Gaixotasun mentalak

OHARRA: Hau behin-betiko bertsioa da, azterketarako materia biltzen duena!!!



Gai honetan gaixotasun mentalei buruz arituko gara. Kurtso bukaerarako utzi ditugu ulertzeko ezinbestekoa genuelako aurretik psikologiari buruzko ezagutza minimo batzuk gureganatzea. Gai garrantzitsu asko utzi ditugu jorratu gabe, baina gaixotasun mentalen berri izateak asko lagundu zaitzake gaixoen zein beste guztien izakera eta jokabidea ulertzen.

Gaixotasun mentalei kontuz eta errespetuz hurbilduko gara, gizartean gaixoek ulertesintasuna, bildurra, onarpenik eza eta, batzutan, iguina sortarazten dutelako. Gure helburua gaixotasun hauek ulertu eta egokiro baloratzearena izango da, beste edozein gaixotasunekin egingo genukeen bezala.

Gai hau garatzen goazen neurrian izan daiteke zure burua gaixotasunen baten ezaugarriekin edo sintomekin identifikatzea. Erreza da esatea, baina ez ezazu horrelakorik egin! Zure osasun psikologikoari buruzko zalantzarik izan ezkero komenta ezazu gurasoekin edo eskolan orientatzailearekin edo irakasleren batekin. Hasi, horregatik, normaltasuna eta anormaltasuna zer diren ezartzen hasiko gara. Izan ere gizarteak zorotzat edo gaixotzat daukana ez du zertan horrela izan behar psikologiaren inkuspuntu zientifikotik begiratuta. Askotan jokabide edo pensamenduen gradu kontua da, eta es nolakotasunekoa.

Abia gaitezen, bada, gure gogoa gaizki funtzionatzen duenean gerta daitezken ondorioak eta arazoak ulertzen saiatzera.

Normaltasuna eta anormaltasuna

Normatasuna eta anormaltasunaren arteko bereizketa ez da oso garbia, askotan, baina oso garrantzitsua da.

Nork ezartzen du zer den normala ez zer ez den normala? Erabaki horrek sekulako eragina izan dezake pertsonen bizitzan. Demagun psikiatra batek edota epaile batek gaixotzat hartzen zaituztela. Horren ondorioz psikiatriko batean sar zaitzakete, edo delitu batengatik izango zenukeen zigorra arindu.

Horrelako kasuak muturrekoak izango lirateke, baina zure herrikideak, lagunak edo senitartekoak arraroa zarela edo gaixo bat zarela pentsatzeak, zer nolako efektua izan dezake zure bizitzarengan? Pentsa ezazu zer nolako erreakzioak jasan behar dituzte ezkizofrenikoek, kasu.

Gaixoak errespetatu behar ditugu. Baina guztion hobebeharrez, gaixoena barne, hobe benetako patologiak eta “arrarokeriak” odo “xelebrekeriak” ongi ezberdintzen baditugu.

Anormaltasunaren definizioa

Psikologoek nekez lortuko dute normaltasunaren definizio ez-ideologiko bat garatzea. Ondoren jokabide anormala definitzeko hurbilketa ezberdin batzuk aztertuko ditugu. Bakoitzak bakarrik ez du lortuko modu egokian anormaltasuna deskribatzea, baina guztiak daukate ekarpenen bat. Guztiak batera kontutan hartu ezkero arazoaren ulermen sakonago batera helduko gara.

  1. Anormaltasuna batazbestekotik urruntzea bezala. Jendearen gehiengoak egiten ez dituen jokabideak anormaltzat jotzean datza. Zentzu horretan norbait erahiltzea anormala da. Baina adimen-koziente oso altua izatea ere ez-ohizkoa da, eta ez du zertan horregatik txarra izan beharrik. Homosexualak populazioaren %5a izango balira, horregatik bakarrik anormalak lirateke? Izan ere jokabide eta ezagarri jakin bat oso hedatua ez egoteak ez digu ezer ezaten bere izakeraz. Horregatik ez da erizpide nahikoa edo egokia.
  2. Anormaltasuna idealaren urruntzea bezala. Kultura eta gizarteetan badago nolakoak izan behar garen esaten diguten eredu eta idealak. Horiengandik nahikoa desbideratu ezkero anormaltzak har gaitzakete. Baina zenbat desbideratu beharko ginateke horretarako? Ba al dago eredu bakar eta partekatua kultura bakoitzean? Kultura ezberdinetan ohitura eta balio ezberdinak nagusi badira, anormaltasuna ere erlatiboa litzateke? Finkoak al dira eredu horiek, edo, aldiz, denboran aldatzen dira? Guzti honek zalantza argiak jartzen ditu erizpide honetan. Jabetu zaitez orain dela gutxi arte homosexualitatea gaixotasuntzat zutela hemen ere! Garai bateko homosexuala izatea anormala izatea zekarren. Gaur ordea, zorionez, ez. Horregatik erizpide hau ez da egokia.
  3. Anormaltasuna deserotasun pertsonala bezala. Gure jokabideak deserosotasuna, antsietatea edo errua sentiarazten badigu, orduan anormaltzat har dezakegu. Anormaltasun hori, hortaz, jokabidearen ondorio psikologikoen araberakoa izango litzateke. Besteentzako kaltegarriak diren jokabide batzuk ere anormaltzat har ditzakegu. Baina zaila da besteak mintzea zertan datzan ezartzea kontestu honetan. Homosexuala izateagatik errudun sentitzea edo bulimiko batek jateagatik errudun sentitzea honen adibide izango lirateke.
    Erizpide honek ere baditu bere arazoak. Izan ere gaixotasun mental jakin batzuk dituztenek zoragarri sentitzen direla diote, beraien jokabidea besteentzat oso arraroa bada ere. Zer esango zenuke extralurtarren mezuak entzuten dituen emakume baten osasun mentalaz? Badaiteke bera pozik baino pozago egotea entzuten dituen mezuekin, baina!
  4. Anormaltasuna egokiro funtzionatzeko ezintasuna bezala. Pertsona gehienak bizitza arrunta bizitzeko gaitasuna daukate: norbera elikatu, lanera joan, besteekin harremanak izan eta gizartean funtzionatu. Baina badago gizartean bizitzeak dituen eskakizunak bete ezin dituenik ere. Erizpide honen arabera azkeneko pertsona hauek anormalak lirateke. Etxerik eta lanik gabeko pertsona bat, kalean bizi dena, anormala litzateke definizio honen arabera, berak aukeratutako bizimodua izango balitz ere. Anormaltasuna, berriz ere, gizartearen eskakizunetara modatzeko ezintasunak ekarriko luke.
  5. Anormaltasuna ikuspuntu legaletik abituta. Justizia-sistemek bere anormaltasunaren definizio propioa daukate. Ez da definizio pskologikoa bezalakoa, baina beharrezkoa da psikiatra baten esperientzia auzitegiko ebaluazioak egiteko. Horren arabera epaitzen ari diren pertsona zer egiten ari zen ez zekiela defendatu daiteke, edo ez zuela bere jokabidearen kontrolik. Eta horrela sententzia ezberdina egokitu diezaiokete.

