Emozioak

Hurrengo egoeraren batekin identifikatzen al zara?

  • Asko ikasi ondoren errekuperazio-azterketa bat gainditzeagatik zirrara.
  • Maiteminduta egotearen eta norbait maitatzearen poztasuna.
  • Maite dugun norbait hil delako bihotzmina eta tristura.
  • Nahigabe norbait mintzeagatik larritasuna.

Ziurrenik baietz. Izan ere guztiok daukagu bizitza emozional aberatsa. Momentu ezberdinetan gure burua ezberdin sentitzen dugu eta batzutan muturreko sentimenduek itsutu egiten gaituzte. Beste batzutan ezin dugu gure burua kontrolatu, onerako zein txarrerako. Sentimendu eta bizipen bizi horiek dira sentimenduak, modu konkretu batzuetan erreakzionarazten digutenak.

Zer dira, bada, emozioak? Oso kontzeptu iheskorra da, baina hona hemen oinarrizko definizio erabilgarri bat: emozioak jokabidean eragina duten eta elementu fisiologiko eta kognitiboak dituzten sentimentuak dira.

Har dezagun poztasuna adibide moduan. Pozik gaudenean konturatu egiten gara pozik gaudenaz eta poztasuna beste emozio batzuetatik ezberdintzen dugu, ez baitugu tristurarekin edo urduritasunarekin nahasten. Litekeena da biotz taupadak areagotzea eta muturrera eraman ezkero, saltoka hastea (aldaketa fisiologikoak). Azken finean egoera ulertzeak eta berataz egin dezakegun balorazio positiboak poztasun gehiago ekar dezake (aldaketa kognitiboak).

Hala ere, posible da elementu kognitiborik gabeko emoziozko erreakzioak izatea, aurreikusi ezin dezakegun jokabidea duen pertsona batekin topegiterakoan, adibidez. Egoera jakin batean urduri edo kitzikatuta egotea gerta daiteke emozio horren zergatia zein den jakin gabe.

Zer dator aurretik, erreakzio kognitiboa edo emoziozkoa? Badaiteke egoeraren araberakoa izatea. Ikerlari batzuk lehenbizi erreakzio emozionala datorrela diote, eta gero ulermenaren saiakera. Posible da sinfonia konplexu bat entzuteaz gozatzea egokiro ulertu gabe eta zergatik guztatzen zaigun nola azaldu jakin gabe.

Beste batzuk, ordea, lehenbizi egoeraren ulermen kognitiboa garatzen dugula eta ondoren erreakzio emozionala datorrela uste dute. Egoeraren ulermenik gabe eta egoera berria dakigunarekin lotu gabe erreakzio emozionala posible ez dela uste dute.

Litekeena da emozioak kasuan kasuko funtzionamendua izatea. Hau da: egoera batzuetan emozioa aurreneko izatea, eta beste batzuetan kognizioa. Bi azalpen motei eusteko ikerketa nahikoa dago. Modu batera edo bestera izanda ere, zertarako balio dute emozioak? Ez al genuke bizimodu lasaiagoa izango emoziorik gabe?

Emozioen funtzioak

Iruditu ezazu depresiorik, damurik, bildurrik, gorrotorik eta desesperaziorik gabeko bizitza. Polita, ezta?

Orain imagina ezazu poztasun, maitasun edo plazerrik gabekoa ere dela. Hau da, emoziorik gabekoa. Ez da horren erakargarria, ez da?

Argi dagoenez bizitza askoz ere aspergarriagoa izango litzateke emozioak sentitu eta adierzteko modurik ez bagenu. Baina ba al dute emozioek funtziorik bizitza interesgarriagoa egiteaz aparte?

Hona hemen emozioen hiru funtzio garrantzitsu:

  1. Ekintzarako prestatzen gaituzte, emozioak ingurunea eta erantzun/erreakzioen arteko bitartekariak baitira. Adibidez, haserre dagoen txakurra guregana ziztu bizian datorrela ikusi ezkero, gure nerbio sistema autonomoaren parte sinpatikoak ihes edo borroka egiteko egoeran jartzen gaitu instantaneoki. Ongi dakizunez parte sinpatikoak larrialdietarako prestatzen laguntzen gaitu. Kasu honetan litekeena da korrika alde egitea.

