04. Loaldia, esnaldia eta hipnosia

Lo eta amets egin: zer gertatzen da ernetasunetik kanpo?

Egunero lo eta amets egiten dugu guztiok. Jakin badakigu lo egitea ezinbesteko dugula. Izan ere lo gabeziak modu askotako disfuntzioak eta aluzinazioak dakartza. Gorputzaren hainbat funtziok loa behar dute behar bezela funtzionatzeko. Lo-gabezia hori nahikoa luzatu ezkero hil egingo ginateke.

Daukan izugarrizko garrantzia edukita ere zientzilariek oraindik ez daukate argi zergatik edo zertarako egiten dugun lo. Are gutxiago ameztu. Edozein kasutan horren iguruko hainbat teoria eta xehetasun ikusi eta ikasi ondoren, zuk zure ondorio propioak ateratzeko gai izango zara.

Bi azeri lo egiten. Iturria: Flickr | Egilea: Tambako the Jaguar | Lizentzia: Creative Commons BY-ND 2.0
Bi azeri lo egiten. Iturria: Flickr | Egilea: Tambako the Jaguar | Lizentzia: Creative Commons BY-ND 2.0

Loaldiaren ikerketa zientifikoa

Lo gaudenean gure entzefaloan zer gertatzen denaren inguruko informazioa, zientzilariek elektroentzefalogrametatik jaso dute. Entzefaloak iharduera elektrikoa duela badakigu. Elektroentzefalogramek iharduera hori detektatzen dute eta grafikoetan errepresentatzen. Dakizunez adierazpen grafiko horiek uhin itxura dute. Uhin horiek anplitude eta frekuentzia ezberdinak izan ditzakete eta aldagarri horien bariazioek informazioa ematen digute entzefaloraren iharduera maila eta motaren inguruan.

Lo-arazoak baditugu loaren klinika batera joan gaitezke. Bertan loaren prozesuan adituak dauden zientzilariak lan egiten dute. Normalean logela txukun batean sartuko gaituzte, edozeinen etxean egon daitekeren antzera dekoratua. Bertan etzango gara eta elektroentzefalograma egiteko aparatua jarriko digute, alde batetik, eta gorputzaren beste konstante batzuk neurtzeko sistemak erabiliko dituzte, bestetik: bihotzaren iharduera, odolaren presioa, gorputzaren tenperatura eta abarretakoak, beharraren arabera. Kamera baten bitartez gauez egiten ditugun mugimenduak erregistratuko dituzte, eta alde bakarreko ispilu baten bitartez ikerlaria zuzenean beha dezake gure loadian daukagun portaera. Beharrezkoa bada hainbat gauetan bisitatuko dugu klinika eta lortutako informazio guzti horretatik abiatuta agian posible izango dute gaixoa laguntzea.

Horrela ikertzen dira loaldi normala eta mota askotako patologiak, hala nola apnea, insomnioa edo, kasu batzuetan, zurrunka egitea bera!

Loaren arazoak ikertzen. Iturria: Harvard Medical School.
Loaren arazoak ikertzen. Iturria: Harvard Medical School.

Lo egitearen bost faseak

Lo gaudenean, kontzientzia egoera berezi batean gaude, ernetasunetik argi ezberdintzen dena. Gure zentzumenek eta pentsamendu-prozesuek ez dute berdin funtzionatzen lo gaudenean, arau berezi batzuen menpe, baizik. Baina badago iharduera, giharren eta begien mugimenduak adierazitakoaren arabera.

Aipatutako elektroentzefalogramek lo gaudenean beti egoera berberean ez gaudela irakatsi digute. Ostera, bost fase posibleren artean bateren-batean gaude. Bata bestearen atzetik doazen bost fase horiek 90 minutu irauten duen ziklo bat osatzen dute. Ziklo horiek esnatu arte errepikatu egiten da.

Ez-REM faseak (1–4 faseak)

Ziklo bakoitzean bost fase igarotzen ditugu. Lehengo lau faseei (1–4) ez-REM faseak deritze, eta beraien arteko antzekotasunagatik bateratu egiten ditugu eta REM fasetik bereiztu.

