Pertsonalitatea (4): ikastearen ikuskera, bilakaerarena eta hurbiltze humanistak



Nortasunaren ikastearen inguruko azalpenak: ikasitakoa gara

Freudena bezalako nortasunaren teoria psikodinamikoak eta bost faktoreko nortasun-eredua bezalako ezaugarrien teoriak barrukaldeko pertsonan daude zentratuta. Ikastearen perspektibak, ostera, kanpoko pertsonan daude zentratuta.

Ikastearen ingurko azalpenak garatu dituzten psikologoentzat, aldiz, pertsonalitatea ikasitako inguruneari erantzun multzoa baino ez da, zentzu hertsian. Barne egoerak, hala nola pentsamienduak, sentimenduak eta motibazioak, ez dira kontuan hartzen. Ez dute esaten pertsonalitatea existitzen ez denik, baina pertsonaren inguruneari erreparatuta jokabidea hobeto ulertzen dela esaten dute.

Skinner-en behaviorismoa

Gogora ezazu Burrhus Frederic Skinner baldintzapen operantearen sortzailea izan zelako ikasi dugula klasean. Horri buruz dakizuna kontutan hartuta ez zaizu arrotz gertatuko Skinner-ren arabera nortasuna ikasitako jokabideen multzoa dela jakiteak. Egoera ezberdinen aurrean ditugun jokabideak iraganean jaso ditugun antzeko indartze-patroien araberakoa da. Ikasitako erantzunak dira, beraz.

Festetan zein batzarretan jendekina banaiz, jokabide soziala adierazteko indartzea jaso dudalako izango da. Ez inkonzientea den behar bat asetzeko –Freud– edo jendekina izatearen nortasun-ezaugarria dudalako –bost faktoreko nortasun-eredua–.

Skinner-en kezka, hala ere, ez da jokabidearen erregulartasuna, gizakiok ikastearen bitartez jokabidea aldatzeko dugun ahalmen mugagabea baizik. Gauzak horrela, beste psikologo batzuek aldaezintzat dituzten egoera jakin batzuk indartze patroien bitartez moldatzea posible dela uste du Skinner-rek. Horregatik baikorra da ikasteak norbanakoaren eta gizartearen arazoak konpontzeko daukan potentzialitatearekin.

Ikuspegi sozio-kognitiboak

Ikuspegi sozio-kognitiboek pertsonalitatean kognizioaren eragina nabarmentzen dute –pentsamenduak, sentimenduak, espektazioak eta balioak– eta beste batzuen jokabidearen behaketarena ere.

Albert Bandura-ren arabera ez dugu zertan jokabide jakin bat praktikatu behar indartzearen bitartez berriz errepikatzeko edo ez errepikatzeko. Izan ere beste pertsonen jokabidea bigiratuta ikasi dezakegu nola jokatu… edo ez jokatu. Ume batek jokabide agresiboak ikus ditzake. Jokabide agresibo horren ondorioak ontzat baditu agresiboki jokatzeko joera izango du. Eredu agresiboak ondoriorik gabe geratu ezkero edota ondorio negatiboak baditu, orduan modu agresiboan jokatzeko joerarik ez du izango. Nortasuna, beraz, besteen jokabidearen jarraizko behaketaren ondorioa da.

Autoeraginkortasuna

Bandura-rentzat oso garraintzitsua da auroteraginkortasuna. Autoeraginkortasuna norberaren gaitasunetan daukagun konfidantza da. Jokabide bat egin edo lortu nahi dugun helbururen bat erdiesteko daukagun konfidantzaren atzean dago norberaren eraginkortasuna. Autoeraginkortasun handiko pertsonek gutxi daukatenak baino iraunkortasun gehiago dute eta aspirazio gehiago arrakasta lortzeko.

Nola garatzen da autoeraginkortasuna, bada? Gure aurreko arrakasta eta porrotak zorrotzki aztertuta. Snowboard egiten saiatzen banaiz eta oso txarto egiten badut ez dut berriro saiatzeko gogo handirik izango. Ondo hasten banaiz, ordea, alderantziz gertatuko da; horretan ere oso garrantzitsua da besteengandik jasotako indartzea eta kemena. Hurbiltze sozio-kognitiboak bereizgarri bat dute: feedbacka dago pertsonen eta ingurunearen artean. Nortasunarengan dagoen ikastearen eragina ez doa bakarrik ingurunetik pertsonarengana, gure jokabideak ere ingurunea aldatzen baitu.