Erizpide guzti hauek eztabaidatu ondoren zihurrenik ez dugu argi izango zer den normala eta zer anormala. Egia esan, guzti honen funtzio anormaltasuna identifikatu baino normalak izan daitezkeen gauzak anormaltzat ez hartzea zuen helburu. Psikologo profesionalek ere arazoak izaten dituzte jokabide konkretuak normal edo anormaltzat hartzeko. Esan dugun bezala, gainera, gizarteek eta kulturek sekulako eragina daukate normaltasunaren ezartze eta balioztatzean.

Zailtasunak-zailtasun, psikoogoek orokorrean honela definitzen dute jokabide anormala:

Pertsonengan estualdia edo atsekabea eragiten duten eta eguneroko bizitzan funtzionatzea ekiditen duten jokabideak.

Hobe izango genuke jokabide normal eta anormalak continuum baten muturrak direla esatea, jokabide jakin batek daukan berezko ezaugarria esatea baino. Jokabidea epaitzerakoan gradu ezberdinak daudela onartu eta bereizi beharko dugu: oso normaletik erabat anormaleraino. Eta jokabide gehienak bitarteko punturen batean egongo dira.

Anormaltasunari buruzko ikuspuntuak

Historian eta kulturetan zehar jokabide anormalak sineskerekin eta sorginkeriarekin lotu –edo nahastu– egin dira. Ez-onartutako jokabideak norbait sorgina zelaren seinale ziren, eta uztezko sorgina gartzelaratu edo erreta hil zezaketen. Beste kasu batzutan deabruak hartuta zeudelakoan herritik bota zezaketen gixajoa.

XIX. mendean, bereziki gizarte viktoriarrean, psikologia zientifikoa izan baino lehen (ustezko) gaixoei gorriak pasarazten zieten. Gaitzak sendatzekotan edo ur berotan sartu, azorriatu, gosez mantendu, elektrokutatu, lobotomizatu edo bestelako maltzurkeriak egiten zizkieten. Batzutan gaitza bera baino txarragoak ziren “tratamendu” hauek.

Gauzarik txarrena, halere, askotan norbait zoroetxetan sartzea –ez gaur eguneko hospitale psikiatrikoetan– boteretsuek pertsonak eta gizartea kontrolatzeko erabili izan duten estrategia dela. Eta ez inor sendatzekoa. Askotan epilepsia bezalako gaixotasun baten zergatiak ez ezagutzeak gaixoa baztertu edo zigortzea zekarren. Gaur eguneko anormaltasunaren inguruko ikuspuntuak serioagoak direla pentsatzea gustatuko litzaiguke.

Ondoren anormaltasunari buruzko sei ikuspuntu aztertuko ditugu. Bakoitzaren bukaeran gaixotasun mental baten kasu berbera aztertuko dugu, horrela ikuspuntu hauek beraien artean konparatzerik izango dugu. Kasua honakoa da:

Chamique Holdsclaw Washington Mystics emakumezkoen NBAko (WNBA) taldeko saskibaloi jokalaria da. Denboraldiaren erdian gero eta isilago zegoen, bere senitartekoengandik eta taldekideengandik gero eta urrunago. Guztiek galdetzen zioten zer gertatzen zitzaion, baina berak ez zuen eser esan nahi, eta ez zekien nola azaldu ere. Errealitaterik gabeko momentuak bizi zituela iruditzen zitzaion, bere bizitzan presente egongo ez balitz bezala.

Asko lo egiten zuen. Ez zuen kirolik egiten ezta telebistan ikusten bere taldeak jokatzen bazuen ere. Denbora etzanda ematen zuen, taldeak ondoan zegoen kantxan jokatzen bazuen ere. Dena zen negatiboa eta iluna Chamique-rentzat.

Chamique-ren beherakadaren zergati nagusia depresio nagusia izan zen. Horrelako gaixotasun mentala AEB-etako biztanleriaren %10ak dauka urtero. Chamique rookie of the year izatetik saskibaloi partida bat jokatzeko ezintasunera pasatu zen. Honen inguruko bere esperientzia kontatu zuen liburu autobiografiko batean. Badirudi buruaz beste egiteko saiakera bat egin zuela ere.

Baina Chamique tratamenduan jarri zuten eta ondoren WNBAko jokalaririk hoberenetakoa izatera heldu zen.

