Motibazioa

Motibazioa

Aron Ralston-en bizipena

1. irudia: Aron Ralston mendigoizaleak eskua moztu behar izan zuen besoa arroka handi baten azpitik askatu ahal izateko.
1. irudia: Aron Ralston mendigoizaleak eskua moztu behar izan zuen besoa arroka handi baten azpitik askatu ahal izateko.

El 26 de abril de 2003 Aron Ralston hacía montañismo por el Blue John Canyon, en Utah, EUA. Descendía por una estrecha garganta cuando una piedra a la que se había agarrado en su descenso se desprendió y atrapó su brazo contra la pared. La piedra pesaba 360 kg, por lo que no había forma de que la moviera para liberar su brazo. Para colmo de males Ralston no había dicho a nadie que iba a recorrer el Blue John Canyon, por lo que nadie lo echaría de menos ni organizaría su búsqueda. Supuso que moriría. Sobrevivió los cinco días siguientes gracias a los 350 ml de agua y dos burritos que llevaba consigo mientras trataba de liberar su brazo atrapado en la roca. A los tres días se deshidrató por tratar de romper o levantar la roca, sin conseguirlo. En su delirio se planteó la idea de cortarse el brazo a la altura de la mitad del antebrazo. Durante los primeros días probó con torniquetes y cortes superficiales en el brazo. Para el cuarto día se había convencido de que tendría que cortarse los huesos del brazo, pero sus herramientas no eran las adecuadas para esa tarea. Al quinto día se le acabaron la comida y el agua y se vió obligado a beber su propia orina. Inscribió su nombre, su fecha de nacimiento y su supuesta fecha de muerte en la pared rocosa del cañon. Grabó en video un mensaje de despedida para su familia y se dispuso a pasar la noche, a la que creyó que no sobreviviría. Pero despertó otra vez la mañana siguiente, el primero de mayo, y tuvo la idea de romperse el brazo haciendo fuerza contra la roca y retorciéndoselo. Así lo hizo. Y tras haber roto los huesos utilizó su barata y herrumbrosa navaja multiusos barata con su hoja de 5 cm para amputarse el brazo. Tras liberar su brazo de la roca Aron aún tenía que volver a su coche. Volvió a escalar el agujero en el que había quedado atrapado, descendió en rappel una pared de 20 metros con una sola mano y tuvo que caminar 13 km bajo el sol de mediodía hacia su coche. Sin teléfono. Sin embargo, mientras caminaba, se encontró con una familia holandesa de vacaciones, que lo alimentaro y lo hidrataron y llamaron a las autoridades para que lo rescataran. Antes de encontrarlos Aron temió por su vida, ya que para entonces había perdido 18 kg y el 25% de su sangre. De pura casualidad una partida de búsqueda alertada por la familia de Aron lo encontró y lo llevaron al hospital seis horas después de la amputación. Allí le dijeron que si se hubiera auto-amputado antes el brazo hubiera muerto desangrado. Pero que si no se lo hubiera cortado en ese momento hubiera acabado muriendo en la sima. Posteriormente tarde trece hombres con un cabrestante y un gato hidráulico recuperaron el brazo amputado de Aron, lo incineraron y se lo dieron a él. Seis meses más tarde, el día de su vigésimo octavo cumpleaños Aron volvió al lugar del incidente con un equipo de televisión para grabar un programa y para esparcir allí las cenizas de su brazo. Tras el accidente y la amputación Aron Ralston sigue realizando montañismo en solitario y en expediciones. Ha escrito un libro contando sus vivencias: Entre la espada y la pared. Hoy en día se dedica a dar conferencias sobre motivación. Bere bizipenak 2010-eko 127 hours pelikulan agertzen dira. [1]

Bideo hauetan Aron Ralston bera ikus dezakezu bere istorioa kontatzen eta motibazioari buzuko hitzaldiak ematen.

Motibazioaren azalpenak

Zergatik kontatu dizut Aron Ralstonen bizipena? Miresgarria delako pertsonen jokabidea zein muturreraino hel daitekeen. Ikusten al duzu zure burua Aron-en egoeran eta berak hartutako erabakia aurrera eramaten? Izango al zenuke zure besoa mozteko adorea? Bost egun luze iraungo al zenuke bi baso urekin?