Autoestimua

Gure jokabidea gure buruaren iguruan daukagun irudian eta gure pertsonalitaearen autoebaluazioan isladatu egiten da. Autoestimua gure buraren inguruko ebaluazio positibo eta negatiboak kontutan hartzen dituen pertsonalitatearen elementua da. Autoestimua ez da unidimentsionala: alor edo gauza batzuetarako positiboa izan daiteke, eta beste alor batzuekiko negatiboa. Har ezazu ikasketen eta kirolen kasua. Are gehiago, autoestimuak osagarri kultural nabarmenak ditu. Asiatarrentzat mendebaldarrentzat baino garrantzitsuagoa da harremanetan harmonia lortzea, hau da, beste pertsona batzuekin harreman estuak lortzea. Eta guztiok izan ditzakegu autoestima gutxiko momentuak, porrot nabarmen baten ostean, esaterako.

Egon, badaude autoestimu baxu kronikoa duten pertsonak. Beraientzat porrota bizitzaren parte ukaezina da, eta ez momentu jakin bateko arazoa. Are gehiago: autoestimu txikiak porrotaren zikloan sar gaitzake, zeinetan gaur egungo porrota biharkoa indartzen du. Zikloa honako hau litzateke: autoestimu txikiak arrakasta-itxaropen txikia ekarriko du. Horren ondorioz ahaleginak gutxituko ditugu eta antsietatea areagotuko, eta egoera horretan benetako porrota lortuko dugu… autoestimu txikia indartuko duena.

Justifikatugabeko autoestimu handia izateak ere badu alde txarra ere. Benetako lorpenen ondorio ez denez, edozein ataz mehatxugarria izan daiteke porrotaren bildurragatik, bereziki narzizistentzat edo bere buruaz sekulako patologikoa den aburu ona duten pertsonak. Horregatik “guztiak bereziak gara” bezalako mezuak autoestima gehitzearren egiten badira, eskolan, kasu ez-fundamentatutako autoestimua bultzatuko du. Autoestimua benetako lorpenen bidez garatu beharra dago.

Ikastearen inguruko azalpenen ebaluazioa

Arazoak eta gabeziak. Skinner-renak bezalako hurbilpenak sinplifikatuegitzat dituzte bestelako psikologek, ez baitute kontuan hartzen pentsamendu eta sentimenduak. Gizakia erantzun sorta bat bezala tratatzen dute. Orokorrean ikastearen hurbiltzeak oso deterministak dira giza jokabidearekiko, gizabanakoaren eskutik at dauden indarrek gobernatzen baitgaituzte.

Aspektu positiboak.Lagundu egin dute psikologia zientzia objektiboa eta enpirikoa bihurtzen, ikus dezakegun portaera eta ingurugiroari garrantzia emanez. Gainera, gaiz mental asko zuzentzeko moduak sortu ditu.

Ikuspegi biologiko eta bilakaerazkoak: nortasunez hornituta jaio al gara?

Ikuspegi biologiko eta bilakaerazkoaren arabera nortasunaren osagarri garrantzitsuenak heredatu egiten dira. Hau da, guren nortasunaren parte bat gure genen ondorio da –altuera bezela– eta gure gurasoengandik jasu dugu. Bilakaeraren hurbilpenen arabera biziraupen eta ugalketaren arraskastarako egokienak izan diren ezaugarriak ondorengoei trasmitzea litekeena da.

Genetikak nortasunaren taxueran zer nolako eragina daukan aztertzeko, banaturik hasi eta hezi diren biki asko ikertu dituzte. Biki hauei hainbat pertsonalitate-test eginarazi zizkieten. Horien artean nortasunaren hamaika ezaugarri nagusi neurtzen duen test bat zegoen. Honako ondorioetara heldu dira ikerlariak.

Txikitan bananduak izan arren orokorrean oso pertsonalitate antzekoa zuten bikiek. Ezaugarri jakin batzuk beste batzuk baino biologiaren eragin handiagoa adierazi zuten. Lidergoa eta iniziatiba hartzeak edota autoritatea jarraitzea herentziaren eragin nabarmena dute, %60a inguru. Gogor lan egin eta norberaren gaitasunak hobetzea edo besteak babestu eta kontsolatzeko joeran, ostera, ez, %48a eta %33a hurrenez hurren.

Ikus ondorengo zerrenda. Bertan nortasunaren sustrai biologikoak agertzen dira. Aipatutako nortasuna deskribatzeko hamaika ezaugarri garrantzitsuren zerrenda da. Ezaugarriarekin batera zenbaki portzentual bat agertzen da. Zenbaki horrek ezaugarriaren garapenean herentzia biologikoak izan duen eragina azaltzen digu. Zenbat eta zenbakia altuagoa, gero eta geneen eragin handiagoa. Ondoren ezaugarriaren deskribapena daukazu.

