Redes #130: aprender a gestionar las emociones

Las emociones negativas interfieren con el aprendizaje de los niños.
—Richard Davidson

Redes telebista-saioren 130. atalean emozioetaz dihardute. Aprender a gestionar las emociones titulupean emozioak ikertu eta landu dituzten hainbat aditurekin Eduard Punset-ek dituen elkarrizketa mamitsuak hurbiltzen dizkigute.

Saioa ikusi ondoren emaiezu erantzuna honako galdera hauei:

  1. Richard Davidson neuropsikologoaren elkarrizketari buruz. Nola aplikatu dezakegu hezkuntza emozionala eskoletan? Zertarako?
  2. Hitz hutsak dira, edo benetan holako saiakerarik egin al da? Zer lortu da hauei esker?
  3. Zein adinetan aplikatu beharko litzateke hezkuntza emozionala?
  4. Daniel Goleman psikologoaren elkarrizketari buruz. Zein onura ekarriko luke ikaslean emozioen kudeaketan trabatzeak?
  5. Zein da gaur egun ume zein helduek daukaten arazorik larrienetakoa?
  6. Matthieu Ricard biologo eta monje budistaren elkarrizketari buruz. Zein da hezkuntzaren helburua?
  7. Zertarako balio du arreta?
  8. Nola hobetu dezakegu arreta?
  9. Jay Belsky psikologoaren elkarrizketari buruz. Zein da gurasoen zaintzak nesken garapenean eta etorkizuenean duen eragina?
  10. Zein da haurtzaidegien papera umeen garapenean? Zein eragin dauka haurtzaindegiak umeen bizitzan?
  11. Vivette Glover psicobiologoaren elkarrizketari buruz. Zer nolako eragina dauka haurdunaldiak umeengan?
  12. Zeintzu faktore daukate eragin negatiboa?
  13. Nola zaindu beharko genituzke haurdun dauden emakumeak?
  14. Laurence Parsons neurozientzilariaren elkarrizketari buruz. Nola kudeatu behar ditugu emozioak?
  15. Nola bizi dituzte artistek emozioak?
  16. La mirada de Elsa atala. Zein eragin dauka haurtzaroko ziurtasun ezak helduaroan.?
  17. Zein herreman dago Maslowren beharren ierarkiaren eta Elsa Punset-en arabera haurtzaroan ase behar ditugun beharren artean?

Si no perseveras, nunca aprenderás nada.
—Matthieu Ricard