Egia esan muturreko kasu hau motibazioaren gaia sartzeko balio du. Baina motibazioa etengabean ari da lanean eguneroko ihardueran zein erabaki garrantzitsuen atzean, ez bakarrik hil hala biziko kasuetan. Izan ere, zergatik zatoz egunero eskolara? Ez al zinen ohean gustorago egongo, bada? Ziur baietz. Baina ohean egun osoan eman ondoren, azkenean altzatuko zinateke eta zerbait egin. Zergatik, baina? Zer da gogo gehiagorekin egiten duzun iharduera? Uste dut kontzeptua harrapatu duzula. Kirolari, dantzari, margolari edo irakurle tinkoa bazara ezagutuko duzu gehien maite duzuna egitera bultzatzen zaituen indar hori.

Psikologoek motibazio kontzeptua erabiltzen dute gure jokabidea abiarazten eta bultzatzen duen arrazoiaz eta indarraz hitz egiteko. Ulergarria den moduan motibazioa azaltzeko ikuspuntu, hurbilketa eta teoria anitz daude. Beti esaten dizudan bezela, norbaitek erabateko teoria aurkitu izan balu besteak soberan leudeke. Baina egia esan aztertuko ditugun teoria guztiek ematen digute motibazioa azaltzeko erabilgarria den zerbait. Ziurrenik baten batekin adosago egongo zara, baina hala ere komeni da arazoa sankontasunez aztertzearren besteak ere kontutan hartzea.

Hona hemen psikologoek motibazioari buruz proposatu dituzten azalpen ezberdinak. Guzti hauek azaldu ondoren kalean Maslow-ren piramidea bezala ezagutzen den beharren ierarkia azalduko dizut eta horrela motibazio guztiak garrantzi eta nolakotasun berdinak ez dituztela ikasiko duzu.

1. Senaren bitarteko azalpena

Motibazioa gizakion eta beste organismoen jokabidea sustatu eta zuzentzen duten faktoreak dira. Motibazioa azaltzeko lehendabiziko azalpenak senera edo instintuetara jo zuten. Senak jaiotzez biologikoki ezarrita dauden jokabide-ereduak dira, ikasiak ez direnak. Nolabait geneetan kodifikatutako eta heredatutako jokabide-sorta izango litzateke. Hasierako azalpen hauen arabera animaliak eta pertsonak egiten dituzten ihardueren azken arrazoia sena izango litzateke: jaioak gara biziraupenerako erabilgarriak diren sen-sorta batekin.

Zergatik eraikitzen dituzte erleek erlazuloz osatutako abarazkak? Zergatik egiten dituzte satorrek lurpeko zuloak edo termitek sekulako dorreak? Nolatan dakite txoriek noiz migratu? Argi dago ez dagoela erle, sator, termita eto txori eskolarik non arbelaren aurrean gauza guzti hauek ikasten dituzte. Jokabide horietako batzuek nahiko konplexuak dira, izan, eta gurasoen imitaziorik gabe praktikatzen dituzte.

Gizakiongan ere senak badu zer esan. Jokabide sexuala, adibidez, ugaltzeko senak bultzatzen du. Baina zein punturarte bideratzen ditu sexu-irrikak sexuaren inguruko jokabide guztia? Sexu-bikotea bilatzearen irrika gauza bat da, eta nola jantziko garen edo zer esango dugun ligatzeko oso kontu ezberdina. Autokontserbazio-senak alde egitea edo erasotzea bultza dezake. Baina zein punturarte azaltzen ditu jokabide konplexuagoak?

Nortasuna aztertzerakoan nortasun-ezaugarriekin gertatzen zen arazo bera daukagu instintuekin: zenbat sen dauden eta zeintzuk diren ezartzea oso zaila da. William McDougall-ek, adibidez, 18 instintu ezberdin zeudela proposatu zuen 1908an. Baina ondoren beste ikertzaile batzuk 5 000 baino gehiago proposatzera heldu dira! Hau arazo serioa da hurbilpen honentzat, adostasunik ez baitago.

Dagoeneko badakigu animalien jokabidea senean oinarritzen dela gehienbat, gizakion jokabidearen parte nabarmen bat ikasitakoa den bitartean. Izan ere konplexuegia da senak bakarrik zuzendua izateko. Senaren bitartez ezin dezakegu azaldu karrera oso bat ikasteko motibazioa, adibidez.

