03. Zentzumenak eta pertzepzioa

Ikusmena: estimulua eta pertzepzioa


  1. Argia ikusten dugu
  2. Estimulua, sentzazioa eta pertzepzioa
  3. Argiaren ibilbidea: objektutik erretinara
  4. Entzumena
  5. Usaimena
  6. Dastamena
  7. Azalaren zentzumenak: ukimena, presioa, tenperatura eta mina
  8. Pertzepzioaren ezaugarriak

Begien aurrean daukagun mundua hautematea oso prozesu konplikatuaren emaitza da. Ez gara horretaz jabetzen, noski, begiak zabaldu bezain pronto munduaren irudia heltzen zaigulako. Parkean eserita bagaude instant batean sumatuko ditugu zuhaitzak, eguzkia, txakurrak eta pertsonak. Baina ariketa sinple horretan gure zentzumen-organoak, entzefaloa eta eskarmentua sakonki daude nahasita. Gai honetan pertzepzio-prosezu konplikatu honen abiapuntua azalduko dut. Hau da, nola bidaltzen diogu entzefaloari inguruan dituguen objektuen itxura, kokapen, distantzia eta koloreei buruzko informazioa?

Guztia argi-izpi batekin hasten da…

Argia ikusten dugu

Txikitatik ikasi dugu; bost zentzumen ditugu. Begiak dira ikusmenaren zentzumen-organuak. Zer egiten dute begiek, baina? Begiek argia sumatzen dute. Beraz, argirik gabe ez dago ikusterik1. Objektuak baino argia ikusten dugu.

Zer da argia, baina? Argia erradiazio elektromagnetikoa da, hau da, energia mota bat. Zehatzak izateko erradiazio elektromagnetikoaren uhin-luzera tarte bat, begiek suma dezaketena. Argiaren uhinak 380 nm-tako2 luzera duenean morea ikusten dugu, eta 740 nm-tako luzeera duenean, aldiz, gorria. Tarte horretan daude gizaki arruntok bereiz ditzakegun 10.000 kolore ezberdinak. Honako irudi honetan ikus dezakezu zer nolako uhin-luzeerek erradiazio elktromagnetiko modu ezberdinak ematen dituzten.

Ikus dezakegun argiaren espektroa edo uhin-luzeeren tartea
Ikus dezakegun argiaren espektroa edo uhin-luzeeren tartea

Estimulua, sentzazioa eta pertzepzioa

Jarraitu baino lehen, hiru kontzeptu hauen esanahia argi izan behar ditugu:

  • Estimulua. Zentzumen organoren baten erantzuna edo erreakzioa sortzen duen energia.
  • Sentzazioa. Energia fisiko batek eragindako zentzumen organoren baten aktibazioa.
  • Pertzepzioa. Zentzumen organoak eta garunak egiten duten estimuluen sailkatze, analisi eta integrazioa.

Argiaren ibilbidea: objektutik erretinara

Demagun eguerdi eguzkitsu batean parkean gaudela, zuhaitz bati begira. Nola osatzen dugu zuhaitz horren irudia? Entzefalora nerbio-bulkada jakin batzuk bidalita. Eta nola sortzen dira nerbio-bulkada horiek? Argia den energia erretinan ditugun makiltxo eta konoetara heltzen denean eta hauek kitzikatzen dituenean.

Fenomeno hau nola gauzatzen den ulertzeko honako begiaren eskemaren parteak izendatuko ditugu. Joan zaitez irudian parteak identifikatzen testuan agertu ahala. Beherago hiru dimentsiotako bertsioa daukazu.

Begiaren estruktura eta parte osagarriak gaztelerazko izenekin. Iturria: Wikipedia. Aurreko segmentua: Kornea (7), iris (3): begi-ninia erdialdean dauka, kristalinoa (8), humore urtsua (4); atzeko segmentua: Humore beirakara (14), erretina edo betsarea (13), koroidea: (9), nerbio optikoa (10); aurreko eta atzeko segmentuetan: Esklerotika edo esklera (1).
Begiaren estruktura eta parte osagarriak gaztelerazko izenekin. Iturria: Wikipedia. Aurreko segmentua: Kornea (7), iris (3): begi-ninia erdialdean dauka, kristalinoa (8), humore urtsua (4); atzeko segmentua: Humore beirakara (14), erretina edo betsarea (13), koroidea: (9), nerbio optikoa (10); aurreko eta atzeko segmentuetan: Esklerotika edo esklera (1).