  1. Medikuntzaren ikuspuntua. Tuberkulosiak jota bazaude medikuek odol analisia egingo dizute eta horrela odolean duzun Cook-en bazilioaren arrastoa aurkituko dute. Adibidea jarriki, medikuek jokabide anormalaren zergatien atzetik dabiltzanean kausa fisikoak bilatzen dituzte: desoreka hormonala, gabezia kimikoren bat edo entzefaloan zauriren bat. Izan ere gorputzaren gaixotasunen hiztegi berbera erabiltzen dute: sintomak, gaixotasunak, hospitale psikiatrikoak, etab.
    Hainbat gaixotasun mental jatorri biologikoa dutenez zentzuzkoa da hurbilketa mota hau. Azkeneko ikerketek eskizofrenia edo depresio nagusiaren antzeko gaixotasunen jatorrian herentzia genetikoa eta neurotransmisoreen seinaleen funtzionamendu kaxkarra daudela azaleratzen ari dira. Baina badaude jatorri biologikorik ez duten hainbat gaixotasun mental ere.
    Chamique Hodsclaw-ren kasuan medikuek garuneko tumoreren bat, gaixotasunen bat edo entzefaloan desoreka kimikoren bat bilatuko lukete.
  2. Ikuspuntu psikoanalitikoa. Ezagutzen duzu Freud-en pertsonalitatearen teoria. Freud-en ustez sexua eta agresioarekin lotutako etapa psikosexual jakin batzuk igarotzen ditugu haurtzaroan. Etapa hauetako bakoitzean konfliktu jakin bat planteatzen zaigu, garapen normala izateko gainditu beharko duguna. Lortu ezean inkontzientean geratuko zaizkigu erreprimituta eta helduaroan jokabide anormala sor dezakete.
    Jokabide anormalaren edo patologikoaren jatorria, hortaz, haurtzaroaren azterketa sakonaren bitartez bilatzen da, baina ezinezkoa da erabateko lotura ezartzea haurtzaroaren gertakarien eta helduaroako jokabide anormalen artean. Are gehiago. Teoria psikoanalitikoaren arabera kontrol gutxi daukagu gure jokabidearekiko, bere eragilea inkontzientea baita. Chamiqueren kasuan psikoanalista batek emakumearen iraganari buruzko informazioa bilatuko luke, bereziki haurtzaroan izan zitezkeen konfliktuetan arreta jarriz.
  3. Jokabidearen ikuspuntua. Bai medikuntzaren zein psikoanalisiaren ikuspuntuek jokabidea atzetik dagoen arazo baten sintoma bezela ikusten dute. Jokabidearen ikusputitik, ordea, jokabidea bera da problema. Ikastearen printzipioak erabilita jokabidearen ikuspuntuaren defendatzaileak jokabideak estimulu jakin batzuen aurrean ikasitako erantzunak direla esango dute. Beraz, eskarmentuak eta inguruneak azalduko lukete gure gaur eguneko jokabidea. Hortaz jokabide anormalak zeintzu egoeratan ikasi ditugun ikertu beharko dugu eta zeintzu kasutan egiten dugun ere.
    Ikusi daitekeen jokabideetan oinarritzea da ikuspuntu honen alderik sendoena eta baita ahulena ere. Atentzio-defizita bezalako gaixotasunak aztertzeko oso egokia suertatu da, baina jokabide anormalen sorreran parte har dezaketen pentsamendu, jarrera eta emozioen barne-bizitza baztertu egiten dute.
    Chamique-ren kasuan bere jokabidea indartzen duten inguruneko faktoreak identifikatu ondoren sendatzeko sari eta zigorretan oinarrituko litzateke terapia.
  4. Ikuspuntu kognitiboa. Aurreko hiru hurbilpenek jokabideen eragileak gehienbat pertsonen kontrolaren gaindikoak direla esaten dute. Ikuspuntu kognitiboa proposatzen dutenek, ordea, pentsamenduen garriantzia azpimarratzen dute. Horregatik jokabide anormalak zuzentzeko pentsamolde berriak irakatzi egiten dizkiote gaixoari.
    Demagun azterketa jakin batek zure etorkizun osoa baldintzatuko duela uste duzula. Terapiaren bitartez kontrakoaz konbentzituko zaite psikologoak.
    Ikuspuntu hau kritikatzen dutenek arrazoiz esaten dute batzutan jokabide anormalen atzetik benetako patologia bat dagoela, edo bestelako arazoren bat. Gainera pentsamendu negatiboak errealistak eta arrazionalak izan daitezke ingurunean giro desegokia dagoenean.
    Chamique-ren kasuan berak ingurunearen eta bere buruaren ikuspuntuak aztertuko lirateke.
  5. Ikuspuntu humanista. Psikologo humanistek pertsonek beraien jokabidearen erantzunkizuna dutela uste dute, jokabide anormalarena barne. Carl Rogers eta Abraham Maslow-ren lanetik abitauta gizakion bereizgarriak diren izakera arrazional, gizartekoi eta autoerrealizaziorantz zuzendua. Psikologo humanistak gizakia eta honen gizartearekiko harremanak dituzte kontutan. Gure jokabidea aukeratzeko askatasuna izan beharko genuke beti ere honek antsietaterik sortzen ez badigu eta ez badugu urkoa mintzen. Ez dugu “sendatzerik” behar, balio propioa eta esanahia bilatu behar ditugu eta gure jokabidearen mugak ezarri.
    Horrelako hurbilketak ez dira konprobatu daitezken datuetan oinarritzen, eta batzutan espekulazio filosofiko hutsak dira, baina norbanakoaren berezitasunak argiro adierazten ditu eta praktikan hainbestetan arazoak konpontzeko balio du. Chamique-ren kasuan psikologo humanista bat jokalariaren aukeretan eta bere potentziala garatzeko ahaleginetan zentratuko litzateke.
  6. Ikuspuntu sozio-kulturala. Gizakion jokabide normal zein anormala familia, gizartea eta kulturak taxutzen duela ezartzen du. Besteekin ditugun harremanak jokabide anormalen sorburua izan daiteke. Hortaz besteekin ditugun harreman eta hartu-emanak jokabidea anormala sustatu eta mantendu ditzakete.
    Ikuspuntu hau gizarte maila ezberdinetako gaixotasun bereizgarriak egoteak indartu egiten du. Eskizofrenia ugariagoa da behe klasetan goiko klaseeten baino. AEBetan zuriak baino proportzio altuagoan sartzen dituzte hospitale psikiatrikoetan beltzak, nahi gabe. Krisialdi ekonomikoak eta kalean bizitzeak osasun psikologikoaren kaltetzea ekarri ohi du, gainera.
    Bestalde norbanakoaren jokabide anormalaren eta gizarte-faktoreen loturaren arteko azalpen ezberdinik ere eman da. Behe-klasekoek ez dute laguntza profesionalik bilatzen eta horregatik izan daiteke bere arazo psikologikoak larriagotzea diagnostikatuak izan baino lehen. Arazo eta jokabide anormalak jatorri soziala edo kulturalak izateak zaila egiten du kausa sozialak Chamique-ren kasuan gizartearen eskakizunak bere depresioaren garapenean izandako paperean zentratuko lirateke.

Buru-nahasmendu nagusiak

Hemen gaixotasunak ahalik eta modurik aseptikoenean jorratuko ditugu, baina jasaten dituzten pertsonentzat sufrimendu handia ekar dezakete eta kasu batzutan bizitza zeharo zaildu.

1. Antsietate-nahasmenduak

Guztiok sentitzen dugu antsietatea noizbait egoera estresante baten aurrean. Antsietate mota hori erabat normala da. Orain arte ikusi dugunez gure gorputza eta gogoa akziorako prestatzen ditu eta erreakzioak hobetu ditzake. Antsietate hori gabe ez genuke eguneroko hainbat iharduera egiteko motibazio nahikorik edukiko. Egia esan, askotan antsietate hori nahikoa larriak diren arazo edo egoeren aurrean izan dezakegu. Orduan ez da horren erabilgarria, baina ez du zertan bizitza normala oztopatzen duen ezer.

Baina badago kanpo-kausarik gabe antsietatea bizi duenik ere. Hau gertatzen denean eta bizitza normala oztopatzen duenean antsietate-nahasmendua agertzen da. Lau motatakoa izan daiteke, ondoren azalduko dugunez.

Fobiak

Fobiak objektu edo egoera jakin baten aurrean beldur irrazional bizia sentitzean datza. Araknofoboen kasuan bildur hori armiarmek sortzen dute, eta cynofoboen kasuan, txakurrak. Fobia abiarazten duen estimulua ez da objektiboki arriskutsua eta mehatsugarria besteontzat, baina fobikoarengan izu-krisialdiak sor ditzake. Fobien eta antsietatearen arteko ezberdintasun nagusia honakoa da: lehengo kasuan antsietatea gauza konkretu batek abiarazten duela.

Fobiek eragin txikia izango dute pertsonen bizitzetan fobia eragiten duen estimulua gutxitan topatzen badu. Altuerei fobia izateak ez du zertan bizitza baldintzatu behar andamioetan lan egiten ez baduzu edo suhiltzailea edo trapezista ez bazara. Baina gune publikoetan egoteak fobia sortzen badizu, hau da, agorafoboa baldin bazara, arazo serioak izan ditzakezu bizitza normala garatzeko. Bestalde, fobietan ere graduak daude eta beharraren arabera ahalegina egitea posible da.