Honegatik guztiagatik ezinezkoa da motibazioaren azalpena instintuen arabera soilik ematea. Baina ezin ukatu senak baduela gure jokabidean eraginik eta bestelako teoriek kontutan izan beharko luketela oinarrizko motibazio mota hau. Sigmund Freud-en nortasunaren teoria ikusi genuenean, adibidez, psikologo austriarraren iritziz gure idak eta gure barne energia psikikoak bi senen edo irrikak bultzatzen zituela azaldu genuen: eros edo libido, eta thanatos. Bizi eta heriotz instintuak, hain zuzen.

2. Irrikaren murrizketaren hurbiltzeak

Instintuen hurbilketak gizakion motibazio konplexuak azaltzeko nahikoak ez zirenez baztertu zituzten eta ordez irrikaren murrizketaren hurbiltzeak agertu ziren.

Irrika behar bat asetzeko energia eragiten duen tentsio motibatzailea da. Baldintza biologiko jakin baten gabeziaren aurrean hori asetzeko behar dugun jokabidea sortzen eta bideratzen du. Ur faltan bazude egarria sentituko duzu. Honek ura bilatzearen tentsio motibatzailea sortuko du, eta horrenbestez ura bilatu eta edango duzu.

Bi irrika mota daude:

  1. Lehen mailako irrikak. Gorputzaren edo espeziaren behar biologikoak sortzendituzte: gosea, egarria, lo egitea, sexua, etab.
  2. Bigarren mailako irrikak. Ez dute begibistako behar biologikorik asetzen. Aurretikako esperientziak eta ikasitako jokabideak sortuak dira. pertsona batzuek, adibidez, lanean edo ikasketetan arrakasta izateko bulkada handia dute.

Lehen mailako irrikak asetzeko azpitik dagoen beharra murrizten saiatzen gara. Horregatik hurbiltze hauek Irrikaren murrizketaren hurbiltzeak deitzen ditugu. Ordu batzuk jan gabe pasa ondoren gose gara eta gose hori murrizteko jan egiten dugu. Hotz bagara jertsea jansten dugu.

Izan ere gorputzak homeostasia bilatzen du. Homeostasia “egoera berbera” mantentzea esan nahi du. Gorputzak barne egoera orekatuta mantentzeko duen joerari dritzo. Demagun etxean gaudela eta tenperatura jakin bat mantendu nahi dugula. Horretarako galdararen termostatoa 21 gradutan ezartzen dugu. Orduan galdara homeostasia mantentzeko 21 gradu baino gutxiago dagoenean aktibatu egingo da. Hau da, jokabide jakin bat abiaraziko du. 21 gradutara heldu ezkero itzali egingo da. Hau da, jokabidea utziko du. Gure gorputzan errezeptore asko ditugu faktore asko aztertzen dituztenak, hala nola tenperatura edo elikagai ezberdinen mailak. Gabezia somatzen dutenean egoera orekatzeko joera daukagu.

Irrikaren murrizketa eta homeostasiak lehen mailako irrikak abiarazitako jokabideak azaltzeko aproposak badira ere ez ditu bigarren mailako irrikak abiarazitako jokabideak ongi azaltzen, hala nola jakinmin hutsa edo puenting egiteko nahia. Zergatik nahiko zenuke raftinga egin edo errusiar mendian [sic] ibili? Ez dago horretarako azalpen homeostatikorik.

Jokabide batzuen atzetik, beraz, estimulazio eta ihardueraren areagotze hutsa dagoela dirudi. Fenomeno hori azaltzeko sortu dira ezsitazioaren hurbilketak.

3. Eszitazioaren hurbilketak

Eszitazioaren hubilketak eszitazioa areagotzea helburu duten jokabideak azaltzen dute. Teoria hauen arabera pertsona bakoitzak estimulazio eta iharduera maila jakin bat mantentzen saiatzen da. Aurreko azalpen-ereduan bezala eszitazioaren hurbilketak gure estimulazioa eta iharduera mailak gehiegizkoak direnean berauek murrizten saiatzen garela proposatzen dute. Baina, gainera, estimulazio eta iharduera mailak oso baxuak direnenean estimulazioa bilatzearen bitartzez areagotzen saiatzen da.