Begi aurrean daukagu zuhaitza. Begiaren diagramaren ezkerraldera, beraz. Eguerdiko eguzkiaren izpiek zuhaitza jotzen dute eta zuhaitzak argiaren parte bat xurgatu egiten du, eta beste parte bat isladatzen du, objektu opaku guztiak bezala. Argiaren bidea oztopatzen duelako, zuhaitzak gereizpea sortzen du. Hostoek isladatzen duten argiaren uhin-luzera 520–570 nm-takoa da, eta horregatik azkenean, daltonikoak ez bagara, berde ikusiko ditugu. Enborrak eta adarrek, bestalde, marroi ikusiko ditugu.

Zergatik ikusten ditugu urruneko objektuak txikiago?Iturria: BBC
Zergatik ikusten ditugu urruneko objektuak txikiago?Iturria: BBC

Zuhaitzaren hostoek 520–570 nm-takoak ezik beste uhin-luzera guztiak xurgatzen dituzte. Aipatutako uhin-luzera hauek begiraino heltzen dira isladatuta. Beraz begira 520-570 nm-tako uhin-luzera duen argi-izpia heltzen da. Lehendabiziko kontaktua kornearekin egingo du, betazalak irekita baldin baditugu, behintzat!.

Kornea

Kornea begiaren kanpoko geruza transparentea da. Lagun baten begia albotik begiratzen baduzu parte koloredunaren gainetik disdiratzen duela ikusiko duzu. Oso fina da eta minari sentikorren den gorputzaren partea da, timpanoak jarraiki.

Korneak berau zeharkatzen duten argi-izkpiak errefraktatu egiten ditu, hau da, beraien bidea kurbatu egiten du begiaren barrukalderantz bidaltzeko. Miopia bezalako gixotasun batzuk sendatzeko laser-izpien bitartez kornean ebaki txiki bat egiten da argiaren errefrakzioa aldatuz eta zuzenduz.

Begi-ninia edo pupila eta irisa

Kornatik pasa ondoren argi-izpiak pupilatik pasatzen dira. Pupila edo begi-ninia irisak uzten duen zuloa edo tartea baino ez da. Zuloa izanik ez dauka kolorerik. Irisa begiaren parte koloreduna da eta mintz uzkurkorra. Irisaren zabaltzeak eta ixteak begi barnear pasatzen den argi kopurua erregulatzen badu ere, honek zerikusi gehiago dauka begiak enfokatzeko duen beharrarekin.

Hurrengo irudian irisaren uzkurketak pupilaren handitze edo txikitzearen efektua sortzen duela ikus dezakezu.

Pupilaren dilatazioa. Iturria: Wikipedia
Pupilaren dilatazioa. Iturria: Wikipedia

Argi kantitatea eta enfokea kontrolatzeaz gain irisa emozioetara da erreaktiboa. Kitzikapenak pupila handiarazten du.

Kristalinoa

Kristalinoak lente baten itxura eta funtzioa dauka. Izan ere korneatik eta pupilatik pasatu diren argi-izpiak erretinarantz bidaltzen ditu.

Objetu ezberdinak distantzia ezberdinetara daude. Kristalinorik gabe ezingo genituzke distantzia ezberdinetan dauden objektu hauek ondo enfokatu. Distantzia jakin bateko objektuak ondo ikusiko bagenitu beste distantzia posible guztietan dauden objektuak lauso ikusiko genituzke. Klaseko proiektorearekin ikusi genuen zer gertatzen da fokua aldatzerakoan. Kontua da proiektoreak eta begiak alderantziz funtzionatzen dutela. Hau da, begiak argia jasotzen du eta proiektoreak proiektatu.

Imagina ezazu proiektorea hiru metro atzerago jartzen dugula, atzeko hormaren parean. Irudia erabat desitxuratuko litzateke. Hau konpontzeko bi bide daude.

  1. Pantaila bera atzera mugitu eta proiektorearekiko zuen diztantzia berreskuratu.
  2. Proiektorearen lentea mugitu irudia urrutiago proiektatu dezan.