  1. Potentzia soziala. %61. Atentzioaren gunea izatea gustatzen zaion lider sendoa.
  2. Tradizionalismoa. %60. Arauak eta autoritatea jarraitzen ditu. Balio moral altuak defendatzen ditu eta disziplina tinkoa jarraitzen.
  3. Estresaren aurreko erreakzioa. %55. Kezkatzeko joera dauka. Erraz haserretzen da. Zurgarria eta sentibera da.
  4. Absorzioa. %55. Irudimen bizia dauka eta errealitatearen esperientzia sakon eta aberatsa dauka. Errealitatea ukatzenko joera dauka.
  5. Alienazioa. %55. Munduak bera gaizki tratatzen duenaren sentzazioa dauka. Mundua nire kontra dago!
  6. Ongizatea. %54. Optimista eta konfiatua, jarrera alaia dauka.
  7. Mina sahiestu. %51. Arriskuetatik urrun mantentzen da: aspergarria bada ere bide seguruak nahiago ditu.
  8. Agresioa. %48. Fisikoko agresiboa da, mendekua bilatzen du. Indarkeria du gustoko eta munduari agresiboki egiten dio aurre.
  9. Lorpena. %46. Gogor egiten du lan, gaitasunak menperatu nahi ditu. Lana eta lorpenak beste gauzen gainetik jartzen ditu.
  10. Kontrola. %43. Arrazionala eta zentzuduna, gauzak ongi planeatzea du gustoko.
  11. Hurbiltasun soziala. %33. Harreman hurbil eta estuak nahiago ditu. Laguntza eta afektu eske besteengana jotzen du.

Gero eta argiago dago oso goiz agertzen direla helduen pertsonalitatearen ezaugarri nagusiak. Umeak tenperamentu jakin batekin jaiotzen dira. Tenperamentuak hainbat osagarri ditu, hala nola iharduera maila orokorra eta animoaren egoera eta haurtzaro eta nerabezaroan zehar nahiko konsistentea da. Gizabanako batzuk, kasu, beste batzuk baino aktiboagoak dira. Beste batzuk, aldiz, errez haserretzen dira eta zailagoa da haiek baretzea.

Ikerlari batzuk gure nortasunean gen konkretu batzuek eragina dutela esaten dute. Dopamina–4 gen luzeagoak dutenek arrisku biatzaileak izateko aukera gehiago daukate ez daukatenekin alderatuta. Hauek irekiak, inpulsiboak, geinu arinekoak dira eta eszitazio eta egoera berrien bila aritzen dira beti.

Horrek geneak eta tenperamentuak gure nortasuna determinatzen dutela esan nahi al du? Egia esan nekez demostratu daiteke gen bakar bat ezaugarri konkretru bati lotzen zaionik. Dopamina–4ak emozio bilatzaileen jokabidearen %10a baino ez dute azaltzen. Bestelako bariazioa beste gen batzuei eta inguruneari zor diegu.

Gaur egun gero eta argiago dago genak eta inguruak elkar eragina dutela. Interakzio horren ikerketari epigenetika deritzo. Geneak aztertzea oso konplikatua bada ere pertsona batek bizi izan dituen ingurunea eta hezkuntza ezagutu eta kontrolatzea ezinezkoa da. Are gehiago, lortutako emaitzak ikertutako gende multzo edo talde handien joerak dira, eta oso zaila da gizabanako konketuenga gen-sorta jakin batek zer nolako eragina izango duen.

Gero eta jokabidearekin lotutako gen gehiago aurkitzen baditugu ere, horiek ez dira pertsonalitatearen azalpen osoak. Izan ere geneetan dagoen informazioa espresatu daiteke, edo ez. Epigenetika ikertzen duen bezala, gen jakin batzuen adierazpena inguruneko faktoreak abiarazten dituzte… edo ez, gertakari aproposik ez ba da gertatzen. Gure genotipoak jokabide jakin bat sortuko balu ere ingurunearen menpe egoten jarraitzen du. Irribarretsua den umea gurasoek irribarretsuagoak egin ditzake, eta atenditzeko prest egotea. Eta alderantziz.

Beraz, ez dago determinismo genetikoa eta biologia modu oso eta bateratuan pertsonalitatea nola taxutzen duen azaltzen duen teoriarik. Baina argi dago nortasunaren ezaugarri batzuk osagarri genetiko nabarmena dutela eta herentzia eta ingurunea elkar eragiten dutela pertsonalitatea sortzeko.