  2. Gure etorkizuneko jokabidea taxutzen dute, indartze moduan funtzionatzen baitute. Emozio positiboak pizten dituzten diren egoerak errepikatzeko joera ikasten eta garatzen dugu. Bestalde, emozio ezatzeginak pizten dituzten egoerak sahiesten saiatzen gara, hala nola haserre dagoen txakurrarekin izandako topaketa.

  3. Besteekin modu eraginkorrakogo batean erlazionatzen laguntzen gaituzte. Gure emozioak hitzez edo hitzik gabe askotan komunikatzen ditugu . Horrela, ingurukoak hobeto ulertuko dute zein den gure egoera eta errazago aurreikusiko gure jokabidea eta horren arabera jokatu. Beraz, elkarrekiko harremanak erreztu egiten dira eta gizartean funtzionatzea eraginkorragoa izango da.

Emozioei izena ematen

Gazteleraz gutxienez 328 hitz daude gure emozioak izendatzeko. Ziurrenik horietako hainbat hitz emozio berberak izendatzeko erabiliko ditugu. Hala ere emozioen sorta zabalaren berri ematen digute. Baina ezinezkoa da horrenbeste emozio ezberdin batera ikertzea. Nolabaiteko antolaketa eta sailkapena beharrezkoa da lana erreztearren. Gainera, egia esan, emozioek beraien arteko antza eta harremana ere badute: tristura eta malenkonia gauza bera al dira? Neurri batean bai, baina ez ditugu modu berberean erabiltzen. Tristura emozio ororrago bat da, honek zentzurik badauka. Malenkonia eta herrimina, adibidez, triste egotearen kasu bereziak lirateke, egoera ezberdin konkretu batzuk abiarazita.

Adituak emozioak sailkatzen saiatu dira, baina ez da lan erreza. Emozioen auzia, erronka bat da ikerlarientzat.

  • Batzuk oinarrizko emozioak identifikatzen saiatu dira, baina emozioak nola definitzen ditugunaren arabera emozioen zerrenda ezberdina lortuko dugu. Sailkapena ere ezberdina izango da, hortaz. Bertsio baten arabera zortzi oinarrizko emozio leudeke, pareka sailkatuta, non pare bakoitzak aurkako emozioak izendatuko lituzke:
    1. Alaitasuna – tristura.
    2. Onarpena/konfidantza – sumindura
    3. Beldurra – hira/haserrea
    4. Ikusmina – harridura
  • Beste batzuk oinarrizko emozioetaz baino, emozioen osagarrietaz aritzea hobe genukela diote. Emozio-egoerak momentuan duten ezaugarrien arabera deskriba daitezke. Aurreko zerrenda oinarrituta, hona hemen adibidea:
    • Expectación + Alegría = Optimismo // Decepción = Sorpresa + Tristeza
    • Alegría + Aceptación = Amor // Remordimiento = Tristeza + Indignación
    • Miedo + Aceptación = Sumisión // Desprecio = indignación + enfado/ira
    • Miedo + Sorpresa = Sobrecogimiento // Agresividad = Anticipación + ira/enfado
  • Beste batzuk emozioak modu hierarkikoan sailka daitezkela diote. Mailarik altuenean emozio positiboak eta emozio negatiboak daude.
    • Emozio positiboetan sakonago begiratuta maitasuna eta poztasuna aurkituko ditugu. Maitasuna aztertu ezkero, berriz, maitekortasuna (?) eta apetaldia (sic). Poztasunak, bestalde, hiru modu har ditzake: zoriontasun perfektua, kontentu egotea eta harrotasuna.
    • Emozio negatiboak, bestalde, konplexuagoak dira. Hiru nagusi daude, eta horietako baikoitzak oraindik ere modu ezberdin eta konkretuagoetan ager daitezke:
      • Haserrea: narritadura (annoyance), etsaitasuna, arbuioa eta jeloskortasuna.
      • Tristura: agonia, bihotzmina, errua eta bakardadea.
      • Bildurra: izua eta kezka.

Nahikoa zaila da emozioei izena ematea. Baina are zailagoa da hizkuntza eta kultura ezberdinak kontutan hartzen baditugu. Emozio berdinak bizi ditugu hemen eta japonian? Berdin sentitzen dute eskimalak eta boskimanoak? Esanahi berbera dauka triste hitzak frantzian zein brasilen? Edo lekuan lekuko ohiturek eta sozializazioak modu ezberdinean sentiarazten digute? Har ditzagun adibide pare bat.