Eszitazio maila hoberena oso aldagarria da pertsona batetik bestera. Pertsona batzuk oso eszitazioa maila altuak behar dituzte eta arrisku-kirolen, apustu altuko jokoaren edo lapurreta handien bitartez lortzen dute eszitazio maila hori.

4. Pizgarrien hurbiltzeak

Bazkari oparo baten ondoren postre gozo bat ekartzen badizute gustora jango duzu. Ez zara lehen mailako irrikarik asetzen arituko, ordea. Izan ere gosea bazkari oparoari esker jada asetu duzu. Behar ez duzun pastel hori jan ezkero pastela berak dituen ezaugarriengatik jango duzu. Saria aurreikusten duzulako, alegia. Motibazioaren ikuspegitik sari hau pizgarri bat da.

Pizgarrien teoriak motibazioa kanpo-sari edo pizgarri hauek abirazten dutela planteatzen digute. Kanpo-balioa duten estimulu hauen ezaugarriak desiragarriak egiten dituzte, nonbait, eta horregatik bilatzen ditugu eta hauek lortzen saiatzen gara. Nota onak, dirua, arreta, janaria edo sexua lortzea edozein pertsonaren jokabidearen zergatiaren atzean egon daitezke.

Baina batzutan begibistako pizgarririk ez dagoenean ere beharren bat asetzen saiatzen gara. Horregatik psikologo askok irrikaren murriztearen hubiltzeak eta pizgarrien hurbiltzeak osagarriak direla uste dute. Hau da, biak batera funtzionatzen dutela. Batak jokabidea bultzatuko luke, eta besteak, ”tiratu” egingo luke.

5. Hurbitze kognitiboak: motibazioaren atzetik dauden pentsamenduak

Motibazioaren hurbiltze kognitiboak motibazioa kognizioaren ondorio dela diote. Hau da, pertsonen pentsamendu, itxaropenen eta helburuen produktua dela. Horrenbestez, azterketa baterako zenbat ikasiko duzun lortu dezakezun emaitzaren araberakoa izango da.

Motibazioaren hurbiltze kognitiboek oinarrizko bereiztasun bat ezartzen dute bi motibazio moten artean:

  1. Berezko motibazioa edo motibazio intrintsekoa gure gozamenerako egiten ditugun ekintzak abiarazten dituzte. Gustatzen zaigulako ikastea, edo bokazioz egindako profesioa brezko motibazioaren adierazgarri lirateke.
  2. Kanpotiko motibazioa edo motibazio estrintsekoa edonolako sari baten truke egindako ekintzek abiarazitakoa da, hala nola dirua, notak, etab. Gustoagatik ikasi ordez udan Ingalaterrara joateagatik ikastea edo bokazioak lan egitearen ordez aberasteagatik lan egitea.

Gehiago aritzen gara eta lan hobea egiten dugu berezko motibazioak bultzatuta. Are gehiago: batzutan desiragarria den jokabidea lortzeko sariak ematea –kanpotiko motibazioa gehitzea– berezko motibazioa murriztu dezake.

Maslow-ren ierarkia: motibazio-beharrak ordenatzen

Abraham Maslow (1908–1970) psikologo estatubatuarrak oso teoria interesgarri bat proposatu zuen 1930ko hamarkadan. Sigmund Freud-en pentsamenduarekin alderatuta Maslow-k espiritualtasunak pertsonen motibazioan zeresanik bazuela uste zuen. Maslow-k Freuden lana baloratzen zuen. Are gehiago. Bere lan propioa Freud-enaren osagarri moduan ikusten zuen. Freud-ek gaixoen psikologia aztertu bazuen Maslow beraren lana psikologia osasuntsuaren azterketan oinarituko zen.

Neurosiak aztertu baino pertsona autoerrealizatuak aztertuko zituen. Nola jokatzen dute bizitza bete eta zoriontsua duten pertsonak? Nolako portaera dute burutik sano dauden pertonak, nortasun orekatua dutenak?

