikapen sinbolikoak dira. Amaren arketipoa, adibidez, gure arbasoen esperientzien metaketaren ondorioa da eta erlijioan, artean eta mitologian agertzen diren amen irudietan ikus dezakegu: Amabirgina, Ama Lurra, ipuinetako amaorde maltzurrak, Amaren Eguna, etab.

Jung-en arabera gizonek beraien jokabidean eragiten duen emakumezkoen inkontziente moduko bat daukate. Emakumeak, aldiz, gizonezkoen inkontziente moduko bat daukate.

Arketipoak gure eguneroko erreakzioetan, jarrera eta balioetan paper garrantzitsua betetzen dute. Filme jakin batzuen arrakasta, kasu, arketipoen erabilera zabalaren ondorio izan daiteke:

Ez dago inkontziente kolektiboaren existentziaren froga zientifikorik. Jung-ek berak onartzen zuen zaila izango zela horrelakorik lortzea. Hala ere Jung-en ideiak psikologian eta psikologiaz harago izan du eragina. Nortasun motak Jung-en hurbilketaren ondorio dira. Oso erabilia den Myers-Briggs-en nortasun testaren oinarri dira.

1. irudia. Carl Gustav Jung 1910ean.

1. irudia. Carl Gustav Jung 1910ean.

Karen Horney

Karen Horney emakumeen arazoetaz arduratu zen lehendabiziko psikologoetariko bat izan zen. Batzutan lehenengo psikologo feminista deitu izan diote.

Horney-k umearen nortasuna gizarte-harremanen bitartez garatzen zela proposatu zuen. Bereziki gurasoen eta umearen arteko harremanen bitartez eta haiek honen beharrak nola betetzen dituztenaren arabera.

Freud-ek proposatua zuen penis-inbidia ukatu egin zuen Horney-k. Horren ordez emakumeak gizonezkoen anatomia baino beraien independentzia, arrakasta eta askatasuna nahi zuten, emakumezkoei hainbatetan ukatu zaiena.

Horney nortasunaren determinazioan faktore kulturalak duten garrantzia adierazi zuen lehenengoetakoa da. Gizartearen emakumeen genero-rol zorrotzak emakumeei arrakastarekiko sentimendu anbibalenteak izatea dakar, adibidez, lagunak ez galtzearren.

1930 eta 1940. urteetako hamarkadetan egindako lana beranduago sortuko zen feminismoaren kontzeptu nagusien oinarri bihurtu izan zen.

2. irudia. Karen Horney.

2. irudia. Karen Horney.

Alfred Adler

Alfred Adler-rek ere Freud-ek behar sexualei garrantzi gehiegi ematen dizkiela uste zuen. Aldiz, gizakion motibazio nagusia norberaren hobetze eta perfekzionamendua da, gure goreneko posibilitateak garatzearen bitartez.

Adler-rek gutxiagotasunezko konplexuaz hitz egin zuen. Ume garenean txikiak gara eta munduaren ezagutza mugatua daukagu. Horren ondorioz garatzen dugu gutxiagotasunezko sentimendua. Txikitan gurasoekin ditugun harremanak eragin erabakiorra dute gutxiagotasunezko konplexua gainditu eta gizartearentzat erabilgarriagoak diren helburuak lortzeko, hala nola gizartearen hobekuntza.

3. irudia. Alfred Adler (1870-1937).

3. irudia. Alfred Adler (1870–1937).