  1. Lehengo fasea. Ernetasun eta loaren arteko tranzizio fasea da hau. Ez gaude erabat lo, baina erne ere ez. Egoera honek minutu gutxi batzuk baino ez du irauten. Entzefaloak igortzen dituen uhinen frekuentzia azkarra eta amplitude txikikoa, oraindik ere ernetasunaren antz haundia duen ihardueraren seinale. Batzutan argazkiak bezalako irudi finkoak ikusten ditugu. Baina fenomeno hau ez da benetako ametsa.
  2. Bigarren fasea. Ogei urte inguruko pertsonen loaldiaren erdia 2. fasean gertatzen da. Loa sakonagoa da orain, uhin-patroi geldoagoak eta erregularragoak adierazten duen bezala. Hala ere badaude frekuentzia handiagoko pikoak dituzten momentu batzuk, lo-txaratillak (sleep spindle) deitutakoak. Hauek frekuentzia areagotzen den momentuak dira eta funtzio ezberdinak izan ditzakete: gihar jakin bakoitzak zeintzu nerbiok kontrolatzen duten ezartzea, kanpo soinuak inhibitzea edota informazio berria integratzea. Gero eta sailagoa da bigarren fasean barrena doan pertsona bat itzartzea.
  3. Hirugarren fasea. Entzefaloaren uhin-patroi elektrikoa gero eta geldoagoa da eta amplitudea zabalagoa. Loaldia gero eta sakonagoa da.
  4. Laugarren fasea. Burmuinaren uhin patroia geldoena eta amplitudea handiena da. Kanpo estimuluei erantzun gutxiago emateko gaitasuna daukagu fase honetan.

Loaldiaren lehengo erdian 3. eta 4. faseak dira nagusi, 4. fasea hasierako zikloetan baino agertzen ez delarik. Loaldiaren bigarren erdian 1. eta 2. faseak dira nagusi REM fasearekin batera.

Hipnograma. Loaldiaren zikloa, gauerditik zazpietarte. Fase ezberdinen ordena eta iraupena adierzten dira.
Hipnograma. Loaldiaren zikloa, gauerditik zazpietarte. Fase ezberdinen ordena eta iraupena adierzten dira.

REM fasea

Gauero, hainbat alditan, ezREM faseen zikloa bete ondoren eta loa arinagoa denean honako fenomeno hauek gertatzen dira:

  • Bihotz taupaden areagotzea eta hauen erritmoaren erregulartasuna gutxitzea.
  • Arnasaren frekuentzia areagotzea.
  • Odolaren presioare areagotzea. Gizonezkoak, umeak barne, erekzioak dituzte.
  • Begiak asko eta azkar mugitzen dira, akzioz beteriko eszena baten lekuko izango balira bezala. Hemendik dator REM edo Rapid Eye Movement, loaldiaren fase honen izena.
  • Gihar nagusiak paralizatuta egotea.

Honi REM fasea deitzen diogu, eta batez ere fase honetan egiten dugu amets. Gainera, REM faseko ametsak biziagoak dira eta hobeto oroitzen ditugu beste fasetakoak baino. REM fasean nahikoa denbora ez bagaude, fase honetara heldu baino lehen itzartzen bagaituzte, adibidez, hurrengo loaldietan REM fasean normala den baino denbora gehiago emango dugu, berreskuratzeko edo. Helduen loaldiaren %20 inguru baino ez da REM fasean gertazen.

Zergatik lo egiten dugu?

Zientzilariek ez daukate erabat argi zertarako lo egiten dugun. Argi dagoena da lo egiteak sekulako garrantzia duela. Lorik gabe mantendu dituzten arratoiak azkenean horregatik hil egiten dira. Gizakiok epe luzeko ondoriorik gabe 200 bat ordu lo egin gabe egon gaitezke. Hala ere behar baino luzeago lorik egin gabe gaudenean laster asko jeisten da gure arreta eta erantzute maila. Are luzeago lo egin gabe bageunde, aluzinazioak eta bestelako arazoak izango genituzke. Izan daiteke, beraz, lo egiteak funtzio ezberdin asko betetzea. Horien artean hiru hauetako batzuk egin daitezke:

  1. Perspektiba ebolutibotik abiatuta gure arbasoek gauez lo egiten zutela proposatu egin da, gauez sailagoa baita janaria lortzea eta lo egitearen bitartez energia aurreztu egiten delako.
  2. Neuronek loaldiaren ez-REM faseetako lasaitasunak beraien burua konpontzeko erabiltzen dute.
  3. REM fasean sartzeak monoamina izeneko neutrotranmisoreak ez isurtzea dakar, eta horri ezker zelulen errezeptoreak atseden hartuko dute eta sentikortasun gehiago izango dute ernetasun garaian.

Beti ere giharrak atseden hartzea eta konpontzea atseden hartzearen beste funtzioetako bat izan daiteke.

Zenbat lo egin behar dugu?

Zientzilariek ez dakite zenbat denbora egin behar dugun lo. Hortaz, ez dago guztiontzako baliogarria den ordu-kopuru jakin eta bakar bat. Antza denez gaur egungo jende gehienak zazpi eta zortzi ordu bitartean lo egiten du. Orain dela mende bat, ordea, jendeak bataz-beste egunero hiru ordu gehiago lo egiten zuen! Gehiengoaren beharretaz gain badago gauero hiru ordu lo egitearekin nahikoa duten pertsonak. Beste muturrera joanda hamar edo hamaika ordu behar duenik ere egongo da.

Adinaren arabera lo kopuru ezberdinaren beharrean gaude. Jaioberriek ordu luzeak ematen dituzte lo. Ia egun osoan lo daude eta jateko baina ez dira esnatzen. Hortik aurrera gero eta gutxiago lo egin beharrean gaude. Agureek nekez lortzen dute gauero ordu gutxi batzuk baino gehiago lo egitea. Goiz joan daitezke lo egitera, baina horrek ez du esan nahi lo egiten dutenik.

Guraso edo irakasleen aurrean berandu altxatu nahi baduzu, hona hemen argumentu egoki batzuk, Wendy Troxel-en Why school should start later for teens TED Hitzaldian.

Amets egitearen funtzioak eta esanahia

Loaldiaren esparrua ikertzen horren saila izanda ez zara harrituko amets egitearen funtzioak ezagutzea are zailagoa dela jakiteaz. Ikertzaileek kolore guztietako hipotesi eta teoriak bota dituzte. Ondoren horietako hiru ikusiko ditugu.

Freud: ametsek nahi inkonzienteak betetzen dituzte

Sigmund Freud (1856–1939) psikologo austriar ospetsua luze aritu zen ametsen inguruan, bereziki 1899ko Ametsen interpretazioa idazlanean.

Freuden arabera gure pertsonalitataren parterik zabalena eta garrantzitsuena inkonzientea da. Bertan erreprimitu ditugun esperientzien oroimena dago, baina baita ere gure portaera abiaraztern duten oinarrizko indar eragileak. Hau da, ez gara gure gogoaren gehiengoaren ihardueraz eta bere edukiaz jabetzen. Inkonzientea atzemanezina da… ametsik egingo ez bagenu.

Ametsak inkonzienterako bidea izango lirateke Freuden ustez. Inkonzientearen edukia atzemanezin mantentzen duen langa psikologikoa pixka bat ahultzen da lo gaudenean. Horregatik posible dugu ametsetan inkonzientearen disdira edo zati batzuk atzeman ditzakegu.

Baina langa errepresibo hori ez denez erabat desagertu eta oraindik ere oroimenok arriskutsutzat dituenez, zati hauek ez ditugu diren moduan ikusten, sinboloen bidez izkutatuta, baizik. Hortaz ametsetaz ari garela adieraziko edukia, sinbolikoa, eta izkutuko esanahia edo sinbolo horren interpretazioa: ametsaren benetako esanahia sinboloek ezkutatuta agertzen zaigu. Esanahia zuzen interpretatzeko ezinbestekoa da psikoanalistaren laguntzarekin norberaren esperientziarik sakonenak ahalik eta hobekien ezagutzea, sinboloak norberaren eskarmentuaren arabera taxutzen baitira.