Washingtonen bizi zen emakume xenofobo bat 30 urtetan hiru alditan atera zen etxetik bakarrik: behin familia bisitatzeko, beste behin ebakuntza bat jasotzera eta azkenengo bat hiltzorian zegoen lagun batentzat izozkia erosteko. Eskerrak horrelako kasuak muturrekoak baino ez direla.

Izu-nahasmendua

Izu-nahasmenduak (panic disorder) segundu batzuetako eta hainbat ordutako bitarteko krisialdiak ekartzen dituzte. Fobien kasuan ez bezala ez dago krisialdiak abiarazten duen estimulu zehatzik.

Krisialdiaren sintomak pertsonen araberakoak dira, baina orokorrean antsietatea bapatean eta askotan abisurik eman gabe zeharo areagotzen da eta irtenbiderik gabeko egoeraren aurrean egotearen sentzazioa dator. Bestela bihotz taupaden areagotzea; arnas-estualdia; izerdi jario itzela; konortea galduko duzularen sentzazioa; tripako mina; eta, muturreko kasuetan, hil egingo zarelaren sentzazioa. Holako krisialdiaren ondoren era bat lur-jota geratzen dira.

Ez dagoenez izu-krisialdiak abiaraziko duen estimulu konkreturik, halako krisialdiak duten pertsonek batzutan agorafobia garatzen dute. Hau da, krisialdia izan ezkero laguntzarik jasoko ez duten egoeratan egotea. Horregatik lekuetara joateari uzten diote pixkanaka pixkanaka, edonon krisialdia edukitzaren beldurrez. Muturreko kasuetan etxetik irtengabe biziko dira.

Antsietate-nahasmendu orokorra

Horrelako gaixotasuna daukaten pertsonek epe luzeko antsietate eta ardura sentitzen dute. Batzutan familia, dirua, lana edo osasuna bezalako gauza identifikagarriek sortzen dute kezka. Baina beste kasu batzuetan ez dakite zerk kezkatzen dituen eta zerbait oso txarra gertatuko den sentzazio lausoa dute.

Etengabeko ardura horrek beste gauza batzuetan kontzentratzeko ezintasuna dakar eta arazoaren zergatiak aparte ezer gutxi ikusten dute. Azkenean bizitza osoa arduraren inguruan egiten du bira.

Kasu batzutan arazo medikoak agertu daitezke. Antsietate jarraituak giharretako tentsioa eta aktibazioa dakar eta honek, aldiz, buruko mina, zorabioak, palpitazioak edo insomnioa.

Antsietate-nahasmendu orokarraren sintomen artean sarrien gertatzen direnak honakoak dira: erlajatzeko ezintasuna, kontzentratzeko zailtasuna, tentsioa, bildurra, kontrola galtzearen bildurra, kezkatsutasuna, pentamenduak kontrolatzeko ezintasuna, nahastea, ahulezia, eskuetako izerdia, dardarak, hitzegiteko ezintasuna, izerdi orokorra, hitzeko bildurra, arnasa hartzeko zailtasuna, goragalea eta, kasu gutxi batzuetan, konortea galtzea.

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa

Nahasmendu obsesibo-konpultsiboa daukaten pertsonek honako egoera hauetako batean edo bietan egon daitezke:

  1. Obsesio deituriko nahigabeko pentsamenduak kontrolatuta, edo/eta

  2. konpultsio deituriko beraien nahiaren aurkako ekintzak egin behar dituztela sentitzea.

Obsesioak nahi gabe behin eta berriz errepikatzen diren pensamenduak dira. Azterketa bukatu ondoren eta bi aste beranduago emaitzak jaso arte izena jarri zenuen edo ez zenuen kezkatuta eduki zaitzake. Edo oporretan zoazela aita etengabean egon daiteke atea giltzez itxi ote zuen kezkatuta. Pertsona askok ditugu noizean behin obsesio arinak, baina orokorrean gutxi irauten dute. Benetako obsesioak dituztenek, ordea, egunak edo hilabeteak pasa ditzazkete obsesionatuta eta obsesioaren objektuak zeharo arraroak edo zentzugabekoak izan daitezke.

Konpultsioak, berriz, zentzugabekoa edo irrazionala ematen duen jokabide bat behin eta berriro errepikatzearen beharra sentitzean datza. Subjektuak ez du jokabide hori burutu nahi, baina egin ezean sekulako antsietatea sentituko du. Garrantzirik gabeko ekintzak izan daitezke, hala nola sukaldean itzali dugun behin eta berriro aztertzea. Edo noizbehinkako kasuetan norbera behin eta berriro garbitu behar izatea. Hona hemen adibidide bat:

27 urtetako emakume bat biluztu egiten zen jantziak ordena konkretu batean kenduta eta bakoitza ohearen txoko jakin batean jarrita. Ondoren jantziok kutsadura arrastoren baten bila aztertzen zituen. Orduan bere gorputza igurtziz garbituko luke oinetatik hasi eta, pixkanaka-pixkanaka eta arreta osoz, buru puntaraino, gorputzeko atal jakinetan eskuohial jakin batzuk erabilita. Jantziren bat kutsatuta balego garbitzeko baztertzen zuen eta bere lekuan, ohe gainean, jantzi garbi bat jartzen zuen. Bukatzeko biluzteko erabilitako ordenaren kontrakoa jarraituta jantziko zen berriz ere.

Holako ritualak momentuan antsietatea murriztu dezakete, baina epe luzean antsietatea itzuli egingo da. Kasu larrietan antsietea jarraitua da.

Antsietate-nahasmenduen kausak

Ez dago antsietate-nahasmendu guztiak azalduko dituen kausa bakarra. Norbanakoaren antsietate maila orokorra serotonina neurotransmisorearen ekoizpen-mailan dauka jatorria. Gainera, badirudi entzefaloan sustantzia kimiko jakin batzuen gabeziak antsietate-nahasmendu mota batzuk eragiten dituela. Antza denez herentzia genetikoak zerikusia dauka. Bikieta batek ikara-krisialdiak baditu, beste bikiak nahasmendu berbera izateko %30a dauka.

Nerbio-sistema aktiboegia izu-krisialdien jatorrian omen dago. Badirudi locus ceruleos izeneko entzefaloaren erregulazio okerrak izu-krisialdiak sortuko lituzkela, honek sistema linbikoa gehiegi estimulatzen duelako. Gehiegizko estimulazio honek antsietate kronikoa lekarke eta honek locus ceruleus delakoak are izu-krisialdi gehiego sortzea.

Jokabidearen ikuspututik abiatuta inguruneko faktoreak nabariarazten ditu. Antsietatea estresari aurre egiteko ikasitako erantzuna izango litzateke. Txakur batek hozka egiten badizu hurrengoan txakur baten aurrean izutu egingo zara eta alde egin. Horrela antsietatea murriztuko duzu eta txakurrak sahiestearen erantzuna indartu. Txakur nahikorekin topatu ezkero txakurrekiko fobia gara dezakezu.