Bigarren bide hau da kristalinoak erabiltzen duena. Parkeko zuhaitza lauso ikusten dugulako zuhaitzera hurbildu beharko bagina irudi zorrotza ikusteko… imagina dezakezu deserosotasuna. Horren ordez kristalinoak berak itxura aldatzen du gihar batzuei ezker. Giharrok tiratu egiten dutenean kristalinoa luzatu eta argaldu egiten da. Bestera, kristalinoa motzago eta lodiagoa denean fokuaren distantzia aldatu egiten da. Horrela gorputza edo begi osoa objektuetara hurbildu eta urrundu beharrean, beti distantzia berdinera mantenduta, kristalinoaren forma-aldaketek distantzia ezberdinetara dauden objektuak enfokatzea egiten du posible.

Azkenean erretinan zehazki sortu beharko du irudia kristalinoak.

Erretina

Erretina begia barrutik eztaltzen duen mintza da. Beste batzuren artean argiak kitzikatzen dituen zelulak ditu. Beraz, argia erretinara heltzen denean bertako zelula argi-hartzaileak erreakzionatzen dute eta argi-energia erreakzio elektriko-kimikoen bitartez nerbio-bulkada bihurtzen dituzte. Nerbio bulkada horiek neuronen bitartez entzefalora helduko dira.

Erretinan sentzazioa gertatzen dela esan dezakegu. Pertzepzioa, aldiz, erretinan hasten bada ere entzefaloaren lobulu okzipitalean gertatzen da batik-bat.

Ia erretina osoan ditugu aipaturiko zelulua argi-hartzaileak3: makiltxoak eta konoak. Baina kono-kontzentrazio handiena fovea izeneko partean dago.

Cajel-ek 1900ean ugaztunen erretinari buruzko irudia. Iturria: Wikipedia.
Cajel-ek 1900ean ugaztunen erretinari buruzko irudia. Iturria: Wikipedia.

Fovea

Fovea erretinaren parte txiki bat da, konoz osaturikoa. Argi-izpi bat begian zuzen sartu ezkero foveara helduko litzateke. Zerbait zehaztasunez ikusi nahi edo behar dugunean fovearekin ikusiko dugu. Foveatik urrundu ahala gero eta txarragoa izango da irudia.

Begira ezazu aurrekaldera, ordenagailuaren pantailara. Testu hau inprimatu baduzu, berriz, paperera begirazazu. Begiak eta burua mugitzen ez badituzu oso letra gutxi batzuk identifikatuko dituzu batera. Irakurtzeko begiak mugitu beharko dituzu letrok fovearekin enfokatzeko. Bestela ere, begirik eta bururik mugitu gabe letra gutxi horietaz gain beste gauza batzuk ere ikusiko dituzu. Baina ez oso definituta.

Berdin gertatuko litzateke gure parkeko zuhaitzarekin. Zuhaitza detailez ikusi nahi izan ezkero zuzen begiratuiozu. Baina enborraren zati bat baino zerbait gehiago ikusi nahi baduzu begiak mugitu beharko duzu. Bestela enborrean fijatuko zara eta inguruko gauzak ez dituzu ondo ikusiko. Hala ere txakur bat aurretik pasatzekoa bada begi-bazterrarekin ikusko genuke. Mugimendua sumatuko bagenu mugimedu hau zerk sortarazi duen ikusteko begiak eta burua mugituko dugu txakurra fovearekin ikusi arte.

Fovean kono bakoitzeko neurona-axoi bana daukagu, eta horregatik ikus dezakegu detaile handiarekin. Foveatik urrundu hala gero eta kono zein makiltxo gehiago daukagu neurona bakoitzeko. Neurona hauek ezingo dute loturiko kono eta makiltxoek igorritako informazio guztia prozezatu eta irudia ez da horren zehatza izango, hortaz.

Esan bezala erretinan bi zelula argi-hartzaile mota ditugu: makiltxoak eta konoak.

Makiltxoak

Makiltxoak argi-intentsitate gutxirekin aktibatzen dira, gauez, bereziki. Fotoi bakarra detektatzeko gai dira. Hau da, konoak baina 100 aldiz sentikorragoak dira. Baina ez dute kolorerik bereizten. Horregatik ez ditugu ilunpean koloreak ikusten, eta ez gauez kolorerik ez dagoelako. 125 bat millioi makiltxo ditugu fovean ezik gainontzeko erretinan sakabanatuta.