Alemanek schadenfreude delakoa sentitzen omen dute. Antza denez beste pertsona batek dituen zailtasunen aurrean nolabaiteko plazerra da. Japoniarrek, aldiz, hagaii izenez ezagutzen duten frustrazioak jotako nolabaiteko bihotzmina sentitzen dute. Tahitin jendeak musua sentitzen omen du: norberaren gurasoak egindako bidegabeko eskaeren aurreko errezelo emozioa.

Berriz ere, honen ondorioa ez da inondik inora beste kultura hauetan kontzeptua daukaten emozioak besteek bizi ezin izatea, baina errezagoa da kulturalki definituta eta izendatuta dagoen sentimentu bati buruz hitz egitea, identifikatzea eta, batek daki, bizitzea.

Emozioen sustraiak

Azter ditzagun emozioak deskribatzen dituzten esaldi hauek:

  • Inoiz ez naiz honen haserre egon; nire biotzaren taupadak somatzen ditut argi eta dardar batean nago…
  • Ez dakit ekitaldia bukatzeko gai izango naizen, horren urduri nago eztarriak korapilo baten antzekoa daukadala.
  • Maiteminduta nago: sabelean kilimak ditut, tximeletak edukiko banitu bezala…
  • Hau hanka sartzea! Ziur gorri-gorri nagoela eta beste guztiak konturatu direla! Ze lotsa!
  • Gauez etxean bakarrik nengoela zaratak entzun nituen eta beldurraren-beldurrez ezin nuene arnasik ere hartu!

Zer daukate guztiak amankomunean? Hori da: emozioak deskribatzeko erabiltzen dugun hizkera gehien bat emozio hauek gugan sortzen dituzten seinale fisikoei dagokie.

Demagun kale ilun eta bakarti batean zaudela, etxera bueltan, gauez. Adibide ezaguna, ezta? Bapatean norbait atzetik datorrela jabetzen zara. Burutik lapurren bat izan daitekela pasako zaizu, edo, are txarrago, minduko zaituen norbait. Gorputzaren erreakzioa, ordea, bestelakoa izango da. Dakizunez nerbio sistema autonomoaren aktibazioak zure arnasaren frekuentzia areagotuko du; bihotz taupadak arinagoak izango dira; zure begi-niniak zabalduko dira; digestio-aparatuaren ihardueraren etetearekin batera ahoa lehortuko zaigu; izerditan hasiko zara korrika edo borrokan hasiko bazina soberan izango zenuken beroa desagerrarazteko. Aldeketa guzti hauek zu jabetu gabe gertatuko dira, baina emozioa begibiztakoa izango da: urduri eta izututa egongo zara.

Aurreko kasuan bizitako erreakzio fisikoak erraz deskriba ditzakegu, baina erreakzio hauek emozioekin duten lotura zein ote, beste gauza bat da. Psikologo batzuen ustetan aldaketa eta egoera fisiologiko jakin batzuk emozio jakin batzuk ekartzen dituzte, hala nola bihotz taupaden areagotzeak. Beraz, bihotz taupada sendo eta biziak bildurra sortuko lukete. Beste batzuen ustetan emozioak sortuko lituzke erreakzio fisikoak. Hau da, bildurra sentitzen dugu eta ondorioz gure bihotz taupadak areagotuko lirateke.

James-Lange-ren teoria (1880)

Erraietako erreakzioak eta emozioak gauza bera al dira?

William James eta Carl Lange XIX. mendean emozioak ikertu zituzten lehendabiziko psikologoetariko bi dira. Beraientzat emozioak ingurunearen egoera edo gertakari baten aurrean gorputzak instintualki hartzen duen erantzunari erreakzioak dira. Beste modu batean esanda:

  1. Ingurunearen aldaketa bat dago –egoera aldaketa bat edo gertakari bat–; ondorioz
  2. gorputzak aldaketa horien berri dauka eta egoera berri horri erantzunez moldatu egiten da; ondoren
  3. burmuinak gorputzaren erreakzio horiek emozio bezala interpretatzen ditu, sentzazio bereizgarriak diren neurrian.

W. James-ek polilto laburbildu zuen pentsakera hau esaldi bakarrean: “negar egiten dugulako sentitzen gara goibel; haserre erasotzen gaituztelako; eta dardar egiten dugulako beldurra sentitzen dugu.” Beraz, emozio nagusi bakoitzeko erraietako erreakzio jakin bat dago erraietatiko esperientzia deiturikoa. Entzefaloak erraietatiko esperientziak esperientzia emozional bezela interpretatzen ditu, eta horiek dira emozio bezela bizi ditugunak.