Badaude, egon, unibertsalak diren sinbolo batzuk. Sinbolo hauetako askok interpretazio sexuala daukate Freuden arabera. Izan ere gizakion bulkadarik garrantsitsuenari eros edo libidoa deitzen dio. Bulkada honek biziraupena, ugalketa, gosea, egarria eta sexua kontrolatzen ditu. Askotan Freuden kritikoek sexuaren bitartez dena azaltzen duela leporatu diote. Izan ere Freuden garaiko Viena oso gizarte kontzerbatzailea zen, sekulako sexu-kontrol eta sexu-errepresioa jasaten zuela eta, hortaz, Freudek tratatu zituen emakumeak benetako betegabeko behar sexualak izatea ez zela horren arraroa izango.

Hona hemen Freuden ametsen interpretazio batzuk:

  • Eskilarak igo, zubia gurutzatu, igogailua erabili, hegazkinean hegan egin, pasabide luze batean zehar ibili, gela batean sartu, edo trenean tunel batean sartu sexua praktikatzearen sinbolo dira.
  • Sagarrak, melokotoiak eta mahatsak, titien sinbolo dira.
  • Balak, suak, sugea, makila, euritakoa, pistola eta labana, gizonezkoen sexu organuen sinbolo dira.
  • Labea, kutxa, tunela, armairua, leizazuloa, botila eta itsasontzia emakumezkoen sexu organuen sinbolo dira.
2. irudia. Dalí atomikoa. Dalí margolari katalan surrealistak ametsen irudiak margotu zituen. Surrealistek errealitatearen azpiko beste errealitate bat dagoela aldarrikatzen zuten. Argazki honetan bere izakera ere nahiko surreala zenaren adierzpena. 1948. urtean LIFE aldizkarian argitaratu zuten argazki honen bertsioan ez ziren laguntzailearen eskua eta koadroaren kableak ikusten, eta argazkiaren elementu guztiak flotatzen zutela ematen zuen. | Iturria: Wikipedia | Egilea: 1948aren inguruan eginiko argazkiarena, Philippe Halsman | Lizentzia: Jabego publikoko lana.
2. irudia. Dalí atomikoa. Dalí margolari katalan surrealistak ametsen irudiak margotu zituen. Surrealistek errealitatearen azpiko beste errealitate bat dagoela aldarrikatzen zuten. Argazki honetan bere izakera ere nahiko surreala zenaren adierzpena. 1948. urtean LIFE aldizkarian argitaratu zuten argazki honen bertsioan ez ziren laguntzailearen eskua eta koadroaren kableak ikusten, eta argazkiaren elementu guztiak flotatzen zutela ematen zuen. | Iturria: Wikipedia | Egilea: 1948aren inguruan eginiko argazkiarena, Philippe Halsman | Lizentzia: Jabego publikoko lana.

Gogora ezazu ametsen interpretazio freudiano zuzena egiteko psikoanalista baten laguntza behar duzula! Beraz ez zaitez obsesionatu goiko zerrendan agertzen diren objektu edo gertakariekin amets egiten baduzu.

Sigmund Freuden ideiek jarraitzaile asko izan dituzte, baina baita kritiko anitz ere. Batzuk, esan bezala, sexuaren garrantzi gehiegizkoa kritikatzen dute. Beste batzuk inkonzientea bera existitzen denik ezin daitekela frogatu diote. Beste batzuren arabera ametsek ez daukate izkutuko esanahirik: ikasi ez dugun azterketa bat egiteko pasabidean bera goazela amesten badugu, ez dago onartezina den izkutuko nahirik. Zuzenean azterketarekiko ikara adierzaten dugu. Ametsik konplexuenak ere eguneroko bizitzaren kezken arabera interpretatu daiteke. Are gehiago. Inguruneak ametsetan du eragina: ura bota egiten badigute ametsetan ari garela, urarekin amets egingo dugu, kanpo estimulu hori barneratuta. Berdin gerta daiteke iratzargailua ametsetan suhiltzaileen kanpai bihurtzerakoan.