Ikuspuntu kognitibista jarraituta antsietate-nahasmenduak gure munduarekiko pentsamendu eta sineste desegokietatik letozke. Txakurkume bat animaliatxo bat bezela ikusi beharrean txakutzar izugarri bat bezala ikusi ezkero antsietatea gara dezakegu. Edo hegazkin baten inguruan gaudela sekulako ezbeharra daotorrela pentsa dezakegu. Pentsamendu desegoki hauek sortuko lukete antsietate-nahasmendua.

2. Nahasmendu somatoformeak

Nahasmendu somatoformeak adierazpen somatiko edo fisikoa daukaten jatorri psikologikoko gaitzak dira. Hortaz ez dago kausa biologikorik, baina bai efektu fisikoak. Kasu batzuen jatorrian egon daiteke arazo fisikoren bat, baina kasu horietan asko exageratzen dira eta ez dira benetako kausa izaten.

Hipokondria

Hipokondriakoak etengabe kezkatzen dira bere osasunaz eta beti dabiltzate gaixotzearen beldur. Eguneroko ajeak eta minak eritasun hilgarritzat hartzen dituzte. Ez dituzte sintomak itxuratzen, sintomei dutena baino askoz ere garrantzi gehiago ematen diete, medikuek garrantzirik ez dutela demostratzen badiete ere. Beste modu batean esanda, hipokondriak ez du sintoma fisikorik sortzen.

Konbertsio-nahasmendua

Konbertsio-nahasmenduak baditu ondorio fisikoak. Honen adibide izan daitezke ikusteko edo entzuteko ezintasuna, edo hanka edo eskua mugitzeko ezintasuna. Baina egon, ez dago arazoarentzako kausa fisikorik; psikologikoa da.

Konbertsio-nahasmenduak askotan bapatean sortzen dira. Goizean esnatu eta entzun ezinik aurkitzen dute bere burua. Eskularruaren anestesiaren kasuan, eskuaren erabilera galdu duen batek eskumuturretik gorako besoa erabil dezake, biak nerbio berberak kontrolatzen badituzte ere eta eskuak berak sentikortasuna mantentzen duela. Hau ezinezkoa izango litzateke benetan eskuko nerbioak fisikoki kaltetuta egongo balira.

Sarritan konbertsio-nahasmenduak pairatzen duten pertsonek besteontzat harrigarria den lasaitasunez hartzen dute ikusi gabe esnatzea. Nola erreakzionatuko zenuke horrelakorik gertatuko balitzaizu? Ohituta dagoen bat la belle indifference-s. Erreakzio ezberdina, ezta?

3. Disoziazioa

Gure gogoa eta nortasuna modu integratu batean jokatzen dute sano daudenean. Disoziazio nahasmenduak, aldiz, batera egon behako litzatekeen pertsonalitatearen parte batzuk banatuta edo disoziatuta egotean datza. Disoziazioaren bitartez pertsonek antsietatea sortzen dien egoeretatik ihes egiteko aukera daukate. Horretarako pertsonalitate berri bat sortzen dute edo ahaztu egiten dute estresaren kausa. Edo estres gutxiago sortzen dien inguru batera doaz.

Disoziazioarekin lotuta hainbat nahasmendu existitzen dira, baina oso gutxitan gertatzen dira.

Identitate disoziatuaren nahasmendua

Nortasuna anikoitza izenaz ere ezagutzen da identitate disoziatuaren nahasmendua. Sinpleki esanda pertsona batek nortasun bakarra izan ordez bi edo gehiego edukitzean datza. Nola ezinezkoa den bi pertsonalitate batera adieraztea nortasun ezberdinak txandakatu egiten dira. Nortasun bakoitza bakarka hartuta integratuta eta normala izan daiteke, baina nortasun anikotza duen pertsonaren jokabidea osotasunean aztertuta oso anormala izan daiteke. Jabetu zaitez nortasunetako bakoitzak bere gustuak, nahiak, eta egoeren aurreko erantzun ezberdinak. Honek ez du esan nahi pertsonalitate ezberdinak erabat ezberdinak direnik. Batzutan nortasunaren parte batzuk baino ez dira aldatzen. Baina egia da beste batzutan pertsonalitate ezberdinak kontrajarriak direla. Nortasun anikoitzeko kasu batzutan pertsonak betaurreko ezberdinak eraman behar ditu gainean pertsonalitate ezberdinen ikusmena aldatu egiten baita.

Amnesia disoziatiboa

Amnesia oroimenean galerak edo hutsuneak izatean datza. Amnesia arruntak jatorri fisiologikoa dauka. Hau da, zauriren baten ondorioz galtzen dira oroimen jakin batzuk. Amnesia disoziatiboaren kasuan, bestalde, subjektuak ezin ditzake gauza konkretu batzuk gogoratu, baina ez ahaztu dituelako, edo horren memoria galdu duelako, nolabait erreprimituta dituelako oroimenok. Egon, badaude, baina ezin gogora ekarri.

Kasurik larrienetan pertsonek ezin dute beraien izena gogoratu, non bizi diren, ezta beraien guraso edo senitartekoak ezagutu. Baina amnesia disoziatiboa selektiboa denez bestela ere memoria zein nortasun normala izan dezakete; ez dute zertan ikasitako guztia ahaztu behar.

Batzutan memoria-galera oso sakona izan daiteke. Ezaguna da Raymond Power Jr.-en kasua. 30 urtez ezkondua, bi seme-alaba zituen, abokatua zen eta behin ez zen lanetik itzuli. Etxetik irten eta bi egun beranduago mila eta piku kilometrotara aurkitu zuten nor zen eta bertara nola heldu zen ez zekiela. Sei hilabete beranduago identifikatu zuten, oraindik ezer gogoratzen ez zuela.

Ihes-disoziazioa

Ara gutxiagotan gertatzen da ihes-disoziazioa delakoa. Egoera honetan daudenak bapatean bidai bat egiten dute, eta sarritan nortasun berri bat hartzen dute. Egun, hilabete edo urte batzuk beranduago bapatean jabetzen dira leku ezezagun batean daudelaz eta zeharo ahaztu dutela kanpoan eman duten debora guztia. Bere azkeneko oroimenak ihesaldiaren aurrekoak dira, inoiz ihesik egin izan ez balu bezala.

4. Aldartearen nahasmenduak

Guztiok bizi ditugu aldarte aldaketak. Batzutan pozik gaude, euforiko, akaso. Beste batzutan haserre, goibel edo minduta sentitzen gara. Eguroko bizitzan emozio eta sentimendu hauek izatea normala da, eskolan ikasi dugunez. Baina emozioak epe labur baten mantentzen ditugula ere ikasi genuen. Pertsona batzurengan emozio hauek oso biziak dira eta denbora luzean irauten dute. Horren luzeak egurneroko bizitza oztopatu egiten dutela. Muterroko kasuetan bizitza arriskuan jar dezakete edo errealitatetik urrundu.