Makiltxo baten egitura. Iturria: Wikipedia
Makiltxo baten egitura. Iturria: Wikipedia
Konoak

Makiltxoak ez bezela konoak argitasun gehiago behar dute funtzionatzeko eta koloreak bereizten dituzte. Egunez erabiltzen ditugu batik-bat. Hobeto esan, hiru argi-frekuentzia ezberdinetara sentikorrak diren kono motak daude:

  • Gorrira, 650 nm inguru.
  • Berdera, 530 nm inguru.
  • Urdinera, 430 nm inguru.

Horiei ezker ikusten ditugu koloreak. Baina egia esan, gogora ezazu munduak ez daukala kolorerik, koloreak entzefaloak eratzen baititu

Esan bezala foveak kono-kontzentrazio handia dauka, eta foveatik kanpo urrundu ahala gero eta gutxiago ditugu. Guztira 6-7 bat millioi kono ditugu.

Kono baten egitura eskematikoa. Iturria: Wikipedia
Kono baten egitura eskematikoa. Iturria: Wikipedia

Eta ondoren… zer?

Argiak makiltxoak edo konoak estimulatzen ditu. Eta orain zer? Hemen bukatzen da sentzazioaren fasea eta pertzepzioa hasten da. Baina hori beste leku baterako materia da.

Makiltxoen eta konoen irudi eskematikoetan ikus dezakezunez bi zelula argi-hartzaile horien bukaeran terminal sinaptikoak daude. Beste modu batean esanda: zelula hauek sortutako bulkada neurona batera pasatuko da sinapsi baten bidez. Hortik aurrera burmuinaren menpe egongo da seinale hauen analisia, integrazioa eta interpretazioa.

Hala ere erretinan bertan ikusten ditugun objektuetan patroi batzuk identifikatzen hasten gara. Hala nola lerro bertikal eta horizontalak. Gure parkeko zuhaitza zutik dagoela identifikatzeko balio digu, kasu.

Erretinari lotuta dauden nerbioa guztiak elkartu egiten dira nerbio optikoa osatzeko, lobulu okzipitalerantz zuzendurikoa. Lotzen diren puntua begiaren atzekaldean dago eta ez dauka makiltxo zein konorik. Ez daukagu puntu horretan ikusmenik, beraz. Tartetxo horri disko optikoa deritzo, eta bere izatea bera erraz froga dezakezu.

Marraz ezazu lerro zuzen bat eta milimetro bateko tartea utz ezazu. Begi bakarrez begiratuiozu lerroan dagoen tartetxoari eta begia bera alboetar mugitu gabe hurbildu zaitez orrira. Bapatean lerroa osorik dagoela ikusiko duzu...

Bukatzeko erabilgarria izan daitekeen begiaren diagrama alternatibo bat jartzen dizut.

Begiaren estrukturaren hiru dimentsiotako irudia. Iturria: Wikipedia
Begiaren estrukturaren hiru dimentsiotako irudia. Iturria: Wikipedia

Irudiaren bertsio handia

Entzumena

Entzumenaren funtzionamendua

Ikusmenak argia hautematen duen moduan, entzumenak bibratzen duten objektuek sortutako aire-molekulen mugimendua du estimulu. Aire-uhin hauek kanpo-belarrira heltzen dira. Honek megafono baten kontrako efektua dauka: uhinak entzunbiderantz bideratzen ditu, tinpanora helduaraziz.

Tinpanoa mintz bat da, aire-uhinak mugiarazten dutenak, bibraraziz. Tinpanoak bibrazio hori hezurtxoetara pasarazten die eta hauek, leiho obalera, barne-belarriaren hasieran. Horrela heltzen da bibrazioa kokleara, non bibrazioa entzefalora doan mezu neural bihurtzen diren likidoan dauden hiletxo batzuen mugimenduaren bitartez.

Belarriaren parteak

Belarriaren parteak.
Belarria Osagarriak
Kanpo-belarria belarri-gingila, kanpo entzunbidea, tinpanoa
Erdiko belarria Hezurtxoak: mailua, ingudea eta estriboa. Eustakio hodia.
Barne-belarria kanal erdizirkularra, koklea, lehio obala, entzumen-nerbioa.
Belarriaren parteak. Iturria: Wikipedia
Belarriaren parteak. Iturria: Wikipedia

Entzumenarri buruzko apunte batzuk

Zergatik ditugu bi belarri? Begiekin gertatzen den bezela, bi belarri ditugu. Kasu honetan, buruaren bi aldetara. Airearen bibrazioa, zuzen-zuzenean aurretik ez badatorkigu, denbora gehiago beharko du belarri batetara hetzeko bestera baino. Gure ezkerretatik datorren soinua, beraz, lehenago helduko da ezkerreko belarrira eta beranduago eskubikora. Entzefaloak tarte hau kalkulatuko du eta horrela soinuaren jatorria kokatuko du.