James eta Lange-ren emozioen teoriak, besatalde, baditu desabantailak eta arazoak.

Erraietatiko esperientziak –guztiak– oso azkar gertatu beharko lirateke, emozio asko ia instantaneoki somatzen bait ditugu. Batzutan esperientzia emozionalak abian daude erraietatiko esperientziak erabat burutu ez direnean. Nola izan zitekeen erreietako aldaketarik geldoenak esperientzia emozionalen abiapuntu?

Aldaketa fisiologikoak ez dituzte beti emozioak sortzen. Jogging egiten ari den pertsona baten bihotz taupadak areagotzen dira, azkarrago hartzen du arnas eta bestelako aldaketa fisikoak ditu, baina ez ditu esperientzia horiek emozio bezala interpretatzen. Ez bildurra bezala, behintzat. Beraz, ez dago erraietako esperientzia eta emozioen arteko banakako elkarrekikotasunik: erraietako esperientziak baino zerbait gehiago behar du egon emozioak sortzeko. Azkenik, gure barne-organoek sortzen dituzten sentzazioak oso gutxi dira eta senti ditzakegun emozio ezberdinen kopurua, aldiz, oso handia. Beraz, barne aldaketa bakoitzak emozio ezberdinak piztu ditzake. Eta hau teoriaren aurkako gertakaria izango litzateke.

Cannon-Bard teoria (1929)

James-Lange teoriaren gabeziak konpontzearren Walter Cannon lehenbizi, eta beranduago Philip Bard-ek ere beraien izena duen teoria proposatu zuten. Teoria honen arabera aldaketa fisiologikoak bakarrik ez lukete emozioa abiaraziko. Talamoaren nerbio-aktibazioak aldaketa fisiologikoak eta esperientzia emozionala batera sortzen ditu.

Prozesu guztia estimulu emozio-sotzailea jasotzerakoan abiarazten da. Estimulu hau talamora helduko da, eta ondoren talamoak nerbio-sistema autonomora seinalea bidaliko du erraietako erreakzioa sortuz. Aldi berean talamoaren mezua kortex-era doa eta emozioa sortzen du.

Beraz, emozio ezberdinak ez dute zertan aldaketa fisiologiko sorta bakarra izan behar, kortex-era heldutako mezuak sortzen bait ditu. Aldagarri fisiologiko urri batzuk emozio sorta zabal batekin bateragarriak dira prozesu paralelo baten ondorio baitira.

Aurreko teoriaren gabeziak gainditzeko balio izan badu ere, Cannon-Bard teoriak baditu ere bere arazoak:

  • Gaur egun kortex-arekin baino, emozioak hipotalamoarekin eta sistema linbikoarekin daukatela lotura dakigu.
  • Demostratzeke dago erreakzio fisiologiko eta emozionala batera gertatzen direla beti.

Arazo hauek hirugarren teoria baten agerpena sustatu dute: Schachter-Singer teoria, hain zuzen.

Schachter-Singer teoria (1960 inguru)

Schachter-Singer teoria ikuspegi kognitibistaren adierazgarri da. Autore hauen arabera emozioak bi iturri dituzte. Alde batetik aktibazio fisiologiko ez-ezpezifiko bat eta bestetik honen inguruneko gakoetan oinarrituriko interpretazioa. Izan ere sentitzen ari garen emozioa gure ingurunea ikusita eta gure burua besteekin konparatuta garatzen dugu.

Schachter eta Singer egun klasiko bihurtu den esperimentu bat egin zuten beraien hipotesia egiaztatzeko. Partehartzaileei bitamina injekzio bat jasoko zutela esan zieten, baina benetan epinefrina ematen zieten. Epinefrinak aktibazio fisiologikoa abiarazten du du: bihotz taupaden eta arnasketaren frekuentzia areagotzen ditu eta aurpegia gorritu, emozio bortizak sentitzen ditugunean bezala.

Ondoren epinefrina jaso zuten subjektuak banaka esperimentuaren laguntzaile batekin sartzen zuten gela berberean, hauek esperimentuaren parte zirela jakin gabe. Laguntzaileak subjektu batzuekin haserre eta bortitz jokatzen zuten. Beste batzuekin, ostera, pozik eta euforiko.