Depresio nagusia

Nahiko ohikoa da depresio nagusia. AEBetan momentu oro populazioaren %6–10 bitartean pairatzen du. Nolabait 15 000 000 pertsona dira. Emakumeak gizonak baino bi aldiz gehiago deprimitzen dira, emakume guztien artean %25ak bizitzako momenturen batean depresioak joko duelarik. Tamalez depresio kasuak gero eta gehiago dira mundu-mailan. Leku batzutan aurreko belaunaldiena baino 3 aldiz probableagoa da egun depresioan sartzea. Eta gero eta pertsona gazteagoak sufritzen dute.

Depresio nagusia ez da bizitzako atsekabe eta frustrazioen aurreko erreakzio normala. Bikotearekin uzteak, maite dugun norbaiten heriotza edo lana galtzeak depresio pixka bat ekartzea normala da. Egi esan hau azterketa bat suspenditu bezelako gauza sinpleagoen arrean ere gerta daiteke.

Baina depresio nagusia duten pertsonek askoz ere sakonago zentitzen dituzte emozio hauek berberak. Baliogabeak eta moldakaitzak direla sentituko dute, eta bakarrik daudela, etorkizuna beltza ikusten dutelarik. Urtetan mantendu dezakete aldarte negatibo hau. Kontrolik gabe negar egin dezakete, gaizki lo egin eta buruaz beste egiteko arriskupean daude.

Mania eta nahasmendu bipolarra

Mania

Mania euforia bizia epe luze batez bizitzean datza. Mania daukatenek zoriontzsun sakona, boterea, zauritu ezina eta energia sentitzen dute. Besteentzat arriskutsuak edo erraroak izan daitezken ekintzak egin ditzakete, edozein gauza egiten saiatzen direla ere arrakasta izango dutelakoan.

Nahasmendu bipolarra

Askotan pertsona batzuk mania eta depresioa txandakatzen dituzte, eta horiek nahasmendu bipolarra dutela esaten da. Garai batean nasmendu maniako-depresiboa deitzen zioten nahasmendu bipolarrari. Mania eta depresioaren arteko aldaketak egunen batzuren bueltan gerta daitezke, edo urtetan zehar. Normalean depresio aldiak aldi maniakoak baina luzeagoak dira.

Historiako pertsonarik sortzaileetariko batzuk bipolarrak izan dira, maniaren momentuetan irudimen, bulkada, zirrara eta energia handiak bultzatuta sortzen zutelarik. Robert Schumann musikagilearen kasua argia da. Bere mania pasarteak noiz gertatu ziren jakinda eta bere musika-konposizioen egite-datak ezagututa argi ikusten da mania momentuetan depresio momentuetan baino askoz musika gehiago idazten zuela. Musika gehiago ekoizteak, bestalde, ez du esan nahi musika hobeagoa zenik. Izan ere, bere lan hoberenetariko batzuk mania aldietatik kanpo sortu zituen.

Mania aldiak ez dira, bestela ere, momentu onak izan behar. Bere buruak zauritzea ekar dezakeen beldurgabekeria sor dezake maniak; eta ingurukoak izorra ditzakete beraien berritsukeria, autoestimu handia eta besteen beharrekiko axolagabetasunarekin.

Aldartearen nahasmenduaren kausak

Aldartearen nahasmenduak sakonki ikertu dira. Bereziki depresioa, oso ugaria baita.

Ikuspuntu psikoanalitikotik aztertuta depresioa benetako edo ustezko galeraren edo norberaren buruaren aurkako haserrearen ondorioa litzateke. Psikoanalista batzuek uste dute depresioa gurasoren baten galera edo galtzeko arriskuak sortzen duela. Beste batzuek uste dute pertsonek gertatzen zaizkien gauza txarren arduradun sentitzen direla, eta horren ondorengo haserrea beraiengana bideratzen dutela.

Halere, depresioa eta nahasmendu bipolarraren erroak genetikoak eta biokimikoak izan daitezkenaren arrastorik aurkitu dute. Nahasmendu bipolarra familietan gertatzen da. Hainbat neurotransmisore –serotonina eta norepinefrina– papel garrantzitsua daukate depresioaren sorreran.

Ikuspuntu behavioristatik begiratuta depresioa estresak bizitzako indargarri positiboak murrizten dituelako gertatuko litzateke. Jendeak etsi egiten du eta honekin indargarri positiboak are gehiago murriztea baino ez dute lortzen. Nola depresioan daudenak jendearen arreta jasotzen dute, honek ere depresioa indartzen du.

Ikuspuntu kognitibista. Martin Seligman-ek depresioa babesgabetasunaren aurreko ikasitako erantzuna dela uste du. Ikasitako babesgabetasuna norberaren bizitzako gertakariak gure kontroletik at daudela uste izatean datza: ezin gara egoera horretatik irten. Horrezkero borrokatzeari usten diogu eta etsi. Horregatik datorkigu depresioa.

Beste teorialari batzuk harago doaz eta depresioa itxaropen-gabeziatik abiarazten dela diote. Hau ikasitako babesgabetasunaren eta gure ekintzen ondorio negatiboen beharraren ustearen ondorio dira.

Aaron Beck psikologo klinikoak depresioaren atzean pertsonen pentsamendu akastuna dagoela uste du: depresiboek bere burua bizitzan galtzaileak izango balira bezela ikusten dute, eta gaizki ateratzen zaien gauza guztien errua dutela uste. Beti egoeren alde negatiboan zentratzen dira eta beraien egoera eta ingurunea aldatzeko ezintasuna ikusten dute. Kognizio negatiboak, beraz, sortuko lukete depresioa.

Entzefaloaren eskanerek depresiboen erreakzioak beste pertsonen emozioekiko makalagoak direla adierazi dute. Emozio biziak erakusten zituzten aurpegien argazkiak erakutsi zaienean, depresiboak entzefaloaren aktibazio askoz ere txikiagoa izan dute.

Zein da guzti hauen artean depresioaren azalpenik hoberena? Ziurrenik guzti hauen konbinazioren bat. Oraindik ez diote azalpen bakar erabakiorra eman depresioari. Eta ez da erabat azaldu ere zergatik emakumeek gizonek baino bi bider gehiagoko depresio kasuak dituzten. Fenomeno hau kultura ezberdinetan erregulartasun harrigarriaz mantentzen da. AEBetan, frantzian eta Zelanda Berrian depresio kasuen proportzioak ezberdinak dira, baina aberri horietako bakoitzean depresiboen artean emakumeak gizonen bikoitza dira!

Hauek dira emakume eta gizonen arteko ezberdintasun horiek azaltzen saiatzen diren hipotesiak:

  • Emakumezkoak gizonezkoak baino estres gehiago jasango lukete, bereziki etxetik kanpo lan egin eta batera umeak zaindu behar dutenean. Emakumeak, gainera,
    • abusu psikologiko eta fisiko gehiago jasan ohi dute gizonekin konparatuta
    • gizonezkoak baino soldata baxuagoak dituzte
    • beraien ezkontzekin ez daude gizonezkoak bezain pozik
    • esperientzia negatibo kronikoak sarriago bizi dituzte.
  • Emakumeen depresio kasuak nerabezaroan areagotzen hasten direnez hipotesi batzuk depresioa eta hormonak lotzen dituzte. Pildora hartzen duten emakumeen %20–50ak depresio sintomak omen dituzte. Eta erditzearen ondorengo depresioa ere aldaketa hormonalekin lotuta dago.
  • Gizonezkoen eta emakumezkoen entzefaloen arteko ezberdintasun estrukturalak ere depresioaren agertzearen generoen arteko ezberdintasunak sor litzake.