Bibrazioak airean barreiatzen dira. Hortaz, hutsean ez dago soinurik. Bestalde, zenbat eta dentzitate handiagoa, gero eta bizkorrago mugitzen dira bibrazioak, eta urrunago heltzen dira. Horregatik entzuten dugu lehenago trena belarria trenbidean jarri ezkero, eta baleek ehundaka kilometrotara entzuten dituzte bere espeziekideen mezuak. Kontua da gure entzefaloa ez dagoela bibrazio ezberdin horiek interpretatzera ohituta, eta distortzioz entzuten ditugu. Hori da urpean hitz egiten dugunean gertatzen dena: soinua deformatu egiten da eta ezin dugu ulertu.

Uhin-anplitudearen araberako bolumena dauka soinuak. Anplitude handiagoak soinu fuerteagoa dakar. Entzun ditzakegun soinu suabenetik fuerteneara mila millioi alditako diferentzia dago. Bariazio hori dezibeliotan neurtzen da. 120 db-tik gorako soinuak mingarriak dira.

Soinu-maiztasun (frecuencia) ezberdinak soinu baxu eta altuak sortzen dituzte. Maiztasun eskasagoak soinu baxuak sortzen dituzte eta maiztasun altuagoak, soinu altuagoak. Adinarekin soinu altuak bereizteko gaitasuna galdu egiten dugu, pixkanaka-pixkanaka.

Gure ahotsa grabazio batean entzuten dugunean arraro egiten zaigu, hitz egiten dugunean bestelakoa baita. Hori gure buruhezurraren barne bibrazioak sortzen du, belarriek ematen diguten informaziora gehitzen dugula.

Oreka. Belarriaren hainbat partek, soinuaren prozesamenduaz gain, orekaz arduraten dira. Kanal erdizirkularra, bereziki, bere hiru hodietan daukan likidoari ezker, buruaren posizioaren eta mugimenduaren berri ematen dio entzefaloari.

Usaimena

Gizakiok 10.000 usain ezberdin sumatzeko gaitasuna daukagu. Usaimenokin lotutako memoria luze gordetzen dugu eta ahaztuta genuekan gertakariren bat usai batek ekar dezake berriro gogora. Oraindik zientzilariek ez daukate usaimenaren funtzionamenduaren azalpen osoa, baina gero eta gehiago ikasten ari dira.

Normalean emakumeak gizonezkoak baino usaimen hobea daukate, eta antza denez emakumezkoak eta gizonezkoak beraien usaiaren arabera ezberdindu ditzakegu.

Experimentalki honako fenomeno hauek frogatu dira: hatsaren usaiaren arabera gizonezkoak eta emakumezkoak ezberdintzeko gai gara; eta besapea usaintzearen bitartez pertsona zoriontzuak eta goibelak ezberditzeko gai gara.

Substantzia bat osatzen duten molekulak sudurrean sartzen direnean usain-zelulak kitzikatzen dituzte. Zelula hauek neuronen hartzaileak dira eta oso espezializatuta daude usain mota bereizietan. Mila mota baino gehiago ditugu. Beste zentzumenekin gertatzen den moduan usain-zelulek nerbio-bulkadak bidaltzen dituzte entzefalora eta bertan entzefaloak berak antzematen ditu usain konkretuak.

Gero eta ikerketa gehiago dago argitara ateratzen ari dena usaimena ezkutuko komunikazio bide bezala erabiltzen dugula. Zientzilariek badakite animaliak feromonak jariatzen dituztela komunikatzeko. Adibidez, tximino emeen bagina-jariaketek tximino harrak kitzikatzen dituzte. Oraindik ez dago argi feromonak gizakion komunikazioan eta jokabidean eraginik daukaten, baina jakin badakigu emakumeen bajina-jariaketak tximino emeenaren antzeko sustantziak dituztela. Ez dakigu horrek gizonak kitzikatzen dituzten edo ez, baina beste fenomeno baten azalpenaren gakoa izan zitekeen: luze elkarrekin bizi diren emakumeak hilekoa egun berberean hasteko joera daukate.