Test subjektuek nola sentitu izan ziren azaldu behar izan zuten. Haserre zegoenarekin parekatutakoak haserre sentitu ziren, eta pozik zegoenarekin parekatutakoak, aldiz, pozik. Partehartzaileak ingurunera eta besteen jokabidera jo zuten epinefrinak sorturiko beraien barne egoera interpretatzeko. Ondorioz esperimentuak emozioen ikuspegi kognitiboa indartu zuen. Horretan emozioak ez-espezifikoa den subidoi psikologikoa eta ingurunetik ateratako gakoak batera sortzen dute emozioa.

Ikerketa berriek iradokitzen duenez emozioaren alde fisikoa ez da Schachter eta Singerrek uste zuten hain ez-ezpezifikoa. Esperimentu batean 135 m-tako zabalera zuen arroila bat zeharkatzen zuen zubi eseki bat igaroarazi zituzten gizonezko batzuk. Gizonezko hauek, bada, erreka txiko bat zubi seguru eta irmo batetik gurutzatutako gizonezkoak baino erakargarriagoak sentitu ziren bestaldean zegoen emakumearengatik. Antza denez zubia bildurrez igaro izana emakumearekiko kitzikapena areagotzea ekarri zuen.

Halere Schatchter-Singer emozioen teoria garrantzitsua da gutxienez egoera jakin batzuetan esperientzia emozionalak aktibazio fisiologikoa eta egoeraren ulemenak batera dakartela azaltzen dutelako. Gure aktibazio fisiologikoa emozio konkretu bat abiarazteko nahikoa ez denean ingurunera jotzen dugu zer nola sentitu behar garen jakiteko esango diguten gakoen bila.

Gaur eguneko emozioen neurozientziaren hurbilketak

Gaur egun 60. hamarkadako nerbio-sistemaren eta entzefaloaren iharduera neurtzeko baino teknika hobeak ditugu eskura. Hoien arabera aldaketa fisiologikoaren ez-ezpezifikotasuna zalantzan jartzeko datuak daude eta badirudi badaudela banakako emozioekin loturiko aktibazio fisiologiko patroiak.

Esaterako ikerlariak emozio jakinek entzefaloaren oso atal ezberdinak aktibatzen dituztela aurkitu dute. Tomografiaren bitartez bolondresen entzefaloa aztertu zuten. Hiletak eta heriotzak bezalako gertakariak gogora zitzaten eskatzen zieten tiste sentiaraztearren. Edo jaiotzak eta ezkontzak poztasuna abiarazteko. Bestalde pozik zeuden pertsonen argazkiak erakutsi zizkieten, eta goibel zeudenenak ere. Eskanerraren emaitzak argiak izan ziren: poztasunak kortexaren gune batzuen ihardueraren murrizketa ekartzen zuen eta tristurak, bestalde, kortexaren beste gune jakin batzuen ihardueraren areagotzea. Azkenean posible izan daiteke emozio akoitzak entzefaloaren gune jakin batzuekin lotzea.

Entzefaloaren lobulu tenporalean dagoen amigdalak sekulako garrantzia dauka emozioen bizipenean, emozio-sortzaileak diren estimuluen pertzepzioan eta beranduago estimulu horren gogoratzean daukaten papera dela eta. Txakur baten erasoak sortu didan emozio negatiboa berriro biziko dut beste txakur agresibo baten aurrean; baldintzapen klasikoaren adibide argia, adibide argirik badago, behintzat!

Amigdala, kortex bisuala eta hipokanpoa bide neuronal zuzenen bitartez lotuta daudelako zientzilari batzuek emozioekin zerikusia duten estimuluek ia berehalako erantzuna ekar dezakela uste dute. Gogora ezazu hipokanpoa oroimenaren ezartzean paper nabarmena duela. Erantzun hau horren azkarra da zeren pentsamendu-prozezuek ez daukate gertatzeko astirik, hasierako momentuetan, gutxienez. Beraz sistema azkar bat daukagu estimuluen aurrean hasierako erantzuna ematen duena eta beste sistema –kognitibo– geldoago bat erantzun konplexuagoa prestatzen duena.

Oraindik ere asko dago ulertzeko eta ikertzeko emozioen inguruan. Gai honekin emozio hauek hobeto ulertzeko bidea hasi baino ez dugu. Halere norberaren emozioen jatorria zein den argitzeko gakoren bat jaso izana espero dut.