Beharren ierarkia

Hori guztia aztertu ondoren Maslow gizakion beharrak mailakatuta daudela ondorioztatu zuen. Hau da: guztiok ditugu behar berberak baina behar guztiak ez daukate garrantzi berdina eta ez ditugu edozein momentu edo modutan sentitzen. Behar guztiak mailakatuta daude, piramide baten pisuak izango balira bezala (ikus irudia beherago). Azpiko mailako beharrak modu argi batean asetzea bermatua dugunean hurrengo mailako beharrak sentitu eta bete beharko ditugu. Horrela azkeneko mailara heldu arte.

2. irudia, Maslow-ren piramidea. Maslow-k ez zuen honelako irudirik erabili. Are gehiago: berarentzat beharrak ez zeuden horren hertsiki bananduta
2. irudia, Maslow-ren piramidea. Maslow-k ez zuen honelako irudirik erabili. Are gehiago: berarentzat beharrak ez zeuden horren hertsiki bananduta

Hau da beharren mailaketa, baxuenetik gorenera:

  1. Oinarrizkoak edo fisiologikoak: arnas egitea, ura edatea, sexua, lo egitea, homeostasia eta iraizketa.
  2. Segurtasunekoak: segurtasuna, ordena eta egonkortasuna. Ingurune zihur eta segurua izatearen beharrak batzen ditu: gorputz, lan, baliabide, moralitate, familia, osasun eta jabetzaren segurtasuna izatea. Aurreneko bi maila hauek oso garrantzitsuak dira pertsonen biziraute fisiko hutserako. Hauek bete ondoren gehiago lortzeko moduan gaude.
  3. Maitasuna eta atxekitasuna: adiskidetasuna, familia, intimitate sexuala. Behar psikologikoak dira hauek. Norberaren ardura fisikoa hartu ondoren prest gaude besteekin gure burua partekatzeko: familia eta lagunekin, kasu. Afektua lortu eta emateko beharrak daude hemen, eta baita talderen baten partaide aktibo izatearen beharra.
  4. Estimua: autoestimazioa, konfidantza, lorpena, besteekiko eta besteengandiko errespetua. Norberaren balioa garatzeko beharraren maila da hau. Besteak gu onartzeko beharra dugu gizakiok. Baita ekarpenak egitearena, lanaren zein afizioren baten bitartez bete ohi duguna. Maila honetan desorekak egoteak autoestimu txikia edo gutxiagotasun-konplexua ekar dezake. Halere bi partaide izateko modu daude:
    • Azpikoa: besteek gu errespetatzearen beharra: estatusa, errekonozimendua, ospea, prestigioa, izen ona eta atentzioa. Arriskutsua da azpi mailako estimua lantzea.
    • Gorena: norberaren barne-konpetentzian oinarritzen da: auto-konfidantza, independentzia, askatasuna, sendotasuna etab. ematen dutenak. Behar hauek ez betetzea gutxiagotasun-konplexua, ahulezia eta babesgabetasuna ekar dezake.
  5. Autoerrealizazioa. Izan gaitezken guztia izatera heldu beharko ginateke. Maila honetarako ez dira aurrekoak bermatua soilik izan behar, erabat kontrolpean izan baino. Hasieran Maslow-k egoera honetara pertsona gutxi batzuk baino ez zirela helten pentsatzen zuen, hala nola Albert Einstein. Baina ondoren jende arruntak ere maila hau lor zezakeela onartu zuen. Familia modu bikanean hazten duen gurasoa; urtez-urte ikasleen arraskasta maximizatzen duen giroa sortzen duen irakaslea; edo bere sormenerako potentzial osoa garatzen duen artista autoerrealizazioaren adibideak izango lirateke. Gakoa honakoa da: bere buruarekin ongi eta eroso sentitzen diren pertsonak bere talentua bere osotasunean erabiltzea. Autoerrealizazioa lortu dutenek ez dute gehiago izatearen beharrik. Beraz aurreko etapetako behar edo urduritasun hori desagertzen da eta momentuko egoerarekin erosoago sentitzen dira.

  1. Narrazio honen iturria ingeleseko Wikipediaren “Aron Ralston” sarreratik nik itzulia eta moldatutako da. Izan ere gaztelaniako bertsioak itzulpen akats larriak ditu eta hainbat xehetasun aipatugabe uzten ditu.  ↩