Dastamena

Gure dastamenak ahoan ditugun 10.000 dastamen-papilek funtzionarazten dute. Dastamen-papilak lau edo bost zapore ezberdinak detektatzeko ezpezializatuak daude, baina bestelako zaporeak ere suma ditzakete.

Zapore horiek honakoak dira: gozoa; garratza, samina edo mingarra; gazia; eta mingotsa edo mikatza. Badaude umami ere zapore bat dela esaten dutenak, baina ez daude guztiak ados. Zaporetsua esan nahiko luke jatorri japoniarra duen hitz nonek, nolabait.

Dastamen-papilak mihian zein ahoan eta eztarrian kokatuta daude. 10.000 inguru dira, esan bezala, eta hamar egunero aldatzen ditugu, gastatu egiten baitira. Honi ezker mingaina erre ezkero egunen batzuen ondoren berriro gureganatuko dugu dastamena.

Azalaren zentzumenak: ukimena, presioa, tenperatura eta mina

Azalaren zentzumenak ezinbestekoak dira gure biziraupenerako arrisku posibleen berri ematen digutelako, hala nola eskua erre dugun edo apendizitisa daukagun.

Azaleren zentzumenak azalean ditugun nerbio-hartzaileen bitartez funtzionatzen dute. Hauek azalaren sakonera ezberdinetan kokatzen dira eta gorputzean irregularki hedatuta daude. Ezpainak eta hatzamarrak gorputzeko parterik sentikorrenak dira.

Mina da azalaren zentzumenetan ikertuena, mina baita estimulu anitzei ematen diogun erantzuna. Argi oso argia eta soinu oso fuerteak mina eragin dezakete. Gerata daiteke mina P substantziaren ondorio izatea. Sustantzia hau zelula minduek bidaltzen dute entzefalora.

Minaren sentikortasuna pertsonaz-pertsona aldatzen da, baina badirudi emakumeek min biziagoa sentitzen dutela hilerokoaren zikloaren hormona-jariatzea dela eta. Baina gene ezberdinak minaren sentikortasunera lotuta daude eta, hortaz, sentikortasun hau heredagarria da.

Mina sentitzeko daukagun modua gure emozioek eta pentsamenduek aldatzen dute. Dentistarenera goazenean urduritasunak minaren pertzepzioa areagotzen du. Egoera zoriontzu baten aurrean min gutxiago senti dezakegu.

Pertzepzioaren ezaugarriak



1. Iraunkortasun subjektiboa edo aldagaitztasuna

Iraunkortasun subjektiboa objektu jakin bat estimulu ezberdinen bitartez hautematen dugunean objetu berbera izaten jarraitzen duelaz jabetzen garenean gertatzen da. Lagun baten aurpegia aurrez-aurre edo profilez ikusita ere lagun horren aurpegia izaten jarraitzen du. Txanpon bat borobila da, baina albo batetik ikusita ez. Hala ere txanpon bera dela badakigu. Atea itxita dagoenean laukizuzen baten itxura dauka eta zabaldu ahala trapezio itxura hartzen du. Horrek ez du esan nahi atea biguna dela eta deformatu egiten dela uste dugunik: izan ere jakin-badakigu atea zurruna izaten jarraitzen duela. Hiru kasu hauetan erretinan irudi ezberdinak sortzen dira, baina normalean hiru dimentsiotako objektu berberatzat hartzen ditugu.

Horrela izango ez balitz aurrez-aurreko eta profileko laguna bi pertsona ezberdintzat hartuko genituzke eta hubiltzen zaigun animalia handitzen doala usteko genuke.

Iraunkortasun-subjektibo mota ezberdinak daude, irauten duen ezaugarriaren arabera:

  • Kolore iraunkortasuna. Paper-orri txuri bat txuri ikusten jarraitzen dugu argi-intentsitate eta argi-kolore ezberdinen pean.
  • Gogortasun-iraunkortasuna. Eskua mahai gainetik zenbat eta azarrago pasatu, gero eta presio gehiago jasten du. Hala ere ez dugu uste mahaitik eskua azkarrago pasatzeagatik mahaia gogorragoa bihurtudenik.
  • Itxura eta figura iraunkortasunak. Goian azaldu bezala atea zabaltzerakoan jabetzen gara bere efektuaz.
  • Melodia, usaina, kolorea eta hitzak. Ezaugarri guzti hauek ez dira erabateko iraunkortasunez hautematen, baina ezta estimuluaren aldaketaren neurri berberean.
Müller-Lyer-en ilusioa tamainuaren pertzepzioan inguruneak eragina duela erakusten digu.
Müller-Lyer-en ilusioa tamainuaren pertzepzioan inguruneak eragina duela erakusten digu.

