Redes #138. atala: Genes, clones y gemelos

Pertsonalitatearen gaian sakontzerakoan honako galderarekin egin dugu topo: Gure nortasunaren zein parte da berezkoa eta heredatua, eta zein ikasitakoa?

Beste modu batean galdetuta: Garena, ikasi al dugu, eta berez gara horrelakoak?

Erantzuna ez da erreza, ez! Beti bezala irtenbide eta erantzun zientifikoen atzetik gabiltza. Nola ikertuko dugu hau? Nola konpara ditzakegu pertsona ezberdinen nortasunak bakoitzak genotipo eta hezkuntza ezberdinak baditugu?

Jaio eta gutxira banatuak izan ziren biki pareak ikertuta! Izan ere bikiak klonak dira. Hau da, genotipo berdina daukate. Eta kasu honetan jaio eta gutxira banatu zituztenez, posible dugu hezkuntzak nortasunean duen eragina ikertzea. Bi aldagarrietako bat konstante bihurtuz, hezkuntzaren papera iker dezakegu.

Klasean eman genuenaz gain honako telebista-saio honetan jasoko duzu ikerketa hauen berri:

Redes saioaren 138. atala: “Genes, clones y gemelos”