Bizirauteko amets egiten dugu

Ikuspuntu ebolutibotik abiatuta honako beste teoria hau proposatu dute. Gure espeziaren arbasoen burmuin txikiek ez zuten behar beste informazio prozesatzen. Hortaz, lo egiterakoan prosezatzen zuten ernetasunean prosezatu ezin zezaketena. Honen arabera ametsak eguneroko bizitzeren inguruko kezkak adierazten dituzte: gure zalantzak, erabakiak hartzeko ezintasuna, ideiak eta nahiak.

Ikerketak teoria honen aldeko gertakari batzuk ematen ditu: amets jakin batzuk memoria konsolidatzea ahalbideratzen dute, bereziki mugimenduaren trebetasunarekin zerikusirik dutenak eta “nola egin” (How-to-do-it) prozesuekin. Arratoiak ernetasunean bizi izan duten laberintuekin amets egiten dute lo daudenean, ikasitako bideak egiterakoan aktibatzen zituzten entzefaloaren gune berberak ondorengo loaldian beraktibatzen.

Gizakiekin egindako esperimentu batean irudiekiko memoria ariketak egin ondoren ametsetan ez zeudenean itzartutako pertsonek hobeto finkatu eta ikasi zituzten irudiok REM fasean itzartuta izan direnak baino.

Aktibazio sintesiaren teoria: J. Allan Hobson

Hobsonen proposamenaren arabera entzefaloak ausazko energia elektrikoa sortzen du neurotransmisore jakin batzuren ekoizpenaren ondorioz. Energia horrek ausaz kitzikatzen ditu entzefaloaren parte ezberdinak eta beraien arteko harremanik gabeko oroimenak abiarazten. Gizakiok lo gaudenean ere munduari zentzua eman behar diogunez, entzefaloak memoria kaotiko horiek hartu eta ildo zentzudun batetan antolatzen saiatzen da hutsuneak beteta.

Ausazko memoria horiei jartzen diegun eszenatokia ez da ausazkoa, gure bildur, emozio eta kezkekin lotuta dago. Hortaz ausazko prozesu moduan hasi zena zerbait zentzuduna izaten bukatuko du, eta ametsek ez lukete izkutuko esanahirik edukiko.

Beste bi baliabide interesgarri

Russell Foster-en Why do We Sleep? TED Hitzaldia.

Jeff Iliff Neurozientzilariaren One more reason to get a good night’s sleep TED Hitzaldia.

Lo egiterako orduan arazoak

Lo egiterakoan izan ditzakegun arazoan mota ezberdin askotakoak izan daitezke. Ondoren adibide gutxi batzuk dituzu. Huen inguruan gehiago ikertu nahi baduzu edo beste batzuk aztertu, Wikipediak parasomniei burzko sarreratik abia zaitezke.