2. Kontrastearen efektua

Pertzepzio mota ezberdinetan gertazen da kontrastearen efektua. Objektu baten ezaugarriak muturrekoak badira, oposizioz inguruan daudenak edo ondoren datozenak mutur horretatik behar baino gehiago urrunduko dira.

Eskua ur beroa duen A lapikoan sartzen badugu eta gero ur hotzagoa duen B lapikoan sartzen badugu B-n zuzenenan lehengoz eskua sartuko bagenu baino hotzago hautematen dugu.

Kontrastea bi modu ezberdinetan eman daiteke.

Kontraste simultaneoa. Estimuluak batera ematen direnean, hala nola bi kolore batera ikusteak bata bestearen hautematea baldintzatzen duenean. Ikus beherago irudia.

Kontraste simultaneoa adierazten duen irudia. Bertan laukizuzen gris ilun eta zuriaren barnean dauden laukizuzen txikiagoak gris argi berberekoak dira, baina ezberdin ikusten ditugu inguratzen duten kolorearen arabera.
Kontraste simultaneoa adierazten duen irudia. Bertan laukizuzen gris ilun eta zuriaren barnean dauden laukizuzen txikiagoak gris argi berberekoak dira, baina ezberdin ikusten ditugu inguratzen duten kolorearen arabera.

Segidako kontrastea. B estimulua A estimuluaren ondoren gertatzen bada A-k B-ren pertzepzioa baldintzatuko du. Ondoren dagoen irudiaren bitartez proba dezakezu hau. Fijatu zaitez goiko lerroko irudietako baten erdiko puntu beltzan segundu batzuz. Ondoren zutabe berbereko azpiko borobilaren puntu beltza azkar begiratu. Azpiko lerroko beste zirkulua kolore ezberdinez ikusiko duzu segundu batzuz azpiko lerroko bi zirkuluak kolore berberekoak badira ere.

Segidako kontrastea adierazten duen irudia.
Segidako kontrastea adierazten duen irudia.

3. Pertzepzio multiestablea

Pertzepzio multiestablea estimulu anbiguo mota jakin baten aurrean ematen da. Irudia bi modu ezberberdinetan ikus badezakegu bi interpretazio posible horien artean aurrera eta atzera egongo da gure entzegaloa. Ondoren daukazun Necker-en kuboan ikus dezakezu hori. Ezkubirantz edo ezkerrearntz ateratzen da kuboa?

Necker-kuboak pertzpzio multiestablearen adibide argia da.
Necker-kuboak pertzpzio multiestablearen adibide argia da.

Honako beste irudi honetan, zerbat hodi dauzka figurak, bi edo hiru?

Ezinezko irudia!
Ezinezko irudia!

4. Agrupazioaren printzipioak

Gestalt izeneko eskola psikologikoak pertzepzioari buruzko beraien ikerketen ondorioz agrupazioaren printzipioak proposatu zituzten. Hauen arabera gizakiok ingurunea modu estrukturadun batean ikusten dugula ezarri zuten. Hau da, objektuak patroietan antolatuta ikusten ditugu. Izan ere entzefaloak sentzua bilatzen du munduan eta eskarmentuak berak esaten digu errealitatean modu jakin batekoa dela, eta ez edozein modutakoa.

Horrelako sei printzipio ezarri zituzten:

1. Hurbiltasuna

Beste faktoreak berdinak izanda pertzepzioak hurbilago dauden estimuluak taldekatu egiten ditu. Horrekin estimuluen ugaritasuna murrizten da eta errezago prozesatu ditzakegun unitate gutxiago interpretatu behar ditugu.

Beheko irudiko eskubiko puntuak zutabetan antolatuta ikusten ditugu, eta horrela hiru zutabeak hautematen ditugu, eta ez 36 puntu bakan.

Hurbiltasunaren printzipioaren adierazpena.
Hurbiltasunaren printzipioaren adierazpena.

2. Antzekotasuna

Elementu berdintsuak dituzten estimuluak batera hautemateko joera daukagu, eta itxura edo txtura ezberdinekoak, berriz, beste objektu baten parte izango balira bezala tratatzen ditugu.