5. Eskizofrenia

Eskizofrenia errealitatearen desitxuratze handia ekartzen duten nahasmendu mota bat da.

  1. Pensamendua, pertzepzioa eta emozioak hondatu daitezke;
  2. indibiduoa gizarte-harremanetatik baztertu daiteke; eta
  3. jokabide (oso) anormala eduki dezake.

Eskizofrenia motak

Eskizofrenia mota ezberdinak badaude ere, beraien arteko mugak ez dira oso argiak. Hona hemen bere sintoma bereizgarriak:

  1. Eskizofrenia hebefrenikoa. Barre-algara,irri eta ergelkeria ezegokiak; haur-portaera; hizkera inkoherentea; jokabide arraroa; eta, batzutan, jokabide lizuna.
  2. Eskizofrenia paranoidea. Handitasun- eta pertsekuzio-eldarnio edo haluzinazioak; zentzu galera (ez konorte galera, epaitzeko gaitasunarena, baizik); eta aurreikusi ezin daiteke jokabide aldakorra.
  3. Eskizofrenia katatonikoa. Mugimenduaren desoreka nabarmenak.
    • Krisialdiaren fase batzuetan batere mugitu ezin, posizio batean izoztuta bezala orduta edo egunetan geratzen delarik gaixoa.
    • Beste fase batzuetan mugimendu hiperaktiboa, basatia eta batzutan, bortiza.
  4. Eskizofrenia bereiztugabea. Bestelako eskizofrenia moten sintomen nahasketa. Bestelako eskizofrenia motaren batean argiro sailkatu ezin daitezkenean erabiltzen da.
  5. Hondar-eskizofrenia. Krisialdi serio baten ondorengo eskizofrenia sintoma arinak.

Eskizofreniaren ezaugarriak

Aurretik esan dugun bezala, batzutan zaila da eskizofrenia kasuak zerrendatutako moten artean sailkatzea. Izan eren eskizofrenikoek sintoma eta portaera oso ezberdinak izan ditzakete, eta eskizofreniko baten jokabidea bera denboran alda daiteke.

Baina eskizofrenia bera ezaugarri argiak ditu, beste gaixotasun mentaletatik ezberdintzen duena:

  • Aurreko iharduera-mailaren murrizketa. Eskizofrenikoek lehen egiten zituzten iharduera batzuk egiteko gaitasuna galtzen dute.
  • Pentsamenduaren eta hizkeraren desitxuratzea. Eskizofrenikoak hizkuntza eta logikaren erabiera bitxia daukate. Beraien pentsakerak askotan ez du zentzurik eta beraien informazio-prosezamendua akastuna eta zentzugabea da.
  • Irudikeriak. Eskizofrenia daukaten pertsonek askotan irudikeriak dituzte: errealitatean oinarritzen ez diren uste eta sineste irmoak. Irudikeriarik ohikoenak honako hauek dira:
    • norbaitek kontrolatu egiten dituela,
    • norbait atzetik dutela (pertsekuzio-eldarnioa),
    • besteek beraien pentsamenduak entzun edo ezagutu ditzaketela.
  • Haluzinazioak eta pertzepzio-nahasmenduak. Sineste eta usteetaz gain eskizofrenikoak existitzen ez diren gauzak hautematen dituzte. Horiei haluzinazioak esaten diegu. Besteekin konparatuta modu ezberdinean entzun, ikusi edo usaindu dezakete. Beraien gorputzak sentitzeko modua ere ezberdina izan daiteke, eta zailtasunak eduki ditzakete beraien gorputza eta munduaren arteko ezberdintasuna ezartzen.
  • Nahasmendu emozionalak. Batzutan eskizofrenikoak ez dute ia emoziorik adierazten gertakari dramatikoenen aurrean ere. Baina kontrakoa ere gerta daiteke. Hau da, ezegokia den erantzun gehiegizkoa ere eman dezakete. Hileta batean barre egin dezakete, edo norbaiten laguntza jasotzerakoan haserretu.
  • Ateratzea. Eskizofrenikoek interes gutxi daukate besteongan. Ez dira sozializatzen edo benetako elkarrizketarik izaten besteekin, besteekin hitzegin badezakete ere. Muturreko kasuetan ez dute besteen presentzia onartzen, eta bakarrik, erabat isolatuta egongo balira bezala jokatzen dute.

Eskizofrenia lehen helduaroan agertzen da. Sintomek honako bi bideetako bat jarraitzen dute:

  1. Prozesu-eskizofrenia. Sintomak pixkanaka-pixkanaka garatzen doaz. Gutxikako mundutik baztertzea, gehiegizko eguneko-ametsak izatea eta emozioen galera ingurukoek arazoa ezin ukatu dezaketen arte. Sendatze-itxaropen eskasa dauka.
  2. Eskizofrenia erreaktiboa. Bapatean gertatzen da. Sendatze-itxaropen hobea dauka.

Eskizofreniaren sintomak bi motatakoak dira:

  • Positiboak, non haluzinazioak, irudikeriak eta muturreko emozioak bezalako jokabide-nahasmenduak agertzen diren.
  • Negatiboak, non jokabide normalaren ezaugarrien gabezia gertatzen den: gizartetik aldentzea edo emozioen galera.

Sintoma positiboak nagusi direnean I motako eskizofreniaz ari gaara. Negatiboak nagusi direnean, ordea, II motako eskizofreniaz. Bi mota hauek bereiztea garrantzitsua izan daiteke, jatorri ezberdina izan baitezakete.

Eskizofrenianren jatorri fisikoa

Eskizofreniaren jatorrian faktore fisiko zein ingurumenekoak egon daitezke.

Genetikak gantzi handia izan dezake eskizofreniaren agertzean, edo gutxienez joeran. Izan ere familiatan ematen da eskizofrenia tasa altuagoa: kide batek badauka beste batek edukitzearen pobabilitatea asko handitzen da. Hala ere oraindik ez da lotu eskizofrenia gene sorta konkretu batekin, eta biki identikoek biek eskizofrenia izateko pobabilitatea %48koa baino ez da, eta ez %100a, kausa genitikoak nahikoak izango balira izan beharko litzatekeen moduan.

Dopaminaren hipotesia, alde batetik, eta glutamatoaren hipostesia, bestetik, eskizofreniaren jatorri zerebrala indartzen dute, baina berriz ere, ez dira erabatekoak.