  • Insomnioa. Bizitzan zehar guztiok izago ditugo behin baino gehiagotan lo egiteko arazoak: harreman erromantiko bat bukatu delako, azterketa zaila daukagulako edota lagun maite batekin liskarren bat izan dugulako. Baina begibistako arrazorik gabe loa hartu ezin duenik badago. Edo lo dagoenean sarritan altzatzen dena. Azkenean bere loaldiaren kalitatea txarrera joko du eta bere atsedena txarragoa izango da. Honek eragina izango du eguneroko bizitzan. Arazo hau dutenek insomnioa dutela esaten dugu. Interesgarria da ustez lo egiteko arazoak dituzten pertsona batzuk benetan ez dutela lo egiteko arazorik jakitea: gau guztian itzartuta egon direla esaten duten batzuk 30min tan lo hartu zuten eta gau guztian egon ziren lotan.
  • Lo-apneak lo dagoen pertsona arnasa hartzeko zailtasunak dituenean gertazen da. Horren ondorioz loaldi deserosoa eta irregularra izango du eta behin eta berriro esnatuko da oxigeno-gabezia handiegia denean. Horretaz konturatzen ez badira ere gauez bostehun alditaraino esna daitezke horren kontzientziarik eduki gabe. Posible da lo-apneak entzefaloaren enborrean neuronak galtzearekin eta umeen bapateko heriotz-sindromearekin harremana izatea.
  • Gaueko ikara. Gaueko ikara ume batzuek jasaten dute, bereziki hiru eta zortzi urte bitartekoak. EzREM loaldiaren laugarren fasean gertatzen da batik-bat, eta krisietan ikaratuta esnatu direla ematen du, ohean esertzen direlako bapatean begiak zabal-zabal dituztelarik, izerditan eta, batzutan, ohiuka. Askotan arnas-estuka, bihotza azeleratuta eta ustezko eraso arriskutsu bati aurre egiteko mugimenduak eginez. Egia esan esnatzearen arazoa da, sonambulismoa bezela. Gaueko ikara sufritzen duen pertsona ez da erabat esnatzen eta zaila edo ezinezkoa izan daiteke berarekin komunikatzea. Gerta daiteke krisian senitartekoak ez ezagutzea eta zaila izatea umea lasaitzea. Hurrengo egunean ez du krisia gogoratuko. Ametsgaiztoak, bestalde, REM fasean gertatzen dira eta gogoratu egiten ditugu.
  • Narkolepsia. Bere efekturik ezagunena bapatean narkoleptikoa ernetasunetik REM fasera pasatzea da. Hau da, bapatean lo hartzen duela, edozein iharduera egiten ari delarik, gainera. Baina askoz ere are arazo neurologiko konplexuagoa da, eta bapatean lo egitearena efektu deigarrienetakoa baino ez. Entzefaloak, arazo genetikoengatik edo, ez ditu loaldiaren zikloak ondo erregulatzen eta ondorioz gauez ez dute nahikoa edo ondo lo egiten, egunez lokartuta daude eta lo egin behar dute.

Hobeto lo egiteko aholkuak

Ondoren hobeto lo egiteko gomendio batzuk aurkituko dituzu. Hauek betetzen ez badituzu baina gauero nahikoa lo egiten baduzu eta deskantsatuta esnatzen bazara ez dituzu zertan jarraitu behar, ez baitira ezinbestekoak. Gutxiegi edo gaizki lo egiten baduzu, ordea, hauetariko gomendio batzurekin saia zaitezke eta egokiak egiten zaizkizun neurrian erabili.

  • Ariketa fisikoa egunean zehar egitea komeni da. Lo egiteko ordutik hurbilegi egin ezkero iharduera fisikoa eta psikologikoa areagotuko duzu eta zailagoa izan daiteke loa hartzea. Beti bezala norberak ezagutu behar du bere gorputzaren portaera. Izan ere footing egiteak nekea eta logura eragiten badizkizu… segi korrika egiten!
  • Bazkalondoko kuluxka oso onuragarria izan daiteke, beti ere 20–30 minututakoa bada. Egunero bazkalondoren ordu bateko eguerdi-ondoa egiteko beharrean bazaude gauez egokiro lo egin ez duzunaren seinale da. Konponbidea, beraz, gaueko loaldia hobetzean datza, ez goizez konpentsatzen saiatuta. Siesta luzeegiek eragina daukate gaueko loaldian. Hortaz, hobe siesta luzeen ordez, lo egiten saiatzea.
  • Egunero ordu berberean joan zaitez lotara. Horrela gorputza ohitu egingo zaizu eta hau praktikan jarri ondoren egun edo aste batzuren ondoren gorputza lo egiteko prestatuko da automatikoki ordua hurbiltzen denean.
  • Ez erabili ohea edozertarako espazio moduan, lo egiteko baizik. Bertan musika entzuten baduzu, telebista ikusten baduzu, irakurtzen baduzu, jan egiten baduzu edo jolastu egiten baduzu, iharduera horiekin asoziatuko duzu ohea, eta iharduera horiek guztiek itzartuta egotea eta arreta maila jakin bat eskatzen dutenez, zailagoa izango da loa hartzea. Lo egiteko bakarrik erabili ezkero, ohera sartzerakoan entzefaloa lo egiteko prestatuko da.
  • Ez hartu kafeinadun edaririk bazkaldu ondoren, kafeina gorputzean haibat ordu irauten duelako eta loaldia afekta dezakelako. Amonek baso bat esne epel edateko gomendatzen dute. Kasurako edozein tisanak funtzio berbera egingo du.
  • Logelaren tenperatura egokia behar du izan. Bero gehiegi egiten badu ezingo duzu ondo lo egin. Gainera manta gehiegi erabiltzeak gainean jartzen dugun pisua gehitzen du eta mugimenduak murrizten.
  • Lo egin aurretik ur gehiegi edan ezkero gauez komunera joateko altxatu egin beharko gara eta horretarako esnatu beharko gara gaueko loaldiaren zikloa moztuta… eta badaiteke ondoren berriz loa hartzeko arazoak izatea. Bide batez, komunera joan behar baduzu honako aholku hauk jarraituta ahalik eta gutxien esnatzea lortuko duzu eta, ondorioz, errezago hartuko duzu loa berriro: komunerako bidea libre utzi, argirik ez piztu eta ez erlojurik begiratu.