Hurrengo irudian puntu grisak lerroak sortzen dutele ikusten dugu, eta beltzak beste lerro sorta bat. Izatez ez dira 18 puntu gorri eta beste 18 puntu beltz baino, baina guk lerro horizontalak ikusten ditugu, eta ez bertikalak. Imagina dezakezu lorez betetako soroa, eta kolore ezberdina duten loreak bertan landatuta. Kolorea baino ez dute ezberdin, baina taldeka ikusiko genituzke.

Antzekotasunaren printzipioaren adierazpena.
Antzekotasunaren printzipioaren adierazpena.

Antzekotasunaren printzipioak gainezartzen diren figurak ezberdintzeko balio digu, besteak beste.

3. Itxiera

Figura bat beste batek erdi-estaltzen duenean edo bere parte batzuk ageri ez direnean osoki ikusteko joera daukagu. Entzefaloak falta diren parteak jartzen ditu. Munduan objetuak nolakoak izaten diren kontutan hartuta egiten dugu inferentzia hau. Honi ezker harrapariak osoki ikusten ez baditugu ere osoki hautemango ditugu eta horren arabera erantzun.

Ikus esazu ondorengo irudia eta jabetu zaitez zentzugabeko marra txiki batzuk ikusi beharrean zirkulu eta laukizuzen batzuk ikusten ditugula.

Itxieraren printzipioaren adierazpena.
Itxieraren printzipioaren adierazpena.

4. Jarraipen zuzena

Bi objektu elkarren artean gurutzatu egiten direnean objektu bakoitza bakarra eta osoa bezala ikusten ditugu. Teilakatuta dauden estimuluak bereizteko erabiltzen dugu. Joera orokorra lerrozuzen eta kurbak jarraitzekoa da, objektu zorrotzak edo bapatean itxura aldatzen dutenak baino. Ikus irudia.

Jarraipen zuzenaren printzipioaren adierazpena
Jarraipen zuzenaren printzipioaren adierazpena

5. Zori partekatua

Elementu batzuk norabide berberean eta abiadura berberean mugitzen direla ikusten dugunean talde moduan ikusten ditugu. Honen adibide argia egan ari den txori taldea izan daiteke. Puntu txiki batzuk baino ez direnak, fondoko zerutik bareizten ditugu eta talde moduan identifikatu. Bi txori-talde zeruan elkarrekin gurutzatzen direnean ez ditugu nahasten, bi talde ezberdintzat ditugu.

Printzipio honen erabilgarritasun ebolutiboa argia da: koloreak alde batera utzita mugitzen ari den harraparia detektatzea. Ordenagailuetan arratoiaren, scrollbaren eta lehiaren edukiaren arteko sinkronizazioa printzipio honetan oinarritzen da.

Hurbiltasunaren printzipioaren adierazpena.
Hurbiltasunaren printzipioaren adierazpena.

6. Forma ona

Objektuak forma, patroi, kolore, etab. antzekoak dituztenean taldekatzeko joera daukagu. Honen adibidea Olentzero egunean pilatutako opari mordoa bizpairu opari-paper mota ezberdinekin bilduak daudenean sortzen da.

Hau guztia ikusi ondoren argi izan behar duzu entzefaloak pertzepzioa eraikitzen duela. Gure errealitatearen pertzepzioa, beraz, ez da zuzena. Ez dugu mundua den bezala ikusten, baizik eta sortzen dugunaren arabera.


  1. Ikasle batek klasean berak telebista argirik gabeko gela batean ikusten zuela planteatu zuen. Kontu da "Telebista uhin elektromagnetikoen bidez irudiak igortzen dituen tresna" dela, Wikipediaren esanean. Hau da. Telebista argia igortzen duen aparatua da. Horregatik ikus dezakezu iluntasunean. Edo, hobe esanda, ez dago iluntasunik, telebista bonbila aurreratu baten funtzioa egiten baitu.
    Bidebatez telebista beste argi-iturri batekin batera ikustea komeni da, hala nola lanparatxo baten argia. ↩︎

  2. nm edo nanometro metro baten mila milioiren bat da. ↩︎

  3. zelula argi-hartzaileak nik asmaturiko esamoldea da. Egokiago bat topatu bitartean hau erabiliko dugu gaztelaniazko células fotoreceptoras kontzeptua izendatzeko. Bide batez, bi zelula argi-hartzaileen moten izenak makiltxoak (bastones) eta konoak (conos) dira. ↩︎