Beste ikerlari batzuk eskizofrenikoen entzefaloak arazo estrukturalak dituztela diote. Argi dago eskizofrenikoen eta ez-eskizofrenikoen entzefaloak ezberdin funtzionatzen dutela, eta eskizofrenikoen sistema linbikoa eta kortexa zirkuitu ezberdinak dituzte, besteekin konparatuta, eta askotan zentzumenen estimuluen prosezamenduaz, emozioen erregulazioaz eta introspekzioaz arduratzen diren entzefaloaren parteetan –lobulu frontaletan– ezhoiko iharduera baxua daukate.

Eskizofrenia inguruneak sortzen duenaren ikuspuntuak

Ikuspuntu psikoanalitikoak eskizofrenia bizitzako aurreko etaparen batera erregresio moduko bat dela dio. Freud-ek uste zuen eskizofrenikoek ez zutela beraien bulkadak kontrolatzeko ego nahikoa sendorik. Eskizofrenikoak fase oralera itzuliko lirateke, ida eta egoa banatugabeko momentura. Eskizofrenikoak, beraz, egorik gabeko pertsonak lirateke, errealitateaz arduratu gabe bulkadak jarraitzen dituztenak. Jakin badakigu, baina, azalpen psikoanalitikoek ez daukatela oinarri frogagarririk.

Beste ikuspuntu erabilgarriago bat adierazitako emozioen ideian oinarritzen da. Honen arabera familia batean kritika, etsaitasun eta intrusio emozional gehiegi badago eskrizofrenia eta beste gaixotasun mental batzuk garatzeko aukera gehiago dago.

Ikuspuntu kognitibotik hartuta eskizofrenikoek pentsamendu arazoak dituztenez honek jatorri kogitiboa dutela uste du. Batzuk uste dute eskizofrenia inguruneko estimuluei gehiegizko arreta jartzetik datorrela. Garrantzi gabeko estimuluak baztertu eta garrantzitsuetan zentratu beharrean eskizofrenikoak guztiari jarri nahi diote arreta. Horregatik beraien informazio-prozesamendu sistemak saturatu egiten dira, eta azkenean, hautsi..

Beste psikologo kognitibista batzuek, ordea, eskizofreniaren jatorria estimulu jakin batzuei arreta nahikorik ez jartzeak sortzen dutela diote. Haue arabera eskizofrenikoek ez lukete nahikoa arreta jarriko gauza garrantzitsuei.

Azalpen kognitibistak moduren batean eskizofreniaren gakoa azalduko balute ere, ez dute azaltzen zergatik gertatzen diren eskizofrenia sortzen duten arazo kognitibo horiek, hain zuzen.

Gaur egun aldez aurretiko eskizofreniaren eredua da nagusi. Horren arabera pertsonek eskizofreniarako joera heredatuko lukete, edo nolabait eskizofrenia jasateko sentsibilitatea izango lukete, eta inguruneko egoerek, hala nola baztertze soziala edo familia barneko komunikazio faltak, suortuko lukete gaixotasuna.

6. Nortasun-nahasmendua

Nortasun-nahasmenduak jokabide-eredu ez-adaptatibo eta aldagaitzek definitzen dute. Holakorik daukatenek ez dira gizarteari egokiro moldatzen. Itxuraz erabat normalak izan daitezke baina arreta pixka batekin aztertuta agertzen dira arazook. Bestelako gaixotasunak ezbezala, nortasun-nahasmenduak dituzten pertsonak ez dira jabetzen beraien arazo psikologikoetaz. Ondoren hiru nortasun-nahasmendu ikusiko ditugu.

Nortasun antisozialaren nahasmendua

Nortasun antisozialaren nahasmendua edo nortasun soziopatikoa dutenei ez die batere axola arau moralak, besteen eskubideak edo gizartearen arauak. Adimentsuak izan daitezke, eta, hasiera batean gustagarriak izan badaiteke ere, hauen jokabidea arretaz aztertu ezkero laister jabetuko gara manipulatzaileak eta iruzurtiak direlaz.

Gaizki egiteak ez ditu kezkatzen eta ez zaie damutzen ere. Beste pertsona bat mindu dutela uler dezakete baina ez dira horregatik arduratzen.

Nortasun antizozialdunak oldartsuak izan ohi dira eta ezin dute frustraziorin jasan. Oso manipulatzaileak izan daitezke eta gaitasun sozial nabarmenak izan ditzakete: xarmagarriak, liluragarriak, erakargarriak, deigarriak, interesgarriak eta oso limurtzaileak. Iruzur profesionalean aritzen diren askok halako nortasunak izaten dituzte.

Zergatik garatzen dira halako pertsonalitateak, baina? Gehien aipatzen diren zergatien artean emozioak normaltasunez sentitzeko ezintasuna edo famili-harreman problematikoak daude. Halako nortasuna garatzen dutenek askotan gurasoetariko bat izan dute faltan, hil delako edo alde egin duelako. Edo afektu gutxiko, trinkotasunik gabeko diziplina edo errefusatu dituzten etxeetan hasi dira.

Nortasun antisoziala duten pertsonen proportzio harrigarri altu bat behe-klaseetakoa denez, beste batzutan faktore sozio-kulturalak aipatzen dira. Baina oraindik ez dago argi zergatik gertatzen den.

Mugako nortasun-nahasmendua

Mugako nortasun-nahasmendua dutenek identitate propioa modu trinko batean ezartzeko zailtasuna daukate. Horregatik besteekiko harremanetan oinarritzen dira beraien identitatea definitzeko. Hau egin ezkero errefusa oso mingarria da. Horregatik mugako nortasun-nahasmenduak dituztenak besteekiko mesfidantza adierazten dute eta zailtasunez kontrolatzen dute haserrea. Beraien jokabide ezegonkorrak inpultsibotasuna eta norbera sutsitzeko joera dakar. Ondorioz, askotan hutsik eta bakarrik sentitzen dira.

Bapatean beste pertsonarekin kontatu gabe oso harreman estua ezarri dezakete eta nahikoa kasurik egiten ez dietenean sumindu egiten dira. Badaiteke iraganean besteek mugako nortasun-nahasmendua garatu duen pertsonaren erreakzio emozionalak kritikatu izana, eta ondorioz ez dute ikasi emozioak erregulatzen.

Nortasun nartzisistaren nahasmendua

Nortasuna nartzisitaren nahasmendua norberaren gehigizko garrantzi-ematean datza. Halako nahasmendua dutenek besteengandik sekulako arreta eta tratamendu berezia espero dute era berean besteen sentimenduak gutxitzen dituztelarik. Funtsean nartzisistak besteekiko enpatiarik ezin zentitzean datza.

Beste nahasmendu batzuk

Beste nahasmendu eta gaixotasun mental asko daude, baina ezi guztiak eskolan landu.

Aurreko gairen batean aipatu ditugu substantzia psikoaktiboen erabilerak ekar litzaketen arazoak. Janariarekin eta sexuarekin serikusia duten nahasmenduak ere aipatzeke utzi ditugu. Kausa fisiologikoak dituzten nahasmendu mental organikoak ere aipatu gabe utzi ditugu: Alzehimer-ra eta adimen-atzerapenak, kasu.