Hipnosia

Hipnosiaren gora-beherak

Hipnosia trantzean beste baten eraginaren menpe gauden egoera da. Trantze hori da hipnosia kontzientzia egoera aldatu bihurtzen duena. Hipnotizatzailearen aginduetara harkor badaude ere, hipnotizatuek edozein gauza egin dezaten lortzea ezinezkoa da. Salbuespen eta berezitasun hauek daude:

  • Ez dute portaera antizozialik adieraziko
  • Ez dute beraien buruaren kaltetan ezer egingo
  • Ez dute beraiei buruzko sekreturik esango
  • Gezurrak ezateko gai dira
  • Ezin da inor bere borondatearen aurka hipnotizatu

Esan bezala hipnotizatuak izateko “baimena” eman behar diogu hipnotizatzailari. Hala ere populazioaren %5-%20ak errestasun handiz sartuko dira hipnosian. Bestalde %15arentza zaila izango da hipnosian sartzea, nahi badute ere. Gainerontzekoak bitartean daude.

Erraz hipnotizatuak izateko gai direnak sarritan egunez ere amesten dute denbora oso luzean eta irakurtzerakoan edo musika entzuterakoan kanpo errealitatearekin kontaktua galdu egiten dute. Kontzentrazio sakonera erraz heltzen diren pertsonak dira.

Hipnosia benetan kontzientzieren egoera berezi bat den edo ez ez dago erabat argi: portaera aldatu egiten da (irudiak eta egoerak bizitzeko errestasuna, besteek esandakoari errezago men egitea, etab.) eta burmuinaren patroi elektrikoa ere aldatu egiten da: BAINA ez dago bestelako aldaketarik. Nahikoak al dira aipatutakoak? Denbora pasa ahala aldeko eta kontrako posizioak muturrera jo dute.

Hipnosiaren erabilerak

Argi dagoena, bestalde, honakoa da: hipnosiak arrakasta izan duela hainbat efektu lortzeko.

  1. Minaren kudeaketa: bereziki sufrimendu kronikoak hobetzeko, gaixoak mina gutxitu edo desagertu denaz konbentzitu daitezke. Gaixoak beraien buruak hipnotizatzen ikas dezakete. Bereziki egokia da, gainera, erditzerakoan eta umeekin.
  2. Erretzeari uztea: alkohola eta drogen erabilerarekin bukatzeko ez du orain arte arrakastarik lortu, baina tabakoaren kasuan posible da uzten laguntzea tabakoak usain eta gustu txarra daukala erretzailea konbentzituta.
  3. Gogoaren nahasmenduak tratatu: ansietatea, norberaren irudi makala edota pentsamendu negatiboak uxatzeko.
  4. Polizi-ikerketetan laguntzea: matrikula batetaz oroitu zen tipo bat Kaliforniako bahiketa kasu batean. Baina oroimena era bat fidagarria ez den modu berberean, hipnosia bera ere ez da erabat fidagarria.
  5. Atleten errendimenduaren hobekuntza. Hobeto bateatzea lortu dute hainbat jokalarik kontzentrazioa hobetuta hipnosiaren bidez.